Kultura Ondarearen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak dekretu honen 4. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu, euskal kulturaren ondarea zaintzea, aberastea, babestea, zabaltzea eta sustatzea xede duten eremuetan, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legean eta bera garatzeko ematen diren xedapenen arabera. Horrekin batera, egiteko horiek izango ditu museoei eta liburutegiei loturiko eremuetan, Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legean, Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legean eta legeok garatzeko ematen diren xedapenetan ezarritakoaren arabera.

    Era berean, kultura-ondarea sustatzeko politika publikoetan euskara bultzatuko du, baldin eta bere eskumen-eremuan garatzen badira, saileko Euskararen Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta. Genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan kultura-ondarea sustatzeko garatzen diren politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio-unitatearekin lankidetzan eta koordinatuta.

  2. Egiteko horiek gauzatzeko zerbitzu hauek ditu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak:
    1. Kultura Ondarearen Zentroa.
    2. Museoen Zentroa.
    3. Euskadiko Artxibo Historikoa.
    4. Liburutegi Zerbitzua.
    5. Jabetza Intelektualaren Erregistroa eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoa.
    6. Euskadiko Liburutegi Digitala Zerbitzua.

    1. Kultura Ondarearen Zentroari hau dagokio:
      1. Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 3.2 artikuluan aurreikusitako egitekoak garatzea.
      2. Honako espediente hauek proposatzea eta izapidetzea: babes bereziko eta ertaineko ondasunak deklaratzeko espedienteak, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan edo Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatzeko espedienteak, inbentarioa eta balizko zona arkeologikoak, bai eta euskal kultura-ondarea desatxikitzeko espedienteak ere.
      3. Hala badagokio, esleitutako jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-plangintzako eta lurralde-antolamenduko dokumentuak eta ingurumen-ebaluaziorako nahitaezko prozeduren mendean jarritako planak edo proiektuak informatzea.
      4. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari esleitutako gai honi buruzko egitekoak garatzea: euskal kultura-ondarea gordetzeko, aberasteko, babesteko, hedatzeko eta sustatzeko aurrekontuetan dagoen ehuneko bateko erreserbatik datozen funtsak aplikatzeko irizpideak. Eta funts horiek erabiltzeko irizpide materialak proposatzea.
      5. Euskal Autonomia Erkidegoan gordeta egon eta euskal kultura-ondarea, arlo dokumentalean izan ezik, osatzen duten elementuak eta artelanak esportatzeko eta mugimenduak ikuskatzeko Eusko Jaurlaritzari dagozkion administrazio-jardunak egitea.
      6. Eusko Jaurlaritzak babes bereziko kultura-ondasunak, arlo dokumentalean izan ezik, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko espedienteak izapidetzea, bai beretzat bai bestelako erakunde publikoentzat edo irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeentzat.
      7. Euskal Autonomia Erkidegoko material arkeologikoaren gordailua kudeatzea.
      8. Kultura-ondarearen arloko zehapen-espedienteak instruitzea, ebazpena edo zehapena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko organoei badagokie, betiere.
      9. Industria Ondare Higigarriaren Bildumaren zabalkundea eta ezagutza osatu, ikertu eta kudeatzea, baita haren ikerketa ere.
      10. Euskal Autonomia Erkidegoaren Ondare Materiagabearen ikerketa, sailkatzea eta ezagutza bultzatzea.
    2. Museoen Zentroari hau dagokio:
      1. Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak 3. artikuluan aurreikusitako egitekoak garatzea, eta bereziki Museo eta Bildumen Sistema antolatu, eguneratu eta kudeatzea.
      2. Museoen gaian diren beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
      3. Euskal Autonomia Erkidegoko museo eta bildumei laguntzak emateko sistema kudeatzea.
      4. Museo eta Bildumen sistema antolatu, eguneratu eta kudeatzea.
      5. Euskadiko Museoen Legearen eremuan, Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak instruitzea.
    3. Euskadiko Artxibo Historikoari hau dagokio:
      1. Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen bidez sortu zen Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala dela-eta, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartu zituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzea.
      2. Kultura-ondareari buruzko politikaren esparru orokorraren barruan, dokumentu-ondareari eta artxiboei buruzko politika espezifikoa diseinatu eta kudeatzea.
      3. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuen kudeaketa-jarduerak koordinatzea.
      4. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Zerbitzuetako agirien tratamendua eta irizpideak normalizatzea, eta horien edukiaren hedapena sustatzea.
      5. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden edo hari buruzkoak diren artxibo publiko eta pribatuetako funtsetan dagoen informazioaren deskribapena eta hedapena sustatzea.
      6. Dokumentu-ondarearen eta artxiboen gaian, beharrizanak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
      7. Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarearen eta artxiboen balioari buruzko kontzientzia sozial eta kolektiboa bultzatzeko neurriak aztertu eta proposatzea eta gai horretako prestakuntza eta hezkuntza sustatzeko behar diren organismoekin lan egitea.
      8. Euskal Autonomia Erkidegoan gordeta egon eta euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuak esportatzeko eta mugimenduak ikuskatzeko Eusko Jaurlaritzari dagozkion administrazio-jardunak egitea arlo dokumentalean.
      9. Eusko Jaurlaritzak arlo dokumentaleko kultura-ondasunak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko espedienteak izapidetzea bai beretzat bai bestelako entitate publikoentzat edo irabazi-asmorik gabeko kultura-entitateentzat.
    4. Liburutegi Zerbitzuari hau dagokio:
      1. Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen esparruan Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion planifikazio-, funtzionamendu- eta koordinazio-egitekoak garatu eta gauzatzea. Zehazki ondoko hauek:
      2. Euskadiko Liburutegien Irakurketa Publikoaren Sarearen liburutegi-politika diseinatu eta kudeatzea; horretarako behar diren proiektuak sustatu eta zuzentzea.
      3. Sarea osatzen duten liburutegien arteko lankidetza koordinatzea, liburutegietako baliabideak hobeto aprobetxatzeko.
      4. Sarea osatzen duten liburutegietako funtsen erreferentzia bibliografikoak biltzen dituen katalogo kolektiboa diseinatu eta kudeatzea, eta hartarako irispidea ziurtatzea.
      5. Liburutegietan ematen diren zerbitzuak ebaluatzeko tresnak diseinatu eta kudeatzea eta lortutako datuak aztertzea; ondoren, liburutegiei beren ahalmenak ondoen aprobetxatzeko metodologia eskaintzeko.
      6. Irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea.
      7. Liburutegien eremuan euskararen erabilera normalizatzeko zer beharrizan dagoen ikertu eta zehaztea.
      8. Erabilera publikoko liburutegietan lan egiten duten pertsonen prestakuntza bultzatzea eta horien profila definitzea.
      9. Euskadiko Liburutegi Sistema osatzen duten erabilera publikoko liburutegietarako jardun-eredu izango diren irizpide teknikoak eta jarraibideak ezartzea, Euskadiko Liburutegi Digitala Zerbitzuarekin lankidetzan.
      10. Indarreko legeek ematen dizkioten ikuskapen-egitekoak gauzatzea eta Euskadiko Liburutegien urriaren 26ko 11/2007 Legearen esparruan Eusko Jaurlaritzari dagozkion zehapen-espedienteak izapidetzea.
    5. Jabetza Intelektualaren Erregistroari eta Kultura Ondarearen Aholkularitza Juridikoari hau dagokie:
      1. Inskripzioa eta idazpena egiteko eskaerak izapidetu eta ebaztea, eta, behar izanez gero, inskripzioak indargabetu eta egitea.
      2. Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatuta dauden eskubide, egintza eta kontratuak ziurtatzea eta publikotasuna ematea.
      3. Txosten teknikoak egitea beren eskumen-eremuan.
      4. Gordailuko dokumentu eta materialak artxibatu eta zaintzea.
      5. Oro har, Jabetza Intelektualaren Erregistroa kudeatzeko behar diren jardunak, baita indarreko ordenamendu juridikoak esleitzen dizkionak ere.
      6. Entitate edo entitate-elkarte hauei baimena ematea eta errebokatzea: beren kontura edo inoren kontura ustiatze-eskubideak edo ondarearen arloko beste batzuk kudeatu nahi dituztenak, betiere jabetza intelektualaren eskubideen autore batzuen edo beste titular batzuen kontura eta interesen alde.
      7. Kudeaketa-entitate horien estatutuak eta horien aldaketak onartzea.
      8. Kudeaketa-entitate guztiek indarreko araudian ezarrita dauden baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela zaintzea.
      9. Kudeaketa-entitateen jardunaren kontrola eta, hala badagokio, ordezkaritza edo kudeaketa egiten duten erakundeena.
      10. Bitartekaritza eta arbitrajea, Estatuko Administrazio orokorraren ahalmenei kalterik egin gabe.
      11. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari aholkularitza juridikoa ematea eskumeneko gaietan.
    6. Euskadiko Liburutegi Digitala Zerbitzua:
      1. Euskal Autonomia Erkidegoan eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo egindako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak identifikatu, katalogatu eta zabaltzea, Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan.
      2. Euskal ondare bibliografikoaren arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.
      3. Euskal bibliografiaren katalogoak bateratu, kudeatu eta zabaltzea.
      4. Euskal ondare digitala sortu, babestu eta zabaltzeko eta ondarerako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak jartzea.
      5. Ondare digitalaren alorrean lankidetza-programak sustatzea.
      6. Lege-gordailuaren eta ISBNaren alorretan Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen egitekoak betetzea.

4. artikulua.- Zuzendaritzak.

Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea organo eskudunek emandako arauen arabera.
  2. Organo arduradunei planak, jardun-programak eta arau-garapenak proposatzea bakoitzak eskumeneko dauzkan gaietan.
  3. Dekretu honek esleitzen dizkien egitekoetarako behar diren administrazio-egintzak ematea.
  4. Mendeko zerbitzu eta unitateak antolatzea, baita horien lan-sistemak ere.
  5. Indarreko legeen arabera txikitzat jotzen diren kontratuen gastuak baimentzea, bakoitzak bere jardun-arloan, eta, oro har, kontratu horietako kontratazio-organoa izatea.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinaturik eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekiko lankidetzan, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planaren helburuak arlorako definitzea eta, helburuok lortzeko xedeaz, ekimenak garatu eta ebaluatzea euskararen kudeaketa integratua egon dadin, zein bere zuzendaritzako zerbitzuburuekiko elkarlanean.
  7. Zuzendaritzako jardun-eremuetan, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzetarako deialdietan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mikel Aizpuru Murua
Kultura Ondarearen zuzendaria