Euskadiko natura-ondareko gune babestuen sarea.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskadiko Ondare Naturala Kontserbatzeko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arabera, natura-ondareko gune babestuak kategoria hauetako batean sailkatzen dira: - Naturagune babestuak. Kategoria honetakoak dira parke naturalak, natura-erreserbak, natura-monumentuak eta paisaia natural babestuak. - Natura 2000 Sareko naturagune babestuak. Kategoria honetakoak dira Batasunaren garrantzizko lekuak (BGL), kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE). - Gune babestuak nazioarteko tresnak aplikatzearen ondorioz. Kategoria horretakoak dira honako hauek: biosfera-erreserbak, Nazioarteko Garrantziko Hezeguneei (bereziki Uretako Hegaztien Habitat gisa) buruzko Ramsarko Hitzarmenaren nazioarteko garrantziko hezeguneak, Unescok deklaratutako geoparkeak, Ospar hitzarmenak babestutako eremuak, Munduko Ondarearen Zerrendako naturaguneak eta Europako Kontseiluaren erreserba biogenetikoak.

LEINUA: Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko aurreko Legearen arabera izendatutako naturagune babestuen jatorrizko kartografia hartzen da abiapuntutzat, digitalizatu egiten baita. Natura 2000 guneak SIGPACeko lurzatietara eta administrazioen arteko mugetara egokitzen dira, eta gainjartzeak dauden espazioen mugak bateratzen dira. Espazio indibidualen geruzak mantentzen dira, eta honako geruza taldekatu hauek sortzen dira: - Mugak: PS_ES21ProtectedSites_LIM_A - Babes-eremu periferikoa: PS_ES21ProtectedSites_PERIF_A - Zonakatzea: PS_ES21ProtectedSites_ZON_A

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.