Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide kopurua ezartzen dituena, hain zuzen ere, ardi- eta ahuntz-okelaren, eta ahuntz-esnearen sektorean Ekoizpena Elkarrekin Merkaturatzen duten Nekazari Elkarte gisa aitortua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 729
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/24
  • Argitaratze-data: 2011/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren helburua zen Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea.

Dekretu horren 2. artikuluan jaso bezala, aitorpena lortzeko, ekoizteko eta merkaturatzeko gutxieneko bolumenak bete beharko dituzte, bai eta produktu bakoitzerako edo produktu-multzoetarako elkartean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Produktuak eta kopuruak dekretu honen eranskinean jaso dira. Halaber, 7. artikuluan adierazitako moduan, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez, nekazarien elkarteei nahiz horien batasunei aldatu egin ahal izango zaizkie produktu bakoitzari edo produktu-multzoei dagokienez ekoizpenaren eta negozioen gutxieneko bolumenak, bai eta elkartean nahiz batasunean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere. Kopuruak eta produktuak dekretu honen eranskinean jaso dira; beste produktu batzuk edo beste produktu-multzo batzuk ere sartu ahal izango dira.

Ardi- eta ahuntz-okelaren eta ardi-esnearen ekoizleek adierazi dute urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuan ezarritakoan xedatutakoarekin bat egin nahi dutela eta Nekazarien Elkartea sortu, hortaz, gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak ezarri behar dira, baita elkarteko gutxieneko ekoizle-kopurua ere, dekretu horren eranskinera batzeko. Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Ardi- eta ahuntz-okelaren eta ardi-esnearen sektorean Nekazari Ekoizleen Elkarte gisa aitortua izateko, ondoko gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko elkartekide-kopurua ezartzea:

Produktua Gutxieneko negozio-kopurua Gutxieneko elkartekide-kopurua Gutxieneko ekoizpena

Ardi- eta ahuntz-okela. 75.000 5 1.500 arkume

Ahuntz-esnea 800.000 30 1.000.000 litro

Bigarrena. Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren eranskinean jasotzea, aurreko ebazpen-zatian zehaztutako gutxieneko produkzio- eta negozio-bolumenak eta gutxieneko ekoizle elkartekide-kopurua (13/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzkoa).

Hirugarrena. Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena. Agindu hau sinatzen den egunean bertan jarriko da indarrean. Nolanahi ere, argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 24a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.