Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoa, bai hauek:

  1. Gobernuaren politikaren estrategia definitzea, eraldaketa digitalerako, inplikatutako agenteen lankidetzarako eta agente horiei jarraipena egiteko.
  2. Enpresaren esparruan eraldaketa digitalerako eta EIKTen sektoreko enpresak sustatzeko Gobernuaren politika gauzatzea, bai eta teknologia digital berriak (adimen artifiziala, big data, gauzen
    Interneta, 5G teknologiak, sistema ziberfisikoak eta zibersegurtasuna, besteak beste) euskal gizartean sar daitezen sustatzea ere.
  3. Adimen artifiziala garatzeko eta sustatzeko neurriak bultzatzea.
  4. Ekintzailetza-kultura eta baloreak sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
  5. Proiektu ekintzaileak, bereziki etorkizuneko sektoreetan potentzial handiena dutenak, merkatura sartzeko aukerak sor daitezen sustatzea, finantza-laguntza barnean hartuta.
  6. Beste erakunde eta agente batzuekin lankidetzan, ekimen ekintzaile berriei laguntzeko zentroen sare bat garatzea.
  7. Enpresa-ingurunean kultura ekintzailea sustatzeko ekimenak eta laguntza-programak bultzatzea.
  8. Gure ekintzailetza-sistemaren irudia eta posizionamendua indartzeko jarduerak garatzea, bai barnean, bai beste ingurune batzuetan.
  9. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Hezkuntza Sailaren organo eskudunekin harremanak ezartzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren organoa izatea, hain zuzen ere modu koordinatuan bultzatzeko enplegurako lanbide-heziketaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-gaikuntzaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia.
  10. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, Zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

7. artikulua.- Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Leyre Madariaga Gangoiti
Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria