Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Joxe Mari Korta Sariak arautzen dituen Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2676
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/20
  • Argitaratze-data: 2011/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

>Joxe Mari Korta Sariak 2010eko uztailaren 29ko Industria eta Berrikuntzako sailburuaren Agindu bidez arautu ziren (151. EHAA, 2009ko abuztuaren 10ekoa).

Aginduaren helburua zera da, enpresa-arloa hobetzeko ahaleginean erantzukizun handiko arduretan edo zuzendaritza-zereginetan bizitzaren zati handi bat lan isilean eman eta adinarengatik edo ezinbestean beren lan-jarduera osorik edo partzialki utzi duten pertsonen jarduera profesionala publikoki nabarmendu eta ezagutzea.

Aurreko deialdietan izandako esperientzia aztertuta, uste dugu agindu hori aldatzea komeni dela, agindua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretura egokitzeko, eta sarien epaimahai kalifikatzailearen osaera aldatzeko, epaimahaiko buru Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua esleituta eta Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkari bat ere epaimahaira bilduta.

Horrenbestez, honako hau

  1. Prozeduraren hasiera.

    Agindu honetan araututako Sariak urtean behin egingo diren deialdien bitartez iragarriko dira eta publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira. Deialdia Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da, eta ebazpen horretan eskaerak aurkezteko epea eta tokiak zehaztuko dira.

  1. Honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte sarietarako kandidaturak: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan kokatutako edozein enpresa-elkartek, merkataritza-korporaziok edo profesionalen elkargok, Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duen merkataritza enpresa orok.

  2. Sarietarako kandidatura bakoitzaz gain, dagokion dokumentazioa igorri beharko da, proposaturiko pertsonak enpresa-garapenaren alde egindako ekarpena egiztatzen duena.

  3. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da gutxienez, eta Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez urtean behin egingo den deialdian ezarriko da.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Kabinete, Plangintza eta Estrategia Sailburuordetzari dagokio deialdi honen barnean egin beharreko kudeaketa-lan guztiak egitea.

  1. Aurkeztutako hautagaiak aztertzeko Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da, eta epaimahai hori honako kide hauek osatuko dute:

    Presidentea:

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua edo hark espresuki eskuordetzen duen pertsona.

    Bokalak:

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren 4 ordezkari.

    Confebasken 4 ordezkari.

    Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkari 1.

    Idazkaria:

    Idazkaritza-zereginak egikarituko ditu, hitzarekin baina botorik gabe, pertsona batek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuta, Sail horretako sailburuak izendatutakoak.

  1. Epaimahai Kalifikatzailearen osaera epaia eman baino lehen jakinaraziko da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren Agindua EHAAn txertatuz.

  1. Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena aztertutakoan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak hiru hilabeteko gehieneko epean emango du ebazpena, kandidaturak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatuta. Emate-agindua EHAAn argitaratuko da.

Onespen publikoaren ekitaldia Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak horretarako egindako deialdiaren bitartez gauzatuko da.

Lehenengoa. Agindu honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, Euskadiko Auzitegi Nagusian Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa ezarri ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 20a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.