Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Zerbitzu Zuzendaritzak, sailburuaren mende, 4. artikuluak saileko zuzendariei dagozkien egiteko orokorrez gain, zerrendatutako egiteko hauek ere izango ditu:

  1. Kudeaketa ekonomikoaren eremuan:
    1. Sailaren eskumeneko arloetan eduki ekonomikoa duten azterketak eta txostenak programatzea eta, hala badagokio, saileko zuzendaritzekin batera lantzea. Sailaren aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko, zuzendaritzak koordinatuko ditu eta aurreproiektu propioa formulatuko du sailburuaren gainbegiradapean.
    2. Sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzeko jarduketak egin eta koordinatzea, betearaztea, eta jarraipena eta ebaluazioa egitea. Zerbitzuen zuzendariak sailaren gastuak baimenduko ditu, baldin eta dekretu honetan xedatutakoaren arabera beste organo bati ez badagozkio, eta Gobernu Kontseiluaren eskumenak eragotzi gabe.
    3. Sailak dituen ondasunak direla eta, zuzendaritza eskudunarekin izan beharreko harremanak koordinatzea, Euskal Ondareari buruzko Legeak dioen bezala. Era berean, sailarekiko elkarlanean, sailarenak diren ondasun eta eskubideen ondare-inbentarioa osatzen laguntzea.
  2. Asistentzia juridikoaren eremuan, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitako Aholkularitza Juridikoa sailaren zuzenbideko aholkularitzako administrazio-zerbitzua da. Sailaren zerbitzu erkidea da, eta irizpide-batasunarekin jarduten du eremu horretan. Honako hauek dagozkio:
    1. Saileko organoei aholkularitza juridikoa ematea, eta eskatutako zuzenbide-txostenak ematea, beste organo batzuen eskumenak eragotzi gabe.
    2. Sailaren edo berari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen egintzen aurka edo sailaren gaietan jarritako administrazio-errekurtsoak ebazteko proposamenak aztertu, izapidetu eta formulatzea.
    3. Sailaren jarduerari lotutako ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioak hasi eta izapidetzea.
    4. Administrazioarekiko auzibidera jo aurretik eta Konstituzio Auzitegiko eta Arbitraje Batzordeko prozedurak abiatu aurretik, beste administrazio publiko batzuek egindako errekerimenduei buruzko ebazpen-proposamenak prestatzea, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko lankidetzan.
    5. Sektore publikoaren kontratuei buruzko legeei lotutako prozedurak izapidetzea, gainerako sail-zuzendaritzek izapidetzen dituzten kontratu txikiak izan ezik, baina horrek ez ditu eragotziko ez Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak ez beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak. Horretaz gain, saileko organoei gai hauei buruzko aholkularitza ematea dagokio: sektore publikoaren kontratuei buruzko legeak, araututako ezein prozeduratan legeak egoki aplikatzea eta kontratuak egitea; betiere beste organo batzuen eskumenak eragotzi gabe.
    6. Fundazioen gaian, indarreko legeek sailari esleitzen dizkioten gai horretako egitekoak bereganatu eta koordinatzea.
    7. Xedapen orokorreko proiektuak prestatzea, baita txosten juridikoak ematea eta aurretik behar diren lan tekniko-juridikoak egitea ere.
    8. Gobernu Kontseiluari edo haren organo delegatuei aurkeztu behar zaizkien espedienteak eta gaiak izapidetzea, koordinatzea eta prestatzea.
    9. Oro har, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuak sailetako aholkularitzei esleitzen dizkieten egitekoak, bai eta aholkularitza tekniko-juridikoaren arloan esleitzen zaizkion eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiari ez dagozkion gainerako egitekoak.
  3. Langileak kudeatzeko eremuan:
    1. Sailari atxikitako langileen gaineko prozedurak administratu eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 10. artikuluak zehazten dituen eskumenez baliatuta, betiere beste organo eskudun batzuei dagozkien egitekoak urratu gabe.
    2. Saileko langileen beharrizanak ebaluatzea, eta saileko lanpostuen zerrendak eta plantillak prestatzeko proposamenak egitea.
    3. Sailari atxikitako giza baliabideen esparruan, jarduera bateragarritasunari buruzko espedienteak ebaztea.
    4. Langileentzako prestakuntza- eta hobekuntza-planak eta -programak sustatzea; hala badagokio, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta gaiko sail eskudunaren arteko lankidetzan.
    5. Organo eskudunek langileen gainean hartutako erabaki eta ebazpenen gaineko informazio egokia ematea saileko zerbitzuei, eta betetzen direla zaintzea.
    6. Langileen arloan, indarrean dauden legeen arabera behar diren espedienteei hasiera ematea eta zehapen arinak jartzea.
  4. Aurrekoez gain, sailaren zeharkako kudeaketako organoa den aldetik:
    1. Behar den euskarria bermatzea, Eusko Jaurlaritzaren eremu orokorreko ekimenak eta gidalerroak garatu eta gauzatzeko, kudeaketa aurreratuko gaietan, modernizazioan, Administrazio elektronikoan, gobernantzan eta berrikuntzan bermatzea, eta sailean bertan sustatzea.
    2. Sailak herritarrei informazioa eta arreta emateko dituen zerbitzuek ahalik eta ongien funtziona dezaten ziurtatzea (2. eta 3. arreta-mailak), eta Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzuarekiko harreman egokiak ezartzea.
    3. Sailaren jardun-eremuetan herritarrek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketa koordinatzea eta horren jarraipena egitea.
    4. Sailaren ikus-entzunezkoen argitalpenak, elektronikoak, informatikoak eta telematikoak koordinatzea, eta saileko zuzendaritzekin batera bermatzea bere eskumen-eremuko gaietan solaskide operatiboak daudela.
    5. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea, Administrazioan beste sail batzuei gai honetan emandako eskumenak kaltetu barik. Sailaren bulegoen mantentze-lanak egitea, atxikitako ondarea administratzea eta kontserbazioaz arduratzea.
    6. Sailaren informatika-gaietako beharrizanak –aplikazioak eta euskarriak– planifikatu eta koordinatzea baldin eta ez badaude Administrazioko beste sail batzuei esleituta.
    7. Administrazio-xedapen eta -egintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea izapidetzea eta koordinatzea.
    8. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioaren arloan egiten duten lana koordinatu eta dinamizatzea, bai eta euskara sustatzea saileko politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein eremutan; horretarako, Euskararen Administrazio -unitatea atxikiko zaio.
    9. Sailburuordetza edo Zuzendaritzaren baten eremutik kanpo geratzen diren gaietan, kontratazio-organo gisa jardutea baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat jotzen badira.
    10. Sailean kalitate- eta berrikuntza-ereduak diseinatu eta garatzea.
    11. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edukiak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planaren edukiak identifikatu eta garatzea, gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta hari atxikitako organoekin batera lan eginda eta koordinatuta, legean aurreikusitako neurriak bete daitezen, gizon eta emakumeen berdintasunerako unitateei emandako egitekoekin bat.
    12. Sailaren administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko proposamenak eta txostenak egitea, baita kudeaketa-prozedurak diseinatu eta eguneratzea ere; baina horrek ez ditu eragotziko beste sail batzuei gai berean esleitutako eskumenak.
    13. Datu pertsonalen pribatutasun-neurrien arduradun gisa dagozkion egitekoak betetzea.

4. artikulua.- Zuzendaritzak.

Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
  7. Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Leire Corrales Goti
Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak