Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 18koa, Herrizaingoko sailburuarena, turismo-ostatuko enpresek Ertzaintzari eman beharreko erregistro- eta informazio-betebeharrak nola gauzatu behar dituzten azaltzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3109
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/18
  • Argitaratze-data: 2012/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Herritarren segurtasunaren babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 12. artikuluan ezartzen duenez, herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jarduerak burutzen dituzten pertsona naturalek edo juridikoek dokumentuak eta informazioa erregistratu behar dituzte, indarrean den araudian xedatu bezala. Besteak beste, herritarren segurtasunerako nabarmenak diren jardueren artean daude turismo-ostatuak erabiltzen dituzten bidaiarien kontrolari buruzkoak.

Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 12. artikuluan zerrendatutako establezimenduen titularrei ezartzen zaizkien betebeharrak dira, erregistro-liburuak izatea eta aldizka parteak ematea, eta bestelako jakinarazpenak egitea polizia-agintaritzari; izan ere, horien bidez, delitu-jarduerak prebenitu eta esestea lortu nahi da. Betebehar hauek «segurtasun publikoa» atalean kokatzen dira.

Dudarik gabe, baliabide telematikoen erabilerak aurrekaririk gabeko aukera bat eskaintzen du, Administrazioak, segurtasun publikoaren arduradun gisa, herritarrei eman beharreko zerbitzua hobetzeko; izan ere, dokumentuak eta informazioa erregistratu behar duten establezimenduek Ertzaintzari berehala emango diote segurtasun publikorako garrantzizko informazioa, eta, horren ondorioz, jarduera horien gaineko kontrola handiagoa izango da.

Agindu honetan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-ostatuetan ostatu hartzen dutenei buruzko informazioa eman behar da baliabide telematikoen bidez, non eta, behar bezala justifikatutako salbuespenezko arrazoiak tarteko, bestelako komunikazio-sistemak posible ez diren.

Aginduak, halaber, zehazten du erregistro-parteen edukia eta formatua, baita Ertzaintzari eman beharreko datuak zeintzuk diren ere.

Azkenik, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 17. artikuluak dioenez, Ertzaintzak du herritarren segurtasunerako jarduera nabarmen horiek kontrolatzeko ahalmena.

Aurretik azaldutako guztiagatik, honako hau

  1. Agindu honen bidez, turismo-establezimenduetan ostatu hartzen dutenen egonaldiei buruzko erregistro eta informazio-betebeharrak Ertzaintzari zein eratan eman behar dizkieten arautzen da. Betebehar horiek indarrean dagoen legerian jasota daude.

  2. EAEko turismo-ostatuko enpresek dituzte betebehar horiek, izan ere, duten izena dutela eta EAEn turismoari buruzko legediak aipatu zerbitzu osagarriak ematen dituzten ala ez aintzat hartu gabe, aisia, negozioak edo bestelako arrazoiengatik, era profesionalean, aldi baterako ostatua eman ohi dute betiere urtebete baino gutxiagoz jarraian, prezioa ezarriz, eta ostatu-hartzaileak bere ohiko helbidea aldatu behar izanik gabe.

  1. Aurreko artikuluan aipatu establezimenduek bide telematikoak erabiliz jakinaraziko diote Ertzaintzari agindu honen 1. eranskinean jasotako informazioa.

    Horretarako, Administrazioak http://www.ertzaintza.net web-orrian ezartzen dituen baldintza teknikoak eta ezaugarriak bete beharko dira, agindu honen 1. eranskinaren 2. atalarekin bat etorriz.

  2. Informazioa jaso eta gero, Ertzaintzak, bide bera erabiliz, hartu izanaren berri emango du.

1. 2. artikuluan aipatu jakinarazpenak ez ditu establezimenduak salbuesten hamasei urtetik gorako ostatu-hartzaileen sarrera-partea egin eta euren sinadura eskatu beharretik, agindu honen 2. eranskinean jasotzen den bezala.

  1. Turismo-ostatuko enpresek hartu behar dute ardura sarrera-parteetako datuek eta onartzen diren nortasun-agirietakoek interesdunak erakusten dituenak bat egiten dutela egiaztatzeko.

  2. Sarrera-parteak establezimenduan egongo dira, erregistro-liburu bat egiteko, eta era korrelatiboan ordenatuko dira. Liburu horrek 500 orri izango ditu gehienez.

  3. Erregistro-liburuak azken erregistro-orriaren egunetik hiru urtez gordeko dira establezimendu horietan, eta Ertzaintzak eskuratu ahal izango ditu; hala eskatzean erakutsi beharko dituzte establezimenduek.

  1. Behar bezala arrazoitutako salbuespenezko arrazoiak tarteko, establezimenduek ezin badute aipatu jakinarazpena bide telematikoen bidez egin, informazioa, Ertzaintzari sistema hauetakoren bat erabiliz bidaltzea baimendu ahal izango da:

    1. Establezimendua dagoen udalerriko ertzain-etxean, zuzenean, 1. eranskinean jasotako informazioa jasotzen duen dokumentuaren bi kopia duten forma dutela aurkeztuta, edo, ertzain-etxerik ez bada, postaz.

      1. eranskinean jasotako informazioa jasotzen duen dokumentua duen forma duela edo informazio horren zerrenda bat, fax bidez, herritarren segurtasunerako jarduera nabarmenak burutzen dituzten establezimenduak kontrolatzeko ardura duen Ertzaintzako Unitateari igorrita.

  2. Establezimenduen informatika- eta telekomunikazio-sistemei eragiten dieten aldi bateko arrazoiak daudenean, ahalik eta lasterren zuzendu beharko dira betiere 72 ordu baino lehen, eta arazoa konpondu artean, informazioa aurreko puntuetan adierazitako moduren batean helarazi beharko da.

  3. Ertzaintzak informazioa hartu izana idatzirik utziko du behar den justifikantearen bidez.

Erregistro-parteei buruzko informazioa agindu honetan aurreikusitako sistemen bidez jakinarazi beharko da, bidaiaria ostatu hartzen hasi eta hurrengo hogeita lau orduetan.

Turismo eta segurtasun gaietan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailek ezarriko dituzte indarreko araudiak eskatzen dituen informazio-jakinarazpenak koordinatzeko beharrezko mekanismoak, eta, hala behar bada, baita protokoloak ere.

  1. Agindu honetan aipatzen diren establezimenduen titularrek sei hilabete izango dituzte aginduan aurreikusitakoetara egokitzeko, indarrean sartzen denetik hasita.

  2. Epe horretan, agindu honetan aipatu jakinarazpenak bide telematikoen bidez gauzatu ezin dituzten establezimenduek agindu honen 4.1 artikuluan xedatutako moduetan aurkeztuko dute jakinarazpena zuzenean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

  1. Ertzaintzari eman beharreko informazioaren datuak.

    1. Establezimenduaren datuak:

      IFZ

      Izena

      Kategoria

      Udalerria

      Lurraldea

    2. Ostatu-hartzailearen datuak:

      Agiri-zenbakia

      Agiri-mota

      Balio-data

      Norbanakoaren identifikazioa (izen-deiturak)

      Sexua (E=emakumea / G=gizona)

      Jaioteguna (uuuu.hh.ee)

      Jatorrizko nazionalitatea (herrialdearen izena)

      Establezimenduan noiz sartu zen (uuuu.hh.ee)

      Noiz arte egongo den (uuuu.hh.ee)

  2. Aplikazioan sartzeko eta datuen jakinarazpen telematikoa egiteko zehaztasun orokorrak eta baldintza teknikoak erabiltzailearen gidaliburu batean jasota daude, helbide honetan: www.ertzaintza.net.

    (Ikus .PDF)