Arautegia

Inprimatu

193/2014 DEKRETUA, urriaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4217
  • Xedapen-zk.: 193
  • Xedapen-data: 2014/10/07
  • Argitaratze-data: 2014/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostuen zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak diren bereizi. Xedapen hori betetzeko, martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzkoa. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu egin baitzen. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da; egun, apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuak onartutako behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda dago indarrean.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikulua eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko uztailaren 30ean hartutako Erabakia betetze aldera. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.

Lanpostuen zerrenda honek finkatzen ditu funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainsari-erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrenda arautzen duen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian jasotako xedapenak batzen ditu.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 7n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Gernika-Lumon, 2014ko urriaren 7a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.