Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez finkatzen baita zer egunetan egingo diren Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektuko desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu aurretiko aktak, Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko udalerrietan (Araba eta Bizkaia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4553
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/09/17
- Argitaratze-data: 2019/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Uraren zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 11n, teknikoki onartu zen «Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektua Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko udalerrietarako (Araba eta Bizkaia)».
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez, hasi zen desjabetze-espedientea Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko, Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko udalerrietan (Araba eta Bizkaia); kontuan hartuta ezinbestekoa dela deklaratzea lanak herri-onurako direla eta eragindako lurzoru eta eraikinak lehenbailehen hartu behar direla, desjabetzea egiteko edo zorrak ezarri ahal izateko. Hori guztia, Plan Hidrologiko Nazionalaren uztailaren 5eko 10/2001 Legean eta Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Agindu beraren bidez, informazio publikorako izapidea egin zen, eraginpeko ondasunen eta eskubideen berri emateko (2018ko uztailaren 13ko EHAA 135. zk. eta abuztuaren 13ko ALHAO 93. zk.).
Informazio publikoaren denboraldia igarota, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren uztailaren 2ko 99/2019 Dekretuaren bidez, okupazioa presako deklaratu zen Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektuko desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetu ahal izateko Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko udalerrietan.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, honen bidez dei egiten zaie erantsitako zerrendako ondasun eta eskubideen titularrei, adierazitako egunean eta orduan, eta aldez aurretik zein bere udalean agertu ondoren, aldez aurretiko aktak egiteko bai eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzeko, bai, hala badagokio, lurzoruak okupatzeko; dena den, interesatuek hala eskatuz gero eta beharrezkoa bada, lurzoruetara bertara joan ahal izango da.
Egintza horretara interesdunek beraiek agertu beharko dute, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimendutakoek, eta titulartasuna egiaztatzeko agiriak (eskritura publikoak, pribatuak, Jabetza Erregistroaren ziurtagiriak edo ohar informatiboak, eta abar) eraman beharko dituzte, baita haien eskubideak egiaztatzeko beste ezein agiri ere; hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez diren eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta interesdunek egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda horretako okerrak zuzentzearren bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Félix Maria Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita okupatu egin behar direla desjabetze honek eragindako ondasunak eta eskubideak: «Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektua, Laudioko, Orozkoko, Aiarako eta Amurrioko udalerrietan (Araba eta Bizkaia)».
- Ikus: 99/2019 DEKRETUA, uztailaren 2koa, zeinaren bidez presako deklaratzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Nerbioi ibaiaren goi-arroaren saneamendurako kolektore-proiektua Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrio udalerrietan (Araba eta Bizkaia) egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko uztailaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita desjabetzako espedienteari hasiera ematea eta «Nerbioi ibaiaren goi-erroaren saneamendurako kolektore-proiektua, Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrio udalerrietan (Araba eta Bizkaia)» gauzatzeko desjabetu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.