Aldaketak Uretako Motoak gobernatzeko araudian

Argitalpen-data: 

238/2019 Errege Dekretu berria indarrean jartzeak zenbait aldaketa dakartza, eta horrek eragina du aisialdirako ontziak gobernatzeari buruzko titulazio nautikoak arautzen dituen 875/2014 Errege Dekretuan.

Desagertu egin dira A- B MOTAKO URETAKO MOTOETARAKO PATROI izateko azterketak.

«A», «B» eta «C» motako uretako motoetarako patroi izateko tituluek, nautika eta kirol arlokoek, berritu arte balioko dute, baina, edonola ere, 2024ko uztailaren 1a baino lehen berritu beharko dira. Berritzerakoan edo adierazitako egunetik aurrera emango diren tituluek baldintza hauek beteko dituzte:

  1. Uretako motoak gobernatzeko, erabilera partikularraren modalitatean, erabiltzaileak patroi-tituluren bat izan beharko du, oinarrizko nabigaziorako, aisialdirako ontzietako patroi izateko, yateko patroi izateko eta yateko kapitain izateko.
  2. Uretako motoak gobernatu ahal izango dira, potentzia-mugarik gabe, urriaren 10eko 875/2014 Errege Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako lizentzia lortuta.
  3. Egunka alokatutako uretako motoak gobernatzeko, 2.2.c) artikuluan aurreikusitako modalitatearekin bat etorriz, dagokion titulua eduki beharko da, 1. eta 2. apartatuen arabera. Edonola ere, errentariak aurkeztutako egiaztagiri-txarteleko datuak alokairu-kontratuan geratu beharko dira jasota.
  4. Uretako motoak 2.2. artikuluaren a) eta b) letretan aurreikusitako alokairu-modalitateetan gobernatu ahal izateko, ez da beharrezkoa izango erabiltzaileek inolako titulaziorik izatea, motoak zirkuituan edo txango kolektiboetan erabiltzen direnean, 7. artikuluan aurreikusitako terminoetan.

Une honetatik aurrera, Nabigazio Lizentziarekin, uretako motoak gidatu ahal izango dira.

  1. Bela eta uretako motoen federazioek eta aisialdirako ontzien itsas eskolek nabigazio lizentziak eman ahal izango dituzte, eta, horien bitartez, habilitazioa lortuko da uretako motoak eta aisialdirako ontziak gobernatzeko, gehienez ere 6 metroko luzera badute eta, fabrikatzailearen arabera, motor-potentzia egokia badute.
  2. Lizentzia horiek bermatzen dute titularrek beharrezkoak diren gutxieneko ezagutzak dituztela, mota horretako ontziak eta uretako motoak gobernatu ahal izateko.