Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzak, dekretu honen 8. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek izango ditu:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak Batasuneko Kohesio Politika aplikatzeko izan behar duen esparru estrategikorako proposamena egitea, suspertze- eta erresilientzia-mekanismotik sortutako jarduketak barnean hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegorako Estatu Laguntzen Maparako proposamena egitea, aplikatu behar den Batasuneko araudiarekin bat etorriz.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan Europar Batasunaren esku-hartze programak eta ekimenak lantzea, horien jarraipena egitea eta kontrolatzea, Europako kohesioaren eta eskualde-politikaren arloan, alde batera utzita nekazaritza, arrantza eta elikaduraren arloetan eskumena duten sailek lantzen dituzten programak eta ekimenak.
  3. Jaurlaritzari informazioa ematea Europar Batasuneko politika ekonomikoaren eta, batez ere, eskualde-politikaren eta Batasuneko kohesioaren bilakaera eta garapenari buruz.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko barneko eskualde-politikari buruzko programak egin, proposatu eta kudeatzea.
  5. Europar Batasunak ezarritako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kudeatutako egitura-funtsek, Kohesio Funtsak eta egiturazkoak ez diren beste finantza-tresna batzuek, eta bereziki Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsek, batera finantzatutako jarduerak programatu, jarraitu eta ebaluatzea, gaiaren arabera eskumena duten sailekin koordinatuta.
  6. Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen kontura finantzatutako jarduera eta proiektuak gauzatzearekin lotutako gastu-baimenei buruzko txostena egitea –aurretiazko eta nahitaezko txostena–, dagokion araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera, ekimen horietan aurreikusitako helburuak betetzeko eskaintzen duten laguntza-mailari buruz.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esparruan, Europako funtsen kudeaketa koordinatzea, baldin eta mailegu eta dirulaguntza gisa transferitu badira Batasuneko urte anitzeko finantza-esparruetatik eratorritako programen bitartez, bai eta organo kudeatzaileek bideratutako administrazio- eta finantza-prozeduraren jarraipena eta ikuskapena egitea ere.
  8. Sailarteko elkarrizketa-mekanismoak proposatzea, koordinatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak egin behar dituen jarduerak Europako funtsen kargura eta, bereziki, Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen kargura finantzatzen diren programak egin, gauzatu, jarraitu eta ebaluatzeko, bai eta Euskadiko beste administrazio publiko batzuekin, gizarte-solaskideekin eta maila anitzeko sektore eta kolektiboekin hitz egiteko eta proposamenak integratzeko tresnak proposatzea, ekimenek koherentzia izan dezaten, onartuak izan daitezen eta programa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan arrakastaz ezartzeko aukera eman dezaten.
  9. Europako funtsen kargura finantzatutako programen gauzatzearen jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresnak proposatzea.
  10. Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura daukaten Europar Batasunarekiko finantza-fluxuak analizatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko.
  11. Europako funtsak koordinatzeko organo, batzorde eta lantaldeetan ordezkaritza izatea.

8. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan eta dirulaguntzak emateko deialdietan hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Juan Alberdi Alberdi
Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK