Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013-2014 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1693
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/04
  • Argitaratze-data: 2014/04/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Batxilergoko Sari Nazionalak arautzen dituen uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduaren bidez, Batxilergoko Sari Bereziak sortu nahi dira, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan zehazten diren batxilergoko modalitateetako edozein aprobetxamendu bereziz burutu duten ikasleak saritzeko. Gainera, haren laugarren artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoak Batxilergoko Sari Bereziak deitu eta eman ahal izango dituela.

Otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak, 35/2011 martxoaren 15eko Dekretua aldatzen duenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko Sari bereziak arautzen ditu, eta horiek emateko baldintzak ezartzen. Proba urtero deituko dela xedatzen du lege horrek, eta urteroko deialdiak nola gauzatu behar diren ere azaltzen du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren xedea da 2013-2014 ikasturtean Batxilergoko ikasketak ibilbide akademiko bikain batekin burutu dituzten ikasleen esfortzua eta lana onartzea eta sustatzea.

Horretarako, eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariaren proposamenari jarraikiz, honako hau

Agindu honek aurreikusten ez duenerako, bi hauetan aurreikusitakoa aplikatuko da: uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Agindua eta martxoaren 15eko 35/2011 Agindua, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatua, hor baitaude beren oinarri arautzaileak. Era berean, agindu honek aurreikusten ez duenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateratuak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan xedatutakoaren arabera arautuko da deialdi-agindu hau, aginduan bertan ezarritakoa betetzeaz gain.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabete bateko apean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko apean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, sarien deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, «Batxilergoko Sari Berezia» izeneko fitxategi batean sartuko dira deialdi hau kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduradun. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideak betetzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara, hain zuzen ere: Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. Era berean, deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren egiaztatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Lehenengoa. Xedea eta aplikazio-eremua.

  1. 2013-2014 ikasturteko batxilergoko sari berezietarako deialdia egiten da, hiru hauetan ezarritako moduan: uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Agindua, martxoaren 15eko 35/2011 Agindua otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatua eta deialdi hau.

    Bigarrena. Hautagaien eskakizunak.

  1. Ikasleek, deialdian parte hartzeko, Batxilergoko edozein modalitatetako bigarren maila ikasita eta gaindituta izan beharko dute, EAEko zentroren batean, presentziazko edo urrutiko erregimenean. Modalitate horiek Hezkuntzarako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarrita daude. Ikasleek batxilergoko bi ikasturteetan gutxienez 8,75 punturen kalifikazioa lortuta izan beharko dute, batez beste.

    Hirugarrena. Sarien kopurua.

  1. 2013-2014 ikasturtean, Batxilergoko 15 sari berezi deituko dira EAEn.

  2. Batxilergoko Sari Berezia jasotzen dutenek egiaztagiria jasoko dute. Gainera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen duen bidaia-programan parte hartu ahalko dute, eta ingelesezko ikastaroak atzerrian egin ahalko dituzte, dagokion deialdian zehaztutakoaren arabera.

  3. Sari berezia jasotzen duten ikasleak Batxilergoko Sari Nazionala jasotzeko hautagai izan daitezke, aurrez horretarako izena emanez gero.

    Laugarrena. Izena emateko prozedura eta epea.

  1. Batxilergoko bigarren mailari dagokion azken ebaluazioko azken saioa egin ondoren eta ikasleei azken kalifikazioak jakinarazi eta gero, zentroek agindu honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzten ikasleei informazioa emango diete batxilergoko sari berezietara aurkezteari buruz.

  2. Agindu honen 2. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen dituzten eta sari berezia jasotzeko hautagai izan nahi duten ikasleek, ikastetxe publikoetakoek edo pribatuetakoek, izena emateko eskabidea aurkeztu beharko dute Batxilergoko ikasketak burutu dituzten Bigarren Hezkuntzako Institutuko edo ikastetxe pribatuko idazkaritzan, II. eranskineko ereduari jarraikiz Hezkuntza Administrazioak horretarako prestatuko duen aplikazioaren bidez. 2014ko maiatzaren 23tik 27ra bitarte, biak barne.

  3. Zentroek, horretarako prestatutako aplikazio informatikoaren bidez, ikaslearen agiri akademikoa emango dute, III. eranskinaren ereduari jarraikiz. Ikasleek behar bezala sinaturik aurkeztuko dute zentroaren idazkaritzan, eta hark sarrera-zenbakia emango dio.

  4. Hautagaiek sinatutako eskabidea eta agiri akademikoa, zentroko idazkariak behar bezala bete eta sinatu ondoren, zentroetako idazkaritzan gordeko dira, proben epaitegiaren eskura utziz. Epaitegi horrek dokumentazio hori eskatu ahal izango du, bai probak egiten diren bitartean, bai probak bukatuta, berak ezartzen dituen epeen arabera.

  5. Desgaitasunen bat duten ikasleek proba egiteko egokitzapenen bat behar badute, II. eranskinean aipatutako dokumentazioa aurkeztuko dute.

  6. 2014ko maiatzaren 28an, izena emateko epea bukaturik, zentroetako iragarki-taulan zerrenda bana egongo da, IV. eranskineko ereduaren arabera izena eman duten ikasleak jasoko dituena.

  7. 2014ko maiatzaren 29an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian eta lurralde-ordezkaritzetako iragarki-taulan argitaratuko da onartutako eta baztertutako ikasleen behin betiko zerrenda, eta baztertutakoen kasuan adieraziko da horren zergatia eta zer epe dagoen ustezko akatsak eta omisioak zuzentzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen uztailaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.

  8. 2014ko ekainaren 2an, epaitegiko lehendakariari bidalitako ustezko akatsak edo omisioak zuzentzeko epea bukaturik (epaitegia Bilboko Hezkuntzako Ikuskaritzan dago), lurralde-ordezkaritzetako iragarki-taulan eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian argitaratuko da onartutako ikasleen behin betiko zerrenda, bai eta, hala badagokio, baztertutakoena ere, erabaki hori zergatik hartu den adierazita.

  9. Sarituren batek agindu honetan jasotako baldintzaren bat betetzen ez badu, saria galduko du, eta saria puntuaziorik altuena lortu duen hurrengo hautagaiari emango zaio.

    Bosgarrena. Proben edukia eta balioestea.

  1. Batxilergoko sari berezia jasotzeko, hautaproba guztiak gainditu beharko dituzte proposatutako ikasleek. Euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dituzte, honako egitura honi jarraikiz:

    Lehenengo zatia:

    Batxilergoko 2. mailan modalitateko berezko irakasgai gisa egindako hiru irakasgaietako baten jasotako edukien gaineko galderei erantzutea edo ariketa praktikoak ebaztea idatziz, izena emateko II. eranskinean jasotzen direnen artean, parte-hartzailearen aukeraren arabera.

    Bigarren zatia:

    1. Gai orokor bati buruzko testu baten gaineko idazlana eta/edo iruzkina; testua zientifikoa edo literarioa izango da, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatzita egongo da (parte-hartzailearen aukeraren arabera).

    2. Gai orokor bati buruzko testu baten gaineko idazlana eta/edo iruzkina; testua zientifikoa edo literarioa izango da, eta Batxilergoan nahitaezko irakasgai gisa ikasitako atzerriko hizkuntzan idatzita egongo da. Hiztegirik gabe egingo da ariketa dagokion hizkuntzan.

  2. Honako hau balioetsiko da ariketa guztietan: erantzunak zuzenak izatea, garbi eta ongi azalduta egotea, ongi egituratuta, hiztegia egokia izatea eta hizkuntza behar bezala erabiltzea.

  3. Epaimahaiak ez dio hautagaiari aukerarik emango aurrez izena emateko inprimakian aukeratutako irakasgaiak edo proba-aukerak aldatzeko.

  4. Probako ariketa bakoitza 0tik 10era bitarteko puntuekin balioetsiko da, bi hamartarrekin gehienez ere. Saria jaso ahal izateko, ariketa guztietako kalifikazioa gutxienez 5,00 puntukoa izango da.

  5. Probaren azken kalifikazioa honako hau izango da: lehenengo zatiko ariketan (modalitateko gaia) lortutako kalifikazioaren batura bider bi gehi bigarren zatiko ariketetan lortutako kalifikazioen batura.

  6. Sariak proban lortutako kalifikaziorik altuena lortzen duten hautagaiei emango zaizkie.

  7. Berdinketa gertatzen bada, lehenetsiko da nork ateratzen duen puntuaziorik altuena lehenengo ariketan, nork bigarrenean eta nork hirugarrenean, hurrenkera horretan. Hala ere, berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez hautsiko da, eta emaitzaren berri epaitegiko lehendakariak emango du.

  8. Ariketak anonimoak izango dira, eta dagozkion neurriak hartu beharko ditu epaimahaiko lehendakariak hori bermatzeko.

  9. Deialdi honetan, honela banatuko da ariketak egiteko denbora:

    (Ikus .PDF)

    Seigarrena. Probak egitea.

  1. Proba, EAErako bakarra, 2014ko ekainaren 10ean egingo da; Hezkuntza-Administrazioak garaiz jakinaraziko du non eta zer ordutan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian.

  2. Proba egiteko, hautagaiek haien NAN, AIZ edo beste egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, bai eta probak egiteko behar diren tresnak ere, V. eranskinean jasotzen direnak.

  3. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak komenigarri irizten badu, aurreko puntua zabaltzen duen informazio gehigarria jasoko du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian.

  4. Proba egin aurretik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian argitaratuko dira ebaluazio irizpideak eta ariketa bakoitzaren kalifikazio irizpideak.

  5. Agindu honi lotutako informazioa Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian zintzilikatuko da: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net, ikasleak-Batxilergoko Sari Bereziak atalean.

    Zazpigarrena. Kalifikazioak argitaratzea.

  1. Epaimahaiak behin-behineko akta bat argitaratuko du 2014ko ekainaren 20an, eta bertan adieraziko du zer hautagai saritzea proposatzen duen.

  2. Hautagaiek haien notak ikusi ahal izango dituzte horretarako prestatutako aplikazioan. Horretarako, beren NAN zenbakia erabiliko dute gako moduan, eta beraren iraungipen-data, ordea, pasahitz moduan.

  3. Epaimahaiak sari-kopuru jakin bat proposatuko du (deialdi honetan adierazitako guztirakoa gehienez).

    Zortzigarrena. Erreklamazioak.

  1. Ikasleek, edo, adin txikikoak badira, horien legezko ordezkariek, komenigarri irizten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko lehendakariari hiru egun balioduneko epean 2014ko ekainaren 20tik hasita.

  2. Erreklamazioek arrazoituta egon behar dute, eta hezkuntza-administrazioak deialdi hau kudeatzeko sortutako aplikazioaren bidez gauzatu behar dira derrigorrean VI. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz.

    Zuzenbidean onartutako beste edozein modutan aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak.

  3. Erreklamatzen diren ariketak berrikusi egingo dira, egiaztatzeko galdera guztiak ebaluatu diren ala ez eta zuzen ebaluatu diren ala ez, hau da, ebaluatzeko irizpide orokorrak eta zuzentzeko irizpide zehatzak egoki aplikatu diren ala ez egiaztatzeko; era berean, azken kalifikazioa lortzeko prozesuan errore materialik dagoen egiaztatuko da.

  4. Deialdia Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ebatziko du, epaimahaiak proposatuta. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik jakinarazi, eskaerak ezetsitzat jo daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  5. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

  1. Tinta beltzarekin edo urdinarekin egin behar dira ariketak, epaimahaiak kontrakorik adierazten ez badu behintzat.

  2. Ariketek irauten duten artean, ezin da erabili sakelako telefonorik, PDArik edo antzeko gailu elektronikorik.

  3. Ariketetan landuko ditugun irakasgaietako bakoitzaren berezko ezaugarriei dagokienez, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

    1. Latina: hiztegia erabili ahal izango da, gramatika-gehigarririk gabe.

    2. Fisika, Kimika eta Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II: kalkulagailu zientifikoa erabili ahal izango da.

    3. Matematika II: kalkulagailu zientifikoa erabili ahal izango da.

    4. Marrazketa Teknikoa II. Honako material hau beharko da ariketa gauzatzeko: arkatz gogorra (2H) eta biguna (2B), erregela milimetratua, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

    5. Gaztelania, Euskara eta Atzerriko Hizkuntza: ezin da hiztegirik erabili.

    6. Analisi musikala: CD musika-erreproduzitzailea eraman beharko dute.

      (Ikus .PDF)