Arautegia

Inprimatu

206/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2267
  • Xedapen-zk.: 206
  • Xedapen-data: 2013/04/16
  • Argitaratze-data: 2013/05/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Ekainaren 29ko 19/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzekoak, bere 6. artikuluaren bidez sortu zuen Euskadiko Unibertsitate Kontseilua. Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 65. artikuluan dioenez, kontseilu hori euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko erakundea da, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta eta aholku erakundea unibertsitate-gaietarako. Jarraian, 66. artikuluan, kontseiluaren osaera eta jarduteko moduari buruzkoan, berrikuntzak sartu ditu, aurreko erregulazioarekin konparatuz gero. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezarri du, lehen paragrafoan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Ildo beretik, eta a idatzi-zatian ezarri duenez, kide hauetaz, besteak beste, osatuko da Kontseilua: Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburuak izendatuta, bost kide, horien artean lehen esandako sailburuordea. Bere aldetik, Unibertsitateen Euskal Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluak arautzen du bere osaera.

Horrenbestez, Sailean izandako aldaketen ondorioz, bidezkoa da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzea.

Horiek horrela, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

María Soledad Esteban Galarza andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

  1. ª Antonia Ozcariz Rubio andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

    María Begoña Ochoa Olascoaga andrea, Zientzia Politikarako zuzendaria.

    Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda andrea, Unibertsitateetako zuzendaria.

Olatz Garamendi Landa andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

Miren Arantza Aurrekoetxea Bilbao andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

Miren Begoñe Urrutia Barandika andrea, Zientzia Politikarako zuzendaria.

Francisco Javier Alonso Aldama jauna, Unibertsitateetako zuzendaria.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.