Arautegia
Inprimatu113/2013 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrenda onartzeko Dekretua hirugarrenekoz aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 813
- Xedapen-zk.: 113
- Xedapen-data: 2013/01/22
- Argitaratze-data: 2013/02/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
2009ko urriaren 2ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urriaren 2ko Agindua inpugnatzen duen prozedura laburtuaren bidezko 1521/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2010-11-15ean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak 573/2010 epaiaren bidez erabaki du onestea Luis Miguel Juan Mesanza jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 2009ko urriaren 2ko Agindu horren bitartez, ezetsi egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko Errekurtsoa; izan ere, ebazpen horren bitartez, argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrendan egindako aldaketek otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuk sortutakoek eragiten dien langileak zehazteko prozesuaren emaitza; eta, bestetik, otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuko abenduaren 26ko 368/2001 Dekretuaz aldatutako aurreikuspenak aplikatu eta gero plaza gabe geratu ziren pertsonen zerrenda.
2009ko urriaren 2ko aipatu Agindua da auzigaia eta delako epaiak errebokatu egiten du,eta «aitortu egiten du errekurtso-egileak lehendik zuen lanpostu betetzen jarraitzeko eskubidea; adina dela-eta, ezarritako HEtik salbuetsiaz».
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko azaroaren 23ko Aginduak agintzen du aipatu epaia bete dadila zehazturik dagoen legez.
Otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren bitartez, onartu egiten da Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrenda; bada dekretu horrek, Gasteizko A02 Berritzaguneko ondoko lanpostua kendu egin zuen: errekurritutako egitateen aurretik, Luis Miguel Juan Mesanza jaunak betetzen duena, eta hori halaxe jasotzen da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2007ko abenduaren 11ko Ebazpenean, zeinarekin argitara ematen baita Hezkuntza Laguntzeko Zerbitzuetako ISEI, (ISEI, Berritzeguneak eta IIHII) lanpostuetara behin betiko adskripzioa. Aipatu plaza, otsailaren 13ko 26/2001 Dekretuaz sortu zen (2001-02-22ko EHAA).
Aipatu epaia zehaztuta dagoen legez betetzeko, delako plana berrezarri egin behar da, non-eta otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaz aldatutako Lanpostu Zerrenda berrian.
Horren ondorioz, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia betez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko otsailaren 22an, bilkurak eztabaidatu eta onartu ostean, otsailaren 22ko 25/2011 Dekretua onartu zen, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrenda onartzeko Dekretua aldatzeko dena (2011-03-10eko EHAA).
Dekretu hori argitaraturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak 2011ko martxoaren 1eko Ebazpena eman zuen, zeinen bidez, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiaren azaroaren 15eko Epaia betez, aldatzen baitzen Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda. Ebazpen horretan jasota dago errekurtsogilea behin betikoz adskribatuta dagoela orain arteko lanpostuan; lanpostu hori otsailaren 22ko 25/2011 Dekretuaren bidez berrezarrita geratu zen.
Ondoren, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak, 2012ko azaroaren 2an emandako 149/2012 Autoaren bidez, baietsi egin du 2010eko azaroaren 15eko 573/2010 Epaiaren eraginak zabaltzeko demanda, eta Javier de la Cruz Calahorra Trojaola eta José Miguel Cristóbal Fraile eskatzaileei aitortzen zaie haien lanpostuan jarraitzeko eskubidea; adina dela-eta, ezarritako HEtik salbuetsiz.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko azaroaren 12ko Aginduak agintzen du aipatu autoa bete dadila zehazturik dagoen legez.
Agindutakoa betetzeko, 573/2010 Epaiaren eraginaren zabaltzearen ondorio gisa, logikoki, epai horri kasu egiteko bere egunean ezarritako betearazpen-prozedurarekin bat etorri behar da, eta lanpostuen zerrenda berrezarri, baldin eta eskatzaileek otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren bidez aldatutako lanpostu-zerrenda, otsailaren 13ko 26/2001 Dekretuaren bidez sortutakoa (2001-02-22ko EHAA), aldatu aurretik betetzen zituzten plazak kendu izan balituzte, kasu honetan bezala.
Horren ondorioz, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak, 149/2012 Autoa betez, baietsi egin du 2010eko azaroaren 15eko 573/2010 Epaiaren eraginak zabaltzeko demanda, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Berritzegunea: B01 egoitza: Bilbao-Abando
(Ikus .PDF)
*Kentzeko den plaza.
Berritzegunea: B04 egoitza: Barakaldo
(Ikus .PDF)
*Kentzeko den plaza.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.