Azken eguneratzea: 2010/02/11
Kamiliolari bati isun bat jarri diote takografoaren diskoan datak euskaraz eramategatik.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren adierazpena, Kamiliolari bati takografoaren diskoan datak euskaraz eramategatik jarri dioten isunaren inguruan.
Kamiliolari bati takografoaren diskoan datak euskaraz eramategatik jarri dioten isuna dela-eta hedabideetan agertutako informazioaren inguruan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak interesa erakutsi du kasuan, eta harremanetan jarri da HIRU sindikatuarekin (kamiolaria bertako kidea da), bere aholkularitza eta kolaborazioa eskaintzeko, Eusko Jaurlaritzak 2008an abian jarritako Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez.
Elebide zerbitzuak ezin du bere kabuz, ofizioz, jardun. Beraz, zain gaude, sindikatuak edo kamiolariak berak zer erantzungo, bidezko iritzitako salaketa edo kexua izapidetzeko