Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko irailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4258
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/09/03
- Argitaratze-data: 2019/09/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (EHAA, 2019ko martxoaren 7koa), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretarako deialdia egin zen.
Aipatutako prozedura ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpenaren eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren (aurrekoa aldatzen duena) bidez, xedatu zen argitara ematea oposizio-lehiaketan gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako aipatutako hautaketa-prozeduretan.
Aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, praktiketako funtzionario izendatuko dira, praktikak egiteko betebeharretatik salbuetsita ez dauden hautatutako izangaiak, eta, salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki dutenak; kasu horretan, ez dituzte ebaluatuko.
Era berean, praktiketako funtzionario izendatu behar dira aurreko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangai batzuei. Alde batetik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko ekainaren 10eko Ebazpena dela-eta (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrenda aldatu zen), Lehen Hezkuntza espezialitatean hautatutako izangai berri bat sartu zen; bai eta Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangai batzuei praktikak egiteko legezko atzerapen-egoera onartu zitzaielako edo berriro egin behar dituztelako.
Horren ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen da.
Bigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea bi kidegoetan hautatutako izangaiak; praktikak egiteko legezko atzerapen-egoeran egon ziren eta 2019-2020 ikasturtean praktikak egin behar dituzte, egoera horretan adierazitako kidego eta espezialitatean. Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea hautatutako izangaia; praktikak egiteko legezko atzerapen-egoera onartu zitzaion, aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 11.5 oinarrian adierazitako egoeran zegoelako. Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea 2019-2020 ikasturtean praktikak berriro egin behar dituzten hautatutako izangaiak. Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea hautatuko zerrendan sartutako izangaiak; Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 18ko eta 2019ko uztailaren 29ko Ebazpenak direla eta. 2019-2020 ikasturtean praktikak egin behar dituzte. Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen dira.
Hirugarrena. Praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea hautatutako izangaiak. Horiek praktikak egitera behartuta daude. Agindu honen VI. eranskinean zerrendatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea hautatutako izangaiak. Praktikak egitetik salbuetsita egon arren (azpitalde eta destino-osagarriaren maila bereko irakasleen beste kidego batzuetara iristeko prozeduraren bidez sartu direlako), praktikaldia egitea erabaki dute (hori ez da ebaluatuko). Agindu honen VII. eranskinean zerrendatzen dira.
Laugarrena. Hautatutako izangaiak 2019-2020 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran daudela adieraztea, 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduetan hautatutako izangaiak, aipatutako aginduaren 13.1 oinarrian adierazitako egoeran daudelako. Agindu honen VIII. eranskinean zerrendatzen da.
Bosgarrena. Uko-egiteak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiek praktikaldia egiteko aurkeztutako uko-egiteak onartzea. Horiek bi kidegoetan hautatuak izan ziren eta praktikak egiteko legezko atzerapen-egoeran egon ziren. Horrek hautaketa-prozedurari uko egitea eta karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galtzea dakar, uko egin duten kidego eta espezialitatean. Agindu honen IX. eranskinean zerrendatzen dira.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiek praktikaldia egiteko aurkeztutako uko-egiteak onartzea. Horrek hautaketa-prozedurari uko egitea eta karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galtzea dakar. Agindu honen X. eranskinean zerrendatzen dira.
Seigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak 2019ko irailaren 1az geroztiko ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta, horren ondorioz, praktikaldia burutzeko esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.
Karrerako funtzionario izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek.
Zazpigarrena. Hautatuak izan diren hautaketa-prozedurako deialdian ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzearen mende egongo dira agindu hau betez egindako izendapenak.
Praktiketako funtzionario izendatzeko hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, agindu osagarri bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horretan, izendapenetik baztertuko dira aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak.
Zortzigarrena. Agindu hau betearazteko beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzen dira (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko irailaren 6koa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2017ko otsailaren 21eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien praktikaldia.
- Ikus: AGINDUA, 2020ko abuztuaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Hezkuntzako Ikuskarien kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburu beraren 2019ko martxoaren 1eko eta 2019ko azaroaren 14ko aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen baita. Azken ebazpen horren bidez xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko ekainaren 10ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira zuzendari beraren 2017ko uztailaren 21eko Ebazpenak. Ebazpen horien bidez argitaratu ziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak eta zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena ere, zeinaren bidez argitaratu baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozeduretarako deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitzen da.