Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan betetzen ditu bere egitekoak:
    1. Bide-sarea.
    2. Trenbideko, lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.
    3. Aireportuak, heliportuak.
  2. Arlo horietan, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari:
    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Jasangarriaren Gidaplana prestatu eta garatzea eta hari jarraipena egitea, garraio-arloan jarduera instituzional publiko eta pribatuentzako orientazio-tresna eta garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna baita.
    2. Trenbideez eta portuez bestelako garraio-azpiegituren plangintzaren eremuetan lurralde-plan sektorialak idatzi eta formulatzea.
    3. Aireko eta kable bidezko garraio-azpiegituren arloan jarduerak burutzeko beharrezkoak diren hirigintza-antolamenduko planak eta tresnak prestatu eta aldatzeko proposamenak egitea.
    4. Bidaiarien eta salgaien garraioa eta garraio horren jarduera lagungarri eta osagarriak planifikatu eta antolatzea.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren garraioen goi-ikuskapena egitea, kable bidezko garraioko instalazioen ikuskapena eta segurtasun-kontrola egitea eta, hala badagokio, instalazio horiek martxan jartzeko baimena ematea.
    6. Garraioa modernizatzeko planak egitea.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak garraio-zerbitzuetarako emakida eta baimenak emateko dituen eskumenak baliatzea.
    8. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako logistika-politikak garatzea, eta beste lurralde batzuekin plataforma bateratuak bultzatzea.
    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako oinarrizko eremuak eta zentroak antolatzea.
    10. Garraio-lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-konpetentzia eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak baliatzea, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza-jarduerak bere gain hartzea ere.
    11. Garraioko arbitraje-batzordeen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak baliatzea.
    12. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak aireko garraioan dituen eskumenak baliatzea, baldin eta eskumen horiek zerikusirik ez badute arlo horietan azpiegiturak egin, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzearekin.
    13. Garraioaren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa bultzatzea.
    14. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-azpiegituretan dituen eskumenak baliatzea, bai eta Lurralde Historikoen Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean ezarritako erregulaziotik datozenak ere. Horiei honako hauek erantsi behar zaizkie: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrarekin zerikusia duten jarduerak, plan horren jarraipena, lurralde historikoetako foru-organoekiko harremana eta jardun horiek guztiak aplikatzearen ondoriozko beste jarduera batzuk.
    15. Bizikleta-bideen eta bidegorrien planak prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eskumenen barruan.
    16. Euskal Autonomia Erkidegoari itsas garraioaren, ibaiko garraioaren eta barruko ur nabigagarrien arloan dagozkion eskumenak baliatzea.
    17. Itsas garraioak sare intermodalen sistemetan eta Garraioaren Gidaplanean izan behar duen parte-hartzeari buruzko proposamena egitea.
    18. Itsas Garraioko Enpresa Operadoreen Erregistroa kudeatzea.
    19. Euskadiko Garraio Agintaritzari idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.
  3. Euskadiko Garraioaren Behatokiak –zeina Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari atxikita baitago– urtarrilaren 20ko 11/2004 Dekretuak emandako egitekoak beteko ditu, dekretu horren bidez eratu baitzen Euskadiko Garraioaren Behatokia.
  4. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak bere gain hartuko du Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoaren administrazio-tutoretza, betiere Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren zuzendaritzapean eta haren jarraibideekin bat etorriz.

8. artikulua.- Saileko zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak.

  1. Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:
    1. Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
    2. Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.
    3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.
    4. Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
    5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
    6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.
    7. Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    8. Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.
    9. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.
  2. Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
    1. Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.
    2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
    3. Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.
    4. Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
    5. Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
    6. Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.
    7. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.
    8. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
  3. Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Sara Barreal Jimenez
(2023/09/09 - ) Garraio Plangintzaren zuzendaria
Ivan Pedreira Lanchas
(2020/09/18 - 2023/07/18) Garraio Plangintzaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK