Finantza Politikako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Finantza Politikako Zuzendaritzak, dekretu honen 8. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek beteko ditu:

  1. Aurrezki-kutxen, banku-fundazioen eta kreditu-kooperatiben antolaketa, mendekotasun-araubide eta araubide juridikoari dagokienez indarrean dagoen legeriaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden egitekoak, dekretu honen 12. artikuluko 1.f) atalean daudenak izan ezik. Bereziki, entitate horiek Ekonomia eta Ogasun Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainbegiratzea egingo du.

    Nolanahi ere, zuzendaritza horri dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxen eta kreditu-kooperatiben erregistroak eta entitate horien zuzendaritza-organoetako goi-kargudunen erregistroa kudeatu, zaindu eta bideratzea.

  2. Autonomia-erkidegoko araudiak finantza-politikaren eta finantza-erakundeekiko harremanen arloko eskumenak dituen sailari esleitutako egitekoak elkar bermatzeko sozietateei dagokienez, autonomia-erkidegoaz kanpoko administrazioekin erlazionatutakoak izan ezik, horiek sailburuari baitagozkio.
  3. Autonomia-erkidegoko araudiak diruzaintza-arloko eskumenak dituen sailari emandako egitekoak, ordainketa-aginduak bereziki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko finantzen arloan indarrean dagoen araudiaren babespean burututako diruzaintzako eragiketen kudeaketa.
  4. Zergaz besteko zuzenbide publikoko sarreren bilketaren kudeaketa zuzentzea, borondatezko epean, salbu eta prezio publikoena eta zergaz besteko ondare-prestazio publikoena. Diru-bilketa kudeatzea epe exekutiboan, edozein kontzeptugatik, eta zorra erantzule subsidiarioei bideratzea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan diruzaintza-arloko eskumena duen sailari esleitutako eskumenak dagozkio, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari esleitutakoak izan ezik.
  5. Epai judizial irmoak betearaztearen eta administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz epe exekutiboan bildutako diru-sarrerak itzultzeko prozedura kudeatzea.
  6. Euskadiko Zor Publikoaren eta kreditu- edo mailegu-eragiketen kudeaketa osoa; sailburuak baimendutako zorpetze-eragiketek zein ezaugarri izango duten zehaztea; eta zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zorpetze-eragiketak baimentzea.
  7. Emandako Bermeen Erregistroaren kudeaketa. Hala ere, zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sozietate publikoek bermeak eman ahal izateko baimena sailburuak eman behar du.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko baloreak kontratatzeko zentroen araubide juridikoa erregulatzen duen araudiaren arabera Ekonomia eta Ogasun Sailari dagozkion egitekoak, arau-hauste oso astunengatik zehapenak ezartzeko ahalmena izan ezik, ahalmen hori sailburuarena baita.
  9. Ekonomia eta Ogasun Sailaren eskumeneko diren finantzen, finantza-erakundeekiko harremanen eta diruzaintzaren inguruko prozedurak izapidetzea, horiek ebaztea berari ez dagokionean, eta indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkion bestelako egitekoak betetzea.
  10. Erregistroak bideratzea, jardueraren jarraipena egitea, ikuskapen-lanak egitea, zehapen-espedienteak izapidetzea, eta aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerak gainbegiratzeko gainerako eskumen guztiak, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari esleitutakoak izan ezik.
  11. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzko araudia betetzen den kontrolatu, gainbegiratu eta ikuskatzea, gobernu-organoen antolaketa eta funtzionamenduari eta, batez ere, gizarte-aurreikuspeneko erakundeen kaudimenari eta jarduera ekonomiko eta finantzarioari dagokienez.
  12. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari igorri behar dioten ekonomia- eta finantza-dokumentazioa arautu, garatu, horren jarraipena egin eta gainbegiratzea, baita borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen sustapen- eta garapen-programak landu eta kudeatzea ere.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-aurreikuspen osagarriaren arloan politika publiko orokorrak ikertu, aztertu, diseinatu eta proposatzea, baita Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroa zuzendu, antolatu eta kudeatzea ere.
  14. Erregistroak kudeatzea, jardueraren jarraipena egitea, ikuskatzea, zehapen-espedienteak izapidetzea, eta higiezinen kredituko bitartekariak eta higiezinen mailegu-emaileak gainbegiratzeko gainerako eskumen guztiak, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari esleitutakoak izan ezik.
  15. Konkurtso-prozesuetan akordioak edo hitzarmenak sinatzea; dena dela, zenbait kasutan, baliteke Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak edo Gobernu Kontseiluak aurretik baimena eman behar izatea.
  16. Euskal Autonomia Erkidegoak euskal sektore ekonomikoak finantzatzeko eta haietan partaidetza publikoa izateko dituen tresna publikoak antolatu, koordinatu eta kudeatzeko neurriak aztertu, analizatu, diseinatu eta proposatzea.

8. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendaritzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko zuzendariek:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
  5. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
  6. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
  7. Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  9. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan eta dirulaguntzak emateko deialdietan hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
  10. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Arantza Larrauri Aranguren
Finantza Politikako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK