Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 3koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. Honen bidez agindua ematen da Gipuzkoako Campuseko Batzarraren Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6101
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2005/11/03
  • Argitaratze-data: 2005/12/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetako 2. artikuluaren arabera, EHU campusetan egituratu eta antolatutako erakundea da. UPV/EHUk, jarduerak aurrera eramatean, honako printzipio hauek hartuko ditu aintzat: legezkotasuna, eraginkortasuna, eragimena, gardentasuna, kalitatea eta zerbitzu hobea eskaintzea gizarteari eta unibertsitateko kideei. UPV/EHU modu deszentralizatuan dago antolatuta eta eginkizunak ere banatuta dauzka. Bestalde, aurrera eramango dituen zereginetara egokituko du bere egitura, eta etengabe eguneratuko da.

Era berean, 9. artikuluan jasota dago EHUren egituraren osagai direla unibertsitateko campusak.

Bestalde, 10. artikuluaren arabera, campuseko batzarrak EHUko kide anitzeko gobernu, ordezkaritza, kontrol edo aholkularitza organoak dira.

266. artikuluaren arabera, bestalde, campuseko batzarra kide anitzeko organoa da, unibertsitateko campusaren gobernu, ordezkaritza eta administraziorako.

2.c) artikuluan zehaztutakoari jarraituz, campuseko batzarraren zeregina da Gobernu Kontseiluari bere arautegia aurkeztea, hark behin betiko onespena eman diezaion, egin beharreko legezkotasun txostena jaso ondoren. Horrela, bada, Gipuzkoako Batzarreko idazkariak arautegiaren proposamena aurkeztu zuen.

Azkenik, legezkotasun txostenean adierazitakoak zuzendu ondoren, EHUko Gobernu Kontseiluak, 2005eko maiatzaren 26an egindako bileran, onartu egin zuen Gipuzkoako Campuseko Batzarraren Arautegia, eranskinean jasotako eran.

Azkenik, EHUko Estatutuetako 258.1.d) atalak dio, idazkari nagusiak bermatu behar duela EHUko erabakiak argitaratzea; eta, bestalde, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemaren buruzkoak, dio erabakiak oso-osorik argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horregatik guztiagatik,

  1. – Euskal Herriko Unibertsitatea hainbat campusetan dago banatuta.

  2. – Unibertsitateak campusak biltzen ditu bere egituran.

  3. – EHU modu dezentralizatuan dago antolatuta, eta eginkizunak ere banatuta dauzka.

  1. – Honako hauek dira Gipuzkoako Campuseko kideak: Gipuzkoako Campusera lotutako ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak.

  2. – Gipuzkoako Campusa honako hauek osatuko dute:

    1. ikastegi hauek:

      • Arkitektura Goi Eskola Teknikoak.

      • Erizaintzako Unibertsitate Eskolak.

      • Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak.

      • Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa.

      • Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak (Eibar).

      • Irakasleen Unibertsitate Eskolak.

      • Kimika Zientzien Fakultateak.

      • Zuzenbide Fakultateak.

      • Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

      • Informatika Fakultateak.

      • Psikologia Fakultateak.

    2. egoitza beste campus batzuetan daukaten ikastegien ordezkaritzek edo atalek, campusetako sail atalek, egoitza campusean daukaten ikerketa institutuek eta katedrek, eta campuseko kideentzako zerbitzu nagusiek eta bereziek.

    3. unibertsitateak sortutako gainerako erakunde edo egiturek, egoitza Gipuzkoako Campusean badute edo bertan badaude kokatuta.

  3. – Gipuzkoako Campusaren helburua da bere ikastegien, sailen, ikerketa institutuen eta gainerako unitateen arteko harremanak bultzatzea, honako hauetarako:

    1. Unibertsitateko irakats eskaintza eta ikerkuntza bideratzeko.

    2. Baliabideak ahalik eta ondoen erabili eta gestio lanak ahalik eta ondoen egiteko.

    3. Bere lurraldeko gizarte eragileekin harremanak sustatzeko.

  1. – Gipuzkoako Campusak unibertsitateari buruzko legeria eta autonomia betez jardungo du, eta EHUren politika eta plangintza estrategiko orokorraren barruan eramango ditu aurrera bere eginkizunak.

  2. – Gipuzkoako Campusak unibertsitateko organo orokorrekin koordinatuta egingo du lan, eta bat etorrita Gobernu Kontseiluak onartutako jarraibide orokorrekin, unibertsitate osoari eragiten dioten oinarrizko arautegiekin, programa orokorrekin eta zeharkako sistemekin.

  3. – Gipuzkoako Campusak bere kide guztien parte hartzea bermatu eta bultzatuko du.

  1. – Hauek dira Gipuzkoako Campusaren eskumenak:

    1. Unibertsitateko beste organoekin lankidetzan campuseko giza baliabideak gestionatzea.

    2. Bere eremuaren barruan, unibertsitateko kide guztiek erabiltzeko diren baliabide eta azpiegiturak eta irakaskuntzan eta ikerketan erabiltzekoak direnak gestionatzea.

    3. Erakundeen arteko harremanak bultzatu eta garatzea, bai eta unibertsitate eta kultur zabalkuntza ere.

    4. Bere eremuaren barruan, unibertsitateko irakats eskaintza koordinatzea eta ikerkuntza sustatzea.

    5. Campusean dauden unibertsitatearen ondare eta baliabideen gestio ekonomiko eta finantziarioa kontrolatzen laguntzea, unibertsitateko beste organo batzuek izan ditzaketen eskumenei traba egin barik.

    6. Bere eremuaren barruan, unibertsitatearen plangintza estrategikoa eta hizkuntz plangintza garatu eta urtero gauzatzea.

    7. Campuseko urteko memoria egitea.

    8. Zientzia, teknika, arte eta giza zientzien arloko jarduerak bultzatzea, eta espezializazio eta unibertsitate hedakuntzarako ikastaroak sustatzea.

  2. – Aipatutakoez gain, beste eskumen hauek ere baditu, unibertsitateko beste organo batzuekin partekatuta:

    1. Osasuna zaintzeko eta arriskuei aurrea hartzeko babesa eskaintzea ikasleei campusetan.

    2. Unibertsitatearen berezko tituluak edo diplomak eskuratzera zuzenduko ez diren espezializazio programak eta etengabeko prestakuntza edo bizitza osokoak antolatzea.

  3. – Gipuzkoako Campuseko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoek konpromisoa dute Klaustroari eta Gobernu Kontseiluari eskumenak eurei transferitzea eta eskuordetzea eskatzeko, eta horren alde lan egiteko. Eskumenok euren giza baliabideen eta ondarearen bitartez gauzatuko dituzte, goian aipatutako printzipio, helburu eta eskumenak betetzeko.

Gipuzkoako Campuseko Batzarra kide anitzeko organoa da, Gipuzkoako Campusaren gobernu, ordezkaritza eta administraziorako.

  1. – Campuseko Batzarra berezko kideek eta kide hautatuek osatzen dute.

  2. – Hauek dira batzarreko berezko kideak:

    1. Campuseko errektoreordea, batzarreko buru izango dena.

    2. Campuseko gerenteordea.

    3. Campuseko idazkaria.

    4. Campuseko ikastegi eta ordezkaritza guztietako dekanoak eta zuzendariak.

  3. – Hauek dira batzarreko kide hautatuak:

    1. Campuseko ikastegi eta ordezkaritza bakoitzeko irakasleen ordezkari bat.

    2. Campuseko ikastegi eta ordezkaritza bakoitzeko ikasleen ordezkari bat.

    3. Campuseko administrazio eta zerbitzuetako langileen hiru ordezkari.

    4. Campuseko sailetako zuzendarien lau ordezkari eta sail ataletako bi ordezkari.

    5. Campusean eratu diren eta egoitza bertan duten ikerketa institutuetako ordezkari bat.

  4. – Ondoren aipatzen direnak Campuseko Batzarraren bileretan egon ahal izango dira, informazioa jaso edo emateko. Hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ez botoa ematekoa:

    1. Egoitza Gipuzkoako Campusean daukaten errektoreordeak.

    2. Egoitza Gipuzkoako Campusean daukaten sailetako zuzendariak eta sail ataletako koordinatzaileak.

    3. Egoitza Gipuzkoako Campusean daukaten institutuetako zuzendariak.

    4. Gipuzkoako Campuseko lan taldeko kideak.

    5. Campusean eratutako batzordeetako buruak eta koordinatzaileak.

    6. Campuseko administratzaileak eta zerbitzuetako buruak eta koordinatzaileak.

    7. Aldezlearen Gipuzkoako Campuseko laguntzailea.

    8. Administrazio eta zerbitzuetako langileen eta irakasleen eta ikertzaileen batzarretako eta enpresa batzordeetako buruak.

    9. Campuseko Ikasleen Kontseiluak unibertsitateko Ikasleen Kontseiluan daukan ordezkaria.

  5. – Batzarraren saioak publikoak izango dira eta unibertsitateko kide guztiak joan ahal izango dira bertara, eskaera egiten badiote, idatziz, batzarreko buruari. Eskaera bilera baino 24 ordu lehenago egin beharko da.

  6. – Arautegi honen ondorioetarako honako hauek izango dira Campuseko Batzarreko taldeak: ikastegietako eta ordezkaritzetako dekano eta zuzendariak, irakasleak, ikasleak, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak.

Irakasleen, ikasleen, administrazio eta zerbitzuetako langileen, sailetako zuzendarien, sail ataletako koordinatzaileen eta ikerketa institutuetako zuzendarien ordezkariak hautatzeko prozedura ondoko hau izango da:

  1. Irakasleen ordezkariak ikastegietako batzarrek hautatuko dituzte, euren kideen artetik, ikastegiko batzarra berritu eta gero.

  2. Ikasleen ordezkariak ikastegiko edo ataleko Ikasleen Kontseiluak hautatuko dituzte. Kontseiluak erabakiko du bere kideetako nor izango den titularra Campuseko Batzarrean, eta nor izango den ordezkoa titularrak ezinezko duenean bileretara joatea.

  3. Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkariak talde horrek aukeratuko ditu eta, oro har, Klaustrorako ordezkariak hautatzen direnean aukeratuko dira.

  4. Campuseko sailetako eta sail ataletako zuzendarien ordezkariak talde horrek aukeratuko ditu, campuseko errektoreordeak horretarako antolatuko duen bileran. Campusean eratu diren eta egoitza bertan daukaten ikerketa institutuetako ordezkariak aukeratzeko prozedura berbera izango da.

  1. – Campuseko errektoreordearen, campuseko idazkariaren, dekano eta zuzendarien, eta gerenteordearen ordezkoak legeei jarraiki izendatuko dira, edo ahalmen hori jasotzen duten pertsonak izango dira ordezkoak.

  2. – Taldeko ordezkari izatea norberaren ezaugarria da eta ezin zaio beste inori utzi.

  3. – Kide hautatuek agintaldia amaitzean utziko dute kargua, eta baita ere beste kasu hauetan:

    1. Hil edo ezintasunen bat izanez gero.

    2. Hauteskundeak baliogabetuz gero.

    3. Agintaldia amaituz gero.

    4. Dimisioa aurkeztuz gero.

    5. Unibertsitateko kide izateari utziz gero, edo hautatua izan zen ikastegiko edo kidegoko kide izateari utziz gero.

    6. Organoaren bileretara hiru aldiz segidan edota bost bileretara huts eginez gero, justifikaziorik gabe. Bilerara joatea ezinezko duenak saioa hasi baino lehenago jarri beharko du jakinaren gainean idazkaria, edozein bide erabilita horretarako. Bilerako aktan jasoko da bilerara joan ezin izan dutenen zerrenda.

  4. – Hutsik geratzen diren lekuak kasuan kasuko zerrendetako ordezkoek beteko dituzte. Ordezkorik ez badago, hauteskunde partzialak egingo dira leku hutsak betetzeko. Modu honetara hautatuak ordeztu behar dutenen agintaldia amaitu arte izango dira ordezko.

  1. – Campuseko Batzarraren eskumenak -programatikoak, erabakiak hartzekoak eta txostenak egitekoak- honako hauek dira:

    1. Campuseko errektoreordeari bere eginkizunetan laguntzea.

    2. Unibertsitatearen irakats eskaintza koordinatzea, eskolak behar bezala ematen direla eta ikerlanak aurrera eramaten direla zaintzea, eta campuseko kideen lan baldintza eta bizikidetza hobetzen laguntzea, beharrezkoak izan daitezkeen ekimenak gauzatuta.

    3. Ikasketa berriak jartzeko, ikasketa planak egin edo aztertzeko eta ikasketa arautuak kentzeko prozesuei hasiera ematea.

    4. Bitartekoak jarri eta ekimenak bideratzea unibertsitateko jardunaren kalitatea sustatu eta hobetzeko, baita kudeaketa eragingarria bermatzeko ere, Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko programen baitan.

    5. Campusaren jarduera ildo orokorrak, urteko memoria eta urteko eginkizunen plana onartzea; eta premien memoriari, urte anitzerako programazioari eta hizkuntza normalkuntzarako politikaren garapenari buruzko iritzia ematea Gobernu Kontseiluari.

    6. Gobernu Kontseiluari proposatzea bere arautegia behin betiko onartzeko, legezkotasun txostena egin ondoren.

    7. Ordezkariak hautatzeko arauak ematea. Hauteskundeetarako deia, berriz, errektoreordeak egingo du.

    8. Campuseko kide guztientzako tokiak erabiltzeko arautegia prestatzea.

    9. Ikasgelak behar bezala erabiltzen direla bermatzea, bai eta campusean jarduera akademikoetarako dauden gainerako tokiak ere.

    10. Soil-soilik campusarekin zerikusia daukaten hitzarmenak sinatzeko baimena ematea, Gobernu Kontseiluak emandako irizpideei jarraiki.

    11. Unibertsitatera atxiki nahi duten ikastetxe nagusiak bultzatzen dituzten erakunde publiko edo pribatuekin egin beharreko hitzarmenak adostea, ikusita unibertsitateko kasuan kasuko zerbitzuen txostenak eta kontuan hartuta Gobernu Kontseiluak onartutako oinarrizko arautegia.

    12. Eginkizunak hobeto betetzeko komenigarritzat jotzen dituen batzordeak eratzea.

    1. Edozein gai bidaltzea Gobernu Kontseilura, eztabaidatu edo iritzia eman dezan.

    2. Campuseko ikastegi, titulazio eta zerbitzuekin beren-beregi lotuta dauden proposamenak eta txostenak bidaltzea unibertsitateko gobernu organo orokorretara, eta campuseko ikastetxe nagusiak eta unibertsitateko kideentzako egoitzak unibertsitateari atxiki eta bertan sartzeari buruzko iritzia ematea.

    3. Campusean dauden unibertsitatearen ondasunak eta higiezinak erabiltzeari buruzko iritzia ematea.

    4. Ikastegietako eta ataletako plaza kopurua mugatzeko Akademi Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordeak urtero egiten duen proposamena aztertu eta proposamen horri buruzko iritzia jakinaraztea Akademi Antolakuntzako Batzordeari.

    5. Campuseko ikastegietako batzarrek onartutako memoriak eta eginkizunen planak ezagutzea.

    6. Unibertsitatearen ikastetxe nagusiak eratzeko tramiteak egiten diren bitartean jakinaren gainean jartzea Gobernu Kontseilua.

  2. – Unibertsitateko gobernu organoek eskuordetzan ematen dizkioten gainerako guztiak.

  1. – Campuseko Batzarraren bilerak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke.

  2. – Ohiko bilerak urtean bi alditan egingo dira gutxienez, eskolaldiaren barruan.

  3. – Ezohiko bilera egingo da campuseko errektoreordeak hala erabakitzen duenean, edo kideen laurden batek, gutxienez, eskatzen duenean. Azken kasu horretan bilera zazpi eguneko epearen barruan egin beharko da, eskaera egiten denetik kontatzen hasita.

  1. – Batzarrerako deia idatziz egingo da, bilera baino 72 ordu lehenago gutxienez. Hala ere, batzarraren ezohiko bileretarako deiak 48 ordu lehenago egin ahal izango dira (bilerak ezohikoak dira errektoreordeak edo eskatzaileak hala adierazten dutenean).

  2. – Deialdian honako hauek zehaztuko dira:

    1. Bileraren tokia eta ordua, lehenengo eta bigarren deialdian. Bi deialdiak egun berean izango dira, ordu erdiko aldearekin, bai ohiko bileretan bai ezohikoetan.

    2. Aztergaien zerrenda. Bilera ohikoa bada, lehenengo aztergaia aurreko bileretako aktak onartzea izango da eta, azkena, galde-eskeak.

    3. Aztergai bakoitzeko oinarrizko dokumentuak. Dokumentu horiek batzarreko kide guztien eskura egongo dira Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan deialdiaren egunean bertan, eztabaidarako eta, egiten bada, botaziorako erabil ditzaten.

  3. – Aztergaien zerrenda campuseko errektoreordeak prestatuko du eta bertan agertu beharko dira gutxienez batzarreko sei kideren babesa daukaten eskaerak. Eskaerok bileraren eguna baino lau egun lehenago aurkeztu beharko dira. Bilerarako deia idazkariak egingo du ondoren.

  4. – Gipuzkoako Campuseko kide guztiak jakinaren gainean egon daitezen, eta bileretara joateko eskubidea eta bertan entzuna izateko eskubidea bermatu ahal izateko (ikusi arautegi honetako 6.4. artikulua), bilerako deia Gipuzkoako Campusaren web orri ofizialean emango da argitara.

  1. – Batzarra balioz eratuko da lehenengo deialdian kideen erdiak bertan badaude, batzarreko burua eta idazkaria barne.

  2. – Aipatutako quoruma lortzen ez bada, batzarra balioz eratuko da bigarren deialdian, lehenengoa baino ordu erdi beranduago, kideen heren bat badago bertan.

  3. – Batzarreko kideen heren bateko quoruma bilera osoan izango da beharrezkoa. Edonola ere, errektoreordea eta idazkaria beti egon beharko dira bertan edo, bestela, euren ordezko legalak.

  4. – Campuseko idazkaria ez badago, campuseko errektoreordeak batzarreko kideetako bat izendatuko du idazkari, zeregin horiek bete ditzan bileran.

  1. – Batzarrean dauden guztiek hitz egiteko eskubidea izango dute aztergaien zerrendako puntu guztietan.

  2. – Campuseko errektoreordearen eginkizuna izango da legeak eta arautegiak betearaztea, eta eztabaidak behar bezala bideratzen direla zaintzea. Horretarako arrazoirik egonez gero, bertan behera utzi ahal izango ditu eztabaidok.

  3. – Eztabaidan parte hartu nahi duenak hitza eskatu beharko dio campuseko errektoreordeari. Hitz egiten ari denaren mintzaldia eten ahal izango duen bakarra campuseko errektoreordea izango da eta hori egingo du portaera aldatzea eskatzeko, harira ekartzeko edo, arrazoiak emanda, hitza kentzeko.

  4. – Eztabaidan bileran dagoen pertsona bati buruzko iritzia ematen bada, pertsona horrek alusioengatik hitz egiteko txanda izango du, eta baita ere eztabaidan zuzenak ez diren gauzak esaten badira.

  5. – Batzarreko kideek ordena arazoak planteatu ahal izango dituzte, honako hauetarako:

    1. Aztergaien zerrenda betearazteko.

    2. Arautegi hau egokiro aplikatzen dela bermatzeko.

    3. Eztabaida amaitzea eskatzeko.

    4. Bilera amaitzea edo behin-behinekoz bertan behera uztea eskatzeko.

    5. Eztabaida atzeratzea nahiz harekin jarraitzea eskatzeko.

  6. – Bestalde, batzarreko kideek honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte bileretan:

    1. Aztergaien zerrendan jasotako puntuen inguruko proposamenak.

    2. Interpelazioak eta galderak. Batzarraren ohiko bilera baino 48 ordu lehenago idatziz aurkeztu badira interpelazioak eta galderak Campuseko Errektoreordetzan, erantzuna bileran emango da, galde-eskeak puntuan.

  7. – Batzarrak, berriz, ondoko hauek egin ahal izango ditu:

    1. Egokitzat hartzen dituen pertsonak edo erakundeak bilerara joan daitezela eskatzea.

    2. Bilerara joateko eskaera egiten duten unibertsitateko kideei bertara joan eta hitz egiteko baimena ematea, betiere gelan leku nahikoa badago eta bilera behar bezala bideratuko dela zainduta.

  8. – Batzarreko kideek, galde-eskeak puntuan, nahi beste galdera eta ohar egin ahal izango dizkiote bai campuseko lan taldeari bai batzarreko beste kideei, betetzen duten karguei lotutako gaiekin zerikusia daukatenak betiere. Dena dela, puntu horren barruan ezingo dira planteatu aurretik aztertutako gai orokorrak.

  1. – Honako hauen gaineko erabakiak hartu ahal izango dira:

    1. Aztergaietan agertzen diren puntuen gainekoak.

    2. Bileran aurkeztutako mozioen gainekoak, baldin eta batzarreko kide guztiak bertan egon badira eta gehiengoak presazkoak direla adierazten badu botazioan.

  2. – Erabakiak hartzeko botazioak publikoak izango dira, batzarreko kideren batek botazioa isilpekoa izan dadila eskatzen ez duen bitartean. Dena dela, botazioak beti izan behar du isilpekoa pertsonei buruzkoa bada.

  3. – Botoa aldekoa, aurkakoa edo zuria izan daiteke, edo botazioak berak eskatzen duen edukia jaso dezake. Dena den, batzarreko kideak abstenitu ahal izango dira botazioetan.

  4. – Arautegi honetan jasotako kasuetan salbu, gehiengo soila beharko da erabakiak hartzeko: hau da, aldeko botoak aurkakoak baino gehiago izan daitezela. Proposamen bat baino gehiago badago, aldeko boto gehien lortzen duena onartuko da.

  5. – Berdinketa izanez gero, berriro egingo da botazioa; hala ere, berdinketa izanez gero, campuseko errektoreordearen kalitate botoak erabakiko du.

  1. – Idazkariak egingo du bilerako akta, eta bertan honako hauek jasoko ditu:

    1. Bilera noiz eta non egin den.

    2. Aztergaien zerrenda.

    3. Bileran egon direnen zerrenda.

    4. Bozkatu diren proposamenak.

    5. Bilerako eztabaiden laburpena.

    6. Hartutako erabakiak, botazioak egiteko modua eta botazioetako emaitzak.

    7. Interpelazioak eta galderak, eta emandako erantzunak.

    8. Batzarreko kideek aktan jasoarazi nahi dituzten idatziak edo azalpenak. Beraz, eurek esandakoa aktan jasoarazi nahi duten kideek hala adierazi beharko dute eta idatziz eman beharko diote testua idazkariari aztergaiaren eztabaida amaitu baino lehen. Idazkariak eman zaion testua irakurriko du, batzarreko gainerako kideek horren berri izan dezaten.

  2. – Batzarreko kideek aktan agerraraz dezakete euren abstentzioa edo hartutako erabakiaren aurkako botoa eman dutela, bai eta azalpena ere. Aurkako botoa ematen dutenek ez dute izango kide anitzeko organoak hartutako erabakien erantzukizunik, aurkako boto horretarako arrazoia jasota uzten badute.

  3. – Aktak idazkariak izenpetuko ditu, campuseko errektoreordeak ontzat eman eta gero, eta bileran bertan edo hurrengoan onartuko dira. Batzarreko kideek aktetan aldaketak egiteko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, aktak onartzeko unean. Aldaketa onartzen ez bada, proposatutako testua aktaren eranskin moduan agertuko da.

  4. – Campuseko Batzarraren aktak Gipuzkoako Campusaren web orri ofizialean emango dira argitara, guztiek ezagutu ditzaten. Halaber, Idazkaritza Nagusira eta ikastegietara edo ikastegietako ataletara bidaliko dira, Estatutuetan jasotakoa betetzeko.

  1. – Campuseko Batzarrak Batzorde Iraunkorra eratu ahal izango du, berak eskuordetuko dizkion eginkizunak bete ditzan.

  2. – Batzorde Iraunkorra honako hauek osatuko dute: batzarreko berezko kideek eta talde bakoitzeko ordezkari batek.

  3. – Batzordearen arautegian zehaztuko da nola jardungo duen eta erabakiak nola hartuko dituen, batzordeak ahalik eta modu eraginkorrenean egin dezan lan eta kontuan hartuta arazoen premia.

  1. – Batzarrak batzordeak eratu ahal izango ditu, arrazoiak azalduta. Batzorde horiei eskuordetu ahal izango die hainbat gai aztertzeko lana, informazioa jasotzekoa, kontsultak egitekoa edo proposamenak aurkeztekoa baina ondoren Campuseko Batzarraren oso bilkurak aztertuko ditu.

  2. – Batzorde ordezkariak ikasturteko bakoitzeko lehenengo ohiko bileran berretsi edo aldatuko dira.

  3. – Bestelakorik adierazi ezean, batzordeak desegin egingo dira eskuordetu zaien gaiari buruzko erabakia hartu denean edo gaiari buruzko informazioa eman ondoren.

  1. – Batzordeetako burua errektoreordea izango da, edo hark bere ordez izendatzen duena. Campuseko lan taldeko zuzendarietako bat ere izan daiteke batzordeko burua, batzordearen eginkizunak haren arloarekin zerikusirik badu.

  2. – Taldeetako kideen kopurua egin beharreko lanaren arabera zehaztuko da.

  3. – Edonola ere, talde bakoitzeko ordezkari bana egongo da gutxienez, eta ez da izango beharrezko ordezkari hori batzarreko kide izatea. Beste talde batzuetako kideak ere izendatu ahal izango dira, batzordeak egin beharreko lanak hala eskatzen badu.

  4. – Batzordeko kideak honela hautatuko dira:

    1. Hautagai zerrendak pertsona bakarrekoak izango dira.

    2. Talde bakoitzak bere ordezkariak hautatuko ditu, beharrezkoa bada botazioaren bidez.

    3. Berdinketa gertatuz gero, beste botazio bat egingo da; orduan ere berdinketa izanez gero, zozketa egingo da.

    4. Talderen baten ez bada aurkezten behar beste hautagai, kasuan kasuko taldeko kideak izendatuta beteko ditu batzordeak leku hutsak.

    5. Ordezkariren batek unibertsitateko kide izateari utziko balio, boto gehien eskuratu zituen bere taldeko hurrengo hautagaiak beteko luke haren lekua. Inor ez balego, taldekoen artetik aukeratuko litzateke.

  5. – Batzordeen bilerak batzordeko buruak deituta egingo dira, edo kideen gehiengoak eskatzen duenean. Batzordeko kide ez diren pertsonak ere joan ahal izango dira bileretara aholkulari moduan, batzordeko buruak horixe eskatzen badie euren ezagutza edo prestakuntzagatik.

  6. – Batzorde bakoitzak idazkari bat izendatuko du. Idazkari horrek bileretako aktak egingo ditu, emaitzak adierazita. Bileretarako deia ere egingo du, batzordeko buruaren aginduz. Beharrezkoa izanez gero, Campuseko Errektoreordetzako zerbitzu administratiboen laguntza izango dute.

  7. – Batzordea balioz eratzeko, kideen kopuru legalaren heren batek egon beharko du bertan. Quorum hori bilera osoan izango da beharrezkoa. Edonola ere, batzordeko burua eta idazkaria beti egon beharko dira bertan edo, bestela, euren ordezko legalak.

  8. – Erabakiak hartzeko gehiengo soila beharko da. Batzordeko kideek euren botoa jasoarazi ahal izango dute bilerako aktan.

  9. – Batzordeek aurreko ikasturteko jardueren txostena aurkeztuko diote batzarrari organo horrek ikasturte bakoitzean egingo duen lehenengo ohiko bileran, eta batzorde horiek berretsi edo aldatu baino lehenago.

  1. – Campuseko Batzarrak, errektoreordearen kontrako zentsura mozioa onartuz gero, errektoreordea kargutik kentzeko proposamena egingo dio errektoreari. Zentsura mozioaren gaia ezohiko bileran aztertuko du batzarrak, mozioa kideen heren batek aurkeztu badu. Mozioak aurrera egingo du kideen bi herenek aldeko botoa ematen badute.

  2. – Zentsura mozioa Campuseko Errektoreordetzan aurkeztuko da, eta 72 orduren buruan batzarrak ezohiko bilera egingo du mozioa eztabaidatu eta bozkatzeko.

Zentsura mozioa atzera botako balitz, mozioa aurkeztu duten kideek ezingo lukete besterik aurkeztu urtebete pasatu arte, botazioa egin denetik kontatzen hasita.

Zentsura mozioa onartuko balitz, errektoreari bidaliko zaio campuseko errektoreordea kargutik kentzeko proposamena.

Campuseko errektoreordeak Campuseko Batzarraren arautegia bete eta betearaziko du, eta interpretatu egingo du zalantzarik dagoenean.

  1. – Arautegi honetan jasota ez dagoen guztirako Klaustroaren arautegian zehaztutakoari jarraituko zaio.

  2. – Campuseko errektoreordeak beteko ditu Campuseko Batzarraren arautegiko eta Klaustroaren arautegiko hutsuneak. Hori egitean erabaki orokorren bat hartzea proposatuko balu, Campuseko Batzarrak aldeko iritzia eman beharko luke.

  1. – Arautegi hau aldatzeko ekimena errektoreordeari dagokio, edo batzarreko kideen laurden bati.

  2. – Aldaketaren bat proposatu nahi dutenek idatzi bat aurkeztuko dute errektoreordetzako erregistroan, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeari zuzendua. Idatzi horretan aldaketa eskatzen duten pertsonen izenak eta proposatzen duten ordezko testua agertuko dira.

  3. – Campuseko errektoreordeak batzarreko kide guztiei bidaliko die ordezko testua. Testu hori bidali ondoren hamabost eguneko epea egongo da zuzenketa partzialak aurkezteko. Zuzenketok Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako erregistroan aurkeztuko dira, idazkariari zuzenduak. Zuzenketa partzialek zerikusi zuzena izan beharko dute arautegia aldatzeko proposamenarekin, eta testua gehitu, aldatu edo kentzeko izango dira.

  1. – Proposamena aurkeztu eta gehienera ere hilabete biko epean, campuseko errektoreordeak biltzeko deia egingo dio Campuseko Batzarrari, proposatzen den aldaketaz erabakia hartzeko.

  2. – Errektoreordeak edo zuzenketa proposatu duten kideetako batek ordezko testua aurkeztu eta defendatuko du eta, ondoren, batzarrak bozkatuko du.

  3. – Arautegia aldatzeko proiektuak aurrera egingo du baldin eta aldeko botoen gehiengo osoa lortzen badu batzarrean.

  4. – Onartu ondoren, ordezko testuari egindako zuzenketa partzialak eztabaidatuko dira eta bozketa egingo da, ordezko testuko artikuluen ordenari jarraiki.

  5. – Hurbiltze testuak eta aldaketa teknikoak edo estilokoak proposatu ahal izango dira eztabaidan zehar, eta zuzenketak proposatu dituztenek horiek bertan behera utzi edo aldatzeko aukera izango dute.

Arautegia aldatzeko proiektu batek aurrera egin ezean, proposamena egin dutenek ezin izango dute inongo artikulurik aldatzea proposatu urte bateko epean.

Gehiengo osoak onartutako aldaketak unibertsitateko agintari eskudunei aurkeztuko zaizkie, ontzat eman eta argitara ditzaten. Aldatu behar diren artikuluek indarrean jarraituko dute harik eta arautegia aldatzeko erabakia argitaratu arte.