Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1996ko urtarrilaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, irakasleentzako bigarren hizkuntz eskakizunari (HE2ri) EGArekiko balio­aitormena luzatzen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 724
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1996/01/05
  • Argitaratze-data: 1996/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak betidanik bilatu du euskarazko agirien panorama sinpletzea, hiritarrek gehigarrizko kargarik eta konplikaziorik izan ez dezaten. Unibertsitate aurreko ikastetxe pribatuetako irakasleek, bereziki, agiri desberdinen arteko harreman­ezaren edo bateratze­maila murritzaren ondorio konplikatuak dituzte. Irakasle horien egoera ezaguturik, eta alor horretako patronalaren eta sindikatuen eskeari baiezko erantzuna eman asmoz, ikastetxe pribatuetan euskara edo euskaraz irakatsi ahal izateko bete behar dituzten baldintzak herri­irakasleei eskatzen zaizkienetara hurbiltzeko konpromisoa hartu zuen Sailak joan den urteko maiatzean. Zehatzago, 1995­96 ikasturtearen hasierarako edota, beranduenik ere, 1996ko urtarrilaren bukaeran hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko probak egin baino lehen, konpromiso hori betetzeko hitza emana du. Azken hilabeteotan hainbat bide landu ditu Sailak, egoera konplexu samarra osabetezko eran eta epe laburrean konpondu nahirik. IRALEren lehen txandako ikasketarientzako azterketa­aldia gain­gainean dagoenez, konponbide zabala ekarriko lukeen asmoa geroko utziaz lehenengo urratsa behintzat lehenbailehen aurrera eramatea premiazkoa dirudi. Horrela, agindu honen bidez bigarren hizkuntz eskakizunari EGArekiko balio­aitormena luzatuz, ikastetxe pribatuetako irakasleek txanda­amaierako azterketan HE2ren probara aurkeztuz eta hura lortuz euskara edo euskaraz irakatsi ahal izateko 1983ko elebitasun­dekretuaren 9b) atalaren baldintza betea izango dute. Horrela, Sailak ikastetxe pribatuekin hartutako konpromisoaren muinari aurrez aurre erantzungo zaio. Guzti honen ondorioz, honako hau

  1. atala.- Hezkuntza Sailaren 1982ko irailaren 20ko Aginduaren 2. atalari (EHAA: 1982/11/6) 7. puntua eransten zaio, honela: 'Hemendik aurrerantzean sor daitezkeen bestelako euskarazko agiriei balio­aitormena luza diezaieke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.'

  2. atala.- Irakasleentzako bigarren hizkuntz eskakizuna (HE2) eskuratzeko probak gainditu edo gaindituko dituztenak EGAduntzat joko dira.

Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko urtarrilak 5.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.