Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 595
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/01/14
- Argitaratze-data: 2020/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak argitaratu ziren (2019ko martxoaren 7ko EHAA).
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2019ko urtarrilaren 22ko Ebazpena aldatzen da; ondorioz, Iker Navarro Antón jaunari eta Alazne Ramos Urutxurtu andreari, alegia izangai hautatuei, handitu zitzaien aipatutako hautaketa-prozeduren lehiaketa-aldian guztira lortutako puntuazioa.
Era berean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez (ebazpen horrekin aldatu egiten dira 2019ko uztailaren 30eko eta 2019ko abuztuaren 30eko zuzendari beraren Ebazpenak, zeinen bidez argitara eman baitziren hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), aipatutako izangai hautatuek lortutako puntuazio globala handitu zen, lehiaketa- eta oposizio-aldietan lortutako puntuazioak haztatu izanaren ondoriozkoa. Aldaketa horiek eragina dute aipatutako izangaiei esleitutako zerrenda-zenbakian; horiek praktiketako funtzionario izendatuak izan ziren Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bidez.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren VI. eranskina; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, sailburu beraren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Honako aldaketa hauek egin dira esleitutako zerrenda-zenbakiari dagokionez, VI. eranskinean:
Iker Navarro Antón jaunari, Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatekoa, txanda irekian, 2019093995 zerrenda-zenbakia dagokio.
Alazne Ramos Urutxurtu andreari, Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatekoa, txanda irekian, 2019127450 zerrenda-zenbakia dagokio.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bai eta Hezkuntza Sailaren web-orrietan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» y «Pasahitza» sartu behar dira) «Berriak» atala eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, ondoko agindu honena: «Agindua, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak».
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 13koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutakoa), bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, zeinak aurreko ebazpena aldatzen baitu.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2019ko irailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozeduretarako deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.