Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2007ko maiatzaren 31koa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-kreditaziorako elementuei eta lanbide-eskala eta -kategoriaren bereizgarriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 3463
  • Xedapen-zk.: 92
  • Xedapen-data: 2007/05/31
  • Argitaratze-data: 2007/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Zerbitzuaren barruan zein lanbide-maila dagokien adierazteko, Ertzaintzako kide guztiek plaka-ikurra eta identifikazio profesionaleko txartel bana izaten dute. Horrek duen garrantzia dela-eta, behar adinako segurtasun-berme tekniko eta juridikoa duten egiaztapen-elementuak erabili behar dira; hau da, arauz ezarritako baldintzak bete behar dituzte elementu horiek.

Bestalde, Ertzaintzako kideak identifikatzeko beste elementuez gain, identifikazio-txarteletan azaltzen diren eskala eta kategoriari buruzko bereizgarri espezifikoak ere arautu behar dira. Hori dela-eta, kategoriak eta eskalak bereizteko, kolore eta barretan oinarritutako sistema berri bat ezarri da. Ezaugarri horiek azalduko dira bularreko ikurretan eta baita haritz-hosto sinbolikoa izaten duen uniformearen sorbaldakoetan ere.

Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriko lehenengo paragrafoak ematen du arau hau egiteko ahalmena, izan ere horrek Herrizaingo Sailari ematen baitio lanbide-kreditaziorako bitartekoak eta kategorien bereizgarriak ezartzeko betebeharra, horrela Ertzaintza osoarentzako elementu homogeneoak berma ditzan. Hortaz, agindu honetako xedapen guztiak Ertzaintzaren zerbitzu, unitate eta atal guztiei aplikatu beharko zaizkie, eta baita funtzionalki foru-aldundi bakoitzaren menpe dauden Miñoi, Foral eta Mikeleteei ere.

Ondorioz, foru-aldundiei entzun eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena jaso ondoren, hauxe

  1. – Ertzaintzako kideen lanbide-txartela eta plaka-ikurra arautzea da agindu honen helburua.

    Honako bereizgarriak ere arautzen ditu: lanbide-eskala eta –kategoria adierazteko, uniformeen bularreko ikurretan eta sorbaldakoetan azaltzen diren bereizgarriak, eta Ertzaintzaren zenbait bereizgarri orokor eta berezi.

  2. – Arau honetan aurreikusitako guztia Ertzaintzako zerbitzu eta unitate guztietako kideei aplikatuko zaie, eta baita Miñoi, Foral eta Mikeleteen ataletako kideei ere.

  1. – Identifikazio profesionaleko txartelak eta plaka-ikurrak egiaztatzen dute titularra agintaritzaren agentea dela, hain zuzen ere Ertzaintzako kidea. Bi elementuak agiri publikoak dira, titularrak bakarrik erabil ditzake eta ezin zaizkio beste inori eman.

  2. – Zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako administrazio-egoeran dauden Ertzaintzako funtzionario guztiek edukiko dituzte identifikazio profesionaleko txartela eta plaka-ikurra, eta aipatutakoek izango dute halakoak erabiltzeko baimena. Alabaina, Segurtasun sailburuordeak, funtzionarioa aipatutako administrazio-egoeraren batean egonda ere, kreditazio-elementuak kentzea erabaki dezake, titularra polizia-zereginetatik aldenduta denbora luzez egongo dela aurreikusten bada edo herritarren segurtasunerako arriskua sortzen duela antzematen bada.

  3. – Ertzaintzako funtzionario izateari utziz gero edo zerbitzu aktibo edo bigarren jardueratik bestelako administrazio-egoeraren batera pasatuz gero, lanbide-txartela eta plaka-ikurra entregatu beharko dira. Eginkizun-gabetze irmoak edo behin-behinekoak dirauen bitartean kreditazio-elementuak edukitzen jarraitzeko, Segurtasun sailburuordearen baimena beharko da, eta sailburuordeak salbuespenezko egoeretan bakarrik emango du baimen hori.

  4. – Identifikazio profesionaleko txartela da titularra Ertzaintzako kide gisa identifikatzeko balio duen txartel bakarra. Agiri hori bertan azaltzen den datan iraungitzen da. Hortaz, txartela iraungi delako edo bestelako arrazoiengatik berritzeko, ordezkatu beharreko edo baliogabetutako txartela entregatu egin behar da.

  5. – Identifikazio profesionaleko txartelaren diseinua eta ezaugarriak agindu honetako I. eranskinean azaltzen dira. Eta, plaka-ikurraren diseinua eta ezaugarriak, II. eranskinean.

  1. – Uniformea janzten duten Ertzaintzako funtzionarioek, dagokien lanbide-eskala eta -kategoriaren bereizgarriak eramango dituzte itsatsita.

    Lanbide-eskala eta –kategoriaren bereizgarri horiek uniformeetako bularreko ikurrean eta sorbaldakoetan jarriko dira.

  2. – Sorbaldakoen eta bularreko ikurren diseinua eta ezaugarriak agindu honetako III. eranskinean azaltzen dira.

  3. – Uniformearen ezkerreko mahukaren goiko alderdiko kanpoaldean, agindu honetako IV. eranskinean adierazitako diseinua eta ezaugarriak dauzkan bereizgarria egongo da.

  1. – Miñoi, Foral eta Mikeleteen atalen kasuan, aurreko artikuluko lehenengo paragrafoan adierazitako bularreko ikurrean azaltzen den Ertzaintzaren ezkutu bereziak aldaketatxo batzuk izango ditu, honakoak hain zuzen ere:

    Erdiko ezkutuaren ordez, lurralde historiko bakoitzaren foru-arautegiarekin bat etorriz dagokion ezkutua azalduko da.

    Ertzaintza hitzaren ordez, hurrenez hurren "Miñoiak", "Mikeleteak" eta "Foralak" edo "Miñones" "Mikeletes" eta "Forales" azalduko da. Lurralde historiko bakoitzean dagokion organoak erabakiko du euskarazko ala gaztelaniazko grafia erabiliko den.

  2. – Ertzaintzako Ekintzetarako Baliabideen Alorra osatzen duten unitate eta operazio-taldeetako kideek laneko uniformearen bular aldean bereizgarri bereziak eramango dituzte, agindu honetako V. eranskinean zehaztutakoarekin bat datozenak.

Ertzaintzan sartzeko ikasleen eta Fakultatiboen eta Teknikarien eskalan sartzeko ikasleen uniformeetako sorbaldakoen eta bularreko ikurren diseinua agindu honetako III. eranskinean azaltzen da.

Segurtasun Sailburuordetzak zehaztuko du noizko kendu eta ordezkatu beharko diren agindu honetako ezaugarri teknikoak bete gabe gaur egun erabiltzen diren bereizgarri eta elementuak.

Segurtasun sailburuordeari ahalmena ematen zaio agindu honetan ezarritakoa aplikatzeko eman behar diren jarraibideak emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 31.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Identifikazio profesionaleko txartela PCV zuriz egina egongo da, eta 85,6 x 53,8 milimetroko neurriak eta ertz borobilduak izango ditu.

Aurrealdean ondorengo datuak bilduko ditu, ezkerretik eskuinera eta goitik behera: titularraren argazkia arauzko uniformearekin jantzita, eta Eusko Jaurlaritzaren anagrama argazkiaren gainean; holograma; "POLICIA-POLICE" hitzak jartzen dituen laukitxoa; "ERTZAINTZA" hitza jartzen duen laukitxoa; titularraren lanbide-kategoria adierazten duen laukitxoa; titularraren lanbide-zenbakia; Euskadiko ikurrina; txartelaren jaulkipen- eta iraungipen-datak.

Atzealdean, berriz, izen-abizenak, argazkia, lanbide-zenbakia, titularraren sinadura eta Ertzaintzaren ezkutua azalduko dira.

Kolore korporatiboak / Colores corporativos:

PANTONE COATED 177 CVC /PANTONE COATED 177 CVC

PANTONE COATED 280 CVC / PANTONE COATED 280 CVC

PANTONE COATED BELTZA. /PANTONE COATED NEGRO.

Plaka-ikurra PCV zuriz egina egongo da, eta 85,6 x 53,8 milimetroko neurriak eta ertz borobilduak izango ditu.

Aurrealdean ondorengo datuak bilduko ditu, ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Ertzaintzaren ezkutua; "POLICIA-POLICE" hitzak; Ertzaintzaren ezkutuaren marrazkia egiten duen holograma; Euskadiko ikurrina.

Atzealdean, eta goitik behera, titularraren kreditazio ofizialaren historikoa, Segurtasun sailburuordearen sinadura eta titularraren argazkia eta indarrean duen lanbide-zenbakia azalduko dira.

A) BULARREKO IKURRAREN DESKRIBAPENA

57 x 90 mm-ko neurriak ditu eta hiru zatiz osatua dago:

  • Goiko zatiaren oinarria Ertzaintzaren koloreak dituen ezkutu profesionalak osatzen du. Ezkutuaren atzea urre edo zilar kolorekoa izango da eskala eta kategoriaren arabera, eta ezkutua ikurraren kanpoko ertzetik 3 mm-ra dago kokatuta.

  • Erdiko aldea, eskala eta kategoriaren arabera urre edo zilar kolorekoa izango den 1,5 mm-ko lodierako orla edo ertz batekin profilatuta dago, ikurraren kanpoko ertzetik 3 mm-ra, eta goiko zatian azaltzen den Ertzaintzaren ezkutu profesionalaren beheko ertzetik mm 1era.

    Erdiko zati honen bereizgarria eskala eta kategoriaren arabera angelu-kopuru eta kolore desberdinak izango dituela da. Ertzaintzan eta Fakultatiboen eta Teknikarien eskalan sartzen diren ikasleen ikurrek ez dute halakorik izango.

  • Beheko zatia, eskala eta kategoriaren arabera urre edo zilar kolorekoa den eta 1,5 mm-ko zabalera duen orla edo ertz batez inguratutako 51 x 12 mm-ko lauki batek osatzen du. Lauki hori ikurraren kanpoko ertzetik 3 mm-ra eta erdiko zatitik mm 1era dago.

    Bularreko ikurra jartzeko, ikurraren beheko zatitik 90 mm-ko mihi triangeluarra ateratzen da. Mihiaren muturrean, ikurraren goiko zatiko atzealdearekin lotzen den krokagailua dago, ikurra Ertzaintzaren jantziek bular aldean izaten duten zerrendan erraz itsasteko.

    B) SORBALDAKOAREN DESKRIBAPENA

    161 x 57 mm-ko neurriak ditu. Oinarriak mozketa zuzena du, eta beste muturra 90ºko angeluan bukatzen da.

    Sorbaldako osoa kanpoko aldetik 3 mm-ra inguratuz, 4 mm-ko zabalera duen galoitxo bat dauka, eskala eta kategoriaren arabera urre edo zilar kolorekoa izango dena.

    Angelua eginez bukatzen den muturrean, sorbaldakoaren azaleraren erdian, botoi bat agertzen da inprimatuta, eskala eta kategoriaren arabera urre edo zilar kolorekoa den haritz-hosto baten marrazkiarekin.

    Sorbaldakoaren azaleran haritz-hosto gorri bat dago inprimatuta.

    Bereizgarri gisa, zati zuzenean eskala eta kategoriaren arabera angelu-kopuru eta kolore desberdinak azaltzen dira. Ertzaintzan eta Fakultatiboen eta Teknikarien eskalan sartzen diren ikasleen sorbaldakoek ez dute halakorik izango.

    Sorbaldakoa Ertzaintzaren jaka gorrian itsasteko, sorbaldakoaren azpialdeak 10 mm-ko zabalera duen oihalezko zumitza dauka, luzeran zentratua. Horren muturrean krisketa baten arra dago eta sorbaldakoaren beste muturrean emea.

    Gainera, trabeska, 13 mm-ko zabalerako xingolak izango ditu, alkandora, jertse eta abarren sorbaldetan jarri ahal izateko.

    C) ESKALA ETA KATEGORIEN ARABERAKO

    IDENTIFIKAZIOA

    Ondorengo koadroan azaltzen dira, kolore- eta angelu-sistema batean oinarrituta, Ertzaintzako funtzionarioen eskalak eta eskala bakoitzeko kategoriak bereizteko, sorbaldakoetan eta bularreko ikurretan erabiltzen diren ezaugarri eta berezitasunak.

    Kategoria Azpiko Identifikazio-mota Ertzaren

    kolorea (kopurua – identifikazio-mota – kolorea) kolorea

    ERTZAINTZAN SARTZEKO IKASLEA

    Beltza Angelurik gabe Zilarra

    FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN ESKALAN SARTZEKO IKASLEA

    Grisa Angelurik gabe Zilarra

    OINARRIZKO ESKALA

    Agentea Beltza Angelu zuri 1 Zilarra

    1. mailako agentea Beltza 2 angelu zuri Zilarra

      INSPEKZIO ESKALA

      Ofizial ondokoa Beltza 3 angelu zuri Zilarra

      Ofiziala Beltza 4 angelu zuri Zilarra

      ESKALA EXEKUTIBOA

      Komisario ondokoa Zuria Angelu beltz 1 Urrea

      Komisarioa Zuria 2 angelu beltz Urrea

      GOI-MAILAKO ESKALA

      Intendentea Zuria 3 angelu beltz Urrea

      Superintendentea Zuria 4 angelu beltz Urrea

      FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN ESKALA

      D taldea Grisa Angelu zuri 1 Zilarra

      C taldea Grisa 2 angelu zuri Zilarra

      B taldea Grisa Angelu zuri 1 Urrea

      A taldea Grisa 2 angelu zuri Urrea

      D) BULARREKO IKURRAREN ETA SORBALDAKOAREN XEHETASUN GRAFIKOA

BULARREKO IKURRA / EMBLEMA DE PECHO SORBALDAKOA/HOMBRERA

ERTZAINTZAN SARTZEKO IKASLEA /ALUMNO PARA INGRESAR EN LA ERTZAINTZA

FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN ESKALAN SARTZEKO IKASLEA.

ALUMNO PARA INGRESAR EN LA ESCALA DE FACULTATIVOS Y TÉCNICOS.

OINARRIZKO ESKALA /ESCALA BÁSICA

AGENTEA /AGENTE 1. MAILAKO AGENTEA / AGENTE 1º

INSPEKZIO ESKALA / ESCALA DE INSPECCIÓN

OFIZIAL ONDOKOA / SUBOFICIAL OFIZIALA/ OFICIAL

ESKALA EXEKUTIBOA / ESCALA EJECUTIVA

KOMISARIO ONDOKOA / SUBCOMISARIO KOMISARIOA/COMISARIO

GOI-MAILAKO ESKALA / ESCALA SUPERIOR

INTENDENTEA/INTENDENTE SUPERINTENDENTEA/ SUPERINTENDENTE

FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN ESKALA / ESCALA FACULTATIVOS Y TÉCNICOS

D TALDEA / GRUPO D C TALDEA/ GRUPO C

B TALDEA /GRUPO B A TALDEA / GRUPO A

Maukako bereizgarriak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Buruxka-erako ehundura duen kalitate handiko poliester/kotoizko nahastura malguko oihal batean inprimatutako ezkutua izango da, bihurdura eta urradurak jasaten dituen, askotan garbi daitekeena, bereizmen handiko inprimaketa ahalbidetzen duena, eta garbiketa-prozesu bortitzenak jasaten dituena.

  • Oinarria beltza izango da, eta 52 x 47 mm-ko neurriak eta ezkutu forma izango ditu. Bereizgarriko goialdearen erditik hasiko da, puntan, eta pixka bat kurbatuz joango da alboetara iritsi arte. Gero harmonikoki beherantz egingo du kurba leun bat osatuz, beheko muturrera iritsi eta bi aldeen arteko angelu batekin bukatzeko.

  • Ezkutuaren ertz osoa urre koloreko 2,5 mm-ko zabalerako orla batez inguratuta egongo da, eta horrek bereizgarriaren oinarriak duen diseinu berbera izango du.

  • Barrualdea ikurrinaren koloreko laurdenez osatuta egongo da, eta 16 x 22 mm-ko neurriko E berezi beltz bat izango du.

    Deskribatutako ezkutua Ertzaintzaren jantzi guztietan jarri beharko da, ezkerreko mahukan, goiko aldea mahukaren hasieratik 10 cm-ra dagoela.

    Hauxe da ezkutuaren diseinua:

Helikopteroen Unitatea / Unidad de Helicópteros Talde Mugikorraren Unitatea / Unidad de Brigada Móvil

Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea Babes eta Esku Hartze Unitatea

Unidad de Desactivación de Explosivos Unidad de Protección e Intervención

Txakurren Unitatea / Unidad Canina Segurtasun Unitatea / Unidad de Seguridad