Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko azaroaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskadiko Podologoen Elkargoaren estatutuen aldaketa onartzen duena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 1073
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/11
  • Argitaratze-data: 2010/03/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du

Aipatutako aginduan (Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu haren bidez, Euskadiko Podologoen Elkargoaren estatutuen aldaketa onartu zen), horrelako hutsak aurkitu dira. Agindua 2010eko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (27. zk.) eta, segidan, dagokion zuzenketa egiten da:

  1. puntuaren lehenengo puntuan, 2010/673 orrialdean (14/28), honela esaten den lekuan:

    1. Karguen iraupena lau urtekoa izango da; eta berriz ere aukeratu ahalko dira.

    Honako hau esan behar du:

    1. Karguen iraupena lau urtekoa izango da; eta berriz ere aukeratu ahalko dira.

      Gobernu Batzordeak bi urterik behin aldatuko ditu dituen kideak, eta horretarako, bi urterik behin deituko dira aldatu beharreko karguak betetzeko hauteskundeak. Lehendakari, diruzain eta bigarren bokal kargudunak batera aldatuko dira, eta bi urte geroago, lehendakariorde, idazkari eta lehen bokalarenak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.