Arautegia
Inprimatu25/2011 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrenda onartzeko Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1295
- Xedapen-zk.: 25
- Xedapen-data: 2011/02/22
- Argitaratze-data: 2011/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko urriaren 2ko Agindua inpugnatzeko prozedura laburtuaren bidezko 1521/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2010-11-15ean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak erabaki du onestea Luis Miguel Juan Mesanza-k aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 2009ko urriaren 2ko agindu horren bitartez, ezetsi egiten da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko Errekurtsoa; izan ere, ebazpen horren bitartez, argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrendan egindako aldaketek otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuak sortutakoek eragiten dieten langileak zehazteko prozesuaren emaitza; eta, bestetik, otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuko abenduaren 26ko 368/2001 Dekretuaz aldatutako aurreikuspenak aplikatu eta gero plaza gabe geratu ziren langileen zerrenda.
2009ko urriaren 2ko aipatu Agindua da auzigaia, eta epai horrek errebokatu egiten du, eta «aitortu egiten da errekurtso-egileak lehendik zuen lanpostua betetzen jarraitzeko eskubidea; adina dela-eta, ezarritako HEtik salbuetsiaz».
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko azaroaren 23ko Aginduak xedatzen du ezen, aipatu epaia bete dadila zehazturik dagoen legez.
Otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren bitartez, onartu egiten da Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrenda; bada, dekretu horrek kendu egin zuen Gasteizko A02 Berritzaguneko ondoko lanpostua: errekurritutako egitateen aurretik, Luis Miguel Juan Mesanza-k betetzen duena, eta hori halaxe jasotzen da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2007ko abenduaren 11ko Ebazpenean, zeinarekin argitara ematen baita Hezkuntza Laguntzeko Zerbitzuetako ISEI (ISEI, Berritzeguneak eta IIHII) lanpostuetarako behin betiko adskripzioa. Aipatu lanpostu, otsailaren 13ko 26/2001 Dekretuaz sortu zen (2001-02-22ko EHAA).
Aipatu epaia zehaztuta dagoen legez betetzeko, delako lanpostu berrezarri egin behar da, non-eta otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaz aldatutako Lanpostu Zerrenda berrian.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko otsailaren 22an, bilkurak eztabaidatu eta onartu ostean, hauxe,
Berritzegunea: A02 - Egoitza: Vitoria-Gasteiz.
Plaza Hizkuntza-eskakizuna: Titulazioa Esperientzia Taldea
Programako aholkularia: Dibertsitatea * 2.a, data igarota Goi-mailako titulazioa A/B
*Kentzeko den plaza.
Dekretu honek 2008ko irailaren 1etik harako eragina izango du.
Vitoria-Gasteizen, 2011ko otsailaren 22an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.