Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, gutxieneko produkzio-eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide kopurua ezartzen dituena, hain zuzen ere, zerealen sektorean Ekoizpena Elkarrekin Merkaturatzen duten Nekazari Elkarteak delako izendapena jasotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 3381
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/04
  • Argitaratze-data: 2012/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak ezarri ziren.

Dekretu horren 2. artikuluaren arabera, izendapen hori lortzeko, ekoizteko eta merkaturatzeko gutxieneko bolumenak bete beharko dira, bai eta produktu bakoitzerako edo produktu-multzoetarako elkartean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Produktuak eta kopuruak eranskinean jasota daude. Halaber, 7. artikuluak dioenez, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez, nekazarien elkarteei nahiz horien batasunei aldatu egin ahal izango zaizkie produktu bakoitzari edo produktu-multzoei dagokienez ekoizpenaren eta negozioen gutxieneko bolumenak, bai eta elkartean nahiz batasunean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Kopuruak eta produktuak dekretu honen eranskinean jaso dira; beste produktu batzuk edo beste produktu-multzo batzuk ere sartu ahal izango dira.

Nekazaritza sektorearen ezaugarri nagusia, eta bereziki zerealaren azpisektorearena, hauxe da: nekazaritza-ekoizleen zahartzea eta jardunean diharduten ekoizleen azalera eta ekoizpena areagotzea. Gauzak horrela, zerealen sektorean diharduen Nekazarien Elkartearen izendapena jasotzeko behar den gutxieneko ekoizle-kopurua (400), urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren eranskinean aurreikusita dagoena, gehiegizkoa da, eta zaila gertatzen zaie zenbait entitateri izendapen hori jasotzea, eskatutako negozio-bolumena izan arren, gutxieneko ekoizle-kopurura ez direlako iristen.

Agindu honen bidez, zerealen sektorean diharduen Nekazarien Elkartearen izendapena jasotzeko behar den gutxieneko ekoizle-kopurua (400), urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren eranskinean aurreikusita dagoena, aldatu nahi da. Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Gutxieneko negozio-bolumen hau eta ekoizle-kopuru hau ezartzea, zerealen sektoreko Nekazarien Elkartearen izendapena jasotzeko:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Zerealen sektoreko Nekazarien Elkartearen izendapena jasotzeko behar den gutxieneko negozio-bolumena eta ekoizle-kopurua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren eranskinean aurreikusita daudenak, aldatzea, eta horien ordez agindu honetan ebatzitako lehenengo puntukoak jartzea.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Laugarrena. Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara badaiteke ere.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 4a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.