Kabinete Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Honako egiteko hauek dagozkio Kabinete Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain:

  1. Sailaren lan-egitasmoa planifikatzea, eta horren jarraipena egitea.
  2. Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekin izaten dituen harremanetan, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuen eskumenak.
  3. Informazio orokorra herritarrei helarazteko egitekoak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.
  4. Sailaren kanpo-jardueren eta ekintza publikoen protokoloa eta antolaketa, baita sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta hitzaldiena ere.
  5. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskudantziak.

6. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  4. Beren zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak izapidetzea.
  5. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  6. Dagokien eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, beren zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzen eta lantzen.
  7. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, beren Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
    Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokien arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  9. Indarreko ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak, oro har Jaurlaritzako zuzendariei esleitzeagatik.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ana Maria Reka Esparza
(2023/10/07 - ) Kabinetearen zuzendaria
Noemi Ostolaza Arcauz
(2021/01/30 - 2023/09/08) Kabinetearen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK