Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eskudantzien esparruan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
    1. Ekonomia eta aurrekontua.
    2. Pertsonak, euskara eta berdintasuna.
    3. Arlo juridiko-administratiboa.
    4. Kontratazioa.
    5. Herritarrak eta berrikuntza.
    6. Informazio- eta estatistika-sistemak.
    7. Baliabide orokorrak, antolamendua eta informatika.
  2. Horretarako, eskumen hauek izango ditu zuzendaritzak, indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dizkion egitekoez gain edo, oro har, saileko zuzendaritzei esleituta dauden eskumen komunez gain:
    1. Batetik, sailaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea eta haren jarraipena eta aldaketak egitea, eta, bestetik, Administrazio instituzionaleko entitateen eta sailari atxikitako sektore publikoko entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea.
    2. Sailaren jarduera ekonomikoa planifikatu eta kudeatzea, eta aurrekontua betearazteko faseak izapidetzea. Esparru horretan, Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren gastuak baimentzea, baldin eta ez badira 1.000.000 euro baino handiagoak, salbu eta nahitaezko desjabetzeei dagozkienak, horiek sailburuordeek baimendu behar baitituzte. Hori guztia, ezertan eragotzi gabe kontratazioari lotutako gastuei aplikatu behar zaien erregulazioa, zeina artikulu honen 3. apartatuan jasota baitago. Hiri-errentamenduen fidantzak gordailutzeko araubide berezi itunduaren eskaerak izapidetu eta kudeatzea, araubide berezi itundu horretan sartutako errentamendu-kontratuen erregistroa barne.
    3. Sailari atxikitako giza baliabideak administratu eta kudeatzea, indarrean dagoen araudiak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz. Arlo horri dagokionez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluko f), g), i) eta j) letretan bildutako egitekoak dagozkio.
    4. Langileak prestatu eta hobetzeko planak lantzea, hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion eskumenak.
    5. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.
    6. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.
    7. Jaurlaritzako gainerako sailekin administrazio-harremana izatea.
    8. Ondare-erreklamazioko prozedurak eta ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak instruitzea, sailaren arloetan.
    9. Gobernu Kontseilura bidali behar diren sailaren gaiak izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.
    10. Jurisdikzio-prozeduren eta, hala badagokio, horien ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, eta sailak parte hartzen duen gaiei dagokienez Auzibide Zuzendaritzarekin harremana izatea.
    11. Sailaren eskumeneko kontratazio-espedienteak eta sailaren eremuko kontratazio elektronikoko prozeduren eta zerbitzuen kudeaketa eta zabalkundea zuzendu, koordinatu eta izapidetzea.
    12. Proposamenak lantzea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari, informazio-sistemei, administrazio digitalari eta informatizazioari buruz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.
    13. Datu pertsonalen pribatutasun-neurrien arduradun gisa dagozkion egitekoak betetzea.
    14. Aktiboki parte hartzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren zeharkako ekimenetan eta proiektu orokorretan –hain zuzen ere, koordinazioa, kalitatea, etengabeko hobekuntza, modernizazioa, Administrazio elektronikoa, I+G eta Berrikuntzaren arloetako proiektuetan–, eta horiek oro sailean sustatzea, gainerako sailekiko solaskidetza erraztuz.
    15. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
    16. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestea eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta iraunaraztea.
    17. Herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak) eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak antolatzea.
    18. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz aurkeztutako eskaerei emandako erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatzea eta horien jarraipena egitea, gardentasun-politikarekiko koherentziaz, betiere.
    19. Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-eremuetan.
    20. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Euskal Estatistika Plana eta urteko estatistika-programak taxutzeko. Halaber, Zerbitzu Zuzendaritzak sailaren estatistika-organo bereziari esleitutako eskumen eta ahalmenak baliatuko ditu, eta, saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango die saileko organoei.
    21. Sailean sortutako gaiei buruzko azterketak eta txostenak egitea, batez ere gai ekonomikoei buruzkoak, bai eta sailaren ekonomia-jarduneko ildoak planifikatu eta programatzea ere, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoa duten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta bere jardun-arloetan eragina badute eta beste zuzendaritza batzuen esku utzi ez badira.
    22. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetzen, zuzendaritzen eta lurralde-ordezkaritzen lan-sistema eta -metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen espazio-banaketa eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Etxebizitza Sailburuordetzari, haren mendeko organoei eta Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskumenak.
    23. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarrean dauden arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren organo eskudunaren bitartez.
  3. Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 euro baino handiagoa ez den kontratuetan, eta, halaber, berak izango du eskumena, baldintza beretan, bitarteko propioei enkarguak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusi bezala. Egiteko horiek betetzean, hari dagokio, muga berarekin, gastuak baimentzea. Sailaren kontratazio-organoak sailaren kontratazio-mahaiaren laguntza izango du, eta mahai horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako egitekoak beteko ditu.
  4. Zerbitzu Zuzendaritzak, euskara-unitatearen bidez eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidalerroei jarraikiz, saileko zuzendaritzek politika publikoetan eta sailaren ohiko jardunean euskararen erabilera normalizatzeko egiten duten lana koordinatu eta dinamizatuko du, eta, horretarako, egiteko hauek beteko ditu, besteak beste:
    1. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren jarraipena eta ebaluazioa zehaztu, garatu eta gauzatzea, sailari dagokionez.
    2. Saileko euskararen erabilera-planaren urteko kudeaketa-planaren jarraipena eta ebaluazioa zehaztu, garatu eta gauzatzea.
    3. Sailaren jardun-arloaren funtzionamenduan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak definitzea, horien jarraipena egitea, lortutako betetze-maila zehaztea eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak proposatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio osoarentzat ezarrita dauden hizkuntza-irizpideekin bat etorriz eta sailaren ezaugarriak kontuan hartuz.
    4. Aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak ezartzea sailaren jardun-arlo hauetan, besteak beste: hizkuntza ofizialak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza moduan erabiltzea, itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, erregistroa, dirulaguntzak, argitalpenak, saileko kargudunen agerraldi publikoak, tresna eta aplikazio informatikoak, Interneta eta intraneta, errotulazio finkoa, oharrak eta aldi baterako oharpenak, iragarkiak, publizitatea eta kanpainak, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Era berean, kontratazio publikoan aplikatu behar diren hizkuntza-irizpideak ezarriko ditu, Gobernu Kontseiluak 2016ko apirilaren 26ko Erabakiaren bidez onartutako jarraibideekin bat etorriz (erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio publikoak egindako kontratuetan euskararen erabilera eta ezagutza txertatzeko printzipio orokorrak ezartzen dituzten jarraibideak onartzen dira).
  5. Zerbitzu Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoak, 8.3 artikuluak sailaren aholkularitza juridikoei aitortzen dizkien egitekoez gain, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluaren d), e) eta f) letretan jasota dauden egitekoak beteko ditu modu esklusiboan. Gainera, nahitaezko txosten juridikoak emateaz arduratuko da, sailak xedapen arauemaileak, hitzarmen eta protokolo orokorrak eta plan, programa eta jarduera esanguratsuak lantzeko egiten dituen prozeduretan.

8. artikulua.- Saileko zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak.

  1. Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:
    1. Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
    2. Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.
    3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.
    4. Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
    5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
    6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.
    7. Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    8. Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.
    9. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.
  2. Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
    1. Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.
    2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
    3. Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.
    4. Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
    5. Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
    6. Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.
    7. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.
    8. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
  3. Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Paloma Usatorre Mingo
Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK