Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1994ko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, lanpostuen zerrendak aldatzearen eragina jasan duten maisu-maistrak zeintzuk izango diren finkatzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 4163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/10/26
  • Argitaratze-data: 1994/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko unibertsitatekoez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. idazpuruko I. atalburuan. Egiteko horretan erabili behar diren oinarrizko irizpideak eta prozedurabideak adierazten dira bertan. Lege horretan jasotzen da, halaber, lanpostuen zerrenden eraginez lanpostuaren edukinean izandako aldaketa dela-eta, funtzionariak euren lanpostuetatik higi daitezkeela; lanpostua ezabatu egin delako birratxikipena galtzea ere arrazoi lez jo daiteke higitzeko. Irakasleen lanpostuei dagozkien hizkuntz eskakiznak eta horien derrigortasun datak Erregeren maiatzaren 9ko 47/1993 Dekretuan zehazten dira. Dekretu horretan finkatzen da, halaber, hizkuntz eskakizunak eta horien derrigortasun datak aldatzerakoan aplikagarria den araubidea. Hezkuntza sistema eratzen duen Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzak ematen dituzten irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak betetzeko diren lekualdaketa lehiaketak, estatu mailakoak alegia, arautzeari buruzko Erregeren abuztuaren 5eko 1774/1994 Dekretuan, behin-betirako zuten lanpostua ezabatu edo aldatu egin zaien maisu-maistrei dagozkien hainbat alderdi arautzen dira. Lanpostuen zerrendetan izandako aldaketen ondorioz euren lanpostua ezabatu edo aldatu zaielako, edo ikastetxeak xehekatze, bateratze eta biltze egoeren ondorioak jasan dituztelako eragina izan duten irakasle funtzionariak, Maisu-Maistren kidegoan sartuta daudenak alegia, zeintzuk diren finkatzeko prozedura arautzea eskatzen du araudi honek. Ondorioz, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Maisu-Maistren kidegokoak izan, euren behinbetiko destinoa ikastetxe batetan euki eta espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun data ere finkaturik dituzten karrerako irakasle funtzionariak, hots, eragina jasango dutenak, zeintzuk izango diren jakiteko prozedura arautzea da agindu honen xedea. Eragindakotzat joko dira baldin eta haur hezkuntzako, oinarrizkohezkuntza orokorreko, lehen irakaskuntzako eta hezkuntza bereziko herri ikastetxeetan izandako lanpostu zerrenden aldaketaren ondorioz, dagokien ikastetxean murriztu egiten bazaizkie euren espezialitateko lanpostuak edo aldatu egiten bazaizkie hizkuntz eskakizuna eta/edo horren derrigortasun data. Agindu honen bidez arautzen da, halaber, ikastetxeen xehekatzeak, bateratzeak eta bi ikastetxe edo gehiago batzeak eragin dien irakasleen egoera arautzen duen prozedura. 2. atala.- Nortzuk sartzen dira. Maisu-Maistren kidegokoak izan eta ikastetxe batetan espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigortasun dataz behin-betiko destinoa duten maisumaistren kidegoko karrerako irakasle funtzionarioei daragie agindu honetan esaten denak, baldin eta lanpostuen zerrenda berrian saldo negatiboa gertatzen bada horren aurrekoarekiko; saldo negatibo hori oreka daitekeenean lanpostu hutsekin, salbuespentzat joko da. Ikastetxean behin-betiko destinoa duten beste maisumaistrabatzuk ere parte hartu ahal izango dute, noizbehinka, agindu honetan zehazten den prozeduran. Aurreko lerroaldian adierazten den egoeraren barne ez dute egon beharko; eta horrela, 4.4 atalean xedatutakoaren arabera, borondatez edo derrigorrez lekualdatutakoaren bat birratxiki ahal izateko. Lekualdaketa lehiaketaren bidez edo urterako konbokatutako hornitzesistemaren baten bidez behinbetiko destinoa lor dezaten maisu-maistrek, eta, borondatezko edo derrigorrezko jubilazioa dela-eta edo beste edozer dela-eta, abuztuaren 31rako lanari utzi behar diotenek, agindu honetan araututako prozesuan parte hartu beharrik ez dute izango. 3. atala.- Eragin eremua. Haur hezkuntzako, oinarrizko hezkuntza orokorreko, lehen irakaskuntzako eta hezkuntza bereziko herri ikastetxeetako lanpostuak lanpostuen zerrendan agertuko dira erroldaturik. Lanpostuak onartzeko aurrerantzean har daitezen dekretuek, ihardunean jartzen diren ikastetxeak eta horiek dituzten zernolakoak zehaztuko dituzte aditzera, hezkuntza sistemak duen plangintzaren arabera. Jakineko espezialitate baten barruan, lanpostuen zerrenda berriak saldo negatiboak sor ditzake aurrekoarekiko bai hizkuntza eskakizunean eta bai derrigortasun datan ere; honako egoera hauek ekarriko dituzte: - Derrigortasun aldaketak, baldin eta eskakizun beraren barruan beste derrigortasun batzuetan gerta daitezen saldo positiboei egokitzen bazaizkie. - Hizkuntz eskakizun aldaketak, baldin eta espezialitate bereko beste eskakizun batetan gerta daitezen saldo positiboei egokitzen bazaizkie. - Ezabatzeak, baldin eta espezialitate bereko beste saldo positibo batzuei ez bazaizkie egokitzen. Ildo berari ekinez, era askotako egoerak ager daitezke, honako hauek alegia: - Derrigortasun aldaketak, hizkuntz eskakizun aldaketak eta ezabatzeak. Ezabatze horiek finkatzeko prozesuan sartuta dauden maisu-maistrak izango dira, horrelakoetan, oro har saldo negatiboa duen hizkuntz eskakizunari dagokion eta saldo negatiboa duen espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun datako lanpostuen titularrak. - Hizkuntz eskakizun batetan izan daitezkeen derrigortasun aldaketak eta ezabatzeak. Ezabatzeak finkatzeko prozesuan sartuta dauden maisumiastrak izango dira, egoera honi dagokionez, oro har saldo negatiboa duen hizkuntz eskakizunari dagokion eta saldo negatiboa duen espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun datako lanpostuen titularrak. - Hizkuntz eskakizun aldaketak eta ezabatzeak. Ezabatzeak finkatzeko prozesuan sartuta dauden maisumiastrak izango dira, egoera honi dagokionez, oro har saldo negatiboa duen hizkuntz eskakizunari dagokion eta saldo negatiboa duen espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun datako lanpostuen titularrak. - Derrigortasun aldaketak eta hizkuntz eskakizun aldaketak. Hizkuntz eskakizun aldaketak finkatzeko prozesuan sartuta dauden maisumiastrak izango dira, egoera honi dagokionez, oro har saldo negatiboa duen hizkuntz eskakizunari dagokion eta saldo negatiboa duen espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun datako lanpostuen titularrak. Lanpostuen zerrendan laguntzazkotzat edo euskarako berariazkotzat jotako lanpostuak, agindu honetan ezarritako prozedurak kontuan izanik, egoera horretakoak izan ez eta espezialitate berorretakoei dagokien taldekoak direnekotzat hartuko dira. 4. atala.- Ezabatzeen eragina jasan duten norbanakoak zeintzuk diren jakiteko sistema. 1. Borondatezko lanuzteak. 3. atalean jasotzen den ezabatzerik balego, ezabatzeon eragina jasan duen egoeraren barruan (espezialitatea, hizkuntz eskakizuna, derrigortasun data) ikastetxean behin-betiko destinoa duten maisu-maistra guztiek eska dezakete, euren kabuz, lanuztea. Eragindako Maisu-Maistren kopuruaren eta ikastetxeko lanpostuen zerrendan jasotzen den espezialitatearen, hizkuntz eskakizunaren eta, beharko balitz, derrigortasun dataren arteko aldearen araberakoa izango da eman daitekeen lanuzteen gehienezko kopurua. Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigortasun data bakoitzeko lanuzteen eskegile kopuruak aurreko idazatian adierazitakoa gainditzen duenean, lana utzi izanaren egoera eskuratzeko lehentasuna 5.1 atalean finkatzen diren irizpideek jarriko dute. Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta, beharko balitz, derrigortasun data bakoitzeko lanuzteen eskegile kopurua bigarren idazatian zehaztutako lanuzte kopuruaren hainbatekoa edo txikiagoa bada, eskegile guztiak joko dira lanuzte egoeran daudenekotzat. 2. Derrigorrezko lanuzteak. Lanuztea eskatu dutenen kopurua 4.1 ataleko bigarrenidazatian zehaztutako kopurua baino txikiagoa bada, espezialitateko behar hainbat maisu-maistrak utzi beharko dute lana halabeharrez, aipatutako kopuru horretara iritsi artean, 5.2. atalean finkatzen diren irizpideen arabera. 3. Lana utzi behar izan dutenak ikastetxeko beste lanpostu batzuetan birratxikitzea. Aurreko idazatietan jasotako prozesuaren bidez euren ikastetxeetan lana utzi behar izan duten maisumaistrak lekuz aldatu egingo dira. Beste lanposturen bat balego, berorietara atxikitzeko, besterik litzateke; horretarako behar den habilitazioa izan beharko dute, eta bai egiaztatutako hizkuntz eskakizuna ere, baldin eta derrigortasun data igarota duten lanpostuak badira, baina IGA Behin-behineko habilitazioa dutenak salbuetsi egingo dira; azkeneko egoera honetan, berehalako derrigortasun data duten 2HEko lanpostuetan birratxiki daitezke hiru urteko epealdian, lanpostuen zerrenda argitaratzearen ondorioz egiten den lehenengo atxikipenetik kontatzen hasita. Atxikipenerako lehentasuna 5.1. atalean adierazitako moduan zehaztuko da. behin-betiko birratxikipenik lortzen ez badute utzi egin beharko dute ikastetxea. 4. Agiango beste birratxikipen batzuk. Lana utzi behar izan duten maisu-maistrak birratxiki ondoren, batenbat atxikipenik gabe geldituko balitz eta lanpostu hutsak egon, lanpostu horietaz jabetzeko gaitasuna (habilitazioa eta hizkuntz eskakizuna) duten beste espezialitate batzuetako maisu-maistrak euren kabuz birratxikitzeko bidea eskeiniko litzateke, baldin eta eurek libre uzten duten lanpostua, lana utzi behar izan eta birratxikipenik gabe gelditu ziren maisumaistrak birratxikitzeko erabil badaiteke, horietarako behar-bestean habilitatuta dauden lanpostuetan. 5. atala.- Aukeraketalehentasunerako irizpideak. 1. Lana euren kabuz uztea edo birratxikitzea eskatzen duten Maisu-Maistren aukeraketalehentasunerako irizpideak. Espezialitate, hizkuntz eskakizun eta, beharko balitz, derrigortasun data bakoitzean lana uzteko eskatzen duten eskegileen kopuruak 4.1 ataleko bigarren lerroaldian ezarritako gehienezko kopurua gainditu dezanean, lana utzi duenaren egoera eskuratzeko lehentasuna, ikastetxean behin-betiko lez denborarik gehien eramateak ebatziko du. Beste ikastetxe bat xehekatu delako euren destinoa beste batetan duten maisu-maistrei, aintzinatasun ondorioetarako, jatorrizko ikastetxean egindako denbora hartuko zaie kontutan behin-beti-kotzat egindako lez. Orain duten destinoaren aurrekoa ezabatu zaien maisumaistrekin ere modu berean ihardungo da. Aintzinatasun horretan berdinketarik balego, maisumaistren kidegoko karrerako funtzionari lez denborarik gehien eramateak ebatziko du; orduan ere ebazteke geldituko balitz, sarrera promoziorik zaharrenak, eta horren barruan, berorretan lortutako zenbakirik txikienak ebatziko du. 2. Derrigorrez lana utzi behar izan duten maisumaistrak aukeratzeko lehentasunirizpideak. Lana derrigorrez utzi dutenen egoera hartuko duten maisu-maistrak zeintzuk diren finkatzeko hurrenkera, honako hau izango da: .- Ikastetxean behin-betiko lez denbora gutxiago eramatea. .- Berdintasunik balego, Maisu-Maistren kidegoko karrerako funtzionari lez denbora gutxiago eramatea eta, azken batetan, sarrera promoziorik oraintsukoena; eta azkeneko horren barruan, berorretan lortutako zenbakirik altuena. 6. atala.- Borondatez eta derrigorrez lana utzi dutenen egoera. 1.- Euren kabuz zein derrigorrez ikastetxea utzi behar izan duten maisu-maistrak, Maisu-Maistren kidegoari dagozkion lanpostuak betetzeko alorrean indarrean dauden arauetan xedatutakoaz baliatuko dira. 2.- Ikastetxea utzi behar duten maisumaistrek lehentasuna izango dute ikastetxe horretan edo eskualdeko beste ikastetxeren batetan ikasturtearen hasierako destinoesleipen prozesuan Behin-behineko izendapena eskuratu ahal izateko. 7. atala.- Lanpostuaren hizkuntz eskakizunaren aldaketa. Ikastetxe eta espezialitate jakin batetan hizkuntz eskakizun bateko lanpostu kopurua murrizten bada eta, era berean, beste hizkuntz eskakizun bateko lanpostuen kopurua neurri berean gehitzen bada edo gehiago, beharrezkoa izango da aldaketak eragindako maisumaistrak nortzuk izango diren finkatzea. 1. Eragina jasan duten Maisu-Maistren kopurua. Espezialitate batetan hizkuntz eskakizun batetik beste batera aldatu diren lanpostuak beste. 2. Aldaketaren eragina jasan duten maisumaistrak zeintzuk diren adieraztea eta beste hizkuntz eskakizun bateko lanpostuetara birratxikitzea. Saldo negatiboak dituzten derrigortasun datetan euren kopurua murriztu egiten deneko espezialitate eta hizkuntz eskakizunetan behin-betikoak diren maisumaistra guztiei dagokienez, eta derrigortasun data bakoitzean eragindakoak izan direnak saldo negatiboaren zenbakiaren arabera eta 4. atalean adierazitako irizpideak kontutan izanik zehaztu ondoren, hurrengo lerroaldian aipatzen den tokialdatze hurrenkerari jarraituko zaio, erabateko zenbatekoa lortu arte: - 2HE egiaztatuta izan eta borondatez eska dezaten maisumiastrak, - 2HE derrigorrez egiaztatuta duten maisumaistrak, - 1HE egiaztatuta izan eta borondatez eska dezaten maisumaistrak, - 1HE derrigorrez egiaztatutako maisumaistrak, - HEik egiaztatuta euki ez eta borondatez eska dezaten maisumaistrak, - HE derrigorrez egiaztatu gabeko maisumaistrak. Talde bakoitzaren barruan 5. atalean ezarritako aukeraketalehentasunezko irizpideei jarraituko zaie. 3. Hizkuntz eskakizuna aldatzeak ekar ditzakeen ondorioak. 2HEra atxikitako maisumaistraren batek ez badu egiaztatu 2HE, lanpostuaren derrigortasunean finkatutako denbora izango du egiaztatzeko; derrigortasun hori 3 urtekoa baino txikiagoa balitz, denbora horren araberakoa; eta hori, hizkuntz eskakizunak finkatzeko irizpideak ezartzeari buruzko martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean xedatutakoa kontutan izanik; bestela, ezabatu egin zaiola ulertuko da, horri buruzko aukera egiten badu 9. atalean adierazitako ekintzan. 8. atala.- Lanpostuaren derrigortasun dataren aldaketa. Espezialitate eta hizkuntz eskakizun jakin bateko ikastetxe batetan derrigortasun data duten lanpostuen kopurua murriztu egiten bada eta, aldi berean, gehitu egiten badira neurri berean edo gehiagoan beste derrigortasun dataren bat duten lanpostuak, beharrezkoa izango da aldaketak daragien maisu-maistrak nortzuk diren zehaztea. 1. Eragina jasan duten Maisu-Maistren kopurua. Derrigortasun dataz aldatu duten espezialitatehizkuntz eskakizun bateko lanpostuak beste. 2. Aldaketak eragin dien Maisu-Maistren kopurua finkatzea eta derrigortasun data aldatuta duten lanpostuetara birratxikitzea. behin-betikoak izan eta euren espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun data aldaturik duten maisu-maistra guztien artetik, saldo negatiboaren kopuruaren arabera derrigortasun bakoitzean eraginak izan dituztenak zehaztu ondoren eta 4. atalean adierazitako irizpideak kontutan izanik, ondoren adierazten den tokialdatzehurrenkerari jarraituko zaio erabateko zenbatekora iritsi arte, derrigortasun datan izandako aldaketaren arabera. . 1HEan, atzeratutako derrigortasun data batetik atzeratutako beste derrigortasun data batera aldatzea: - euren kabuz eskatzen duten maisumaistrak, egaiztatuta duten hizkuntz eskakizunaren kaltetan gabe. . 1HEan, atzeratutako derrigortasun data batetik epemugatutako beste derrigortasun data batera aldatzea: - 2HE egiaztatuta izan eta euren kabuz eska dezaten maisumaistrak, - 1HE egiaztatuta izan eta euren kabuz eska dezaten maisumaistrak, - 2HE edo 1HE derrigorrez egiaztatuta duten maisumaistrak,maistrak, - HE egiaztatu gabe euki eta euren kabuz eska dezaten maisu-maistrak, salbuetsitakoak izan ezik. - HE derrigorrez egiaztatu gabe duten maisumaistrak, salbuetsitakoak izan ezik. . 2HEan, atzeratutako derrigortasun data batetik atzeratutako beste derrigortasun data batera aldatzea: - euren kabuz eska dezaten maisu-maistrak, egiaztaturik duten hizkuntz eskakizunaren kaltetan gabe. . 2HEan, atzeratutako derrigortasun data batetik atzeratutako beste derrigortasun data batera aldatzea: - 2HE egiaztaturik izan eta euren kabuz eska dezaten maisumaistrak, - 2HE derrigorrez egiaztaturik duten maisumaistrak, - 1HE egiaztaturik euki eta euren kabuz eska dezaten maisumaistrak, - 1HE derrigorrez egiaztaturik duten maisumaistrak, - HE egiaztatu gabe euki eta euren kabuz eska dezaten maisu-maistrak, salbuetsitakoak izan ezik, - HE derrigorrez egiaztatu gabeko maisumaistrak, salbuetsitakoak izan ezik. Talde bakoitzaren barruan 5. atalean ezarritako aukeraketahurrenkeraren irizpideak hartuko dira kontutan. 3. Derrigortasun data aldatzeak dakartzan ondorioak. 1HEko lanpostuen derrigortasun data aldatzen bada, horren eragina izan eta 1HE egiztatu gabe duten maisumaistrek,eskakizun hori egiaztatzeko, lanpostuari dagokion derrigortasun datan finkatutako denbora izango dute; edo hori bost urtekoa baino laburragoa balitz, epealdi hori izango dute; eta hori, hizkuntz eskakizunak finkatzeko irizpideak ezartzeari buruzko martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean xedatutakoari jarraiki. Atzeratutako derrigortasun datatik epemugatutakorako aldaketa denean, epemugatutako lanpostuetara atxikitako maisumaistrakez badu egiaztaturik hizkuntz eskakizuna, ezabatu egin zaioneko egoera hartuko du, 9. atalean jasotako ekintzan aukera hori egiten badu. 1HE egiaztatu gabe euki baina «salbuetsiak» egoeraren barne dauden maisu-maistrak badira, ez dute hizkuntz eskakizuna egiaztatu beharrik izango lanpostu horretan dirauten bitartean. 2HEko lanpostuen derrigortasun datan aldaketaren bat gerta dadinean, eraginpekoak izan baina 2HE egiaztatu gabe duten maisu-maistrak direnean, lanpostuaren derrigortasun data lez jarritako epea izango dute egiaztatzeko. Euren derrigortasun data gainditurik duten lanpostuak baldintza honetatik kanpo geldituko dira; orduan, ikastetxetik derrigorrez kanporatutakotzat joko dira. 9. atala.- Prozedura 1. Prozeduraren hasiera. Lekualdaketa lehiaketaren behin-betiko erabakia hartu eta hurrengo ikasturterako begiz jotako lanpostuen zerrenda argitaratu ondoren ekingo zaio prozesuari. 2. Lanpostuen zerrendan izandako aldaketei buruzko argibideak ikastetxeetara bidaltzea. Hezkuntza administrazioak, eragindako ikastetxeei, ikastetxe horietako lanpostuen zerrendan izandako aldaketen jakinarazpenzerrenda bidaliko die. Bidaliko die, baita ere, ezabaketen, eskakizun aldaketen, derrigortasun daten aldaketen edo egoera horietariko hainbaten eragina jasan duten ikastetxeko behinbetiko Maisu-Maistren zerrenda; irakasleok, 5. atalean jasotako irizpideen arabera daude antolaturik hurrenkeran, aitorturik dituzten habilitazioak eta egiaztaturik dituzten hizkuntz eskakizunak adieraziz. Ikastetxeko behin-betiko irakasle guztien zerrenda ere bidaliko zaie ikastetxeei, aintzinatasun hurrenkeran antolaturik; aitorturik dituzten habilitazioak eta egiaztaturik dituzten hizkuntz eskakizunak adieraziko dira. 3. Eraginak izan dituzten maisu-maistrei jakinaraztea. Aurreko idazatian adierazten diren zerrendak eskuratu bezain laister, ikastetxeetako zuzendariek, murrizketaren ondorioz saldo negatiboak dituzten espezialitate, hizkuntz eskakizun eta derrigortasun datetako lanpostuetako maisu-maistra titular guztiei emango diete zerrenda horren berri; eta bai, prozesuan parte hartu nahi izan dezaketen beste espezialitate batzuetakoei ere; guzti hori, 4.4 atalean ezarritakoaren arabera. Eragina jasan duen lanpostu bateko maisumaistra titularrek euren zerbitzuak beste lanpostu batetan betetzen dituztenean, bai zerbitzualdian zein zerbitzu berezitan, edo beste edozein arrazoi dela-eta lanpostuz kanpo daudenean, zuzendariak aurreko idazatian adierazitakoaren berri emango die euren bizilekutzat ikastetxean utzi duten helbidean, eta horrela, agindu honetan ezarritako prozesuan parte hartu ahal dezaten. Jakinarazpena egin eta agiriak entregatzearekin batera aste berorretako egunen baterako egingo zaie deia ikastetxean batzar bat egiteko; zuzendariak parte hartuko du batzar horretan, ikuskatzaile bat bileraburu izango dela. 4. Eragindakoen kopurua finkatzeko bilera eta proposamena. Lehendabizi, bilera horretan, lanpostu talde bakoitzeko (espezialitateahizkuntz eskakizunaderrigortasun data) saldo negatiboko kopuruaren arabera prozesuetan parte hartu beharko dutenen zerrenda egingo da. Burutu behar diren izapideak burutu ondoren, 5. atalean ezarritako irizpideak kontutan izanik, eragindakoek hartutako aukeren akta egingo da. Prozesuan parte hartu behar duten maisumaistrek, parte hartu ez eta ez badute ezelango arrazoirik ematen, borondatezko ukorik ez dutela egin ulertu beharko da; hala ere, derrigorrez alda daitezke tokiz edo birratxikipenaren gai izan daitezke. 5. Espedienteak bidaltzea. Prozesua amaitu ondoren, 9.4 atalean aipatzen den akta bidaliko dio zuzendariak lurralde ordezkariari; horrekin batera, lanuzteari eta birratxikipenei buruzko proposamenak ere bidaliko dizkio, agindu honen I. eraskinarekin batera doan ereduarekin bat etorriz. 6. Banakako erabakiak eta argitalpena. Agiri hauek aztertu ondoren, lurralde ordezkariek, Hezkuntza Administrazioko sailburuordeari bidaliko diote behin-betiko proposamena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako erabaki bidez kaleratuko dela. Erabaki horren aurka, hori doakienek, ohiko errekurtsoa aurkez diezaiokete, hilabeteko epean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Lurralde ordezkariek, euren aldetik, lanuztezko edo lanpostu batera birratxikitzezko banakako erabakiak hartuko dituzte; horietan, lehenengo lerroaldian aipatutakoaren edukia agertuko dira. 7. Prozesuaren amaiera. Uztailaren 30a baino lehen amaituko da prozesua. 10. atala.- Ondorioak. Urteko abuztuaren 31tik aurrera izango dituzte ondorioak lanuzteek eta irailaren 1etik aurrera birratxikipenek. 11. atala.- Xehekatzeak eta biltzeak. Lanpostuen zerrendak aldatu egin direlaeta beharrezkoa izango balitz eskola unitateak xehekatzea eta ondoren bateratzea, agindu honetako laugarren eta hurrengo ataletan jasotako irizpideen arabera egingo dira tokialdaketak. Ikastetxe berriaren lanpostuen zerrendan sartuko diren lanpostuen kopurua, eta horiei dagokien espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun data, ikastetxearen hasiera bateko lanpostuen zerrendan xehekatzen diren unitateei dagozkienak dira. 12. atala.- Ikastetxeak bateratzea. 1.- Bi ikastetxe edo gehiago batzen direnean, berorietan destinoa duten irakasleak birratxiki egingo dira; horretarako, bilketa horretatik ateratzen den ikastetxeak dituen lanpostuak, bateratutako ikastetxeetan guztira zeuden lanpostuak beste izango dira edo gehiago. 2.- Horri dagokionez, bateraketaren ondorioz sortutako ikastetxe berriari dagozkion lanpostuen zerrenda argitaratu ondoren, maisu-maistrak atxikitzeko prozesua arautzeari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko maiatzaren 11ko Aginduan ezarritako irizpideei jarraituz, atxiki egingo dira irakasleak. 3.- Ikastetxeko lanpostuen kopurua bateratutako ikastetxeetan zegoena baino murritzagoa bada, kendutako maisu-maistrak izango dira aurreko prozesuaren ondorioz atxiki gabe geldituko direnak. 13. atala.- Berariazko lanpostuak. Lanpostuen zerrendan berariazko lez agertzen diren lanpostuak, agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, bereziak direnekotzat hartuko dira eta ez dira batuko ikastetxean espezialitate berekoak izan eta beste ezaugarri batzuk dituzten beste lanpostu batzuekin. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Langilegoaren Kudeaketa zuzendariari baimena ematen zaio bereak diren eskuduntzen barruan agindu honetan xedatutakoa betetzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra agindu honek. Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 26. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO. ETA IKERKETA SAILA