Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko abuztuaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duena» (EHAA, 2012-09-11).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5731
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/08/27
  • Argitaratze-data: 2012/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduan (agindu haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen da). Agindu hori 2012ko irailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 177. zenbakian. Jarraian zuzendu egiten dira akats horiek, honela:

Gaztelaniazko bertsioaren III. eranskinean

2012/4082 (151/43) orrialdean, honela dio: Lengua y Literatura Vasca, 963

Baina honela esan behar du: Euskera, 952.

Gaztelaniazko bertsioan, 2012/4082 (151/49) orrialdean, honela dio: Euskera, 0106

Baina honela esan behar du: Euskara eta Euskal Literatura, 0106

Euskarazko bertsioaren II. eranskinean

2012/4082 (162/32) orrialdean, Espezialitateak eta Irakasgaiak izeneko zerrendari honako hauek erantsi behar zaizkio:

0106 - Euskara eta Euskal Literatura

0108 - Erlijio Katolikoa

0132 - Filosofia

Euskarazko bertsioaren III. eranskinean

2012/4082 (162/42) orrialdean, honela dio: Euskara eta Euskal Literatura, 963

Baina honela esan behar du: Euskara, 952

2012/4082 (162/48) orrialdean, honela dio: Euskera, 0106

Baina honela esan behar du: Euskara eta Euskal Literatura, 0106

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.