Azken eguneratzea: 2014/01/07

DBEBk 2014ko Datu Pertsonalak Babesteko Sariak deitu ditu

Helburua da ohorezko goraipamena egitea pribatutasuna babesteko arloan eta eskubidearen gaineko ezagutzaren arloan edo zabalkundearen esparruan, garrantzi handiko ekarpenen bat egin duten erakundeei eta pertsonei.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

DBEBk sari hauen lehenengo edizioa deitu du, pertsonen eta erakundeen aldetik datuak babesteko oinarrizko eskubidearen ezarpena eta zabalkundea sustatzeko asmoarekin.

Saria izango da jendaurreko gorazarrea eta ohorezko sari bat. Sariaren hiru modalitate hauek deitu dira:

  • Datu pertsonalak babesteko eskubidearen defentsan eta sustapenean izandako puntako ibilbide profesionalari saria.
  • Datu pertsonalak babesteko esparruan, legezko eskakizunez haratago ere jardunbide onak erabili dituen Euskal Autonomia Erkidegoko organizazioari saria.
  • Datu babesarekin eta pribatutasunarekin lotutako alderdiei buruz komunikabideek edo aldizkari zientifikoek argitaratutako lan onenari saria.

Erabakia 2014ko otsailaren 24an jakinaraziko da, egun horretan ospatuko delako Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortu zeneko X. urtemuga.

Ebazpena, 2013ko abenduaren 19koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, 2014ko Datuak Babesteko Sariak deitzen dituena(pdf, 116 Kb)