Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH)

Tresna elektrikoak eta elektronikariak (TEE) dira behar bezala funtzionatzeko korronte elektrikoa edo eremu elektromagnetikoak behar dituzten aparatu guztiak. TEE dira baita ere korronte eta eremu horiek sortzeko, transmititzeko eta neurtzeko aparatuak ere. Korronte alternoan 1.000 volt eta korronte zuzenean 1.500 volt baino gutxiagoko tentsio nominalarekin funtzionatzen dute.

Tresna horiek tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) bihurtzen dira behin hondakin izaera hartzen dutenean.

1. Tenperatura-trukatzeko gailuak, 1.1., 1.2. eta 1.3. salbu.

1.1 Tenperatura, klorofluorokarburoak (CFC), hidroklorofluorokarburoak (HCFC), hidrofluorokarburoak (HFC), hidrokarburoak (HC) edo amoniakoa (NH3) trukatzeko gailu elektrikoa.

1.2 Airea girotzeko gailu elektrikoa.

1.3 Zirkuituetan edo kondentsagailuetan olioa duen gailu elektrikoa.

2. Monitoreak, pantailak eta 100 cm2-tik gorako azalera duten pantailak dauzkaten gailuak.

2.1 LED monitoreak eta pantailak.

2.2 Bestelako monitoreak eta pantailak.

3. Lanparak.

3.1 Deskarga-lanparak (merkurioa) eta lanpara fluoreszenteak.

3.2 LED lanparak.

4. Gailu handiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria dutenak).

5. Gailu txikiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria ez dutenak).

6. Informatika- eta telekomunikazio-ekipo txikiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria ez dutenak).

7. Panel fotovoltaiko handiak (kanpotik 50 cm-tik gorako neurria dutenak).

7.1 Silizioa duten panel fotovoltaikoak.

7.2 Kadmio-telurioa duten panel

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen korrontean ekoizlearen erantzukizunaren printzipioa ematen da. Tresna elektriko eta elektronikoen produktoreek beren produktuen kudeaketa egokiaz arduratu behar dute hauek hondakin bihurtzen direnean eta beharrezko neurriak hartu behar dituzte hondakin hauek bildu eta birziklatzeko.

Legeak ezarritako bi sistemetako bat aukeratu ahal dute horretarako, produktorearen ardurarako sistema indibiduala edo kolektiboa.

KSI

KATEGORIAK

Ambilamp (abre en nueva ventana) 1, 3, 4, 5, 6
Ecoasimelec (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7
Ecofimática (abre en nueva ventana) 4, 5, 6
Ecolec (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7
Ecolum (abre en nueva ventana) 3, 4, 5
ECOTIC (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7
Eco-Raee's (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6
ERP España (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7

Reinicia (abre en nueva ventana)

1, 2, 3, 4, 5, 6
Sunreuse (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7
ECOECHE (abre en nueva ventana) 1, 2, 3, 4, 5, 6

Ekoizleak

Behartuta daude merkatuan jartzen dituzten tresnak, behin hondakin bihurtzen direnean, selektiboki jaso eta haien kudeaketa era egokian egitera produktorearen erantzunkizunerako sistema indibidual edo kolektiboen bitartez.

Saltzaile eta banatzaileak

Erabiltzaileari aparatu elektriko edo elektroniko bat saltzen dion saltzaileak edo banatzaileak onartu egin beharko du, eta denboraldi batean gorde, erabiltzaile horrek eman diezaiokeen TEEH zaharra, antzeko funtzioa duen produktu berria erosten duenean. Obligazio hau bete egin beharko da bai TEEHa salmenta lekuan entregatzen denean eta baita TEE berria etxean ematen zaionean ere. Entrega honek ez du kosturik izango erabiltzailearentzat.

TEEen salmentarako eremua 400 m²-tik gorakoa denean, banatzaileek TEEH oso txikien bilketa aurrikusi beharko dute beren salketa puntu txikizkarietan edo inguruan. Entrega honek ere ez du kosturik izango erabiltzailearentzat eta ez da behartuta egongo antzeko TEE berri bat erostera.

Enpresak, profesionalak eta partikularrak (kontsumitzaileak)

Ezin dituzte tresna hauek (edukiontzia "X" batez ezabatuta duten marka dutenak) udal bilketa zerbitzuko edukiontzi konbentzionaletara bota.

Kudeatzaileak

TEEHak tratatu edo gordetzen dituzten instalazioek eta TEEH negozianteek urtero txosten bat aurkeztu behar dute kokatuta dauden autonomia erkidegoaren ingurumen organuaren aurrean 110/2015 Errege Dekretuak eskatzen duen informazioarekin.

Etxeetako TEEen erabiltzaileek, tresnak hondakin bihurtzen direnean, entregatu egin beharko dituzte kudeaketa egokia izan dezaten. Entrega horrek ez du kosturik izango erabiltzailearentzat. TEEHa dendariari eman ahalko zaio funtzio bera betetzen duen antzeko tresna bat erosten denean. Beste edozein momentutan, TEEHa udalen garbiguneetan entregatu ahalko da edo udalak ezarri duen beste bilketa selektibo sistemaren batean. Hondakin mota hauek tratatzeko baimena duen kudeatzaile bati ere eman ahalko zaio. Erabiltzaileak entrega horren froga dokumentua eskatu ahalko du.

Erabilera profesionaleko TEEHen kasuan, tresna 2005eko abuztuaren 13tik aurrera merkaturatua izan bada, produktorearen bilketa sisteman entregatu ahalko da (sistema indibidual edo kolektiboa) eta kosturik ez du izango erabiltzailearentzat. Tresna 2005eko abuztuaren 13a baino lehen merkaturatutakoa bada, berriz, antzeko funtzioa duen tresna bat erosten bada TEEHa entregatzeko orduan, produktorearen sistemari entregatu ahalko zaio; tresna berri bat erosten ez bada, erabiltzailea izango da TEEHa egoki kudeatzearen arduraduna eta tratamentuaren kostua bere kontu izango da.

Tresna elektrikoen eta elektronikoen produktorea da, salmenta-teknika edozein dela ere, hurrengo akzioetako bat egiten duen edozein pertsona fisiko edo juridiko:

  • Aparatu elektriko eta elektronikoak bere marka propioarekin sortu eta saltzen dituena
  • Beste batek fabrikatutako aparatuak merkatuan jartzen dituena bere markarekin
  • Beste herrialdeetatik inportatu eta esportatzen dituena
  • Edozein herritarri edo erabiltzaile profesionali zuzenean urrutiko komunikabideeen bidez saltzen diena, europar batasuneko beste herrialderen batean edo kanpoko herrialderen batean kokatuta egonik

TEEn produktoreek edo hauek baimendutako ordezkariek, lurralde nazionalean urrutiko salmenta bidez TEEak banatzen dituztenak barne, Industria, Energia eta Turismo Ministeritzaren Tresna elektriko eta elektronikoen produktoreen erregistroan inskribatu behar dira.

Horretarako, 110/2015 Errege Dekretuan, otsailaren 20koan, Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoan, VI.eranskineko 1.atalean eskatzen den informazioa emango dute.

Erregistroak TEE produktore bakoitzari edo honek baimendutako ordezkariari TEE produktore identifikazio zenbaki bat emango dio.

Azken aldaketako data: