Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko ekainaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide kopurua ezartzen dituena, hain zuzen ere, haragitarako behi-aziendaren sektorean Ekoizpena Elkarrekin Merkaturatzen duten Nekazari Elkarte eta horien Batasunak delako izendapena jasotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3394
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/10
  • Argitaratze-data: 2011/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren helburua zen Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea.

Dekretu horren 2. artikuluak dioenez, aitorpena lortzeko, ekoizteko eta merkaturatzeko gutxieneko bolumenak bete beharko dituzte, bai eta produktu bakoitzerako edo produktu-multzoetarako elkartean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Produktuak eta kopuruak dekretu honen eranskinean jaso dira. Halaber, 7. artikuluan adierazitako moduan, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez, nekazarien elkarteei nahiz horien batasunei aldatu egin ahal izango zaizkie -produktu bakoitzari edo produktu-multzoei dagokienez- ekoizpenaren eta negozioen gutxieneko bolumenak, bai eta elkartean nahiz batasunean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Kopuruak eta produktuak dekretu honen eranskinean jaso dira; beste produktu batzuk edo beste produktu-multzo batzuk ere sartu ahal izango dira.

Haragitarako behi-aziendaren ekoizleek adierazi dute urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuan xedatutakoarekin bat egin nahi dutela eta Nekazarien Elkartea sortu, hortaz, gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak ezarri behar dira, baita elkarteko gutxieneko ekoizle-kopurua ere, dekretu horren eranskinera batzeko. Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Haragitarako behi-aziendaren sektorean Nekazari Ekoizleen Elkarte gisa aitortua izateko, ondoko gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko elkartekide-kopurua ezartzea:

Produktua Gutxieneko negozio-kopurua Gutxieneko elkartekide-kopurua Gutxieneko ekoizpena

Haragitarako behi-azienda 2.500.000 70 650.000 Kilo

Bigarrena. Haragirako behi-aziendaren sektorean Nekazari Ekoizleen Elkarte Batasuna gisa aitortua izateko, ondoko gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko elkartekide-kopurua ezartzea:

Produktua Gutxieneko negozio-kopurua Gutxieneko elkartekide-kopurua Gutxieneko ekoizpena

Haragitarako behi-azienda 6.000.000 150

Hirugarrena. Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren eranskinean jasotzea, aurreko ebazpen-zatietan zehaztutako gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide-kopurua (13/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa).

Laugarrena. Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena. Agindu hau sinatzen den egunean bertan jarriko da indarrean. Nolanahi ere, argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 10a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.