Arautegia
Inprimatu21/2019 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3260
- Xedapen-zk.: 21
- Xedapen-data: 2019/06/25
- Argitaratze-data: 2019/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazio eta erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aipatutako legearen 7. artikuluarekin bat etorriz, Unión General de Trabajadores / UGTk, lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bitartez izendatutako kide bat aldatu du eta aukeraketa berria egin du.
Horren ondorioz, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 25ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.