Azpiegitura berdea

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskadiko azpiegitura berdea honako elementu hauek osatzen dute: ? Beren ingurune-balioengatik babestutako espazioek, eta beren babes-figura propioak dituztenek. ? Espazio horiek eta lurralde mugakideetako espazioak ere lotzen dituzten korridore ekologikoek, betiere korridore horiek EAEren barruan badaude. ? Interes naturala duten beste espazio multifuntzional batzuek, EAErako ingurune-balio aipagarriak izanik, onartutako babes-figurarik ez daukatenek. ? Ibilguak eta gainazaleko uren babeseko zona gisa kategorizatutako haien zonek, RAMSAR hezeguneek eta Hezeguneen LPSak inbentariatutako ur-masa guztiek.

LEINUA: 1 fasea: EAEko korridore-sarea identifikatzea eta mugatzea 1. Lurraldea bilbe edo habitat bereizgarrietan mugatzea, lurzorua okupatzeko moduetan oinarrituta 2. Helburu diren habitatak eta espezieak hautatzea 3. Gune eremuak identifikatzea eta hautatzea 4. Jarraitutasun ekologikoak identifikatzea eta irudikatzea, desplazamendu-kostu txikienaren ibilbidea kalkulatzeko metodoan oinarrituta. 5. Jarraitutasun ekologiko potentzialen analisia eta tratamendua 6. EAErako korridore sare baten proposamena 7. Konektibitaterako gatazka-eremuak identifikatzea 2. fasea: eskualde mailako korridore-sarerako orientabideak ezartzea 3. fasea: EAErako azpiegitura berdearen proposamena Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/azpiegitura-berdea/web01-a2ingdib/eu/

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.