Arautegia
Inprimatu81/2014 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Bilboko Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoak daukan kide bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2372
- Xedapen-zk.: 81
- Xedapen-data: 2014/05/20
- Argitaratze-data: 2014/05/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du. Atariko Tituluaren II. Kapituluan, interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege-dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten herri-organoak dira.
Hain zuzen ere, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 2. artikuluek honela diote:
Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:
Entitatearen Burua, Kontseiluarena izango dena.
Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.
Kide-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita kideak izendatzea ere.
Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) idatzi-zatian aipatu diren kideak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:
Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza kide horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Kideetako bat estatuaren abokatua izango da, eta bestea, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.
Autonomia-erkidegoaren ordezkaritza kide horietako lauk eta lehendakariak izango dute.
Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
Portuaren zerbitzugunea kokatuta dagoen udalerriek Kontseiluko gainerako kideen 100eko 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan kokatuta egonez gero, ordezkaritza, lehenik, Portuko Agintaritzak administratutako portuari edo portuei izena ematen dion udalerriari edo udalerriei egokituko zaie; ondoren, gainerako udalerriei, zerbitzugunearen eraginpean duten azalerarekiko proportzioan.
Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66 honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, proposamen hori Estatuko Portuak izeneko erakunde publikoaren lehendakariak egingo du.
Administrazio Kontseiluko kideen izendapenak, lehenengo ataleko c) idatzi-zatian aipatzen denak, lau urteko indarraldia izango du. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerrokadan ezarritakoari kalterik egin gabe.
Kontseiluko kideak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, kide horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 4. artikuluan eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko maiatzaren 20an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Bilboko Udalaren izenean:
Ibon Areso Mendiguren jauna
Bilboko Udalaren izenean:
José Luis Sabas Olabarria jauna
Izendatutako kide berria nor den Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek; dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.