Arautegia
Inprimatu149/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrenda onartzeko Dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 151
- Hurrenkera-zk.: 3592
- Xedapen-zk.: 149
- Xedapen-data: 2012/07/24
- Argitaratze-data: 2012/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, II. Tituluaren irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa I. kapituluan lanpostuen zerrendak arautzen ditu.
Lege horren 5. artikuluak ezartzen ditu aipatutako lanpostu-zerrendak zer jaso behar duten gutxienez: lanpostuaren izena, lanpostua atxikita duen ikastetxea, ikuskaritza teknikoko zerbitzua edo ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua, eta, hala balegokio, hezkuntza-administrazioaren lurralde-esparrua; lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta, horien artean, nahitaez, izendatutako hizkuntza-eskakizuna, eta, hala badagokio, derrigortasun-data; lanpostu bakoitzari zein talde, kidego edo maila edo lan-arloko kategoria dagokion; eta, azkenik, funtzionarioentzatk gordetako lanpostuak izanez gero, lanpostuari dagokion berariazko osagarria eta lanpostua betetzeko bidea.
Lege horren beraren 4. artikuluaren l) idatzi-zatiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari esleitzen dio hezkuntzako lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5. artikuluaren h) idatzi-zatiarekin bat etorriz. 6/1989 Legearen 5. artikuluaren h) idatzi-zatiak Eusko Jaurlaritzari ematen dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena.
Beharrezkoa da, G01 berritzeguneari dagokionean, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Leguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrenda aldatzea, curriculum alor ezberdinen arteko oreka lortzeko. Lanpostu-zerrenda hori otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren bidez onartu zen. Bigarren hezkuntzan, soziolinguistika-arloko hiru aholkulari-lanpostu daude eta zientzia- eta teknologia-arloko aholkulari-lanpostu bakarra. Egoera hori aldatu egin behar da eskualdeko zentroen beharrei bi eskumen-arlo horietan erantzun egokia eman ahal izateko. Gainera, berritzegune hori desoreka duen berritzegune bakarra da.
Horren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 24an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein lang
- Aldatzen du: 41/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Berritzeguneetako lanpostuen zerrenda onartzen duena.