Arautegia

Inprimatu

97/2010 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko den Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2109
  • Xedapen-zk.: 97
  • Xedapen-data: 2010/03/30
  • Argitaratze-data: 2010/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 3koa) xedatutakoaren arabera, autonomia-erkidegoek Lege horretan araututako irakaspenen curriculuma ezarriko dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen dio irakaskuntzari dagokion guztiaren gaineko eskumena, hau da, mailak eta graduak, modalitateak eta espezialitateak. Eskumen horretaz baliatuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegorako Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma, eta urriaren 16ko 175/2007 Dekretua argitaratu zuen, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (azaroaren 13ko EHAA).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urriaren 16ko 175/2007 Dekretua aldatu beharra ikusi du, koherentzia egon dadin oinarrizko izaerarekin finkatutako gutxienezko irakaskuntzen eta dekretu horren artean eta, halaber, elebitasun integratzaile bat egon dadin, Euskararen Normalizazioari buruzko 10/1982 Oinarrizko Legearen arabera (azaroaren 24koa), eta Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legearen arabera (otsailaren 19koa). Bi hizkuntza ofizialak ikasi beharra zehazten da bi lege horietan, familien aukera-askatasuna errespetatuz.

Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza, eta gaztelania ofizialak dira Euskadin eta horregatik herritar guztiek dute hizkuntza biok ezagutu eta erabiltzeko eskubidea derrigorrezko eskolatze-aldia amaitzean. Euskararen kasuan, irakaskuntza funtsezko ardatza izan da ezagutza zabaltzeko eta ardatz izaten jarraitu behar du. Hortaz, euskarak lehentasuna izan beharko du hezkuntza-eremuan; izan ere, hizkuntza ofizial horren ezagutza urriagoa da dekretu honetan jasotako helburuetarako. Lehentasun hori bat etorriko da Euskararen Aholku Batzordearen Euskara 21 txostenak ematen dituen gomendioekin.

Euskal Herria terminoa erabiltzeko modua ere aldatu da. XVI. mendeaz geroztik, termino hori euskal literaturaren historiako zenbait testutan finkatuta dago eta testu horietatik gizartean erabiltzera pasatu da, hizkuntza- eta kultura-kontzeptu bat izendatzeko, baina ez lurralde-izatea edo izate politiko-administratiboa; kontzeptu hori, ostera, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Euskadi terminoek jasotzen dute, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren edukiaren arabera.

Horren arabera, Euskadiko Eskola Kontseilua entzun ondoren eta nahitaezko txostenak igorri ondoren Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 30ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

175/2007 Dekretua, urriaren 16koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, honela idatzita geratuko da:

Bat. Hitzaurreko aldaketak.

Atariko laugarren, bosgarren eta hemeretzigarren paragrafoak ezabatuta geratuko dira.

Seigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

Lehen aldia da dekretu batek Oinarrizko Hezkuntza osoa arau bakarrean biltzen duela; hau da, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza batera hartzen dituela. Sarrera honetako lehen paragrafoan adierazi dugu derrigorrezko eskolaldia (6 urtetik 16 urtera bitartekoa) hartu dela erreferentziako hezkuntza-esparrutzat, eta haren izaera jarraitua nabarmendu da. Hala ere, eskolaldia, oro har, Haur Hezkuntzan hasten da. Hau da Oinarrizko Hezkuntzako etapen egiteko nagusia: ikasleei oinarri sendoak ematea, helduen bizitzako arazoei jakintasun nahikoz eta jakintza hori etengabe eguneratzeko gaitasunez aurre egiteko presta daitezen.

Hezkuntza-gaitasun orokorrak dira Oinarrizko Hezkuntzaren prozesu osoa bideratzeko erreferentzia-ardatz nagusiak. Halaber, Europar Batasuneko erakundeen aburuz, funtsezko gaitasunak dira herritar guztiek lortu beharreko helburu komuna eta, ondorioz, horiek landu behar dira hezkuntza-etapa komun eta derrigorrezkoan. Hori guztia lantzen du III. eranskinak, oinarrizko araudiak erabilitako eskemari jarraituz. Horiek horrela, Oinarrizko Hezkuntzarako dekretu bakarrean arautu dira Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, prestakuntza-prozesuaren izaera jarraitua islatzeko modurik onena baiteritzogu; gainera, horrela jokatuta, hezkuntza-etapa bakoitzaren ezaugarri espezifikoei eusten zaie, ezaugarri horiek mantentzeko premia dagoen alderdietan.

Bi. 3. artikuluaren hirugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

  1. Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloek eta ikasgaiek beren barnean hartuko dituzte hezkuntza-gaitasun orokorrak; hala, jakintza-arloek zein ikasgaiek ikuspegi guztietatik landuko dituzte oinarrizko gaitasun horiek.

Hiru. Hirugarren idatz-zatiko a) eta b) letrak eta 8. artikuluko laugarren f) letra honela idatzita geratuko dira:

  1. Zuzen, egoki, autonomiaz eta sormenez ulertzea eta adieraztea euskarazko eta gaztelaniazko ahozko eta idatzizko testuak eta mezuak, eta horiek erabiltzea komunikatzeko, norberaren pentsamenduak antolatzeko, errealitatea interpretatzeko, eta hitz egiteko bete behar diren prozesuei buruzko gogoeta egiteko. Literatura irakurtzeari, lantzeari eta aztertzeari ekitea.

  2. Zuzen, egoki eta oinarrizko autonomiaz ulertzea eta adieraztea atzerri-hizkuntza bateko edo gehiagoko ahozko eta idatzizko testuak eta mezuak, eta horiek erabiltzea komunikatzeko, norberaren pentsamenduak antolatzeko, eta hitz egiteko bete behar diren prozesuei buruzko gogoeta egiteko.

  1. Norberaren burua herritartzat hartzea, kultura askotariko ingurunean, eta balioa ematea norberaren hizkuntza eta kulturari eta beste hizkuntza eta kulturei; hala, ikasleak, nortasun ugariei erreparatuta, bere nortasuna eraiki behar du, modu inklusiboan.

Lau. 9. artikuluaren bigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

  1. Dekretu honetako IV. eta V. eranskinetan jasotzen dira Lehen Hezkuntzako jakintza-arloen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaien helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak, eta, gainera, zehaztu egiten da zer-nolako ekarpena egiten duten oinarrizko gaitasunak eskuratzeko.

Bost. 9. artikuluaren 3. idatz-zatia ezabatuta geratuko da.

  1. artikuluaren 3. idatz-zatia ezabatuta geratuko da.

    Sei. 10. artikuluari idatz-zati berria erantsiko zaio, bosgarrena, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan.

    Zazpi. 12. artikuluaren bigarren, hirugarren eta laugarren idatz-zatiak honela idatzita geratuko dira:

    1. Horiez gainera, lehen mailatik hirugarren mailara bitartean, ikasgai hauek irakatsiko dira:

      Natura Zientziak

      Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza

      Plastikaren eta ikusizkoen hezkuntza

      Musika

      Teknologiak

      Lehen eta bigarren mailetan, lehen hezkuntzaren azken zikloan baino bi jakintzagai gehiago ikasi ahal izango dira, gehienez.

      Hirugarren mailan, ikastetxeek bi ikasgai hauetan bana dezakete Natura Zientzien ikasgaia: batetik, Biologia eta Geologia, eta, bestetik, Fisika eta Kimika. Ikasgai hori, hala ere, ikasgai bakartzat joko da, ikasleak mailaz igaroko duen ala ez erabakitzeko.

      Irakasgai batzuen trataera zehatza gorabehera, denetan jorratuko dira irakurmena, mintzamena eta idazmena, ikus-entzunezko komunikazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta baloreetan heziko da, batez ere gizon-emakumeen berdintasunari eta emakumeen kontra biolentziarik ez eragiteari dagokionez.

      Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Ikastetxeek ikasgai guztien hezkuntza-jardueran bermatu behar dute irakurketari eskainitako denbora, maila guztietan.

    2. Laugarren mailan, lehen puntuan adierazitako ikasgaiez gain, Etika eta gizabide hezkuntza irakatsiko da.

      Maila horretan, Matematika ikasgaia bi eduki-aukeretan antola dezakete ikastetxeek, ikaslearen egoerari erreparatuta; hau da, ikasleak maila hori amaitzean Matematika ikasten jarraituko duen ala ez.

      Ikasturte honetako irakasgai batzuen trataera zehatza gorabehera, denetan jorratuko dira irakurmena, mintzamena eta idazmena, ikus-entzunezko komunikazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta baloreetan heziko da, batez ere gizon-emakumeen berdintasunari eta emakumeen kontra biolentziarik ez eragiteari dagokionez.

    3. Adierazitako ikasgaiez gain, hautazko ikasgaiak, aukera askekoak eta errefortzuko edo indartzeko ikasgaiak izango dira, hurrengo atalean eta 26. artikuluan adierazten den moduan. Lehen hiru mailetan hautazko ikasgairen bat ikasi ahal izango da. Laugarren mailan hautazko ikasgai bat edo gehiago egin ahal izango dira.

    Zortzi. 13. artikulua honela idatzita geratuko da:

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak neurriak hartuko ditu hezkuntza-sistema elebiduna sendotzeko eta ikasleek, Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzeko. Xede hori lortzeko, ikastetxeek euskara eta gaztelania landuko dituzte Oinarrizko Hezkuntzan, ikasleek eskura ditzaten bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko trebetasunak. Xedea da bi hizkuntza horiek harremanetarako eta erabilerako hizkuntzak izatea eta eremu pertsonalean, sozialean eta akademikoan erabiltzea.

    2. Aurreko idatz-zatian adierazitako helburuak lortzeko, ikastetxeek, beren hizkuntza-proiektua aintzat hartuta, beren ezaugarrietara moldatu eta egokituko dute dekretu honek egindako curriculum-planteamendua; halaber, aintzat hartuko dute hizkuntzak komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea dela bide egokiena elebitasunaren helburua lortzeko eta jakintza-arlo eta ikasgai bakoitzeko curriculum-edukiak irakasteko.

    3. Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzen ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezarriko dituzte ikastetxeek, eta bermatu egingo dute bete egiten direla bi hizkuntzetarako ezarrita dauden gaitasun-mailak. Ikastetxeek aukera izango dute zenbait ikasgai atzerri-hizkuntza horietan irakasteko, horretarako arautzen diren baldintzak betez.

    4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aukera emango du ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasitako hizkuntzen jakintza-ziurtagiri ofizialak eskuratzeko proba homologatuak egin ditzaten, eta, horrekin batera, sustatu egingo du Batxilergoa egingo ez duten ikasleek hizkuntzak ikasi ahal izan ditzaten.

    5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere eskuduntzen arabera erabakiko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako atzerriko zentroek irakatsi beharreko espainiar eta euskal hizkuntza eta kultura, Espainian dauden atzerriko zentroen erregimenari buruz 806/1993 Errege Dekretuak (maiatzaren 28koa) dioenaren arabera.

    Bederatzi. 16. artikuluaren bigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa.

    Hamar. 16. artikuluaren hirugarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

    Hamaika. 20. artikuluari hiru idatz-zati berri gehitu, seigarrena, zazpigarrena eta zortzigarrena, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Ikastetxeetako hezitzaileek autonomia izango dute hezkuntza-maila horretan erabili behar den material didaktikoa aukeratzeko, betiere Dekretu honen eranskinean ezarritako curriculumera egokitzen badira.

    2. Testuliburuak eta bestelako materialak eskuratu eta argitaratzeko ez da beharko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimenik. Nolanahi ere, liburu eta materialon zorroztasun zientifikoa eta hizkuntza egokitu egin beharko dira ikasleen adinera eta dekretu honetan araututako curriculumera. Era berean, islatu eta sustatu egin beharko dituzte gure ordenamendu juridikoaren printzipio, balore, askatasun, eskubide eta betebeharrak, baita lege hauetan jasotako printzipio eta baloreak ere: otsailaren 19ko 1/1993 Legean Euskal Eskola Publikoarenean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Hezkuntzari buruzkoan eta abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan Genero Biolentziaren kontra guztiz babesteko neurriei buruzkoan; izan ere, hezkuntza-jarduera lege horietara egokitu behar da.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokio ikastetxeek beren pedagogia-autonomia erabiliz aukeratutako testu-liburuak eta gainerako curriculum-materialak ikuskatzea, ikaskuntzako eta irakaskuntzako elementu guztiak ikuskatzeko ohiko prozesuaren baitan.

    Hamabi. 28. artikuluaren bigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan has daitezke ikasleak programa horietan parte hartzen. Programa horietan parte har dezakete, halaber, bigarren maila amaitu ondoren, hirugarren mailara igarotzeko moduan izan ez eta Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan maila bat errepikatu duten ikasleek. Dena dela, ikasleak programa horietan sartzeko, beharrezkoa izango da haien ebaluazio akademikoa eta psikopedagogikoa egitea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako moduan, eta, programan sartu aurretik, ikasleari eta haren familiari entzun beharko zaie.

    Hamahiru. 28. artikuluaren seigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Programa amaituta, ikasleren batek ez baditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratzeko baldintzak bete, ikasleak aukera izango du 32.3 artikuluak araututakoa baino urtebete gehiagoz jarraitzeko programan.

    Hamalau. 32. artikuluaren hirugarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Oro har, ikasleek eskubidea izango dute hemezortzi urte betetzen dituzten urteko ikasturtera arte eskolatuak izateko eskola-erregimen arruntean.

    Hamabost. 32. artikuluaren laugarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Salbuespenez, Irakaskuntza Berritzeko zuzendariak baimena eman dezake ikasleek 19 urte bete arte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan jarraitzeko, baldin eta ikasleak heziketa bereziko geletan eskolatuta badaude ikastetxe arruntetan, edota ikusteko eta entzuteko ezintasunen edo ezintasun fisikoen ondorioz hezkuntza-premiak badituzte, edota hezkuntza bereziko laguntza espezializatua jasotzen badute.

    Hamasei. 34. artikuluaren bigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igaroko da lortutzat jotzen badira eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak eta heldutasun-maila. Hezkuntza-etapa horretara igaroko da, halaber, ikasleak ikasi ez dituen ikasketek ez badute eragozten hurrengo zikloa behar bezala aprobetxatzea. Kasu horretan, laguntza emango zaio ikasleari, aurreko hezkuntza-etapan ikasi gabekoak ikas ditzan.

      Ez badira betetzen aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak, ikaslea ezingo da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igaro; hala ere, Lehen Hezkuntzan urte bat gehiago eman duen ikaslea igaro daiteke.

    Hamazazpi. 34. artikuluaren laugarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, mailaz igarotzen ez den ikasleak urtebete gehiago eman beharko du maila berean. Neurri horiek hartuta, plan bat egin beharko da, ikasle bakoitzarentzat berariazkoa, aurreko ikasturtean hautemandako zailtasunak gainditzeko. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak araututako jarraibideak betez antolatuko dute ikastetxeek plan hori. Ikasleak behin bakarrik errepikatu ahal izango du maila bera, eta gehienez bi maila errepikatu ahal izango ditu etaparen barruan. Salbuespenez, bigarren aldiz errepika daiteke laugarren maila, hezkuntza-etapako aurreko mailarik errepikatu ez bada.

    Hemezortzi. 34. artikuluaren bosgarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Bigarren maila-errepikapena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken mailan egin behar badu ikasleak, urtebetez luza daiteke dekretu honetako 32.3 artikuluak araututako adin-muga.

    Hemeretzi. 34. artikuluaren seigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Maila errepikatu ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ez baditu betetzen hurrengo mailara igarotzeko baldintzak, irakasle-taldeak, orientazio-taldeak aholkatuta eta familiarekin hitz egin ondoren, egoki dena erabakiko du dauden aukeren artean, eta, betiere, ikaslearen premiei erreparatuta.

    Hogei. 35. artikuluaren bigarren idatz-zatia honela idatzita geratuko da:

    1. Hezkuntza-etapa horretako ikasgai guztiak gainditzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua jasoko dute. Halaber, titulu hori lortuko dute, ikasturtea amaituta, ikasgai batean edo bitan ebaluazio negatiboa jaso duten ikasleek. Salbuespenez, titulu hori lortuko dute hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa jaso duten ikasleek, baldin eta irakasle-taldeak uste badu, ikasgaien izaerari eta garrantziari erreparatuta, ikasgai horiek ez gainditu arren, ikasle horiek oinarrizko gaitasunak eta etapako helburuak lortuak dituztela. Titulua lortu ez duten ikasleek aukera izango dute, hurrengo bi ikasturteetan, aparteko proba bat egiteko, gainditu gabeko ikasgaietan, baldin bost baino gehiago ez badira.

    Hogeita bat. Bigarren xedapen gehigarriaren laugarren idatz-zatia ezabatu egingo da.

  1. xedapen gehigarriaren 4. idatz-zatia ezabatu egingo da.

    Hogeita bi. Bigarren azken xedapenaren 1. idatz-zatia ordeztu egingo da.

    Bigarren azken xedapenaren lehen idatz-zatia ordeztu eta honela idatzita geratuko da:

    1. Azaroaren 24ko 10/1982 Legean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoan Legean ezarritakoaren arabera, unibertsitateaz kanpoko edozein mailatako ikasleak Euskara eta Literatura ikastetik edo ebaluatzetik salbuetsi ahal izango dira, baldin eta Euskara eta Literatura irakasgaia edo arloa jasotzen ez duen hezkuntza-sistema baten hasi badira ikasten edo behar bezala justifikatzen badu dute Euskal Autonomia Erkidegoa ez dela euren ohiko bizilekua. Halakoetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du zein baldintzatan salbuesten diren. Edozelan ere, hori arautzean, ahaleginak egingo dira ahalik eta ikaslerik gehienek jarrai dezaten euskara ikasten, eta kontuan hartuko dira, besteak beste, ikasleen historial akademikoa, ingurunearen ezaugarri soziolinguistikoak eta zein hezkuntza-mailatan hasten diren ikasleak.

    Hogeita hiru. III. eranskina aldatzea. Oinarrizko gaitasunak. Zortzigarren eta bederatzigarren paragrafoak honela idatzita geratuko dira:

    Hezkuntza-gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak euskal curriculumean jasota eta horien integrazioa eginda, berariaz azpimarratu beharko lirateke ezinbestekotzat hartzen diren ikaskuntzak, planteamendu integratzaile bat eginez eta eskuratutako jakintzen aplikazioa xedetzat hartuta. Oinarrizko gaitasunak lantzeko, hezkuntza-sistemako ikasketei norabide jakin bat eman behar zaie, ikasleek jarduteko modu anitz balia ditzaten eta egoera berriei aurre egiteko ahalmena eskura dezaten. Oinarrizko Hezkuntzaren amaieran lortu beharko lirateke oinarrizko gaitasunak, gizaki heldua izateko behar den neurrian. Gerora, gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu egin behar dira, bizitza osoko ikaskuntza baten zatitzat jota.

    Europako Parlamentuak 2006ko irailaren 26an emandako gomendioari erantzunez, eta kontuan hartuz, batetik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko hezkuntzarako marko arautzaile berria ezarri duela, eta, bestetik, Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma eta Euskal Herrirako Curriculuma izeneko proposamenak plazaratu direla, Euskal Autonomia Erkidegoak erabaki du Oinarrizko Hezkuntza taxutzen duten xedapen arauemaileetan hezkuntza-gaitasun orokorren eta oinarrizko gaitasunen esparru hauek txertatzea.

    Hogeita lau. III.4 eranskina aldatzea. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna honela idatzita geratuko da:

    1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

      Gaitasun honen funtsa hizkuntza erabiltzea da, ahozkoa zein idatzizkoa, bai errealitatea adierazi, interpretatu eta hura ulertzeko egindakoa, bai jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko egindakoa, bai eta pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta norberak erregulatzeko egindakoa ere.

      Gaitasun honi dagozkion jakintzek, trebetasunek eta jarrerek bide ematen dute pentsamenduak, emozioak, bizipenak eta iritziak adierazteko, elkarrizketan aritzeko eta iritzi kritikoak eta etikoak osatzeko, ideiak sortzeko, jakintza egituratzeko, diskurtsoari eta norberaren ekintzei eta egitekoei koherentzia eta kohesioa emateko, erabakiak hartzeko eta ahozko nahiz idatzizko entzunaldiez, irakurraldiez nahiz mintzaldiez gozatzeko. Horrek guztiak, gainera, autoestimua eta norberarenganako konfiantza handitzen laguntzen du.

      Komunikatzeko eta elkarrizketan aritzeko, harreman eta lotura eraikitzaileak sortu behar dira pertsonekin eta ingurunearekin; orobat, kultura berrietara gerturatzea eskatzen du jarduera horrek, eta, kultura horiek ezagutu ahala, handitu egiten da kultura horiekiko ardura eta errespetua. Nabarmena da, horrenbestez, bizikidetzarako eta gatazkak konpontzeko ahalmenarekin erabat loturik dagoela hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

      Entzuteko, azalpenak emateko eta elkarrizketan aritzeko gai izanda, hitzezko harreman nagusien jabe egiten gara, era bateko eta besteko komunikazio-egoeretan sortutako ahozko mezuak adierazteko eta ulertzeko gaitasuna eskuratzen dugu, eta komunikazioa testuinguru bakoitzera egokitzeko ahalmena geureganatzen dugu. Hala, komunikazio-egoera bakoitzerako egokiak diren ahozko testuak sortzeko, behar bezala eta eraginkortasunez erabili behar dira hizkuntzakoak diren eta ez diren kodeak eta trebetasunak, eta komunikaziorako harremanek egoera bakoitzean bete beharreko arauak.

      Irakurriz eta idatziz, indartu egiten dira informazioa bilatzeko, biltzeko eta prozesatzeko trebetasunak; hala, jarduera horiek lagundu egiten dute askotariko asmo komunikatibo edo sorkuntzakoak dituzten testuak behar bezala ulertzen, sortzen eta erabiltzen. Irakurketak erraztu egiten du idatzizko hizkuntza erabiltzeko kodea interpretatzeko eta ulertzeko prozesua, eta, gainera, plazer-, jakituria- eta fantasia-iturri da, eta beste ingurune, hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen du. Horrek denak, komunikaziorako gaitasuna mantentzen eta hobetzen laguntzen du.

      Hizkuntza-komunikazioko ekintzetako (elkarrizketa, irakurketa, idazketa, etab.) xedeak eta helburuak hautatzeko eta aplikatzeko trebetasuna zuzenean dago lotuta gaitasun honen alderdi nagusiekin; esaterako, norberaren errepresentazio mentalak egitearekin, errealitatea interpretatu eta ulertzearekin eta norberaren jakintzak eta ekintzak koherentziaz antolatu eta erregulatzearekin.

      Mezuak ulertzea eta komunikatzen jakitea jakintza praktikoak dira, baina hizkuntzari eta haren erabilera-arauei buruzko ezagutza erreflexiboa eduki behar dute oinarrian, eta horrek berariaz eskatzen du hizkuntza behaketarako eta azterketarako objektutzat hartzen jakitea. Era askotariko gizarte- eta kultura-testuinguruetako komunikazio-egoerei egokiak zaizkien diskurtsoak adierazteko eta interpretatzeko, beharrezkoa da hizkuntza-sistemaren funtzionamendu-arauak eta hizkuntza-interakzio egokiak izateko estrategiak ezagutzea eta behar bezala aplikatzea.

      Gaitasun hori eskuratzeko, hauek ezagutu behar dira: hizkuntzarekin lotutako gizarte-ohiturak, hizkuntzaren kultura-balio eta -alderdiak, eta hizkuntzak testuinguruaren eta komunikazio-asmoaren arabera har ditzakeen aldaerak. Ahalmen hauek ere izan behar dira: beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa; norberarenak ez bezalako iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzeko, entzuteko, aztertzeko eta aintzat hartzeko ahalmena; norberaren ideiak eta emozioak funtsean eta formaz egoki adierazteko ahalmena, eta kritika eraikitzaileak onartzeko eta egiteko ahalmena.

      Atzerriko hizkuntzen komunikazio-gaitasunari dagozkion jakintza eta formalizazioa batik bat, idatzizkoa bestelako maila batean kokatzen dira, eta hizkuntza horietakoren batean komunikatzeko ahalmena izatea eskatzen dute. Hizkuntza horiek jakinda, aberastu egiten dira gizarte-harremanak eta norberak berezkoak ez dituen testuinguruetan mugitzeko ahalmena eskuratzen da. Atzerriko ikasleen atzerri-hizkuntzen kasuan ere, hizkuntza horiei eutsita, bultzatu eta aberastu egiten da hizkuntza anitzeko inguruneen dibertsitatea. Horrekin batera, jokabide horiek eskura jartzen dituzte informazio-, komunikazio- eta ikasketa-iturri ugari eta askotarikoak.

      Laburbilduz, derrigorrezko eskolaldiaren amaieran hizkuntzarako gaitasuna behar bezala eskuratua izateko, ahozko eta idatzizko hizkuntza menderatu behar da era bateko eta besteko testuinguruetan, eta atzerriko, gutxienez, hizkuntza baten erabilera funtzionala izan.

    Hogeita bost. III.7 eranskina aldatzea. Giza eta arte-kulturarako gaitasunaren lehenengo paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Giza eta arte-kulturarako gaitasunak berekin dakar kultura- eta arte-adierazpenak ezagutzeko, ulertzeko, balioesteko eta ikuspegi kritikoz baloratzeko gaitasuna. Ikasleak gozatzeko eta bere burua aberasteko erabili behar ditu adierazpen horiek, eta herrien ondare-elementutzat jo.

    Hogeita sei. III. eranskina aldatzea.

    Curriculuma gaitasunen inguruan antolatzea izeneko idatz-zatiaren hirugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Jakintza-arlo edo ikasgaien helburuek gaika nahiz zehar-lerroen bidez jasotzen dituzte oinarrizko gaitasunak. Printzipio hori betetzea funtsezkoa da proposamena koherentea izan dadin.

    Hogeita zazpi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera. Hamaseigarren paragrafoa ordeztea.

    Hamaseigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Bestalde, 4. eduki multzoak, Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza izenekoak, gizarteak nola funtzionatzen duen ulertu ahal izateko edukiak biltzen ditu; horretarako, hurbileko erakundeen azterketa ez ezik, Euskadiko, Espainiako eta Europako erakundeen ezagutza baliatzen du. Hori guztia, erakundeetan parte hartzeko behar demokratikoari begira.

    Hogeita zortzi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera. Helburuak.

  2. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko.

    Hogeita bederatzi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera. Bigarren zikloa. Edukiak.

    Bigarren zikloko edukiak honela idatzita geratuko dira:

    Bigarren zikloa.

    Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Ingurunea eta hura zainaraztea.

      Paisaia-motei behatzea eta haiek deskribatzea: naturaren (klima, erliebea, lurzorua&) eta gizakien arteko harremana. Herriko, eskualdeko eta Autonomia Erkidegoko paisaien aniztasuna eta aberastasuna positiboki balioestea.

      Gure natura-ingurunea: herriko, eskualdeko, lurralde historikoko eta Autonomia Erkidegoko klima, flora eta fauna.

      Erliebe-formak eta gorabehera geografikoak. Inguru hurbilean, Euskadin eta Espainian nabarienak direnak kokatzea.

      Arrokak identifikatzea, eta haien oinarrizko sailkapena.

      Aldagai meteorologikoak: tenperatura, hezetasuna, haizea, prezipitazioak. Tresna meteorologikoak erabiltzea eta eguraldiaren erregistroak eta adierazpen grafikoak erabiltzen hastea.

      Atmosfera. Kutsaduraren kontrako jarduerak.

      Uraren zikloa. Uraren egoera fisikoei behatzea eta aztertzea. Ura ondasun urritzat jotzea eta hura zentzuz erabiltzea.

      Ekosistemetako elementuen arteko harremanak, hondatze- eta birsortze-faktoreak. Landa-lanak taldean egitea.

      Espazioan norabidea aurkitzea: puntu kardinalak.

      Auzoko edo herriko planoak erabiltzea.

      Lurraren mugimenduak eta ilargiaren aldiak. Urtaroak.

      Ingurumenaz gozatzea eta hura errespetatzea, defendatzea eta hobetzea. Proposamenak egitea eta aplikatzea.

    2. eduki-multzoa. Izakik bizidunen aniztasuna.

      Izaki bizidun guztiei behatzeko eta aztertzeko interesa izatea.

      Izaki bizidunei zuzenean behatzea, tresna egokiak eta ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide teknologikoak erabiliz.

      Inguru hurbileko ekosistemaren bati behatzea eta taldeko landa-lanak egitea.

      Hainbat eratako iturriak kontsultatuz, animaliak eta landareak identifikatzea: internet, inguru hurbila, liburutegia&

      Animalia ornodunak eta ornogabeak. Hegaztiak, ugaztunak, narrastiak, arrainak, anfibioak, intsektuak: oinarrizko ezaugarriak, animaliok ezagutzea eta sailkatzea.

      Landareak: belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak. Ezaugarriak, landareok ezagutzea eta sailkatzea.

      Animalien eta landareen elikadura, harremana eta ugalketa.

      Animaliak eta landareak sailkatzea, bizi-funtzioen arabera.

      Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza Euskal Herrian.

      Landare eta animaliak iraunarazi eta zaintzea, modu aktiboan.

    3. eduki-multzoa. Osasuna eta garapen pertsonala.

      Garapen osasuntsuari kalte egiten dioten eta, halaber, osasunarekiko jokabide arduratsua oztopatzen duten gizarte-ohiturekiko jarrera kritikoa.

      Higiene-, atseden- eta elikadura-ohitura osasungarriak identifikatzea eta bereganatzea. Dieta orekatuak. Osasunerako arriskuei aurre egitea eta antzematea.

      Norberaren emozioak eta sentimenduak identifikatzea eta deskribatzea.

      Norberaren gorputzaren kanpoko morfologia ezagutzea. Bizitzaren etapetan gertatzen diren aldaketak.

      Zentzumenak: beren zeregina eta zaindu beharraren garrantzia deskribatzea. Gainerako gizakiekiko eta munduarekiko harremana.

      Kontsumitzaileen osasunean eragina duten produktuei buruzko informazioari behatzea eta hura erregistratzea: egite-data, iraungitze-data, kontsumitzean kontuz ibiltzea.

      Aisialdirako banakako edo taldeko jarduerak era autonomo eta sortzailean planifikatzea.

    4. eduki-multzo. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.

      Inguruko kultura-aniztasuna eta herri-adierazpenak identifikatzea, denboran izan duten eboluzioa ezagutzea eta gizarte-kohesio eta -aberastasun elementutzat hartzea.

      Gizarte-organizazioak: lagunartea, taldeak, auzoa. Kideen arteko harremanak, eta erantzukizunak hartzea.

      Familia-egiturak. Familian erantzukizunak hartzea.

      Hezkuntza-komunitatea antolatzea eta ikastetxeko jardueretan era demokratikoan parte hartzea.

      Komunitateko kideen arteko harreman-motak lantzea (adiskidetasuna, auzotasuna eta abar), betiere errespetuan oinarrituta.

      Bizikidetza-arauak, hezkuntza-komunitate osoak arauok era demokratikoan adostea eta horiek betetzea. Gatazkak konpontzeko lankidetza eta elkarrizketa aintzat hartzea.

      Landa- eta hiri-inguruneen zenbait ezaugarri demografiko eta ekonomikori behatzea eta horiek identifikatzea eta deskribatzea.

      Giza beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak.

      Oinarrizko produktu edo zerbitzuen jatorria, eraldaketa eta merkaturatzea deskribatzea; abantailak eta eragozpenak.

      Administrazioak, zerbitzu publikoen bermatzaile.

      Erakundeek ongi funtziona dezaten herritarrek parte hartzea oso garrantzitsua dela aintzat hartzea.

      Oinezkoa izateak eta garraioen eta gainerako zerbitzuen erabiltzaile izateak dakartzan arauak betetzean, era arduratsuan jokatzea. Mugikortasun iraunkorra oso garrantzitsua dela aintzat hartzea.

      Informazio- eta komunikazio-teknologien bidez informazioa lortzea, eta haren edukia balioestea.

      Publizitate-mezuak kritikoki aztertzea eta kontsumo arduratsurako jarrerak izatea. Etiketak aztertzea.

      Euskadiren lurralde-antolaketa: herria, eskualdeak, lurralde historikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

      Mapan, lurralde historikoak, norberaren lurraldeko eskualdeak eta herrigune garrantzitsuenak kokatzea.

      Espainiako estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia-erkidegoak.

    5. eduki-multzoa. Aldaketak denboran zehar.

      Euskal Herrian topa daitezkeen ohitura, tradizio eta kultura-adierazpenekiko errespetua eta interesa.

      Denbora neurtzeko unitateak erabiltzea (hamarkada, mendea) eta segida, ordenatze eta aldiberekotasun nozioak erabiltzen hastea.

      Iragan ezagun eta hurbila irudikatzeko eta erregistratzeko teknikak erabiltzea.

      Iturri idatzi eta digitalak eta ikusizko iturriak erabiltzea informazio historikoa lortzeko, eta hainbat lan egiteko.

      Ardatz kronologikoak erabiltzea, pertsonaia, gizarte eta gertakari historiko behinenak kokatuz.

      Zenbait garai historikotako gizarteetara hurbiltzea, eguneroko bizitzako alderdien ezagueratik abiatuz.

      Eguneroko bizitzaren alderdiren baten eboluzioa denboran zehar; gertakari historiko garrantzitsuekin harremanetan jartzea.

      Inguruan suma daitekeen aztarna zaharren baten esangura ezagutzea eta balioestea (tradizioak, eraikinak, objektuak...).

      Historia gizonen eta emakumeen ekarpentzat jotzea.

    6. eduki-multzoa. Materia eta energia.

      Munduan energia-iturriak erantzukizunez erabiltzea balioestea. Norberaren erantzukizuna energia aurreztean.

      Energia eta aldaketak. Energiaren iturriak eta erabilerak. Energiak eguneroko bizitzako aldaketetan duen eraginari behatzea.

      Objektu eta materialak haien begi-bistako ezaugarri fisikoengatik (pisua/masa, egoera, bolumena, kolorea, egitura, usaina, erakarpen magnetikoa) eta erabiltzeko aukerengatik konparatzea, sailkatzea eta antolatzea.

      Erabilera arrunteko materialen ezaugarriak eta horiek energia-aldaketen aurrean duten jarrera aztertzeko, esperientzia errazak planifikatu eta egitea, emaitzei buruzko aurreikuspen argitzaileak eginez.

      Hondakinak sortzea; kutsadura eta ingurumen-inpaktua.

      Objektuak mugiarazten edo desitxuratzen dituzten indar ezagunak identifikatzea. Erakarpen- eta aldaratze-indarrak.

      Nahasketak identifikatzea.

      Argiaren arabera gorputzek nola jokatzen duten. Argiaren islapena eta argi zuriaren deskonposizioa.

      Lanerako material eta tresnak erabiltzeko eta gordetzeko arauak eta segurtasun-arauak errespetatzea.

    7. eduki-multzoa. Objetuak, makinak eta teknologiak.

      eta garapen teknologikoak gizakiaren lana errazteko egin eta egiten dituzten ekarpenen jakitun izatea.

      Erremintak, aparatuak eta makinak erabiltzean, esku-trebetasunen garrantzia balioestea, estereotipo sexistak gaindituz.

      Lanbideak identifikatu eta deskribatzea, erabiltzen dituzten material, erreminta eta makinen arabera.

      Makinek ibiltzeko behar dituzten energia-iturriak eta haien abantailak eta desabantailak identifikatzea.

      Euskadiko industria-sektoreak. Jatorria eta eboluzioa.

      Makinek darabiltzaten energiak: elektrikoa, lurrun-energia, nuklearra, eguzki-energia, eolikoa&

      Zenbait eragile mekaniko (ardatza, gurpila, txirrika, plano inklinatua, engranajea, balazta eta abar) eta haien funtzioa ezagutzea, edozein delarik makina.

      Erraz egin daitekeen objektu edo makinaren bat planifikatu eta egitea.

      Ingurumena errespetatzen duten aplikazio teknologikoak erabiltzea garrantzitsua dela onartzea.

      Zenbait asmakizun handiren garrantzia, eta bizi-baldintzak hobetzeko izan duten eragina balioestea.

      Testu hezigarri eta argitzaileak lantzea, proiektu baten garapena ahoz eta idatziz jakinarazteko.

      Testu-tratamenduaren oinarrizko erabilera: titulua, formatua, testu bat gordetzea eta berreskuratzea, aldaketak egitea, ordeztea eta inprimatzea.

      Interneten informazioa aurkitzeko emandako segida bati jarraitzea.

      Paperean edo euskarri digitalean dauden idatzizko lanen aurkezpena zaintzeko interesa izatea.

    Hogeita hamar. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera. Bigarren zikloa. Ebaluazio-irizpideak.

    Bigarren zikloko 5. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Administrazioaren eta bizitza publikoan parte hartzen duten erakundeen (GKEak, sindikatuak, alderdi politikoak&) zenbait funtzio azaltzea, bai eta horiek gizartearen funtzionamendu politikoan duten eragina ere, eta erantzukizun kolektiboetan norberak parte hartzearen garrantzia balioestea.

    1. Ea ezagutzen duen eskolaren eta udalaren antolakuntza; ea identifikatzen dituen hango kideen zenbait funtzio, eta, eskola-bizitzan, ea modu aktiboan hartzen duen parte, partaidetza-bide demokratikoak erabiliz.

    2. Ea ezagutzen eta balioesten dituen ohiko udal-zerbitzuen funtzioak: liburutegia, kiroldegia, udaltzaingoa, zabor-bilketa&

    3. Ea deskriba dezakeen Euskal Autonomia Erkidegoaren oinarrizko banaketa politiko-administratiboa.

    4. Ea ezagutzen dituen bere inguruneko zenbait erakunde, eta errespetu- eta lankidetza-jarrera duen haiekin.

    5. Ea arduraz hartzen duen parte inguruko jardueretan; eta ea modu demokratikoan eta enpatiaz aurre egiten dien gatazkei.

    Hogeita hamaika. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera. Hirugarren zikloa. Edukiak.

    Hirugarren zikloko edukiak honela idatzita geratuko dira:

    Hirugarren zikloa.

    Edukiak.

  1. eduki-multzoa. Ingurunea eta hura iraunaraztea.

    Euskadiko eta Espainiako paisaien aniztasuna eta aberastasuna aintzat hartzea, eta beste tokietako paisaiak ezagutzeko interesa agertzea. Paisaia zaintzea eta berreskuratzea. Proposamenak egitea.

    Gure natura-ingurunea: Euskadiko eta Espainiako erliebea, flora eta fauna.

    Lur planeta: ozeanoak, itsasoak eta kontinenteak. Baliabide naturalak eta ingurumena babestea.

    Unibertsoa. Eguzki-sistema.

    Espazio ezagunak hautematea eta horiek eskalan adieraztea.

    Euskadiko, Espainiako, Europako eta munduko geografia fisiko eta politikoko elementu garrantzitsuenak kokatzea eta hainbat irudikapenetan interpretatzea (mapak, planoak, aireko fotografiak eta bestelako baliabide teknologikoak).

    Elementu klimatologikoen konbinazioa. Eguraldiaren eta klimaren arteko bereizketa. Eguraldia irakurtzea eta interpretatzea zenbait irudikapenetan. Neurketa-aparatuak eta haiek nola erabili.

    Bizilekuko klimaren eta klima nagusien ezaugarriak. Paisaian eta giza jardueran duen eragina.

    Giza ekintza eta klima-aldaketa. Euskal Herriko klimak. Espainiako klimak.

    Lurzorua. Osagaiak. Antolamendua eta erabilerak.

    Arrokak eta mineralak identifikatzea eta sailkatzea. Gizakiontzako baliagarritasuna.

    Ura naturan, kutsatzea eta neurrigabe erabiltzea. Ura babesteko eta ustiatzeko jarduerak. Uraren ezaugarriak, egoerak eta erabilerak.

    Gizakiak ingurumenaren osagai dira eta naturarekin harremanak izateko gaitasuna dute. Giza eraldaketak balioestea: urbanizatzea, industrializatzea, komunikabideak, materialak erauztea&

    Landa-lanak taldean egitea.

  2. eduki-multzoa. Izaki bizidunen aniztasuna.

    Bizitzaren aniztasuna balioestea. Gizakia eta biodibertsitatea. Espezieak desagertzea. Iraunarazteko neurriak.

    Zenbait ekosistema: belardia, urmaela, basoa, itsasbazterra& hiria eta izaki bizidunak.

    Elikadura-kateak.

    Biosfera. Izaki bizidunen habitatak.

    Landareen egitura eta fisiologia. Fotosintesia.

    Zelularen oinarrizko egitura. Zelula aztertzeko begi biko lupa eta beste zenbait baliabide teknologiko erabiltzea.

    Animalia eta landareak identifikatzeko gako eta gidak erabiltzea.

    Izaki bizidunen bizitzarekin lotutako prozesuei behatzea eta erregistratzea. Emaitzak ahoz eta idatziz jakinaraztea.

    Beste zenbait bizi-formatara hurbiltzea: bakterioak, birusak, algak eta onddoak.

    Izaki bizidunei eta haien bizi-baldintzei buruzko informazioa hainbat iturritan bilatzea.

    Animaliei eta landareei behatzean, bai eta dagozkien lanak egitean ere, zehaztasuna eta zorroztasuna aintzat hartzea.

    Lanerako material eta tresnak erabiltzeko arauak eta segurtasun-arauak errespetatzea.

  3. eduki-multzoa. Osasuna eta garapen pertsonala.

    Garapen osasuntsuari kalte egiten dioten eta osasunarekiko jokabide arduratsua oztopatzen duten gizarte-faktore eta -jarduerekiko jarrera kritikoa izatea: garbiketa publikoa, segurtasun-arauak, prebentzio-medikuntza, kirola...

    Giza gorputzaren funtzionamendua. Anatomia eta fisiologia.

    Aparatuak eta sistemak.

    Elikadura (arnas, digestio-, zirkulazio- eta iraizte-aparatua).

    Ugalketa (ugaltze-aparatua).

    Harremanak (zentzumen-organoak, nerbio-sistema).

    Lehen laguntzak ezagutzea, nork bere buruari eta besteei laguntzeko.

    Egungo gaixotasun arruntenak: arnas gaixotasunak, estresa, lan-istripuak, zirkulazio-istripuak...

    Bizimodu osasungarriak izatea. Organo eta aparatuak zaintzeari eta mantentzeari buruzko hausnarketa.

    Nortasun pertsonala. Nork bere burua ezagutzea eta maitatzea. Ekintza eta zereginak planifikatu eta egiteko autonomia. Bere kabuz erabakiak hartzeko gai izatea.

    Esfortzu eta lan pertsonala, zereginetan jarrera aktibo eta arduratsua izanda, autokritikoki jokatuta eta nork bere gaitasunetan konfiantza izanda.

  4. eduki-multzoa. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza.

    Espainiako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ezagutzea eta balioestea. Euskal Herriaren iraganeko eta egungo ohiturak, tradizioak eta kultura-adierazpenak.

    Estereotipoak eta edozein motatako bereizkeriak gainditzea, eta besteekiko enpatia izatea.

    Hurbileko erakundeetako egoera jakinen azterketatik abiatuta, gizarteak nola funtzionatzen duen ulertzea. Kideen arteko harremanak, eta erantzukizunak hartzea.

    Euskadiko, Espainiako eta Europar Batasuneko biztanleria. Gaur egungo munduan migrazioek duten garrantzi demografiko, kultural eta ekonomikoa aintzat hartzea.

    Autonomia-erkidegoko eta estatuko erakundeetara hurbiltzea: besteak beste, gizarte-, ingurumen-, ekonomia-arazoak konpontzeko duten erantzukizuna.

    Europar Batasuneko politika- eta lurralde-antolamendua.

    Giza beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ekoiztea. Zerbitzu-sektorearen garrantzia. Kontsumo-desberdintasunak. Zenbait kontsumo-produktu aztertzea. Kontsumo arduratsua.

    Komunikabideek eta garraioek duten zeregina pertsonen, ekonomiaren eta gizartearen jardueretan.

    Publizitateak kontsumoan duen eragina ezagutzea eta harekiko jarrera kritikoa izatea.

    Gizarte-tentsioak: lan-arlokoak, politikoak, etnikoak, etab. Gatazkak konpontzeko forma demokratikoak.

    Egoerak eta arazoak aztertzeko hainbat iturritako informazioa biltzea.

    Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lankidetzarako eta parte hartzeko jarrera arduratsuak agertuz; eta elkarrizketa eta eztabaidetan, besteen ideiekiko eta ekarpenekiko ezberdintasunak onartzea errespetuz eta tolerantziaz.

  5. eduki-multzoa. Aldaketak denboran zehar.

    Gizonezkoek eta emakumezkoek historian bete duten zeregina balioestea.

    Datazio- eta periodizazio-arauak (K.a., K.o., data).

    Giza ekintzak, gertakari historikoak eta gizarte-aldaketak azaltzeko faktoreak.

    Garai historikoetako zenbait gizarteren ezaugarriak ezagutzea, bizimoduen azterketatik abiatuz: Historiaurrea, Aro Klasikoa, Erdi Aroa, aurkikuntzen aroa, garapen industrialaren aldia, eta XX. mendeko mundua.

    Euskadiren eta Espainiaren historiako gertakari eta pertsonaia aipagarrienak.

    Ondare historiko eta kulturalaren adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea, aintzat hartzea eta errespetatzea.

    Iraganeko gertakariak denboran eta espazioan kokatzeko, iraupena, aldiberekotasuna eta gertakarien arteko harremanak hautemateko teknikak erabiltzea.

    Eduki historikoko txosten eta lanak egiteko, iturri historiko, geografiko eta artistikoak eta bestelakoak erabiltzea. Komunikazioen argitasuna eta ordena aintzat hartzea.

  6. eduki-multzoa. Materia eta energia.

    Esperientziak eta ikerketak egitean lankidetza-lana balioestea, eta guztion helburuak lortzerakoan berdintasunez eta parte-hartze kritikoz eta arduratsuz jokatzea.

    Materialak aztertzea eta haien ezaugarrien arabera sailkatzea (gogortasuna, disolbagarritasuna, agregazio-egoera, eroankortasun termikoa).

    Gorputz baten masa eta bolumena neurtzeko hainbat bide erabiltzea.

    Behagarriak diren fenomenoak dentsitate-desberdintasunaren arabera azaltzea. Flotagarritasuna likidoetan.

    Indarren edo energia-ekarpenen ondorioz, gorputzen mugimendu-, forma- edo egoera-aldaketak aurreikustea.

    Beroa, haren ondorioak sumatzea eta sistematikoki behatzea: tenperatura igotzea eta dilatazioa. Egoera-aldaketak eta itzulgarritasuna.

    Nahaste batean, osagaiak banatzea distilazioaren, iragazketaren, lurruntzearen edo disoluzioaren bidez.

    Erreakzio kimikoak. Errekuntza, oxidazioa eta hartzidura.

    Energia-iturriak ustiatu beharraz jabetzea. Energia-iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak: energia-garapen iraunkorra eta bidezkoa. Norbanakoaren erantzukizuna energia kontsumitzean.

    Energia-motak. Energiaren eraldaketa sinpleak.

    Lehengaiak. Ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuak.

    Egunero erabiltzen diren materialen ezaugarriak aztertzeko esperientziak planifikatzea eta burutzea; bai eta materialok argiarekin, soinuarekin, beroarekin, hezetasunarekin eta elektrizitatearekin nola jokatzen duten ere aztertzea. Prozesua eta emaitzak ahoz eta idatziz ezagutzera ematea, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiliz.

    Lanerako material eta tresnak erabiltzeko eta gordetzeko arauak eta segurtasun-arauak errespetatzea.

  7. eduki-multzoa. Objetuak, makinak eta teknologiak.

    Teknologia-garapenak bizi-baldintzetan, lanean eta ingurumena eraldatzean duen eragina balioestea.

    Materialen ezaugarrien eta haien aplikazio zehatzen arteko harremanak.

    Objektuen eta makinen aplikazioak ezagutzea, eta horiek giza jardueretan duten erabilgarritasuna.

    Industria Euskal Herrian. Industria-birmoldaketa. Kooperatibismoaren garrantzia.

    Modulatutako piezetatik abiatuz, izaera edo funtzio jakin bat betetzen duten egitura sinpleak egitea, arazo jakin bat konpontzeko.

    Zirkuitu elektriko sinpleak. Elektrizitatearen efektuak. Eroaleak eta isolatzaileak.

    Komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko, informazioaren teknologiek emandako baliabide bakunak erabiltzea. Lagundutako informazio-bilaketak egitea sarean.

    Txosten bat egitea, lan-plan bat erregistratzeko teknika gisa, eta ondorioak ahoz eta idatziz ezagutzera ematea.

    Erakundeen kalitate-prozesuak. Kalitate-ziurtagiriak.

    Arreta eta erantzukizuna makinak erabiltzean; ekonomia-, eraginkortasun- eta segurtasun-irizpideen araberako erabilera».

    Hogeita hamabi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera. Hirugarren zikloa. Ebaluazio-irizpideak.

    Hirugarren zikloko ebaluazio-irizpideen idatz-zati hauek aldatu eta honela idatzita geratuko dira:

    1. Ea ezagutzen dituen Euskadiko, Espainiako eta Europako paisaia-mota nagusiak, eta ea egiten dituen haien arteko konparazioak (antzekotasun eta desberdintasunak).

    1. Ea deskribatzen dituen inguruneko ekonomia-jarduera berriak.

    1. Zenbait adibide jartzen ditu, Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan eguneroko bizimodua historian zehar nola aldatu den agertzeko (etxebizitza, jantziak, familia- eta gizarte-antolaketa, lan-moduak&): gizarte primitiboak, Antzinaro klasikokoa, Erdi Arokoa, Aro Modernokoa eta Gaur Egungoa.

    1. Ea gai den familiaren historiaren friso historikoa egiteko, eta ea kokatzen dituen, denbora-lerro batean, Euskadiko eta Espainiako gertakari historiko adierazgarrienak.

    Hogeita hamahiru. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Atzerriko hizkuntza. Sarrera.

    Sarrerako seigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Gizakiaren hitz egiteko gaitasuna hizkuntza jakinetan gorpuzten da. Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude euskara eta gaztelania-, eta eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea, eta, beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du hizkuntza ofizial biak egoki eta eraginkortasunez erabiltzea makina bat komunikazio-egoeratan, testuinguru desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ebaluazio diagnostikoak tresna eraginkorra izan behar du zehazteko ikasleek zein mailatan jaso dituzten hizkuntza-gaitasunak, eta horrela aztertu ahal izateko, batetik, hezkuntza-estrategiak egokiak diren ala ez ezarritako helburuak lortzea bermatzeko eta, behar izanez gero, egin beharreko hobekuntzak egiteko, eta, bestetik, aztertzeko ikasleek nola egiten duten aurrera bi hezkuntza-etapa horietan.

    Hogeita hamalau. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Atzerriko hizkuntza. Sarrera.

    Sarrerako hamaseigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak ahaztu egin izan dira eskola-sisteman. Oso garrantzitsuak dira, ordea, bai ikasleek komunikatzeko gaitasuna erabat garatzeko, bai gela barruko harremanak garatzeko eta esanahia negoziatzeko; izan ere, horien bitartez garatzen baitira ezagutza- eta hizkuntza-trebetasunak, eragin zuzena dutenak arlo guztietako jakintza osatzeko orduan.

    Hogeita hamabost. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea, aniztasun horrekiko jarrera ona edukitzeko, eta hizkuntza guztiak komunikazio-tresna egokitzat eta kultura-ondaretzat hartzea.

    Hogeita hamasei. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura. Lehen zikloa. Ebaluazio-irizpideak.

  1. irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Eskola-bizitzan euskara erabiltzearen aldeko jarrera ona edukitzea.

    1. Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan.

    2. Ea euskara erabili ohi duen eskolako komunikazio-trukean.

    Hogeita hamazazpi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura. Bigarren zikloa. Ebaluazio-irizpideak.

  1. irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Eskola-bizitzan euskara erabiltzearen aldeko jarrera ona edukitzea.

    1. Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan.

    2. Ea euskara erabili ohi duen eskolako komunikazio-trukean.

    Hogeita hemezortzi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura. Hirugarren zikloa. Ebaluazio-irizpideak.

  1. irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Eskola-bizitzan euskara erabiltzearen aldeko jarrera ona edukitzea.

    1. Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan.

    2. Ea euskara erabili ohi duen eskolako komunikazio-trukean.

    Hogeita hemeretzi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Sarrera.

    Laugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko orduan, balio demokratikoak eta giza eskubideak hartuko dira kontuan; hala, demokrazia parte-hartzaile bati dagozkion gizabidezko jokaerak sustatuko ditugu, ikasleak horretarako hezten ari baikara (elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea, etab.). Jakina, proiektu honek ikastetxea bere osotasunean hartzen duenez, ikasgai bat baino gehiago da Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza; hain zuzen ere, ikastetxeko bizikidetzaren ardatza da. Bizikidetza horrek gizabidezko gaitasunak dituzten herritarrak prestatzea du helburu, bai eta gizarte demokratikoan parte hartzetik sortzen diren erantzukizunak hartzeko prest dauden herritarrak sortzea ere. Prestakuntza hori ematea premiazkoa da; izan ere, kontsumo- eta erosotasun-maila hazteak jendearen parte-hartzeko prozesuekiko borondate txarra eta inplikazio falta ekarri ditu. Gainera, hainbat gairen inguruko axolagabekeria ere handitu egin da, hala nola indarkeriaren ingurukoa eta ingurumena hondatzearen ingurukoa, kolektibo batzuek pairatzen duten muturreko pobreziaren, bazterkeriaren, xenofobiaren edo bereizkeriaren ingurukoa eta, oro har, giza eskubideak zapaltzearen ingurukoa. Horregatik, ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori. Horretarako, ikastetxe osoan segurtasun- eta maitasun-giroa sortu behar da, eta egitura demokratikoez eta parte hartzeko bideez baliatu.

    Berrogei. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Sarrera.

    Zortzigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Esan bezala, herritartasunerako hezkuntza ikasgai soil batera mugatzeak, praktikan, arrisku bat dakar: curriculumeko eta hezkuntza-komunitateko gainerako elementuek eredu demokratikoak eraikitzeko duten inplikazioa edukirik gabe uztea, bai ikasgelan, bai eta ikastetxearen kudeaketan eta parte-hartzean ere. Horregatik, curriculum honetako osagaiek printzipio argi eta erraz bati jarraitzen diote bereziki: gaitasun bat lortzeko, hori osatzen duten ahalmenak gauzatu behar dira. Hori egiteko, arreta berezia jarri beharko da ikasketa-egoera aproposak sortzeko orduan, metodologia eta teknika egokiak erabiliz. Horrela bakarrik ezarriko ditugu erreferentzia-eremuak, pertsona orok honako hauek egin ahal ditzan: bere nortasuna edo nortasun askotarikoak aukeratu eta eraiki, eta lotura sozialak jorratu; gizarte demokratikoetan elkarrekin bizitzen ikasi, hau da, herritartasuna gauzatzen, elkarrizketan jarduten, gainerako pertsonekin egoten eta horiek aintzat hartzen ikasi; eta erabakiak hartzen eta hainbat aukeraren artean hautatzen ikasi. Herritartasuna gauzatzea honela ulertzen da proposamen honetan: era aktiboan parte hartzea gizartea osatzen duten gizarte-, kultura-, ekonomia-, politika- eta bizikidetza-eremuen inguruko gaietan, gizartea inklusio-eremutzat hartuz.

    Berrogeita bat. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta balioestea, eta horien oinarri diren balioak ezagutzea; horiek hartzea jokaera pertsonal eta kolektiboak etikoki balioesteko irizpidetzat.

    Berrogeita bi. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Edukiak.

  1. eduki-multzoa, Gizartean bizitzea, honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Gizartean bizitzea.

      Bizikidetza soziala. Bizikidetzarako, beharrezkoa da arauak ezartzea. Espainiako Konstituzioak ezartzen dituen bizikidetza-printzipioak.

      Ondasun komunak, herritarren segurtasun integrala eta administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzu publikoak ezagutzea, errespetatzea eta zaintzea. Denon artean horiek mantentzen laguntzea, zergen bidez.

      Gizabidezko ohiturak. Osasunarekiko, kontsumo arduratsuarekiko eta ingurumenarekiko erantzukizuna. Animaliak errespetatzea. Bide-segurtasuneko arauak errespetatzea.

      Gizartean parte hartzeko egiturak eta bideak.

      Ikastetxean eta ingurune hurbilean ikasleek parte hartzeko foroak.

    Berrogeita hiru. IV. eranskina. Lehen Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta balioestea, bai eta eskubide horiek urratzen dituzten egoerak ere.

    1. Ea ezagutzen dituen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean, Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako zenbait giza eskubide.

    2. Ea egoera bidegabeak eta giza eskubideak urratzen dituzten egoerak antzematen, ezagutzen eta hitzez adierazten dituen, bai bere inguruan gertatu direnak, bai eta komunikabideen bidez ezagutu dituenak ere.

    3. Ea informazioa bilatzen duen haurren eskubideak urratzen dituzten egoerei buruz, eta ikaskideekin batera aztertzen duen.

    4. Ea informazioa biltzen duen herrian eta probintzian haurren eskubideak zaintzen dituzten zerbitzuei eta erakundeei buruz.

    5. Ea iritzi kritikoak ematen dituen bidezkoa denari eta ez denari buruz, gizateriarentzat desiragarri denari buruz eta datozen belaunaldientzat desiragarri denari buruz.

    Berrogeita lau. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Atzerriko hizkuntza. Sarrera.

    Sarrerako seigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Gizakiaren hitz egiteko gaitasuna hizkuntza jakinetan gorpuzten da. Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude euskara eta gaztelania, eta eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea, eta, beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko. Hizkuntzak erabiltzeak esan nahi du bi hizkuntzak egoki eta taxuz erabiltzea hainbat egoera komunikatibotan, testuinguru desberdinetan, gero eta maila formalagoan eta konplexuagoan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ebaluazio diagnostikoak tresna eraginkorra izan behar du zehazteko ikasleek zein mailatan jaso dituzten hizkuntza-gaitasunak, eta horrela aztertu ahal izateko, batetik, hezkuntza-estrategiak egokiak diren ala ez ezarritako helburuak lortzea bermatzeko eta, behar izanez gero, egin beharreko hobekuntzak egiteko, eta, bestetik, aztertzeko ikasleek nola egiten duten aurrera bi hezkuntza-etapa horietan.

    Berrogeita bost. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura, Atzerriko hizkuntza. Sarrera.

    Sarrerako hamabosgarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak ahaztu egin izan dira eskola-sisteman. Oso garrantzitsuak dira, ordea, bai ikasleek komunikatzeko gaitasuna erabat garatzeko, bai gela barruko harremanak garatzeko eta esanahia negoziatzeko; izan ere, horien bitartez garatzen baitira ezagutza- eta hizkuntza-trebetasunak, eragin zuzena dutenak arlo guztietako jakintza osatzeko orduan.

    Berrogeita sei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzen laguntzaz, gure errealitate elebiduna ezagutzea eta interpretatzea, euskararen erabilera arrunta bermatzeko.

    Berrogeita zazpi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Lehenengo maila.

    Lehenengo mailako edukien 5. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

      Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate-seinaletzat hartzea.

      Egungo euskal gizartean eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna existitzen direla onartzea, eta, horretarako, hainbat hizkuntzatako testuak bilatzea, irakurtzea eta entzutea.

      Nork bere euskalkia erabiltzea eta gainerakoak aintzat hartzea hizkuntza-aberastasunaren ezaugarritzat.

      Hizkuntza estandarrak (euskara batua) hizkuntza-aldaera desberdina duten hiztunen arteko komunikazio-tresnatzat duen funtzioa ezagutzea.

      Gaztelaniaren eta euskararen arteko ukipena dela eta, hizkuntza erabiltzean sortzen diren kalko okerrak antzematea eta zuzentzea; horretarako, euskararen hitz eta adierazpen berezkoak ezagutu eta erabiliko dira.

      Hizkuntza desberdinen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen berreskurapen-prozesuaren aldekoa. Horretarako, euskara erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatuko dira.

    Berrogeita zortzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Lehenengo maila. Ebaluazio-irizpideak.

  1. eta 8. ebaluazio-irizpideak honela idatzita geratuko dira:

    1. Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzak erabiliz, Euskal Herriko errealitate elebiduna interpretatzea.

    1. Ea deskribatzen duen ikastetxeko egoera soziolinguistikoa, soziolinguistikaren oinarrizko zenbait kontzeptu aplikatuz.

    2. Ea antzematen eta zuzentzen dituen ukipenean dauden hizkuntzen artean sortutako kalko okerrak (ikasturtean zehar landuak), emandako testuetan.

    3. Ea errespetuzko jarrera ageri duen Euskal Herriko hizkuntza ofizialekiko.

    1. Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan parte hartzea eta ohiko komunikazio-egoeretan euskara erabiltzea.

    1. Ea euskara erabiltzen duen hainbat komunikazio-eremutan.

    2. Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sorkuntzarekin lotuta antolatzen diren jardueretan.

    3. Ea nork bere euskalkia erabiltzen duen, hala eskatzen duten komunikazio-egoeretan.

    Berrogeita bederatzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Lehenengo maila. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Euskal literaturaren ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea, norberaren ahoz komunikatzeko baliabideak aberasteko.

    1. Ea identifikatzen dituen euskal literaturaren oinarrizko ahozko adierazpenak.

    2. Ea dakizkien buruz bertsoak eta kantuak (tradiziokoak nahiz egungoak), eta errezitatu nahiz abesten dituen.

    3. Ea etorri handiz eta bizi narratzen dituen ipuinak, txisteak...

    4. Ea esanahia interpretatu eta erabiltzen dituen euskal kulturaren ondarean aurki daitezkeen adierazpen, esaera edota atsotitzak.

    5. Ea erabiltzen dituen tradizioko literatura-adierazpenetatik jasotako baliabideak, bai adierazpen ludikoetan bai afektiboetan.

    Berrogeita hamar. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Bigarren maila. Oinarrizko gaitasunak.

    Bigarren mailako edukien 3. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Literatura-hezkuntza.

      Gazte-literaturako lanak eta literatura tradizionaleko eta herri-literaturako lanak (ikasleen adinerako eta intereserako egokituak) autonomiaz edo laguntzaz irakurtzea, eta, gero, norberaren eta besteen esperientziak alderatzea.

      1. mendeko eta gaur egungo euskal literaturako eta gaztelaniaz idatzitako literaturako egileak ezagutzea bereziki, eleberri, bertso eta olerkiei dagozkienak; horretarako, obrak edo obra-zatiak irakurri eta iruzkin bateratuak egin, ikus-entzunezko materialak landu, olerkiak errezitatu, bertso-emanaldiak entzun, antzerki-antzezpenak ikusi eta musikaz lagundutako olerkiak entzungo dira.

        Literatura-testua irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren, aztertzen eta interpretatzen laguntzen duten estrategiak eta teknikak erabiltzea.

        Ipuinak eta kontakizun laburrak iruzkinak eginez eta espresioa landuz irakurtzea, eta, gero, istorio-elementuak, hasiera-formak, garapen kronologikoa eta amaiera alderatzea eta egiaztatzea.

        Irakurketen iruzkin bateratuak egitea, olerkiak errezitatzea eta bertsoak kantatzea, eta, zeregin horretan, hizkuntzaren balio sinbolikoak eta baliabide erretoriko garrantzitsuenak ezagutzea.

        Antzerki-lanak edo zatiak iruzkinak eginez eta dramatizatuz irakurtzea, eta antzerki-testuaren forma-ezaugarriak ezagutzea.

        Beste hizkuntza estetiko batzuk irakurtzea, aztertzea eta erabiltzea; esaterako, komikia.

        Plangintza egin ondoren, literatura-asmoko testuak sortzea; horretarako, hausnartu eta ereduak aztertu ondoren, sormena, itxura egitea, eraldaketa edo lanketa sustatzeko teknikak erabiliko dira, bai eta irakurketan barneratutako zenbait ikaskuntza ere.

        Planifikatu ondoren, irakurritako testuari dagokionez norberak izan dituen bizipenei buruzko balorazioak egitea.

        Planifikatzeko, testualizatzeko eta berrikusteko prozedurak bultzatzea, egokitasun, koherentzia, kohesio eta zuzentasun egokia lortzeko.

        Informazio-teknologiak gero eta gehiago erabiltzea, nork bere literatura-asmoko testuak sortzeko.

        Ikastetxeko liburutegia, liburutegi publikoa eta liburutegi birtualak laguntzarekin erabiltzea.

        Ikasgelan eta ikastetxean antolatutako literatura-jardueretan parte hartzea.

        Irakurtzeko autonomia etengabe eskuratuz joatea eta literatura plazera lortzeko iturritzat eta beste errealitate, kultura eta mundu batzuk ezagutzeko iturritzat hartzea.

        Ahozko literatura, kultura transmititzeko eta norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko baliabidetzat hartzea.

        Literatura-sorkuntzei dagokienez, sentiberatasun estetikoa lortzea eta sorkuntza- eta estilo-elementuak balioestea.

        Literatura-testuen balio esplizituei dagokienez, jarrera kritikoa izatea.

    Berrogeita hamaika. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Bigarren maila. Oinarrizko gaitasunak.

    Bigarren mailako edukien 5. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

      Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate-seinaletzat hartzea.

      Egungo euskal gizartean eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna existitzen direla onartzea, eta, horretarako, hainbat hizkuntzatako testuak bilatzea, irakurtzea eta entzutea.

      Euskarak historian izan duen bilakaera eta dituen aldaerak (euskalkiak) ezagutzea, ereduetan oinarrituz, azterketa bateratuak eginez eta testuak entzunez; horrela, beste edozein kasutan bezala, bizirik dagoen eta etengabe aldatzen ari den hizkuntzatzat hartuko da. Horrez gainera, ikasleak ohartuko dira hizkuntzaren ikuspegitik aldaera guztiek balio bera dutela; hau da, ez dagoela besteak baino hobea den aldaerarik.

      Nork bere euskalkia erabiltzea eta gainerakoak hizkuntza-aberastasunaren ezaugarritzat aintzat hartzea.

      Hizkuntza estandarra (euskara batua), hizkuntza-aldaera desberdina duten hiztunen arteko komunikazio-tresnatzat ezagutzea.

      Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuen esanahia interpretatzea, horiei erreferentzia egiten dieten testuen azterketa bateratuan oinarrituz.

      Hizkuntzei eta hiztunei erreferentzia egiten dieten oinarrizko kontzeptuak ezagutzea (eleanitza, elebakarra, elebiduna, erabilera-eremua, hizkuntza ofiziala, ama-hizkuntza&); horretarako, gai horiei buruzko ahozko eta idatzizko testuen ereduak aztertuko dira.

      Gaztelaniaren eta euskararen arteko ukipena dela eta, hizkuntza erabiltzean sortzen diren kalko okerrak antzematea eta zuzentzea; horretarako, euskararen hitz eta adierazpen berezkoak ezagutu eta erabiliko dira.

      Barneratutako ezagutzak erabiliz, ikastetxeko eta inguruko egoera soziolinguistikoari behatzea eta aztertzea.

      Hizkuntzak garatzeko, sustatzeko eta normalizatzeko erakundeak ezagutzea.

      Hizkuntza desberdinen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen berreskurapen-prozesuaren aldekoa. Horretarako, euskara erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatuko dira.

    Berrogeita hamabi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Bigarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan parte hartzea eta ohiko komunikazio-egoeretan euskara erabiltzea.

    1. Ea euskara erabiltzen duen hainbat komunikazio-eremutan.

    2. Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sormenarekin lotuta antolatzen diren jardueretan.

    3. Ea erabiltzen duen bere euskalkia, hala eskatzen duten komunikazio-egoeretan.

    Berrogeita hamahiru. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Bigarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Euskal literaturaren ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea, norberaren ahoz komunikatzeko baliabideak aberasteko.

    1. Ea identifikatzen dituen euskal literaturaren oinarrizko ahozko adierazpenak.

    2. Ea dakizkien buruz bertsoak eta kantuak (tradiziokoak nahiz egungoak), eta errezitatu nahiz abesten dituen.

    3. Ea etorri handiz eta bizi narratzen dituen ipuinak, txisteak...

    4. Ea esanahia interpretatu eta erabiltzen dituen euskal kulturaren ondarean aurki daitezkeen adierazpen, esaera edota atsotitzak.

    5. Ea erabiltzen dituen tradizioko literatura-adierazpenetatik jasotako baliabideak, bai adierazpen ludikoetan bai afektiboetan.

    Berrogeita hamalau. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Hirugarren maila. Oinarrizko gaitasunak.

    Hirugarren mailako edukien 3. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Literatura-hezkuntza.

      Gazte-literaturako eta literatura klasikoko obrak edo obra-zatiak (ikasleen adinerako egokiak direnak) autonomiaz edo norbaiten laguntzaz irakurtzea, konplexutasun-mailaren arabera; horretarako, bide bat jarraituko da, eta irakurleak dituen ezagutzak izango dira oinarri.

      Euskal literaturako nahiz gaztelaniazko literaturako ereduzko obrak eta literatura unibertsaleko erreferente nagusiak ezagutzea; horretarako, obra-zatien iruzkin bateratuak egingo dira, eta, ondoren, ikasturtean landutako literatura-aldi eta egile handiekin lotuko dira, bai euskal literaturakoak, bai gaztelaniazko literaturakoak eta baita literatura unibertsalekoak ere.

      Literatura-testua irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren, aztertzen eta interpretatzen laguntzen duten estrategiak eta teknikak erabiltzea.

      Ipuinak eta eleberriak iruzkinak eginez eta modu adierazkorrean irakurtzea, eta obrako pertsonaiak, ahotsa eta narrazio-ikuspegia aintzat hartzea.

      Olerkien iruzkin bateratua egitea eta errezitatzea; aldi berean, behin eta berriz aipatzen diren gaiak autoreek nola lantzen dituzten konparatuko da, eta, horrez gainera, elementu sinbolikoen eta olerkien erretorika- eta metrika-baliabideen funtzioa balioetsiko da.

      Antzerki-lanak edo zatiak iruzkinak eginez eta dramatizatuz irakurtzea, eta gaiari eta formari dagokienez dituzten zenbait ezaugarri ezagutzea.

      Literatura-testuak alderatzea, hainbat ikuspuntu kontuan hartuta: testuingurua, mugimenduak...

      Irakurgaiak oinarri hartuta, tradizioko literatura-genero handiak bereiztea eta horien ezaugarri nagusiak ezagutzea.

      Ahozko euskal literaturan (tradiziozkoa eta tradiziozkoa ez dena) dauden generoen (lirikoa, narrazioa eta dramatikoa) oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, bai eta horiek buruan gordetzea eta transmititzea errazten duten literatura-baliabideak ezagutzea ere; horretarako, hain zuzen, irakurketen iruzkin bateratuak egin, ikus-entzunezko materialak ikusi eta entzun, edota antzezlanetara edo musikaz lagundutako olerki-entzunaldietara joan beharko da.

      Literatura-aldi garrantzitsuen ezaugarri nagusien oinarrizko ezagutza izatea, bai eta landutako mugimenduena ere.

      Plangintza egin ondoren, literatura-asmoko testuak sortzea; horretarako, hausnartu eta ereduak aztertu ondoren, sormena, itxura egitea, eraldaketa edo lanketa sustatzeko teknikak erabiliko dira, bai eta irakurketan barneratutako zenbait ikaskuntza ere (mezu klasikoa gaur egunera egokitzea&).

      Literatura-lanei buruz norberak dituen iritziak ematea eta lan xumeak sortzea.

      Informazio-teknologiak erabiltzea nork bere literatura-asmoko testuak sortzeko.

      Ikastetxeko liburutegia, liburutegi publikoa eta liburutegi birtualak autonomiaz erabiltzea.

      Ikasgelan, ikastetxean eta komunitatean antolatzen diren literatura-jardueretan parte hartzea.

      Irakurtzeko autonomia eskuratzea eta literatura plazera lortzeko iturritzat eta beste errealitate, kultura eta mundu batzuk ezagutzeko iturritzat hartzea.

      Ahozko literatura, kultura transmititzeko eta norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko baliabidetzat hartzea.

      Literatura-sorkuntzei dagokienez, sentiberatasun estetikoa lortzea eta sorkuntza- eta estilo-elementuak aintzat hartzea.

      Literatura-testuen balio esplizituei eta inplizituei dagokienez, jarrera kritikoa izatea.

    Berrogeita hamabost. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Hirugarren maila. Oinarrizko gaitasunak.

    Hirugarren mailako edukien 5. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

      Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate-seinaletzat hartzea.

      Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan hitz egiten diren hainbat hizkuntzatan sortutako testuak irakurtzea eta entzutea, egungo euskal gizartearen eleaniztasun-egoera konplexuaz jabetzeko.

      Ereduetan oinarrituz, azterketa bateratuak eginez eta testuak entzunez, euskarak historian izan duen bilakaera eta dituen aldaerak (euskalkiak) ezagutzea; horrela, beste edozein kasutan bezala, bizirik dagoen eta etengabe aldatzen ari den hizkuntzatzat hartuko da. Horrez gainera, ikasleak ohartuko dira hizkuntzaren ikuspegitik aldaera guztiek balio bera dutela; hau da, ez dagoela besteak baino hobea den aldaerarik.

      Ahozko eta idatzizko testuetan, euskalkiak eta gaztelaniako dialektoak nahiz horiek dituzten funtzioak ezagutzea.

      Bakoitzaren euskalkia aintzat hartzea eta erabiltzea, era askotako erregistroaren adibide gisa.

      Hizkuntza estandarrak (euskara batua) hizkuntza-aldaera desberdina duten hiztunen arteko komunikazio-tresnatzat duen funtzioa ezagutzea.

      Gaztelaniak eta bere geografia-aldaerek izan duten bilakaera ezagutzea, testuak norbaiten laguntzaz irakurriz eta entzunez: Andaluziako gaztelania, Extremadurakoa, Kanarietakoa, Amerikakoa...

      Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuen esanahia interpretatzea, horiei erreferentzia egiten dieten testuen azterketan oinarrituz.

      Hizkuntzen arteko ukipen-egoeren ondorioz sortzen diren oinarrizko fenomenoak ezagutzea, bai eta hizkuntzei eta horien hiztunei erreferentzia egiten dieten oinarrizko kontzeptuak ere (eleanitza, elebakarra, elebiduna&); horretarako, hizkuntza bakoitzak inguruan duen garrantziari behatu eta gai horiei buruzko ahozko testuak eta testu idatziak aztertuko dira, ereduetan oinarrituz.

      Gaztelaniaren eta euskararen arteko ukipena dela-eta, hizkuntza erabiltzean sortzen diren kalko okerrak antzematea eta zuzentzea; horretarako, euskarak berezkoak dituen hitz eta adierazpenak ezagutu eta erabiliko dira.

      Barneratutako ezagutzak erabiliz, ikastetxeko eta inguruko egoera soziolinguistikoa hautematea.

      Hizkuntzak garatzeko, sustatzeko eta normalizatzeko erakundeak ezagutzea.

      Hizkuntza desberdinen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen berreskurapen-prozesuaren aldekoa. Horretarako, euskara erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatuko dira.

    Berrogeita hamasei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Hirugarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

  2. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Euskal literaturaren ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea, norberaren ahoz komunikatzeko baliabideak aberasteko.

    1. Ea identifikatzen dituen ahozko literaturaren hainbat adierazpenen oinarrizko ezaugarriak, bai eta dagokien generoa ere.

    2. Ea buruz dakizkien bertsoak eta kantuak (tradiziokoak nahiz egungoak), eta errezitatu nahiz abesten dituen.

    3. Ea ipuinak, txisteak... etorri handiz eta bizi narratzen dituen.

    4. Ea esanahia interpretatu eta erabiltzen dituen euskal kulturaren ondarean aurki daitezkeen adierazpen, esaera edota atsotitzak.

    5. Ea sormenez erabiltzen dituen literatura-adierazpen herrikoietatik jasotako baliabideak, ahozko adierazpen ludikoetan eta afektiboetan.

    Berrogeita hamazazpi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Laugarren maila. Oinarrizko gaitasunak.

    Laugarren mailako edukien 3. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Literatura-hezkuntza.

      Euskal literaturako eta gaztelaniaz idatzitako literaturako obrak edo obra-zatiak (adin horretarako egokiak direnak) autonomiaz edo norbaiten laguntzaz irakurtzea, konplexutasun-mailaren arabera, eta, horrez gainera, obra eta egile garrantzitsuenak nahiz horien kultura-testuingurua ezagutzea.

      Euskal literaturaren eta gaztelaniaz idatzitako literaturaren nahiz horien kultura-testuinguruaren oinarrizko ezagutza izatea: bilakaera, ezaugarriak, egileak eta obrak; horretarako, obra-zatien iruzkinak egin, antzezpenetara joan, filmak ikusi eta olerkiak errezitatuko dira. Halaber, beste arte-mota batzuekin lotzea (esaterako, margolaritzarekin).

      Denboran garrantzi gehien izan duten literatura unibertsaleko obrak eta egileak ezagutzea; horretarako, obra-zatien iruzkinak egin, antzezpenetara joan, filmak ikusi eta olerkiak errezitatuko dira. Halaber, beste arte-mota batzuekin lotzea (esaterako, margolaritzarekin).

      Landutako literatura-testuak testuinguruan jartzea: obra, egile eta mugimendu garrantzitsuenak.

      Obrak iruzkinak eginez eta espresioa landuz irakurtzea eta egitura eta narratzaile desberdinak dituzten olerkiak edo olerki zatiak errezitatzea.

      Literatura-testua aztertzen eta interpretatzen laguntzen duten estrategiak eta teknikak erabiltzea.

      Literatura-testuen iruzkin bateratua egitea; aldi berean, behin eta berriz aipatzen diren gaiak hainbat autorerengan eta garaitan nola landu diren konparatzea, eta aintzat hartzea elementu sinbolikoen eta olerkien erretorika- eta metrika-baliabideen funtzioa.

      Plangintza egin ondoren, literatura-asmoko testuak sortzea; horretarako, hausnartu eta ereduak aztertu ondoren, sormena, itxura egitea, eraldaketa edo lanketa sustatzeko teknikak erabiliko dira, bai eta irakurketan barneratutako zenbait ikaskuntza ere (mezu klasikoa gaur egunera egokitzea&).

      Azterketa eta plangintza egin ondoren, irakurritako literatura-testuen iruzkin kritikoak egitea; horretarako, egitura errazak eta argudiatuak hartuko dira oinarri.

      Informazio-teknologiak erabiltzea nork bere literatura-asmoko testuak sortzeko.

      Ikastetxeko liburutegia, liburutegi publikoa eta liburutegi birtualak autonomiaz erabiltzea.

      Ikasgelan, ikastetxean eta komunitatean antolatzen diren literatura-jardueretan parte hartzea.

      Irakurtzeko autonomia eskuratzea, eta literatura hartzea plazera lortzeko iturritzat eta beste errealitate, kultura eta mundu batzuk ezagutzeko iturritzat.

      Ahozko literatura, kultura transmititzeko eta norberaren kultura-nortasuna eraikitzeko baliabidetzat hartzea.

      Literatura-sorkuntzei dagokienez, sentiberatasun estetikoa lortzea eta sorkuntza- eta estilo-elementuak aintzat hartzea.

      Literatura-testuen balio esplizituei eta inplizituei dagokienez, jarrera kritikoa izatea.

    Berrogeita hemezortzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Laugarren maila. Oinarrizko gaitasunak.

    Laugarren mailako edukien 5. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala.

      Hizkuntzak hartzea pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate-seinaletzat.

      Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan hitz egiten diren hainbat hizkuntzatan sortutako testuak irakurtzea eta entzutea, egungo euskal gizartearen eleaniztasun-egoera konplexuaz jabetzeko.

      Ereduetan oinarrituz, azterketa bateratuak eginez eta testuak entzunez, euskarak historian izan duen bilakaera eta dituen aldaerak (euskalkiak) ezagutzea; horrela, beste edozein kasutan bezala, bizirik dagoen eta etengabe aldatzen ari den hizkuntzatzat hartuko da. Horrez gainera, ikasleak ohartuko dira hizkuntzaren ikuspegitik aldaera guztiek balio bera dutela; hau da, ez dagoela besteak baino hobea den aldaerarik.

      Bakoitzaren euskalkia aintzat hartzea eta erabiltzea, era askotako erregistroaren adibide gisa.

      Hizkuntza estandarrak (euskara batua) hizkuntza-aldaera desberdina duten hiztunen arteko komunikazio-tresnatzat duen funtzioa ezagutzea.

      Azterketa gidatuak eginez eta testuak trukatuz, gaztelaniaren bilakaera historikoa eta, latina oinarri hartuta, hizkuntza erromanikoek eta horien aldaerek izan duten bilakaera ezagutzea; halaber, egun munduan duten egoera zein den jakitea.

      Hizkuntzen arteko ukipen-egoeren ondorioz sortzen diren zenbait fenomeno (gehiengoaren hizkuntza, hiztun gutxiko hizkuntza, hizkuntza gutxitua, nazioarteko hizkuntza frankoa, elebitasuna, diglosia, hizkuntza-ordezkapena&) eta hizkuntzei nahiz hiztunei erreferentzia egiten dieten oinarrizko kontzeptuak (ama-hizkuntza, eleanitza, elebakarra, elebiduna...) ezagutzea; horretarako, hizkuntza bakoitzak inguruan duen garrantziari behatu eta gai horiei buruzko ahozko testuak eta testu idatziak aztertuko dira, ereduetan oinarrituz.

      Diagnosia eginez eta barneratutako ezagutzak erabiliz, inguruko egoera soziolinguistikoa hautematea.

      Hizkuntza bat desagertu, indartu eta zabalaraz dezaketen zenbait faktore (historikoak, gizartekoak eta politikoak) ezagutzea eta horiek ikuspegi kritikotik balioestea.

      Herritarren hizkuntza-eskubideei eta -betebeharrei buruzko legediak ezagutzea, eta hizkuntzak ofizialtzat onartzeak horien iraupenerako duen garrantzia balioestea.

      Hizkuntzei buruzko aurreiritziak izatearen edo horien agerpenen ondorioak ezagutzea eta ikuspegi kritikoz balioestea, ikaslea norberaren jarrerarekiko iritzi kritikoak garatuz joan dadin.

      Hizkuntzak garatzeko, sustatzeko eta normalizatzeko erakundeak ezagutzea.

      Hizkuntza desberdinen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen berreskurapen-prozesuaren aldekoa. Horretarako, euskara erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatuko dira.

    Berrogeita hemeretzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Laugarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan parte hartzea eta ohiko komunikazio-egoeretan euskara erabiltzea.

    1. Ea euskara erabiltzen duen hainbat komunikazio-eremutan.

    2. Ea parte hartzen duten euskal kulturaren transmisioarekin eta sormenarekin lotuta antolatzen diren jardueretan.

    3. Ea erabiltzen duen bere euskalkia, hala eskatzen duten komunikazio-egoeretan.

    4. Ea ezagutzen dituen euskararen normalizazioa sustatzen duten erakundeak eta ekimenak, eta horien garrantzia balioesten duen.

    Hirurogei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Euskara eta literatura eta Gaztelania eta literatura. Laugarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Euskal literaturaren ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea, norberaren ahoz komunikatzeko baliabideak aberasteko.

    1. Ea identifikatzen dituen ahozko literaturaren hainbat adierazpenen oinarrizko ezaugarriak, bai eta dagokien generoa ere.

    2. Ea buruz dakizkien bertsoak eta kantuak (tradiziokoak nahiz egungoak), eta errezitatu nahiz abesten dituen.

    3. Ea hizkuntza informaleko adierazpenak etorri handiz erabiltzen dituen.

    4. Ea esanahia interpretatu eta erabiltzen dituen euskal kulturaren ondarean aurki daitezkeen adierazpen, esaera edota atsotitzak.

    5. Ea sormenez erabiltzen dituen literatura-adierazpen herrikoietatik jasotako baliabideak, ahozko adierazpen ludikoetan eta afektiboetan.

    Hirurogeita bat. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

    Gizarte Zientziak, Geografia eta Historiari dagokion curriculuma ordeztu eta honela idatzita geratuko da:

    Gizarte-zientziak, geografia eta historia.

    Sarrera.

    Hezkuntzaren funtzio sozializatzailea, hein handi batean, honako puntu hauetan datza: batetik, ikasleei beren gizartearen berri ematean, bai iragan historikoaren eta gaur egungo antolakuntza eta funtzionamenduari dagokiona, bai bizi diren lurraldeari dagokiona, baita hango arazoei dagokiena ere; eta, bestetik, herritar gisa beren betebeharrei aurre egiten eta dituzten eskubideez balia ditzaten prestakuntza ematean, partaidetza, tolerantzia eta elkartasunezko jarrerak bultzatuta.

    Horrenbestez, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaiaren helburua honako hau da: ikasleek beren munduaren errealitatea hobeto ezagutzeko beharrezkoak diren ezaguerak, trebetasunak eta jarrerak ikastea, alderdi fisikoak, sozialak zein kulturalak barnean hartzen direla, eta baita iraganeko eta egungo esperientzia kolektiboak ere, eta gizartean dagoen bizimoduaren espazioa ere kontuan hartuta. Hala, ikasgai honek elementu esanguratsuak ematen ditu inguruneko alderdi fisikoak ondo ezagutzen dituzten herritarrak trebatzeko; herritar horiek arduratsuak eta solidarioak izan beharko dute eta gaur egungo gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala aintzat hartu beharko dituzte, bereziki egungo euskal gizartekoa; bestalde, naturarekiko, beren buruarekiko eta besteekiko harreman berrien bila dabiltzan herritarrak prestatzeko elementuak ere ematen ditu.

    Beste alde batetik, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgairako curriculum-proposamen honek lagungarri izan nahi du ikaskuntzaren arloetako oinarrizko gaitasunak modu eraginkorrez gara daitezen. Zehatzago esanda, helburua ikasleei beren burua hobeto ulertzen laguntzea da, pertsona bakarrak balira bezala, baina gizartean beste batzuekin batera bizi dira, eta haiekin taldeetan antolatu behar dute, helburu edo maila guztietan (familia, eskola, bizilagunak, udalerria, nazioa, etab.). Talde horiek hobeto ezagutzen laguntzea da helburua, eta, halaber, talde horietan modu aktiboan parte hartzen laguntzea. Talde horiek interaktiboak dira; denboraren poderioz berrantolatu dira eta hainbat jatorritako bizikidetza-gatazkak eta tentsioak izan dituzte eta izaten ari dira. Nahitaezkoa da gatazka horiei aurre egitea bake- eta demokrazia-prozesuen bidez.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaiak ezaguera, trebetasun eta jarrera horietan sakontzea du helburu, aurreko etapan ikasleek ikasitakoa abiapuntu hartuta. Izan ere, Lehen Hezkuntzan, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen arloko ezaguerak barneratzeko, modu globalean eta ikasleen esperientzien bidez hurbiltzen ziren errealitatera, alderdi indibidual, subjektiboak eta norberaren bizipenak azpimarratzen zirela. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gizartearen ezagueran sakondu egiten da, gizartearen errealitaterako hurbilketa analitikoagoa proposatzen baitu: kontzeptuak dibertsifikatu egiten dira; ezaguera zientifikoekin zerikusia duten prozedurak konplexuagoak dira; espazio-denborak hainbat eskalatan aztertzen dira eta jarrerak eta balioak sendotzen hasten dira.

    Horri esker, ikasgai honen diziplina-ikuspegia sendotu egiten da, eta Geografia eta Historia hartzen dira oinarrizko erreferentziatzat. Bi diziplina horiek gizarte-arloaren ardatzak dira, gizakiaren eta gizartearen errealitatea ikuspegi global eta integratzaile batekin hartzen baitute aintzat; eta, gainera, gertaera sozialak egituratzeko ahalmen handiagoa ematen dute eta beste diziplina batzuetako elementu komunak eta jakintzak ematen dituzte, berez diziplina anitzekoak baitira. Historiak ezaguerak eta metodoak eman behar dizkie ikasleei, gizarteen bilakaera denboraren joanean nolakoa izan den uler dezaten; eta Geografiak, berriz, espazioaren dimentsioa hartu behar du kontuan. Dena dela, egungo gizakiaren eta gizartearen errealitatea ulertzeko, nahitaezkoa da Gizarte Zientziaren arloa osatzen duten diziplinak ere kontuan hartzea, eta horiek errealitate hori aztertzeko hainbat ikuspegi ematen dituzte. Esate baterako, Ekonomia, Soziologia, Artearen Historia eta Ekologia ikasgaiak dira errealitate hori ulertzeko osagarriak.

    Hortaz, batetik, ikasgaiak gizarteen espazio-dimentsioari eta lurralde-osaerari buruzko oinarrizko ideiak ematen ditu, tokikoak zein mundukoak; horrezaz gainera, gizarteek beren ingurune fisikoarekin duten harreman-printzipioen berri ematen die ikasleei, eta, horri esker, emakumezkoek eta gizonezkoek espazioan nola jokatzen duten eta ingurunearen potentzialtasunak eta mugak balioesteko gai izango dira. Lagungarria da, halaber, ikasleek honako hauen berri sakonago izan dezaten: gizarteen espazio-antolakuntza, haien demografia-, ekonomia- edo giza dimentsioak, gizakiaren esku hartzeko moduak eta ingurumenaren gaineko eragina.

    Bestalde, gizarte-gertaerak eta fenomenoak beren testuinguruan ulertzeak eta gizartean izandako aldaketa historikoen prozesuak aztertzeak zentzua du gaur egungo gizartearen ezaugarri eta arazo nagusiak balioesteko, ulertzeko eta epaitzeko. Ikuspegi hori kontuan hartuta, komeni da ikasleei behar adinako ezaguera globala ematea, denboraren joanean gizakiak egungo errealitatea nola eratu duen interpretatzeko, eta denbora historikoa ulertzeko esparru orokorra izan dezaten.

    Ikasgai honek ekarpen garrantzitsuak egin diezazkioke hezkuntza-gaitasunetako zenbait arlori; batik bat, esate baterako, honako gaitasun hauekin zerikusia dutenei: gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, giza eta arte-kulturarako gaitasuna eta ikasten ikasteko gaitasuna. Ahaztu gabe matematikarako gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

    Edukiak eta ebaluazio-irizpideak mailaka antolatu dira eta irizpide guztiek balioespenerako zenbait adierazle dituzte. Argiago azaltze aldera, edukiak multzoka antolatu dira, eta haien alderdi zehatzak, berriz, epigrafetan.

    Eduki komunak izeneko hasierako multzoan geografiako eta historiako oinarrizko alderdien irakaskuntza erantsi da maila guztietan; prozedurak orokorrak dira, edo, hala dagokionean, jarrerei buruzkoak. Curriculumean hasierako multzoa eranstearen helburua hauxe da: eduki horiek azpimarratzea, eta gainerako guztiak esparru horren barruan garatu beharrekotzat hartzea. Bestalde, denboraren joanean gizarteak nolakoak izan diren ikasteko, kronologia-irizpidea hartu da kontuan etapa guztian.

    Lehen mailan, inguruneen edo naturaren esparruak lantzen dira, elementuen arteko harremanaren ingurukoak zein lurraldea egituratzean giza taldeekin izandako harremanen ingurukoak; halaber, munduaren eremuari espazio-erreferentzia egiten zaio, eta, bereziki azpimarratu dira euskal, espainiar eta europar eremuak. Biodibertsitatea zaintzen laguntzeko, biodibertsitateari buruzko balioespena eta harekiko kontzientzia izatea dira eduki horiekin guztiekin zerikusia duten jarrerak, eta 2. eduki-multzoan lantzen dira, Lurra eta ingurune naturalak.

    Maila horretan, gizarte historikoen bilakaera lantzen da, hastapenetatik Erdi Arora arte. Esparru horren barruan, gizarteen bilakaera ahalik eta nabarmenen erakusten duten alderdiak azpimarratzen dira, baita, denboraren ikuspegia abiapuntu hartuta, egungo gizarteak nola eratzen diren ikusarazten duten alderdi esanguratsuenak ere. Mundua eremutzat hartuta, eta, bereziki, Europa, gure herrialdeko Historiaren ezaugarriak erantsi dira. 3. blokeak honako eduki hauek biltzen ditu: historiaurreko gizarteak, lehendabiziko zibilizazioak eta Antzinaroa.

    Bigarren mailan, honako hauek lantzen dira: biztanleria, demografiaren gorabeherak eta joerak eta horien ondorioak; gaur egungo gizarteen ezaugarriak, bereziki euskal, espainiar eta europar gizarteetakoak, eta horien egituren eta aniztasunaren berri ematen da; horrezaz gainera, hirietako bizimoduak eta hiri-espazioen ezaugarriak ere lantzen dira (2. eduki-multzoa: biztanleria eta gizartea). Horrekin batera, bilakaera historikoa aztertzen jarraitzen da, Erdi Aroko gizarteekin hasi eta Estatu modernoa eratu arte. 3. eduki-multzoan, Industriaurreko gizarteak izenekoan, garrantzi handia ematen zaie garai hartako Iberiar penintsulari, Erdi Aroko penintsulako lurraldearen aniztasunari, monarkia hispaniarrari eta Amerikako kolonizazioari, baita historia-epe horietan euskaldunek izandako parte-hartzeari ere.

    Hirugarren eta laugarren mailan, espezializazioa handiagoa da, eta egungo munduaren azterketa da elementu komuna; hainbat ikuspegi osagarritatik lantzen da.

    Horrenbestez, hirugarren mailan, ekonomia-jarduerak eta horiek eragiten dituzten espazioak eta paisaiak abiapuntu hartuta, antolaketa politikoa eta eremu geopolitiko eta ekonomiko handien espazio geografikoa aztertzen da, baita gaur egungo mundu interdependente honen aldaketak eta arazoak ere; giza garapenean dauden desberdintasunak azpimarratzen dira bereziki. 2., 3., 4. eta 5. eduki-multzoek biltzen dituzte eduki horiek. Hau da, Ekonomia-jarduera eta espazio geografikoa; Ekonomia-jarduerak Euskadin eta horien eragina ingurumenean; Antolaketa politikoa eta espazio geografikoa; eta Gaur egungo munduaren aldaketak eta desorekak, hurrenez hurren.

    Laugarren mailan, egungo gizarteen bilakaera eta ezaugarriak lantzen dira. Gaur egungo gizartearen oinarri historikoen azterketak honako hauek biltzen ditu: XVIII. mendeaz geroztik XX. mendearen erdira arte izandako aldaketa ekonomikoak, politikoak eta sozialak, gaur egungo munduaren egitura politikoa eta ekonomikoa, integrazio-prozesuak, aldaketa sozialak, artearen joera berriak, botere-guneak eta tentsio-guneak. Esparru horretan, bereziki azpimarratzen da Espainian estatu demokratikoa nola eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoa nola gauzatu zen eta Espainiaren integrazioa eta partaidetza Europar Batasunean. Eduki horiek 2. eduki-multzoari Egungo gizartearen oinarri historikoak, 3. eduki-multzoari Mundua gaur egun eta 4. eduki-multzoari Arte-hizkuntzak dagozkie.

    Ikasgai honen helburuak eta edukiak hautatzean, kontuan hartu dira etapa honetako Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza eta Etika eta gizabide hezkuntza ikasgaiak, gizartearekin zerikusia duena osatzen baitute. Lotura duten alderdiak aukeratzerakoan, kontuan hartu da ikasgaiarekin lotutako ikuspegi espezifikoa izatea edota ikuspegi osagarria izatea. Bestalde, ikasgaia lantzeko, etapa honen izaera bikoitza ere kontuan hartu da: azkena eta propedeutikoa.

    Ikasleen adimenaren garapena dela-eta pentsaera konkretutik formalera bigarren hezkuntzan ikasgai hau irakastea eta ikastea errazagoa bada ere, diziplina konplexuak dira eta ikasleek zailtasunak izaten dituzte espazioaren eta denboraren nozioak ulertzeko, giza eta gizarte-gertaerak azaltzean sortzen diren arrazoi askotarikoak eta intentziozkoak ulertzeko edo hainbeste informazio jasotzeko. Horregatik, beraz, nahitaezkoa da maila guztietan lan jarraitua egitea, etapa guztian pixkanaka-pixkanaka nozio horiek guztiak barneratzeko. Ikasgaia ikasgelan lantzerakoan, halaber, ikasle-aniztasunera egokitu behar da, curriculum-materialak erabilita, indartzeko edo osatzeko lanak eginda, beste bitarteko batzuk erabilita (idatziak, ikus-entzunezkoak, grafikoak&), ikasleen motibazioa kontuan hartuta, azalpen- eta ikerketa-estrategiak txandakatuta, pedagogia-teknikak erabilita (esaterako, taldekako lanak).

    Informazioa modu egokian erabiltzearekin zerikusia duten teknikak eman behar zaizkie ezagutzera, behaketaren edo dokumentazioaren bitartez; informazioa nola erabili, antolatu, grafikoki nola eman edo nola hedatu; halaber, diziplina bakoitzaren berezko prozedurak eta teknikak barneratzeko lagungarriak diren lanak egin behar dira. Izan ere, horrekin guztiarekin lortu behar da ikasleek jasotzen dituzten ezaguerak itxiak ez izatea, eta, ikasgai hau abiapuntu dela, etorkizunean pixkanaka eta modu autonomoan beren kabuz ikasteko gaitasuna izatea.

    Ez dugu ahaztu behar, halaber, gertuen duten errealitatea ere ezagutu behar dutela ikasleek, eta errealitate hori oinarri izango dutela urrutiago dauden errealitateak ulertzeko, urrutiko errealitate horien partaide aktibo eta kide ere badira eta. Alde horretatik, Europan, aldaketa garrantzitsuak gertatzen ari dira; bateratze-prozesua garrantzi handiko proiektua da, eta etorkizun zabala du, eta, hein handi batean, gaur egun ikasgeletan ditugun ikasleen belaunaldiak zeresan ikaragarria izango du proiektu horretan. Horrenbestez, berebiziko garrantzia du ikasleak bateratze-prozesuaren ezaugarrien jakitun izatea (jatorria, oinarri ideologikoak, erakundeak, funtzionamendua etab.), baita pixkanaka eratzen ari den antolaketa politikoaren eta sozialaren abantailak eta desabantailak zein izan daitezkeen ere.

    OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO IKASGAI HONEK EGINDAKO EKARPENA.

    Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaiak, bere izaera integratzaileari esker, oinarrizko gaitasunez jabetzen laguntzen du.

    Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunak zerikusi zuzena du ikasgai honekin. Esan daiteke curriculumak oso-osorik laguntzen duela gaitasun horretaz jabetzen; izan ere, ikaskuntzaren helburua da errealitate soziala, egungoa eta historikoa ulertzea. Baina ikasleek hori benetan lortuko dute, baldin eta gizarteen bilakaeraz eta antolaketaz, eta haien lorpenez eta arazoez ikasitakoak gizartean egoki moldatzeko balio badie. Jakina, egungo gizarteen ezaugarriak ulertzen, aniztasuna ulertzen eta gure gizartearen elementu eta interes komunak ulertzen laguntzen du, eta, ondorioz, elkarbizitza errazten duten sentimendu komunak sortzen ere laguntzen du.

    Horrenbestez, honako hau da ikasgai honetan egin beharreko eginkizun garrantzitsua: ikasleei euskal gizarte askotarikoan integratzen laguntzea; integratze-prozesua kritikoa eta eraikitzailea izango da, iragan luze eta konplexua kontuan hartuta. Testuinguru horretan, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaiak lagungarri izan behar du arazoei modu baketsuan eta demokratikoki aurre egingo dieten herritarrak prestatzeko, betiere nork bere nortasunari eusten diola eta gainerakoena errespetatzen duela.

    Trebetasun sozialak barneratzen ere laguntzen du ikasgaiak. Alde batetik, iraganeko edo gaur egungo giza jarduerak ulertu ahal izateko, ikasleek gai izan behar dute jarduera horiek gertaera-garaia kontuan hartuta ikusteko, eta, hala, gainera, beste baten lekuan jartzeko gaitasuna izango dute, enpatia, alegia. Bestalde, trebetasun sozialak izango dituzte baldin eta arazoei aurre egiteko elkarrizketa eta balioespena nahitaezko bideak direla ulertzen badute, edo beren iritziekin bat ez datozen bestelako iritziak dituzten pertsonak errespetatzen badituzte; gainera, elkarlana edo debateak egitea proposatuta, balio horiek aplikatzea aurreikusten da, lan-mota horietan nork bere ideiak adieraz baititzake eta besteenak entzun eta errespetatzen baitira. Hainbat errealitate sozial, gaur egungoak edo historikoak, ezagutzeak edo beste kulturek egindako ekarpenei balioa emateak trebetasun sozialak garatzen laguntzen du, zeharka bada ere. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaia hori guztia posible izan dadin beharrezkoak diren jarrerak sortzeko ere baliagarria da. Berezkoa du zientzia bereziaren izaera, ez da gai ziurtasun erabatekoak sortzeko, baina, era berean, interpretazio hobeak eta zehatzagoak bilatzea eskatzen du; horrek, halaber, bizikidetzarako eta arazoei aurre egiteko funtsezko bi jarrera lantzen laguntzen du: erlatibismoa eta zorroztasuna, eta ñabardurak lantzea.

    Gizarte-zientziek ekarpen garrantzitsuak ere egin ditzakete, besteekiko harremanak kontuan hartuta pertsona bakoitzak bere burua bakar eta errepikaezin eraiki dezan. Gizabanako bakoitzak besteekin izandako harremanen bidez eratzen ditu bere nortasuna, izaera eta portaera; batetik, hainbat taldetako partaide da, eta horien eraginak eta horien kultura-erreferentzia espezifikoak ditu abiapuntu; eta, bestetik, kulturen artean gero eta ugariagoak diren harremanak ere abiapuntu ditu, bai lurralde bakoitzean izaten direnak gero eta ugariagoak eta konplexuagoak, bai gero eta globalagoa eta interaktiboagoa den gizarte batetik eratorritako fluxu askotarikoek osatzen dituztenak; gizarte horretan, funtzio garrantzitsua dute komunikabideek.

    Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna barneratzeko ere garrantzitsua da ekarpena. Gaitasun horrek, besteak beste, honako alderdi hauek biltzen ditu: giza jardueraren espazio fisikoaren pertzepzioa eta ezagutza, eremu handiena zein hurbileko eremuarena, bai eta bi eremu-moten artean sortzen diren harremanak ere. Giza jardueraren espazioaren pertzepzio zuzena zein zeharkakoa da Geografiaren ardatz nagusietako bat: gertaera sozialen eta ikaslearen bizitzaren beraren espazioa ulertaraztea; hau da, espazioaren dimentsioa ulertaraztea. Gaitasun hori landuko da, eduki geografikoak ikasteak dimentsio horretan eragina duela bermatzen bada; horretarako, berebiziko garrantzia dute espazioak eta paisaiak benetakoak zein irudien bidez adierazitakoak orientatzeko, kokatzeko, erreparatzeko eta interpretatzeko prozesuek.

    Gizakiaren eta ingurunearen arteko harremana eta horrek eragiten duen lurralde-antolakuntzaren berri izatea ere ekarpen garrantzitsua da. Ikasgaiak berak aukera ugari ematen ditu gizakiak espazioa eta haren baliabideak nola erabiltzen dituen aztertzeko; eragiten dituen kalteak aztertzeko ez ezik, baita espazioa eta baliabideak modu arduratsuan erabilita ingurumena babestea eta zaintzea ziurtatzen dituzten ekintzak aztertzeko ere.

    Giza eta arte-kulturarako gaitasunari ere ekarpenak egiten dizkio; zerikusia du, batez ere, arte-adierazpenak ezagutaraztearekin eta haiek balioestearekin. Ekarpen hori gauzatzeko, batetik, artelan garrantzitsuak aukeratu behar dira estiloen edo artisten ezaugarriengatik esanguratsuak direlako, edo kultura-ondarea osatzen dutelako, eta, bestetik, funtsezko osagai teknikoei erreparatzeko eta horiek ulertzeko baliabideak eman behar zaizkie ikasleei, gero artelanak aztertu ahal izan ditzaten. Planteamendu hori oinarri hartuta, artelanei merezi duten balioa ematen irakasten da; pertzepziorako eta sentsibilizaziorako trebetasunak eskuratzen dira; artelanekin hunkitzeko gaitasuna sortzen da, eta, gainera, kultura-ondarea balioesten, errespetatzen eta hura zaintzeko interesa sortzen laguntzen da.

    Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari ere egiten dio ekarpenik; fenomeno sozialak eta historikoak ulertzeko informazioa aurkitzearekin eta hura ulertzearekin zerikusia duten trebetasunekin lotuta dago ekarpen hori; ikasgaia ikasteko nahitaezko elementua da informazioa, neurri handi batean. Bereziki, errealitateari zuzenean eta zeharka erreparatzetik sortzen den informazioa bilatzen, lortzen eta tratatzen laguntzen du, baita informazioaren iturria idatzia (batez ere, era askotako testu-motak eta informazio-iturri askotarikoak irakurtzeko gaitasuna), grafikoa eta ikus-entzunezkoa denean ere, eta erabiltzen den euskarria bai papera bai informazio- eta komunikazio-teknologien bidez lortutakoa izan daiteke. Honako hauek dira gaitasun hori eskuratzeak dakartzan funtsezko ekarpenetako batzuk: objektibotasunaren eta egokitasunaren irizpideen arabera lortzen den informazioa aukeratzeko irizpideak ezartzea, garrantzitsuak eta hain garrantzitsuak ez diren alderdiak bereiztea, informazio-iturriak ezagutzea eta horiek alderatzea, eta informazioa modu kritikoan barneratzea edo aztertzea.

    Hitzik gabeko hizkuntza, bestalde, askotan erabiltzen da errealitatea ulertzeko, eta oso lagungarria da ikonoen, ikurren eta irudien bidezko hizkuntzak ezagutzeko eta interpretatzeko. Bereziki, eta besteak beste, hauen kasua da: kartografiaren, irudiaren, estatistika-koadroen, diagramen hizkuntza.

    Ikasgai honetan informazioak duen garrantzia dela-eta, bereziak dira gaitasun horren eta hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren arteko harremanak. Irakurtzeak eta idazteak informazioa bilatzen, biltzen eta prozesatzen laguntzen dute, eta arloan erabiltzen diren testuak ulertzeko, osatzeko eta erabiltzeko ere ezinbestekoak dira. Horregatik guztiagatik, ikasgaiak hainbat diskurtso-mota erabiltzeko trebetasunak lortzen laguntzen du, batez ere, deskripzioa, narrazioa, hitzaldia eta argudioa; hiztegia aberasten ere laguntzen du, eta, kontzeptu horiek arlo jakin bati badagozkio ere, ikaslearen ohiko hizkuntzaren zati izan behar lukete, edo ikasgaia bera ikasteko balio funtzionala duten kontzeptuak ulertzeko balio behar lukete.

    Baina, horrezaz gainera, nabarmena da Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaiak gaitasun horrekin duen zerikusia; izan ere, lagungarria da, besteak beste, elkarrizketan jarduteko, epai kritiko eta etikoa osatzeko, ideiak sortzeko, ezaguera egituratzeko, diskurtsoari eta ekintza eta eginkizunei koherentzia eta kohesioa emateko& Komunikatzeak eta elkarrizketan jarduteak, gainera, besteekiko eta ingurunearekiko loturak eta harreman eraikitzaileak izateko trebetasunak izatea eskatzen dute; beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen dute, eta, horiek, ezagutu ahala, errespetatu eta aintzat hartzen dira. Beraz, hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna beharrezkoa da bizikidetzarako eta arazoei aurre egiteko ahalmen eraginkorrerako, eta, era berean, berdintasunerako tresna eta estereotipoak eta adierazpen sexistak, etnizistak eta abar ezabatzeko tresna ere izan daiteke.

    Matematikarako gaitasuna lortzeko ere lagungarria da. Errealitatearen alderdi kuantitatiboak eta espazio-alderdiak ezagutzea lagungarria da gaitasuna lortzeko, baldin eta ikasgaiak honako hauek biltzen baditu: eragiketa errazak, magnitudeak, ehunekoak eta proportzioak, oinarrizko estatistika-nozioak, zenbaki- eta grafiko-eskalak, erreferentzia-sistemak edo forma geometrikoen ezaugarriak, eta, halaber, neurri-irizpideak, informazioen kodifikazio numerikoa eta haren irudikapen grafikoa. Lanabes horiek guztiak errealitate soziala deskribatzeko eta aztertzeko erabilita, ikasleek ikusiko dute horiek aplikatzeko egoera asko daudela, eta, ondorioz, funtzionalago bihurtzen da matematikarako gaitasunean ikasitakoa.

    Ikasten ikasteko gaitasuna, bestalde, ikaskuntza erraztuko duten lanabesak edukitzean datza, eta, horri esker, arazoen ikuspegi estrategikoa lortuko da, eta gerta daitezkeen aldaketak aurreikusten eta horietara modu positiboan egokitzen ikasiko da. Horretarako, ikasgaiak zenbait arrazoibide-mota aplikatzeko ematen dituen aukerak hartu behar dira abiapuntutzat. Batetik, datuen azterketatik abiatutako arrazoibide induktiboa, gizarte-gertaeren eta -egoeren interpretazioak osatzeko; eta, bestetik, arrazoibide hipotetiko deduktiboa, horren bidez beste berri batzuetarako arrazoi anitzeko lehen azalpen-hurbilketak osatzeko. Hori gutxi balitz, gizarte-errealitateak eta ideologiak, baita korronte zientifikoak ere joerak eta aurreiritziak barne hainbat ikuspegitatik lantzea posible denez, lan serioa nahitaezkoa da pentsamendu erlatiboa lantzeko eta herritar bakoitzaren gizarte-errealitateetan oinarrituta nork bere iritzia osatzeko gaitasuna lantzeko. Informazio-iturriei eta horien erabilerari buruzko ezaguerak ere ematen ditu, zenbait bitarteko erabilita, lortutako informazioa bilduz eta sailkatuz, baldin eta informazio horren azterketa egiten bada. Ekarpena bestelakoa ere izan daiteke, pentsatzeko, informazioa antolatzeko, gogoan hartzeko eta berreskuratzeko estrategiak sortzen laguntzen duenean; esaterako, laburpenak, eskemak edo kontzeptu-mapak.

    Ikasgaiak norberaren autonomiari eta ekimenari laguntzeko, nahitaezkoa da plangintza-ekimenak eta horiek gauzatzeko ekimenak bultzatzea, baita erabakiak hartzeko prozesuak bultzatzea ere; erabakiak hartzeko egoerak nabarmenagoak dira eztabaidetan eta bakarka edo taldeka egiten diren lanetan; izan ere, zenbait ekimen biltzen dituzte: ideiak sortzea, aztertzea, plangintza egitea, ekitea, egindakoa berrikustea, aurreikusitako helburuak eta lortutakoak alderatzea eta ondorioak ateratzea. Bestalde, ikasgaian ikasitakoak egiteko eta ekiteko lanabes gisa erabiltzeko balio behar du; hau da, gizarteak nola funtzionatzen duen eta hura nola dagoen antolatuta jakinda eta kritikoki aztertuta, aldez aurretik hobeak diruditen alternatibak irudikatzeko balio behar du, horien arabera jokatzeko. Horrenbestez, partaidetza- eta erreferentzia-taldeen prozesu historikoak aztertzea baliagarria da erabakiak hartzen laguntzeko. Erakundeak ezagutuz gero (horiek nola funtzionatu eta antolatzen diren eta zein eskumen dituzten), hobeto jokatuko da herritar gisa. Mikro eta makroekonomiari buruzko zenbait oinarrizko nozio jakiteak, halaber, familia-ekonomiaren arloan erabakiak hartzen laguntzen du, baita gizarte-bizitzan irizpide hobeekin parte hartzen ere. Beraz, azken batean, gizartea nola antolatzen den eta nola funtzionatzen duen hobeto ulertzeak taldeetan aktiboki eta modu sortzailean parte hartzen laguntzen du. Eta, era berean, lan-arloko etorkizunerako aukerak ikusten laguntzen die ikasleei: politikaren arloan, zuzenbidearen arloan, administrazioan, mota guztietako gizarte-zerbitzuetan, etab.

    Helburuak.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea izango da Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia ikasgaiaren helburua:

    1. Gertaera sozialak bultzatzen dituzten prozesuak eta mekanismoak eta gertaera politiko, ekonomiko eta kulturalen arteko harremanak identifikatzea; ezaguera hori, ondoren, gaur egungo gizarteen bilakaera eragin duten kausak ulertzeko erabiliko da, baita gizarte horietan gizonezkoek eta emakumezkoek betetzen duten zeregina balioesteko eta haiek izaten dituzten arazo nagusiak zein diren ulertzeko ere. Horren guztiaren helburua Historiaren ikuspegi zabala eta kritikoa eskuratzea da.

    2. Ingurune fisikoaren oinarrizko elementuak zenbait eskalatan ezagutzea, kokatzea eta aztertzea, elementu horien arteko harremana ulertzeko, giza taldeek espazioa eta hango baliabideak nola erabiltzen dituzten ulertzeko eta erabilera horiek eragiten dituzten ondorio ekonomiko, sozial, politiko eta ingurumenaren arlokoak balioesteko. Horren xedea da eguneroko bizitzako egoerei aurre egiteko modua hobetzea.

    3. Europako eta munduko geografia-aniztasunaren eta eremu geoekonomiko handien oinarrizko ezaugarriak jakitea, kokatzea eta autonomiaz aztertzea, baita Europako, Espainiako eta Euskadiko ezaugarri fisikoak eta giza ezaugarriak ere. Hau da horren guztiaren xedea: etorkizunean behar bezala aurre egin ahal izatea intereseko gizarte-arazo edo -auzi orori.

    4. Munduaren eta Europaren historiako gertaera historiko eta prozesu garrantzitsuenak ezagutzea eta denboran eta espazioan kokatzea, haren bilakaeraren ikuspegi globala izateko eta hura interpretatzeko; eta, hala, komunitate sozialen aniztasunaren jatorria behar bezala ulertzeko.

    5. Talde-lanak egitea eta gaur egungo gizarte-errealitateari buruzko debateetan parte hartzea, jarrera ekintzaile, eraikitzaile, kritiko eta tolerantez, eta partaidetza horren xedea talde-laneko teknikak eskuratzea eta gizartean egoki integratzea izanda. Debate horietan, iritziek behar bezalako funtsa izan behar dute, eta elkarrizketa gizakien arazoei eta gizarte-arazoei aurre egiteko nahitaezko bidetzat jo behar da.

    6. Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko beste kulturak arte-adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea eta balioestea, gizadiaren arte-garapenari kultura guztiek egindako ekarpenak aintzat hartzeko eta balioesteko; eta, orobat, nork bere kulturako eta beste kulturetako historia-, arte-, kultura- eta natura-ondarea balioesteko eta errespetatzeko, bere burua eta taldea aberasteko baliabidetzat hartuta.

    7. Ikasleak bere burua pertsona bakar eta konplexutzat ikustea, eta bere kualitate nahiz akats pertsonalak ezagutzea, gainerako pertsonekiko harremanean. Ikaslea euskal gizarteko kide egiten duten ezaugarriez jabetzea eta ezaugarri horiek balioestea beren konplexutasun osoan; halaber, euskal gizarteko kide izatea bateragarri egitea beste talde batzuetako kide eta gizateriako kide izatearekin, gizartea eraikitzen laguntzeko, tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak hartuz.

    8. Kultura-aniztasunari balioa ematea, herrien eta norbanakoen nortasun-eskubidetzat hartuta; gure komunitate sozialen eta kulturalen aniztasuna aintzat hartuz, posible izango da horietan aktiboki parte hartzea, gainerako kulturekiko tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak izanda.

    9. Gaur egungo gizarteek dituzten arazo larrienak eta ustez horiek eragin dituzten kausa historiko-sozialak aztertzea eta ezagutzea, haiei buruz nork bere iritzi kritikoa eta arrazoitua egin ahal izateko. Halaber, ekintza eraginkorrak sustatzea eta abiatzea, pertsonen eta gizarte-taldeen arteko harremanak hobetzeko.

    10. Geografiaren, Historiaren eta, oro har, Gizarte Zientzien ezaugarriak ikertzeko kontzeptu-tresnak, teknikak eta oinarrizko prozedurak aplikatzea, lan monografiko eta ikerketa txikiak egin ahal izateko (bakarka edo taldeka), arloari dagokion hiztegia zehatz eta zorrotz erabilita.

    11. Honako kategoria hauek antolatzea eta erabiltzea: denbora-orientazioa (iragana, orainaldia, etorkizuna); kokapen erlatiboa denboraren barruan (segida, aldiberekotasuna, diakronia, sinkronia); iraupena (gertaera faktualak, koiunturazkoak, egiturazkoak, iraupen labur, ertain edo luzeko fenomenoak); denboraren neurriak (denbora-unitateak, denbora eta kronologia historikoa). Horiek guztiek balio dute gizarteen bilakaera eta urteen joanean gerta daitekeena antolatzeko eta laburbiltzeko.

    12. Hainbat iturritako informazioa zorroztasunez bilatzea, aukeratzea eta erlazionatzea; informazioa mota askotakoa izan daiteke: hitzezkoa, grafikoa, ikonoen, estatistiken eta kartografiaren bidez emandakoa, ingurune fisikoak eta sozialak ematen duena, eta komunikabideek eta informazio- eta komunikazio-teknologiek ematen dutena. Ikasleak behar bezala antolatuta eta ulertzeko moduan komunikatu behar ditu informazio-bilaketaren emaitzak.

    13. Gizarte demokratikoen antolamendu-egiturak eta funtzionamendua ezagutzea; betiere, horiek guztiek oinarritzat dituzten funtsezko balioak eta printzipioak aintzat hartuta, bai eta eskubideak eta askatasunak ere, lorpen ukaezin eta nahitaezko baldintza gisa. Hori eginez, gizartean parte-hartze kontzientea, arduratsua eta kritikoa bultzatu nahi da; diskriminazioa eta bidegabekeria eragiten duten jarrerak eta egoerak salatuko dira, eta jarrera solidarioa hartuko da eskubiderik gabeko edo nahitaezko baliabide ekonomikorik gabeko herri, talde sozial eta pertsonekin.

    14. Europako erakundeak eta haien antolaketa politikoa eta administratiboa ezagutzea eta aztertzea, ulertu ahal izateko Europar Batasuna dela Europako estatuen eta eskualdeen harreman- eta partaidetza-esparrua, nazioz gaindiko proiektu batean.

    15. Ikasgaiaren edukiak nork bere erara eta sormenez adieraztea eta komunikatzea, gizarte-zientzien hizkuntza zuzen erabilita, zenbait hizkuntzatan emandako datuak eta informazioak aukeratuta eta interpretatuta, eta nork bere ikaskuntza-prozesuari buruz hausnartuta.

      Lehenengo maila.

      Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Hizkuntza-trebetasunak aplikatzea arloaren ikaskuntzarako: testu idatzien eta ahozko testuen ulermena, berariazko hiztegiaren interpretazioa eta erabilera, ahoz eta idatziz behar bezala adieraztea, etab.

      Geografiari, historiari, kulturari eta beste alderdi batzuei buruzko hipotesien planteamendua egin, formulatu eta egiaztatzea.

      Lurra irudikatzeko zenbait kartografia-proiekzio ikastea.

      Eskala grafikoa eta zenbakizko eskala erabiltzea.

      Eskala, ezaugarri eta euskarri (konbentzionalak eta digitalak) desberdinak dituzten irudiak, planoak eta mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

      Geografian orientatzeko eta kokatzeko teknikak.

      Geografiari buruzko informazioa bildu eta prozesatzea, paisaiei eta horietan gertatzen diren aldaketei zuzenean zein zeharka behatzeko teknikak aplikatuta.

      Gaikako mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

      Iturria edozein delarik (ikonografikoa, arkeologikoa, idatzia, landa-lanak, informazio-teknologiek ematen dutena, etab.), informazioa lortzeko, interpretatzeko eta erregistratzeko jarraibideak.

      Lortutako informazioa banaka zein taldean idazteko jarraibideak (laburpenak, sintesiak, lan monografikoak, konparazio-koadroak, txostenak, ikerketa-lan txikiak... planifikatzea eta egitea).

      Zenbait euskarri erabilita, horien artean digitala, banaka zein taldean egindako lanen emaitzak (lan monografikoak, konparazio-lanak, ikerketa-lanak&) ahoz eta idatziz komunikatzeko jarraibideak.

      Aldiak, kulturak eta zibilizazioak, gertaera historikoak, datuak eta tokiak denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak.

      Kronologia-koadroak, denbora-lerroak eta friso historikoak osatzeko teknikak.

      Gizarte historikoen eta egungo gizarteen arteko aldeak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.

      Gertaera historikoen kausalitate-aniztasuna aztertzeko jarraibideak: gertaera historikoen eta bilakaera- eta aldaketa-prozesuen kausak eta ondorioak ezagutzea, eta horiek eragin zituzten faktoreekin lotzea.

      Hainbat artelan-mota irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak, horien testuingurua kontuan hartuta.

      Garai eta kultura desberdinetako zenbait artelanen konparazio-analisiak egiteko eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautemateko jarraibideak.

      Euskadiko eta Espainiako arkeologia-aztarnei eta ondare-elementuei buruzko informazioa biltzeko jarraibideak.

      Ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak, paisaia eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta ingurumena hondatzean, besteak beste, islatzen direnak.

      Lurraldeak eta paisaiak ikusteko eta ezagutzeko jakin-mina, aniztasun hori zaindu beharreko aberastasuntzat jota.

      Espazioa ezagutzeko eta aztertzeko sentsibilitatea eta interesa, elementu fisikoen eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzen adierazpentzat hartuta.

      Iraganeko errealitate sozialari buruz jakiteko interesa eta ikusmina, eta gertaera historikoen aurrean jarrera kritikoa.

      Ingurumenak aukera asko ematen dituela jabetzea, eta biodibertsitatea zaintzen laguntzearen eta garapen iraunkorraren aldeko jarrera aktiboa izatea.

      Gizarte historikoen arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.

      Giza taldeen kultura-ondarea den aldetik, gure ondare historiko eta artistikoa eta naturala balioetsi, errespetatu eta harekin gozatzea, eta hura zaintzearen, defendatzearen eta jakinaraztearen aldeko jarrera izatea.

      Gizonezkoek eta emakumezkoek historian izan duten zeregina balioestea.

      Parte-hartze aktibo eta eraikitzailea, ahalegin pertsonala, erantzukizuna eta elkartasuna, talde-lanak edo bestelako eginkizun kolektiboak egitean.

      Nork bere hutsegiteak eta okerrak naturaltasunez onartzea, eta horiek zuzentzearen aldeko jarrera izatea.

    2. eduki-multzoa. Lurra eta ingurune naturalak.

      Lurraren irudikapena. Orientatzeko eta kokatzeko teknika geografikoak aplikatzea.

      Lurra eguzki-sisteman. Erliebearen, uren eta landarediaren oinarrizko osagarriak. Eusten dioten harremanak. Horiek adierazteko irudiei behatzea eta interpretatzea. Klimaren eta klima-mota nagusien oinarrizko faktoreak, klimogramak eginda, interpretatuta, eta giza jarduerak klimari nola eragiten dion aztertuta.

      Kontinente, ozeano, itsaso, erliebe-unitate eta ibaien espazio-kokapena Espainian, Europan eta munduan. Giza jardueren ingurune natural nagusien ezaugarriak, Espainiako eta Europako lurraldeei bereziki erreparatuta.

      Euskal Herriko natura-ezaugarriak. Kokapen geografikoa. Paisaia-aniztasuna. Elementu natural eta giza elementu bereizgarriak. Aldaketak eta babestu beharra.

      Historian izan diren giza taldeen eta ingurunearen arteko harremanak, gizarteen eta haien egoeren arteko harremanen ezaugarriak aztertuta. Arrisku naturalen eta gizakiak eragindakoen arteko bereizketa. Ingurumen-arazoren bat aztertzea; esaterako, giza eragina landaredian, uraren arazoa edo klima-aldaketa, eta horien arrazoiak eta ondorioak. Ingurumen-arazoak Euskal Herrian. Zenbait eremutan ingurumena babesteko abian jarritako politikak ezagutzen hastea (udaletakoak, autonomietakoak, estatuetakoak, Europakoak, gobernuz kanpoko erakundeetakoak&).

    3. eduki-multzoa. Historiaurreko gizarteak, lehendabiziko zibilizazioak eta Antzinaroa.

      Historia-iturriak: idatziak, ahozkoak, materialak, ikonografikoak, kartografikoak, digitalak. Horien ekarpena ingurune fisikoa eta gaur egungo eta iraganeko bizimoduak ezagutzeko.

      Denbora historikoa: kronologia, aldaketa eta iraupena. Denbora historikoaren irudikapen grafikoa. Periodizazio konbentzionalaren erabilera (historiaren garai eta aldi kronologikoak) eta beste kultura batzuetan denbora neurtzeko dituzten moduen azterketa. Kausalitate-aniztasuna: gertaera eta prozesu historikoen kausak eta ondorioak.

      Hominizazio-prozesua. Historiaurreko herrialdeen bizimoduak. Ehiztariak eta biltzaileak (gizarte-antolaketa, ekonomia, sinesmenak, arte-adierazpenak&). Iraultza neolitikoak eragindako aldaketak. Egungo espainiar lurraldeko Historiaurreko alderdi esanguratsuak. Historiaurreko aztarnen kokapena Euskadin, Espainian eta munduan.

      Euskal lurraldeetako lehendabiziko biztanleak. Euskal Herriko eta haren inguruko historiaurreko kulturen adierazpen nagusiak. Euskara: jatorria eta bilakaera. Beste hizkuntza indoeuropar boteretsuago batzuekiko harremana.

      Lehendabiziko hiri-zibilizazioak. Mesopotamia eta Egipto. Kokapen geografikoa eta kronologikoa. Ezaugarriak.

      Mundu klasikoa: Grezia eta Erroma. Atenasko demokrazia. Polisa. Erromatarrek ekonomia, administrazioa eta politika nola antolatzen zuten. Erromatar Inperioa sendotzea eta ondoren gainbehera etortzea eragin zuten askotariko faktoreak. Hispania erromatarra: erromanizazioa. Hiria eta hiriko bizimodua. Arte klasikoa. Erromanizazioa euskal eremuan.

      Mundu klasikoaren kultura-ondarea eta gure egungo zibilizazioari egindako ekarpenak. Gure kultura, beste kultura batzuen arteko harremanaren emaitza. Latinaren eragina euskararekiko.

      Kristautasunaren jatorria eta nola hedatu zen. Erromatar Inperioa nola amaitu zen eta mediterranear batasuna nola zatitu zen.

      Ebaluazio-irizpideak.

    1. Zehatz-mehatz eta zorroztasunez interpretatzea ezaugarri eta eskala desberdineko proiekzio kartografikoak. Koordenatuak erabilita mapetan tokiak edo espazioak kokatzea; legenda eta ikurren bidez irudikatutako espazioei buruzko informazioa lortzea, eta ondorioak ahoz edo idatziz jakinaraztea.

    1. Ea ezagutzen dituen meridiano eta paralelo nagusiak esferetan, planisferioetan eta mapetan.

    2. Ea toki jakin bat eta zenbait gertaera geografiko kokatzen dakien hainbat eskalatako atlasetan eta mapetan, eta, hala dagokionean, koordenatu-sistema erabiltzen ere bai.

    3. Ea geografiako eta historiako gaiei buruzko informazio garrantzitsuena biltzen duen eta azaltzen duen, ahoz edo idatziz, mapak, planoak eta horietan adierazten diren zeinu konbentzionalak abiapuntu hartuta.

    4. Ea distantziak kalkulatzen dituen eta orientazioa lantzen duen, zenbait mapa eta plano erabilita.

    5. Ea erabiltzen dituen zenbait irudikapen espazial, era bateko edo besteko azalerak adierazteko.

    6. Ea alderatzen eta deskribatzen dituen, ahoz edo idatziz, gaikako mapa desberdinen artean hauteman daitezkeen korrelazio batzuk.

    1. Munduko, Europako, Espainiako eta Euskadiko ingurune fisikoa osatzen duten oinarrizko elementuak mapan kokatzea (ozeanoak eta itsasoak, kontinenteak, erliebe-unitateak eta ibaiak), eta leku horietako ezaugarri nagusiak aztertzea.

    1. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen Euskadiko mapan Bizkaiko golkoa, erliebe-unitate nagusiak eta ibai nagusiak.

    2. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen Iberiar penintsulako mapan hura inguratzen duten ozeanoak eta itsasoak, erliebe-unitate nagusiak eta ibai nagusiak.

    3. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen munduko ozeanoak, kontinenteak eta erliebe-unitate eta ibai nagusiak esferetan, planisferioetan eta mapetan.

    4. Ea deskribatzen dituen, hainbat eskalatako mapak abiapuntutzat hartuta (topografikoa, planisferioa...), horietan irudikatzen den espazioaren oinarrizko ezaugarri fisikoak.

    5. Ea irudikatzen dituen zenbait ezaugarri fisiko (erliebe-unitateena, batik bat) mapa jakinak erabilita (sestra-kurbak, profil topografikoak&).

    1. Zenbait prozedura erabilita, paisaia nagusiak osatzen dituzten ezaugarri fisiko nabarmenenak alderatzea eta laburbiltzea (erliebea, klima, urak eta elementu biogeografikoak), Euskadi eta Espainiari garrantzi berezia emanda; horiek espazioan kokatzea eta giza taldeei ematen dieten aukerekin erlazionatzea.

    1. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen klimaren elementuak (tenperatura, prezipitazioak, presio atmosferikoa&), eta Euskadiko, Iberiar penintsulako eta munduko klima guztien ezaugarriak zehazteko erabiltzen dituen, eta baita gizakiaren bizitzaren zein alderdiri eragiten dioten edo eragin diezaioketen adierazteko ere.

    2. Ea dakien zein diren klimaren faktoreak (altitudea, latitudea, kontinentaltasuna, erliebea&), eta klimak azaltzeko erabiltzen dituen.

    3. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen hainbat eskalatako mapetan klima-zonalde nagusiak.

    4. Ea interpretatzen dituen espazio jakin baten klima-ezaugarriak, klimogramak erabilita.

    5. Ea laburbiltzen dituen klimen eta paisaia naturalen oinarrizko ezaugarriak, koadro sinoptikoak erabilita.

    6. Ea aztertzen dituen Euskal Herriko, Espainiako eta planetako paisaia-unitateen irudiak. Ea horiek dituzten elementuen ezaugarriak zehazten eta erlazionatzen dituen, eta aldeak erkatzen, zenbait eskalatako mapetan kokatzen, eta giza taldeekiko duten eraginaren eta aukeren adibideak ematen dituen.

    7. Ea biltzen duen inguruaren informaziorik paisaiari zuzenean erreparatuta, ea erregistratzen dituen hura osatzen duten elementuei buruzko datuak, ea jatorri naturalekoak eta giza jatorrikoak bereizten eta zerrendatzen dituen, eta, adibideak emanda, ea han bizi diren biztanleen eguneroko bizitzan nola eragiten duten azaltzen duen.

    1. Ingurune naturalaren gaineko giza ekintzaren eragina antzematea eta zenbait adibide azaltzea, debateak antolatzea kausak eta ondorioak aztertzeko, eta horiek murrizteko (tokian-tokian zein oro har) hartu behar liratekeen neurriak eta jarrerak adieraztea.

    1. Ea erreparatzen dien paisaia jakinetan izandako aldaketa-prozesuak erakusten dituzten irudiei, eta ea lotzen dituen horiek eragile izan dituzten giza faktoreekin (nekazaritza-ustiapenak, industria-jarduerak, komunikabide-sareak, turismoaren garapena&).

    2. Ea informazioa zenbait iturritatik biltzen duen eta gaur egungo ingurumen-arazo nagusiak deskribatzen dituen. Halaber, ea adierazten dituen arazo horiek eragin dituzten arrazoi posibleak eta dakien aurreikusten gizakien jarduerek, indibidualek zein kolektiboek, natura nola honda dezaketen.

    3. Ea ohartzen den Euskal Herrian natura kaltetzen duten zenbait arazo zehatzez, eta horiek eragiten dituzten kausez.

    4. Ea biltzen duen ingurumen-arazoei buruzko, arazo horien kausei buruzko eta biztanleengan eragiten dituzten ondorio zehatzei buruzko informaziorik inguru hurbileko ingurumenari zuzenenean behatuta; eta, beste ikaskideekin batera, ea jarduera-proposamenak egiten dituen ondorioak arintze aldera.

    5. Ea antzematen dituen zenbait ohiturak ingurumenean eragiten dituzten arazoak eta ondorio negatiboak, batez ere bere ohiturei eta inguruan dituenen ohiturei kontsumoarekin zerikusia dutenei, batik bat erreparatuta, eta ea adierazten duen proposamenik horiek zuzentzeko.

    6. Ea biltzen eta laburbiltzen duen komunikabideetako informaziorik (bibliografia, prentsa, sarea&) deskribatutako ingurumen-arazo bakoitzerako dauden alternatibei buruz, eta baita natura babestea asmotzat duten zenbait erakunderen ekimenei buruzko informazioa eta talde ekologistei eta haien proposamenei buruzkoa ere.

    1. Kronologia-unitateak eta konbentzioak erabiltzea, denbora historikoa eta bilakaera- eta aldaketa-nozioak grafikoki adierazteko, eta, gainera, aldi historikoei orokorrean aplikatzeko eta bereziki historiaurreko eta antzinako historiako prozesuei aplikatzeko.

    1. Ea ezagutzen dituen historiaren garai eta aldi kronologiko nagusiak, eta historiaurreko ikonografia eta prozesuak; eta ea horiek kronologiaren arabera ordenatzen dituen eta grafikoetan adierazten dituen.

    2. Ea ikasten eta erabiltzen dituen kronologia-unitateak (milurtekoak, mendeak, hamarkadak, urteak&); ea lotzen dituen urte jakinak dagozkien mendeekin; Kristo aurrekoak eta ondorengoak bereizten dituen, eta denbora-aldien, prozesuen, gertaera historikoen eta historiaurreko gertaeren iraupenari buruzko kalkuluak behar bezala egiten dituen.

    3. Ea egiten duen ardatz kronologikoa gidoi batean adierazitako urratsei jarraituta; halaber, ea dakien zenbait denbora-unitate kokatzen (milurtekoak, mendeak, hamarkadak&), eta Kristo aurreko eta ondorengo garaiak bereizten.

    4. Ea kokatzen dituen ardatz kronologikoan Euskadiren, Iberiar penintsularen eta munduaren historiaurreko eta antzinako historiako zenbait gertaera, prozesu eta aldi esanguratsu.

    5. Ea dakien denbora-epe edo zibilizazio jakin batean izandako zenbait gertaera eta prozesu (sozialak, ekonomikoak, teknologikoak, politiko-militarrak, artistikoak&) friso kronologiko batean irudikatzen eta haien arteko nolabaiteko lotura azaltzen, eta ea ezagutzen dituen denboran bere horretan iraun dutenak eta aldatu direnak.

    6. Ea irudikatzen dituen friso kronologiko batean Antzinaroko bi zibilizazio edo gizartetan, edo gehiagotan, izandako gertaerak eta prozesuak, eta ea erlaziorik ikusten duen zibilizazio horien artean.

    1. Iraultza neolitikoak gizadiaren bilakaeran eragin zituen aldaketak ezagutzea, eta zenbait laburpen-prozedura erabilita horiek adieraztea, eta izan zuen eragina eta eragin zituen ondorioak balioestea, gizarte harrapariekin alderatzean.

    1. Ea dakien egiten hominizazio-prozesuari buruzko eskema-laburpena.

    2. Ea galderarik egiten dion bere buruari gizarte harraparien bizimoduaren alderdi batzuei buruz (etxebizitza, jantziak, elikagaiak, tresnak, giza taldeak&), eta, zenbait iturritatik, ea biltzen duen horiei buruzko informaziorik, eta deskribatzen duen, termino egokiak erabilita.

    3. Ea galderarik egiten dion bere buruari gizarte neolitikoen bizimoduaren alderdi batzuei buruz (etxebizitza, jantziak, elikagaiak, tresnak, giza taldeak&), eta, zenbait iturritatik, ea biltzen duen horiei buruzko informaziorik, eta deskribatzen dituen, termino egokiak erabilita.

    4. Ea dakien egiten gizarte harraparietako eta gizarte ekoizleetako gizakien bizimoduen arteko konparazio-taula; ea ondoriorik ateratzen duen, eta gizadiak bizi izandako aurrerapenek eragindako ondorioak balioesten dituen.

    5. Ea dakien kokatzen Euskadiko, Iberiar penintsulako eta munduko mapetan historiaurreko aztarna nagusiak.

    1. Talde-lanean arituz, lehendabiziko zibilizazio historikoen eta greziar zibilizazioaren zenbait ezaugarri nabarmen bereiztea, greziar zibilizazioaren jatorrizko elementuak ezagutzea eta, zenbait euskarri erabilita (digitala barne) ondorioak adieraztea.

    1. Ea kokatzen dituen Mesopotamiako, antzinako Egiptoko eta Greziako zibilizazioen geografia-eremuak mapetan; horien zenbait ezaugarri adierazten dituen, eta ezaugarri horiek garapenean izan zuten eragina azaltzen duen.

    2. Ea kokatzen dakien ardatz kronologikoetan Mesopotamiako, antzinako Egiptoko eta Greziako zibilizazioen denbora-aldiak; bertan, ea gai den zenbait gertaera historiko garrantzitsu adierazteko, eta ea haien artean izan zitezkeen harremanak zehazten dituen.

    3. Ea biltzen duen informaziorik zenbait iturritatik horien artean, lehen mailako dokumentu-iturrietatik Mesopotamiako, antzinako Egiptoko eta Greziako zibilizazioen ezaugarri nagusiei buruz (eguneroko bizimodua, gizartea, ekonomia, politika&), eta ea deskribatzen dituen eta haien arteko konparaziorik egiten duen.

    4. Ea ezagutzen dituen Mesopotamiako, antzinako Egiptoko eta Greziako zibilizazioetako artelanak; eta ea gai den haien zenbait ezaugarri deskribatzeko, alderatzeko eta utzi diguten arte-ondarea balioesteko.

    1. Zibilizazio erromatarraren antolamendu politikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren ezaugarriak bereiztea, eta Baskonian eta Hispanian erromanizazioak izan duen garrantzia eta erromatarrek gure herrialdean utzitako ondarea balioestea.

    1. Ea mapetan kokatzen dakien zibilizazio erromatarra non sortu eta nondik barrena hedatu zen (eremu geografikoa); ea dakien friso kronologiko batean gertaera eta denbora-aldi garrantzitsuenak adierazten; eta ea antzinaroko beste zibilizazioekin lotzen dituen.

    2. Ea biltzen duen informaziorik zibilizazio erromatarraren ezaugarri nagusiei buruz (eguneroko bizimodua, gizartea, ekonomia, politika,&), eta deskribatzen duen.

    3. Ea aztertzen dituen Erromatar Inperioa Europa osoan finkatzea eragin zuten kausak, eta baita ondorengo gainbehera eragin zutenak ere.

    4. Ea ezagutzen dituen zibilizazio erromatarrari dagozkion artelanak; zenbait ezaugarri deskribatzeko gai den, eta utzi diguten arte-ondarea balioesten duen.

    5. Ea kritikoki interpretatzen dituen zenbait informazio-iturri, erromanizazioak Hispanian eta Baskonian izan zuen garrantziari buruzko ondorioak ateratzeko.

    1. Lehendabiziko zibilizazio historikoek (egiptoar, mesopotamiar, greziar eta erromatar zibilizazioak) Mendebaldeko gure zibilizazioari egindako ekarpenak deskribatzea.

    1. Ea ezagutzen dituen lehendabiziko zibilizazioek Mendebaldeko gure zibilizazioari egindako ekarpenak, greziar eta erromatar zibilizazioenak bereziki.

    2. Ea deskribatzen duen ekarpen horiei buruzko adibide jakinik; esate baterako, artearen, kulturaren, filosofiaren eta hizkuntzaren arlokoak.

    3. Ea adibide zehatzik deskribatzeko gai den greziar zibilizazioak Mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpenez.

    4. Ea Euskadiko eta Espainiako aztarna erromatar jakinik deskribatzeko gai den; orobat, ea dakien Mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpen kulturalak zein diren.

    1. Informazio-iturri idatzietatik geografia- edo historia-edukiak kritikoki aztertzea, eta horien bidez lortutako informazioa behar bezala idatzita jakinaraztea.

    1. Ea informazio-iturriak jatorriaren eta motaren arabera sailkatzen dituen.

    2. Ea aztertzen duen historiari buruzko ikerlanak egiteko informazio-iturriek duten garrantzia, kontuan hartzen duen haien zorroztasuna eta ikuspuntua, eta dakien behin-behinekoak direla.

    3. Ea biltzen duen indusketa arkeologikoetan oinarritutako informaziorik, jakinik hura dela historiaurrea lantzeko iturri nagusia.

    4. Ea zehatz-mehatz definitzen eta mugatzen duen landuko duen gaia, eta erantzun nahi dituen galdera edo galderak argi eta garbi adierazten dituen.

    5. Ea, gai jakin bat lantzeko, informazio-iturri egokiak aukeratzen dituen (bibliografia, fitxategiak, estatistika-iturriak, Internet,&).

    6. Ea informazio egokia aukeratzen duen eta ideia nagusiak biltzen dituen.

    7. Ea irakurtzen eta ulertzen dituen testu idatziak.

    8. Ea euskarri egokiak hautatzen edo sortzen dituen, bildutako informazioa erregistratzeko.

    9. Ea lortutako informazioa zenbait euskarri erabilita besteak beste, digitala komunikatzen duen, deskribapen, laburpen, eskema, koadro, grafiko eta antzekoen bidez, eta, horretarako, ea termino egokiak erabiltzen dituen.

      Bigarren maila.

      Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Hizkuntza-trebetasunak aplikatzea arloaren ikaskuntzarako: testu idatzien eta ahozko testuen ulermena, berariazko hiztegiaren interpretazioa eta erabilera, ahoz eta idatziz behar bezala adieraztea, etab.

      Demografiari, historiari, kulturari eta beste alderdi batzuei buruzko hipotesien planteamendua egin, formulatu eta egiaztatzea.

      Demografia-datuak eta -grafikoak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak (barra-diagramak, biztanleriaren piramideak,&), baita informazio estatistikoa grafikoetara pasatzeko ere.

      Lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazioa lortzeko, erregistratzeko eta tratatzeko jarraibideak (ingurukoa, ikonografikoa, arkeologikoa, idatzia, materialak, informazio-teknologiek ematen dutena, etab.).

      Estatistika-iturrietan (zentsuak, erroldak eta erregistroak) biztanleriari buruzko informazioa biltzeko jarraibideak.

      Informazioa erregistratzeko eta tratatzeko teknikak.

      Lortutako informazioa banaka zein taldean idazteko jarraibideak (laburpenak, sintesiak, lan monografikoak, konparazio-koadroak, txostenak, ikerketa-lan txikiak... planifikatzea eta egitea). Eta lortutako emaitzak ahoz komunikatzeko ere bai.

      Aldiak, kulturak eta zibilizazioak, gertaera historikoak, datuak eta tokiak denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak. Denbora-segiden adierazpen grafikoa.

      Historia-mapak osatzeko jarraibideak.

      Aldaketa-prozesuei erreparatzeko jarraibideak.

      Denbora-segiden, denbora-lerroen eta friso historikoen grafikoak egiteko teknikak.

      Gizarte historikoen eta egungo gizarteen arteko aldeak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.

      Gertaera historikoen kausalitate-aniztasuna aztertzeko jarraibideak: gertaera historikoen kausak eta haiek eragindako ondorioak zein diren jakitea, bakoitzaren izaera bereiztea eta gertaera sozialen kausalitate-aniztasuna ezagutzea.

      Hainbat artelan-mota irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak, horien testuingurua kontuan hartuta.

      Garai desberdinetako arte-estiloen oinarrizko elementuak hautemateko jarraibideak, zuzenean zein zeharka behatuta.

      Euskal, espainiar eta europar eremuetako lan esanguratsuenen interpretazioa, zein bere kultura-testuinguruan.

      Garai eta kultura desberdinetako zenbait artelanen konparazio-analisiak egiteko eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautemateko jarraibideak.

      Ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak, paisaia eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta hirietako arazoetan, besteak beste, islatzen direnak.

      Egungo demografiaren joerak aztertzeko eta horiek eragiten dituzten ondorioak aztertzeko jarraibideak.

      Demografiaren ezaugarriei eta joerei buruzko ikerketa errazak planifikatzeko eta egiteko jarraibideak, horretarako informazio grafikoa eta kartografikoa erabilita eta sortuta.

      Kulturen arteko desberdintasunak aztertzeko jarraibideak.

      Gaur egungo gertaera edo egoera garrantzitsu batekin zerikusia duen Erdi Aroko edo Aro Modernoko alderdiren bat aztertzeko jarraibideak.

      Espazioa ezagutzeko eta aztertzeko sentsibilitatea eta interesa, elementu fisikoen eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzen adierazpentzat hartuta.

      Iraganeko errealitate soziala nolakoa izan zen jakiteko interesa eta ikusmina, baita gaur egungo gure gizartearekin duen zerikusia jakiteko ere; gertaera historikoen aurrean jarrera kritikoa izatea.

      Gizarte historikoen arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.

      Kultura-ondarea eta gure ondare historiko eta artistikoa balioetsi, errespetatu eta harekin gozatzea, eta hura zaintzearen, defendatzearen eta jakinaraztearen aldeko jarrera izatea.

      Egungo demografia-joerak eta haren eraginak balioestea.

      Gizonezkoek eta emakumezkoek historian izan duten zeregina balioestea.

      Enpatia historikoa izatea eta iraganaren eta orainaldiaren arteko erlazioak ezartzea.

      Gizarte guztietako arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.

      Euskal Herriko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna taldearen faktore aberasgarritzat hartu.

      Euskal gizartean integratzen diren beste kultura batzuetako pertsonak eta taldeak onartu, errespetatu eta haiekiko enpatia eta elkartasuna adieraztea, eta aniztasuna elementu aberasgarritzat hartzea.

      Parte-hartze aktiboa eta eraikitzailea, ahalegina, erantzukizuna eta elkartasuna talde-lanak edo bestelako eginkizun kolektiboak egitean.

      Nork bere hutsegiteak eta okerrak naturaltasunez onartzea, eta horiek zuzentzearen aldeko jarrera izatea.

    2. eduki-multzoa. Biztanleria eta gizartea.

      Biztanleria: demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak (hazkunde demografikoa, migrazioak, bizi-itxaropena, egitura, demografia-ereduak). Biztanleriaren egitura eta banaketa, eta egungo demografia-joerak. Munduan, Espainian eta Euskadin gaur egun gertatzen ari diren biztanleriaren migrazio-joerak eta aurreikus daitezkeen ondorioak.

      Gaur egungo gizarteak. Egitura: adina, sexua, lanbidea, ikasketa-maila, hizkuntza-eskakizuna eta mugikortasuna. Aniztasuna. Kultura anitzeko gizarteak erreferentziazko herrialdeetan, beste eremu batzuetako herrialdeetan eta beste garapen-maila batzuetako herrialdeetan. Kultura desberdinen arteko harremana. Desberdintasun sozialaren faktoreak, eta hortik datozen arazoak: gutxiengoak, migratzaileak eta baztertutako taldeak, arrazismoa, gatazka etnikoak eta erlijiosoak, genero-indarkeria...; eremuak: ingurukoak zein nazioartekoak. Espainiako eta Europako gizarteen ezaugarriak. Migrazio-mugimenduak. Demografiaren arloan eta kulturaren arloan aurreikus daitezkeen ondorioak. Egungo gizarte- eta kultura-mugimenduak.

      Euskadi: Mendebaldeko gizarte modernoa, nazio-nortasun eta gizarte-sentsibilizazio handikoa. Etorkizuna: demografiaren arloan eta kulturaren arloan aurreikus daitezkeen ondorioak. Etorkizunerako erronkak: bakezko elkarbizitzarako eredua lortzea, demokratikoa eta zibilizazioak eta kulturak integratuko dituena, nork bere nortasuna galdu gabe: herritarren mugimenduak eta erakunde bakezaleak. Euskal emigrazioa eta immigrazioa, integrazio soziala eta kulturala: eragin ekonomikoak eta sozialak, eta hezkuntza- eta kultura-eskakizunak.

      Landa-eremua eta hiri-eremua: biztanleria-motak. Bizimodua hiri-eremuan. Hiri-egituraren funtzioak eta espazioa ezagutzea. Hiri-kontzentrazio eta demografia-gune nagusien kokapena. Biztanleriaren banaketarekin zerikusia duten giza faktoreak eta faktore naturalak. Komunikazioaren eta garraioaren egiturak, eta haien eragina hiri-espazioa eta hiri-ingurua antolatzeko. Egungo joerak: urbanizazio-prozesuen azelerazioa eta horien eragin-eremuen hedadura, landa-eremuen berrantolaketa. Hiri-hierarkia. Hiriak. Euskadiko eta Espainiako hiri-eremuaren zenbait eredu. Hirietako arazoak.

    3. eduki-multzoa. Industriaurreko gizarteak.

      Erromatar Inperioaren zatiketa eta islamiarren hedatzea. Baskonia: bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean. Herrialde horien arteko bakezko harremanak eta haserreak.

      Erdi Aroko gizartea. Gizartea, ekonomia eta botere politikoa Europa feudalean. Gizarte-estamentuen funtzioak eta horien lege arloko desberdintasunak. Erdi Aroko monarkien jatorria eta bilakaera.

      Berant Erdi Aroko aldaketa ekonomikoak eta politikoak. Hirien susperraldia eta merkataritza-harremanak. Landa-arloko arazoak. Gerra, gosea eta izurritea. Bandokideen arteko borrokak: oinaztarrak eta ganboatarrak.

      Iberiar penintsula Erdi Aroan. Garai hartan aldi berean zeuden politika-unitateen kokapena, espazioan zein denboran. Al-Andalus eta kristau-erresumak. Bizimodua eta kulturen eta erlijioen elkarbizitza, hiri kristauetan, musulmanetan eta juduetan. Landa-ekonomia, hiribilduak nola fundatu ziren eta merkataritza.

      Euskal lurraldeak Erdi Aroko lurralde-antolaketaren bilakatze- eta sendotze-prozesuan. Foruak: sorrera eta bilakaera lurraldeetan. Ezaugarriak. Foru-erakunde nagusien sorrera eta haien ezaugarriak, eta egungo zenbait erakunderekiko dituzten harremanak.

      Erdi Aroko kultura eta artea. Kulturaniztasun- eta arte-aberastasuna Erdi Aroko Europan. Elizaren eragina kulturan eta pentsamoldean. Monasterioak eta katedralak. Donejakue Bideko kultura eta artea.

      Estatu Modernoaren ezaugarriak Europan. Monarkia modernoen sendotzea. Aurkikuntza, esplorazioa eta konkista. Europarrek ezagutzen zuten munduaren zabalkuntza. Munduko lehendabiziko sistema koloniala nola eratu zen. Ondorio sozio-ekonomikoak. Erlijio-gatazkak. Kristau-erreforma eta kontrarreforma katolikoa.

      Iberiar penintsularen bilakaera politikoa eta ekonomikoa garai modernoan. Monarkia hispaniarra eta Amerikaren kolonizazioa, testuinguru europarrean. Mundu-nagusitasunean izandako aldaketak: lehendabizi Espainia, gero Frantzia eta, ondoren, Holanda eta Ingalaterra.

      Euskal ekonomiaren ezaugarriak. Burdinolak. Nabigazioa eta itsas merkataritza. Bilboko portua eta kontsulatua. Bale-arrantza. Euskaldunak Amerikako konkistan eta kolonizazioan. Artoa sartzea.

      Artea eta kultura garai modernoan: pentsamendu errenazentista, humanismoa eta aniztasuna. Bilakaera zientifikoa. Artea Errenazimenduan, Barrokoa: Euskadin nola gauzatu zen.

      Ebaluazio-irizpideak.

    1. Demografia-joerak baldintzatzen dituzten faktoreak deskribatzea, demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta erabiltzea demografia-azterketa egitean; joera nagusien ezaugarriak azpimarratzea eta horiek aplikatzea euskal eta espainiar demografiaren egungo egoeraren eta ondorioen azterketa egiterakoan.

    1. Ea hautematen dituen biztanleriaren oinarrizko demografia-adierazleak (biztanleria-dentsitatea, jaiotza- eta heriotza-tasak, hazkunde begetatiboaren adierazlea, biztanleriaren mugimenduak,&), eta, horiekin guztiekin, kalkuluak egiten dituen.

    2. Ea bilatzen eta aukeratzen duen biztanleriari buruzko estatistika-informaziorik hainbat informazio-iturri erabilita (datu-baseak, estatistika-koadroak, komunikabideak, sarea,&); ea demografia-datuei buruzko maparik eta adierazpen grafikorik egin eta interpretatzen dituen (biztanleriaren piramideak, lerro- eta barra-grafikoak,&), eta ea erabiltzen dituen demografia-eredu nagusiak ezagutzeko.

    3. Ea hautematen dituen, datu-taulen eta grafikoen bidez, Euskadiko, Espainiako eta munduko biztanleriaren bilakaeraren faseak eta horien kausak.

    4. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen gure gizartearen egungo demografia-joera eta -arazo nagusiak (superpopulazioa, migrazioa, zahartzea), eta, horretarako, terminologia egokia erabiltzen duen; bestalde, ea ikasi duen horiek zer eragin sozial, ekonomiko, erlijioso, politiko, ingurumenezko, kultural eta abar ekarri dituen.

    5. Ea balioespenik egiten duen demografia-arazoei konponbidea emateko proposamenen inguruan (jaiotza-kontrola, jaiotza-tasa handitzeko laguntzak, hezkuntza-programak, justizia soziala eta ekonomikoa,&).

    1. Euskal eta espainiar gizarteetako egungo ezaugarri nagusiak aztertzea, eta bertako talde sozialak bereiztea; immigrazioak aniztasuna areagotzea eragiten duela balioestea; eta desberdintasun soziala islatzen duen benetako adibideren bat abiapuntu hartuta, nork bere jarrera adieraztea taldearen aurrean, aukera eta ikuspuntu desberdinak eztabaidatzeko.

    1. Ea biltzen dituen euskal eta espainiar gizarteetako ezaugarri bereziei buruzko datuak eta estatistikak, gaur egungoei zein iragan hurbilekoei buruzkoak (familia, talde sozialak, mugikortasun soziala, biztanleen jatorria, balioak, eguneroko bizimodua,&); ea horiek deskribatzeko gai den demografia-kontzeptuak zuzen erabilita, eta, halaber, ea alderatu eta izan diren aldaketez jabetzen den, bereziki, emigrazioarekin zerikusia duten aldaketez.

    2. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen Mendebaldeko gizarteek dituzten zenbait arazo (desberdintasunak, diskriminazioa, indarkeria, arrazismoa,&), eta baita horiei aurre egiteko dauden proiektu etikoak eta erakundeak ere.

    3. Ea sentiberatasunik adierazten duen bidezkoak ez diren egoera sozialen aurrean, eta ea irudikatzen dituen horiei aurre egiteko moduak eta txartzat hartutako egoera horiek hobetzeko laguntza moduak ere.

    4. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen bere inguru hurbilean edo beste nonbaiten dauden hainbat gatazka-mota eta gatazka horiek sorrarazi dituzten kausak esaterako, emigrazioarekin zerikusia duten albisteak, komunikabideen bitartez jakindakoak; ea naturaltasunez hartzen dituen gatazka horiek, gizarte europarretan orokorrean, eta euskal eta espainiar gizarteetan bereziki; ea aintzat hartzen duen egoeraren araberako fenomeno izatetik, pixkanaka-pixkanaka, egitura-fenomeno izatera pasatzen ari direla, hainbat ideiak eta interesek eragiten dituztela eta, halaber, aurre egiteko prozedura bakezaleak erabiliz gero, arazo horiek elkarbizitza hobetzeko aukera ematen dutela; horrezaz gainera, ea iritzirik duen horiek eragiten dituzten ondorioez.

    5. Ea hartzen duen kultura-aniztasuna herrien eta gizabanakoen nortasun-eskubidetzat. Halaber, ea beste kulturekiko tolerantziazko eta errespetuzko jarrera duen, hizkuntza eta kultura desberdina duten ikasle etorkinak integratze aldera antolatzen diren ekimenetan parte hartzen duen, eta etorkinek euskal hizkuntza eta kultura ezagutu eta errespeta dezaten laguntzen duen.

    6. Ea parte hartzen eta laguntzen duen, gero eta kultura-aniztasun handiagoa duen euskal gizartean, kultura desberdina duten taldeetan; bertako ezaugarriak balioesten dituen eta horiei eusten dien, eta, halaber, bere komunitate sozialen eta kulturalen aniztasuna errespetatu eta ontzat ematen duen.

    1. Hiri-eremuek izan duten hazkundea, hiriek betetzen dituzten funtzioak eta hirietako biztanleek izaten dituzten zenbait arazo aztertzea; azterketa horretatik ondorioztatutakoa Euskadiko, Espainiako eta munduko hirietara aplikatuta, irtenbide izan daitezkeen hipotesiak proposatzea.

    1. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen landa-eremuetako eta hirietako biztanleen artean dauden alde nagusien ezaugarriak; horiek bere ingurune fisikoaren ezaugarriekin duten lotura hautematen duen, eta azken urteetan herrialde garatuetan gertatu diren zenbait aldaketa deskribatzeko gai den.

    2. Ea ezagutzen dituen eta kokatzen dituen mapa batean Euskadiko, Espainiako eta munduko hiri-populazio nagusiak.

    3. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen inguru hurbilean dituen hirien eta munduko hirien ezaugarriak.

    4. Ea deskribatzen duen hirien bilakaera historikoa, eta haiei buruzko planoak eta ezaugarriak alderatzen dituen.

    5. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen hiriek betetzen dituzten funtzioak, eta funtzioek hiri-egiturarekin eta biztanle-kopuruaren gorakadarekin duten lotura ezartzeko gai den.

    6. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Euskadiko, Espainiako eta munduko hiri-sareak, grafikoak eta mapak erabilita.

    7. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen hirietan sortzen diren zenbait arazo, eta parte hartzen duen haiei aurre egiteko sortzen diren alternatibetan eta konponbideetan.

    1. Europa feudaleko oinarrizko ezaugarri sozialak, ekonomikoak, politikoak, erlijiosoak, kulturalak eta artistikoak deskribatzea, gizarte-estamentuen funtzioak oinarri dituztela; Estatu modernoa sortu arteko bilakaera ikastea. Erromatar Inperioaren gainbeheraz geroztik Goiz Erdi Arora arte Europan izandako zenbait lurralde-aldaketa espazioan eta denboran kokatzea.

    1. Ea hautematen dituen gizarte feudaleko estamentuak eta horiek deskribatzeko gai den, eta baita gizartean izan zuten eragina adierazteko eta haien arteko lotura deskribatzeko ere.

    2. Ea gai den landa-eremuetako eta hiri-eremuetako estamentuetako eguneroko bizimoduaren elementuak deskribatzeko.

    3. Ea deskribatzen dituen Erdi Aroko eredu politiko ohikoenak.

    4. Ea gai den ezagutzeko eta deskribatzeko hiriak berpiztearekin batera Goiz Erdi Aroan izandako aldaketa sozialak, ekonomikoak eta kulturalak.

    5. Ea egiten dituen Erdi Aroan izandako eta Europarekin zerikusia duten gertaera eta aldi historikoak islatzen dituzten ardatz kronologikoak, eta mapa historikoak interpretatzen dituen.

    1. Erdi Aroan Iberiar penintsulan aldi berean izan ziren zenbait unitate politiko denboran eta espazioan kokatzea eta haien arteko ezaugarriak bereiztea; euskal lurraldeen jatorri historikoari garrantzi berezia ematea; eta gure gizartean gaur egun oraindik ere bizirik irauten duten garai hartako kultura-ondarearen zenbait adibide ematea.

    1. Ea egiten dituen kronologia-ardatzak eta -frisoak; horietan, ea adierazten dituen Erdi Aroan Iberiar penintsulan izan ziren erresuma kristauekin eta musulmanekin zerikusia duten gertaera eta aldi historikoak, eta aldiberekotasun nabarmenak hautematen dituen.

    2. Ea interpretatzen dituen Erdi Aroko zenbait garaitako Iberiar penintsulako erresuma kristauekin eta musulmanekin zerikusia duten mapa historikoak.

    3. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Erdi Aroko Iberiar penintsulako erresuma kristauen eta musulmanen ezaugarri politikoak, ekonomikoak eta kulturalak.

    4. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Erdi Aroko iberiar erresumetan eta euskal lurraldeetan izandako gertaera historiko nagusiak; horiek ea islatzen dituen ardatz eta friso kronologikoetan, eta horiei buruzko historia-mapak interpretatzen dituen.

    5. Ea biltzen dituen gertaera horiei buruzko agiri historikoak eta kritikoki aztertzen dituen, baina betiere interpretazio eta balorazio ezberdinak edota kontrajarriak izanda.

    6. Ea identifikatzen eta balioesten duen Autonomia Erkidegoaren egungo zenbait erakunderen hastapena Erdi Aroa izan zela.

    7. Ea ezagutzen eta balioesten dituen Erdi Aroan kultura musulmanak, juduak eta kristauak egindako ekarpenak, eta gure egungo kulturaren oinarrizko elementutzat hartzen dituen.

    1. Estatu modernoa sortu arteko une garrantzitsuenak bereiztea; monarkia hispaniarraren eta inperio kolonial espainiarraren ezaugarri garrantzitsuenak nabarmentzea; eta, testuinguru horretan, euskal lurraldeek izandako garapena ere aztertzea.

    1. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Aro Modernoko euskal lurraldeetan izandako gertaera historiko nagusiak, eta orobat antolaketa politikoaren eta foruen ezaugarri nagusiak ere; datu horiek ea islatzen dituen ardatz eta friso kronologikoetan; ea Espainiako eta Europako historien bilakaera alderatzen duen, eta horiei buruzko historia-mapak interpretatzen dituen.

    2. Ea islatzen dituen ardatz eta friso kronologikoetan Aro Modernoko monarkia hispaniarrarekin zerikusia duten gertaera eta aldi historikoak (Errege-erregina Katolikoak, Karlos V.aren inperio europarra, Filipe II.aren inperio hispaniarra,&), eta nolako harremana ikusten duen garai edo aldi horretan bertan Europan izandako beste gertaera batzuekin.

    3. Ea deskribatzen dituen Aro Modernoaren ezaugarri nagusiak, bilakaera ekonomikoari, antolaketa sozialari eta ideologia-erlijio krisiari buruzkoak.

    4. Ea ezagutzen dituen Aro Modernoko pentsamenduaren ideia eta ildo nagusiak.

    5. Ea interpretatzen dituen Amerikaren aurkikuntzarekin eta kolonizazioarekin zerikusia duten historia-mapak, eta baita Aro Modernoan munduan aurkitutako eta kolonizatutako beste zonalde batzuetakoak ere; halaber, ea aztertzen dituen mundua handitzearen kausak eta ondorio ekonomikoak eta politikoak, eta horiek egungo egoerekin duten lotura ezartzen duen.

    1. Erdi Aroko eta Aro Modernoko arte-estilo nagusien oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta haiek sortu ziren garaiari buruzko testuinguruaren berri ematea; ondoren, ikasitakoa artelan garrantzitsuenak eta esanguratsuenak aztertzeko erabiltzea.

    1. Ea ezagutzen dituen arte erromanikoko, gotikoko, islamiarreko, errenazimentuko eta barrokoko artelanak.

    2. Hainbat iturritan bilatzen du informazioa, besteak beste, zuzenean behatuta eta Internet bidez, eta estilo horietako lanak ezagutzen ditu.

    3. Ea gai den, zenbait gidoi lagun dituela, Euskadin, gainerako Iberiar penintsulan eta Europan dauden zenbait artelan nagusi aztertzeko (arkitektura, pintura, eskultura).

    4. Ea alderatzen dituen estilo erromanikoko, gotikoko, islamiarreko, errenazimentuko eta barrokoko artelanak, eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautematen dituen.

    5. Ea balioesten duen iturri horiek, dokumentu gisa, iraganeko garaiak ezagutzeko eskaintzen duten historia- eta arte-aberastasuna; eta ea aberastasun hori zaintzearen eta babestearen aldeko jarrera erakusten duen.

    1. Bakarka eta taldean, irakaslea lagun dutela, gertaera edo gai baten deskripzio erraza egitea; horretarako, zenbait informazio-iturri erabiliko dituzte (behaketa, prentsa, bibliografia, webguneak, etab.); beharrezkoa duten informazioa bilduko dute eta eskema edo gidoi bat osatuko dute; ondoren, termino egokiak erabilita, gainerakoei behar bezala jakinaraziko diete lanaren emaitza.

    1. Ea definitzen duen landuko duen gaia; galderak edo landuko dituen azpigaiak gidoi batean idazten dituen, eta, taldean edo bakarka, lan-plangintza osatzen duen.

    2. Ea parte hartzen duen taldekako lanak antolatzen eta garatzen; ekintzailea den eta besteek egiten dizkioten ekarpenak onartzen dituen; beren artean ezarritako arauak errespetatzen dituen; arduratsua den eta berak egindako lanak eta bere portaerak zein eskolako gainerako kideenak ebaluatzen dituen.

    3. Ea informazio-iturriak zuzen hautatzen dituen gai jakin bat landu behar duenean (bibliografia, fitxategiak, estatistika-iturriak,&), eta, horietan, informazio egokia lortzen duen.

    4. Ea euskarri egokiak hautatzen edo sortzen dituen bildutako informazioa erregistratzeko.

    5. Ea laburpenak, eskemak, koadroak, grafikoak eta abar erabiltzen dituen informazioa berrantolatzeko; termino egokiak erabiltzen dituen eta egiten zaizkion galderei buruzko ondorioak azaltzen dituen.

    1. Gertaera eta/edo prozesu historiko esanguratsuenen kausak eta ondorioak ezagutzea, haien artean dauden loturak zehaztea eta gertaera sozialek duten kausalitate-aniztasuna kontuan hartzea.

    1. Ea gertaera edo prozesu historikoak eta sozialak eragiten dituzten kausak sailkatzen dituen, eta kausa horien azpiko intentzioak antzematen dituen.

    2. Ea antzematen dituen gertaera edo prozesu esanguratsuren batean eragiten duten zenbait faktore; ea faktoreen nolakotasuna zehazten duen eta dakien gertaerarekin zer lotura duen.

    3. Ea gai den gertaera historikoek izaten dituzten ondorioak zehazteko, eta epe laburreko eta epe luzeko ondorioak bereizten dituen.

    4. Ea egiten dituen zenbait gertaeraren edo elkarren segidan izandako egoeren arteko kausa-ondorioen harreman-kateak.

      Hirugarren maila.

      Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Hizkuntza-trebetasunak aplikatzea, arloaren ikaskuntzarako: testu idatzien eta ahozko testuen ulermena, berariazko hiztegiaren interpretazioa eta erabilera, ahoz eta idatziz behar bezala adieraztea, etab.

      Ekonomia, gizartea eta kulturari eta beste alderdi batzuei buruzko hipotesiak planteatu, formulatu eta egiaztatzea.

      Eskala eta ezaugarri desberdinak dituzten irudiak, planoak eta mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

      Hainbat motatako grafikoak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak (barrak, lerro-grafikoak, piktogramak...), eta, datuak eskura ditugula, grafikoak egitea.

      Izaera ekonomikoa, geografikoa, soziala eta kulturala duen informazioa, esplizitua zein inplizitua, bilatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko jarraibideak; horretarako, inguruko pasaia geografikoak edo irudiak ikusiko dira, eta ahozko iturriak, ikusizko dokumentuak, kartografia-dokumentuak, oinarrizko Sistema Geografikoko Sistemak, bibliografikoak eta estatistikoak erabiliko dira, informazio- eta komunikazio-teknologiek ematen dituztenak barne.

      Informazioa erregistratzeko eta tratatzeko teknikak, zenbait helburutarako.

      Zenbait motatako agiri ofizial irakurtzeko, interpretatzeko eta horiek betetzeko jarraibideak.

      Sarean herrialdeei buruzko informazio garrantzitsua bilatzeko jarraibideak.

      Lortutako informazioa behar bezala eta arrazoituta jakinaraztea, ahoz zein idatziz.

      Ikerketa-lan monografikoak eta/edo laburpenak egiteko jarraibideak, horretarako zenbait informazio-iturri erabilita; horiek behar bezala aurkeztea, hainbat adierazpen modu txandakatuz, informazio- eta komunikazio-teknologiek ematen dituzten aukerak ere barne.

      Ezaguera soziala osatzeko eta komunikatzeko prozesuak berezkoak dituen testu-genero egokiak erabiltzeko jarraibideak.

      Ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak, paisaia eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta ingurumena hondatzean, besteak beste, islatzen direnak.

      Gaurkotasuna duen gairen bati buruzko debateak egiteko, kasuak aztertzeko edo arazoei konponbidea emateko jarraibideak (esate baterako, ingurumen-arazoei buruz, garapen bidean dauden herrialdeetako arazoei buruz); horretarako, besteak beste, komunikabideek eskaintzen dituzten informazio-iturriak erabiliko dira; gertaera bati buruz ematen den informazioa egiaztatu eta balioespen kritikoa egingo da; iritziak eta nork bere proposamenak arrazoitu eta gainerakoenak errespetatuko dira; eta, horretarako, termino egokiak erabiliko dira; halaber, arazoei aurre egiteko konponbideak eta alternatibak balioetsiko dira.

      Baliabide naturalak balioestea, kontuan hartuta gaur egungo gizadiaren eta etorkizuneko gizadiaren ondare komuna dela.

      Garapenaren banaketa desberdinaren aurrean jarrera kritikoa izatea, eta pertsonen arteko eta munduko herrialdeen arteko desberdintasunak gaitzestea.

      Demokraziaren printzipioak eta erakundeak errespetatzea. Eskubide indibidualak eta kolektiboak hautematea.

      Erakunde publikoetan herritarrek duten parte-hartzea balioestea.

      Herrialde txiroenekiko elkartasun-jarrera izatea. Gaur egungo pertsonei eta kolektiboei eragiten dieten desberdintasun-, bidegabekeria- eta diskriminazio-egoerak hauteman eta salatzea.

      Lankidetza- eta elkartasun-politikak balioestea.

      Emakumezkoak diskrimina ditzaketen egoeren eta/edo emakumezkoen aurkako indarkeriazko egoeren aurrean jarrera kritikoa izatea.

      Baliabideak agor daitezkeela, kontsumoak arrazionala izan behar duela eta ekonomia-jarduerak espazioan duen eragina balioestea.

      Elkarrizketa eta lankidetza, gatazkak konpontzeko era baketsutzat balioestea.

      Kontsumoa arrazionala izan dadin eta giza garapena zuzena eta iraunkorra izan dadin laguntzearen aldeko jarrera, bakarka zein taldean.

      Parte-hartze aktiboa eta eraikitzailea, ahalegina, erantzukizuna eta elkartasuna talde-lanak edo bestelako eginkizun kolektiboak egitean.

      Nork bere hutsegiteak eta okerrak naturaltasunez onartzea, eta horiek zuzentzearen aldeko jarrera izatea.

    2. eduki-multzoa. Ekonomia-jarduera eta espazio geografikoa.

      Gizakien beharrak eta baliabide ekonomikoak. Ekonomia-jarduera. Merkatu-ekonomiari buruzko kontzeptuak, eragileak eta hartan parte hartzen duten oinarrizko erakundeak, eta horiek familia-unitateekin duten lotura. Eguneroko bizimoduarekin zerikusia duten arazoak eta ekonomia-kudeaketak hauteman eta horiei aurre egiteko konponbideak. Prozesu ekonomikoa: zerbitzu-ondasunak ekoiztea, banatzea, trukatzea eta kontsumitzea.

      Lan-arloan izandako aldaketak. Ekonomia-antolaketa eta -araudia: merkatua eta finantza-erakundeak. Lan-arloaren antolaketa. Sindikatuak, enpresa-elkarteak. Munduan dauden ekonomia-sistemak eta haien arteko harremana. Esku-hartze publikoa ekonomian. Multinazionalen boterea.

      Ekonomia-jardueren joera orokorrak globalizazioaren aurrean.

      Nekazaritza-paisaiak. Horietako bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak. Landa-arloan izan diren aldaketak. Arrantza-jarduera eta itsasoaren erabilera.

      Ekoizpen-jarduera munduko industria-eremu nagusietan. Lehengaiak, energia eta industria-ondasunak ekoizten dituzten zonaldeak. Industria-kokapenerako faktoreak. Industria-motak.

      Zenbait zerbitzuren sailkapena eta horien azterketa, mundu osokoak zein tokian tokikoak. Egungo ekonomiaren zerbitzu-aniztasuna eta haren garrantzia. Zerbitzuen, gizarte-ongizatearen eta ekonomiak hirugarren sektorerako duen joeraren arteko lotura.

      Euskal, espainiar eta europar lurraldeetako ekonomia-jardueraren zonalde eta gune nagusiak kokatu eta haien ezaugarriak zehaztea. Ekonomia-jardueraren ondorioz sortzen diren geografia-paisaiei behatu, haiek ezagutu eta aztertzea. Eskualdeen arteko desorekak.

    3. eduki-multzoa: Euskadiko ekonomia-jarduerak, eta haiek ingurumenari nola eragiten dioten.

      Euskadiko ekonomia-sektoreen ezaugarri nagusiak. Lehen eta bigarren sektoreekin zerikusia duten jarduera tradizionalak. Nekazaritza-, arrantza- eta industria-espazioak eta haietako bakoitzaren jarduerak. Gaur egungo egoera, gertatu berri diren aldaketak eta etorkizuna. Europan integratzeak lehen eta bigarren sektorean eragindako ondorioak. Kooperatibismoa: jatorria eta bilakaera.

      Zerbitzuen sektorea: hirugarren sektoreko jarduera-aniztasuna eta haiek nola garatu diren. Lurraldea antolatzeko zer funtzio betetzen duten. Garraioak eta komunikabideak. Arku Atlantikoko ekonomia-eremuko kide izatea.

    4. eduki-multzoa: antolaketa politikoa eta espazio geografikoa.

      Politika eta lurraldea antolatzeko zenbait modu. Estatua, gizartea antolatzeko egitura politiko ohikoena. Autogobernurako beste modu batzuk. Lehen zeuden mugen eta egungo bizikidetzarako eremuen arteko bereizketa. Erregimen politiko motak. Sistema demokratikoak eta sistema autoritarioak. Erregimen demokratikoen oinarrizko printzipioak eta erakundeak. Botere-banaketa, legeekiko eta arauekiko errespetua. Herritarren parte-hartzea zenbait eskalatako erakunde demokratikoetan. Konstituzioa eta autonomia-estatutuak.

      Espainiaren antolaketa politikoa eta administratiboa. Autonomia-erkidegoak. Probintziak, udalerriak eta beste toki-entitate batzuk. Euskal Autonomia Erkidegoa: egitura politikoa eta administratiboa. Geografia-aniztasuna. Eskualdeen arteko desorekak.

      Europar Batasuneko antolaketa politikoaren eta administratiboaren oinarrizko elementuak. Helburuak. Europako erakundeek nola funtzionatzen duten.

      Mapa politikoak: Euskadi, Espainia, Europa eta mundua.

      Munduko eremu geopolitiko, ekonomiko eta kultural handien kokapena eta haien ezaugarriak.

    5. eduki-multzoa: egun munduan gertatzen ari diren aldaketak eta desorekak.

      Merkatuen mundializazioa. Globalizazio ekonomikoa eta garapen iraunkorra. Interdependentzia eta globalizazioa. Lanaren nazioarteko banaketa: desabantailak herrialde garatuentzat eta azpigaratuentzat. Industriaren deslokalizazioa eta merkataritza modu berriak. Nazioarteko ekonomia antolatzeko moduek eta ekonomia-funtzionamenduak eragiten dituzten ondorioak: garapen ekonomikoaren mailak eta truke-desberdintasunak.

      Giza garapenaren desberdintasunak. Munduko herrialdeen arteko desberdintasunak. Adierazle sozioekonomikoetan oinarritutako aldeak: Nazio Produktu Gordina (NPG), Per Capita Errenta, Giza Garapenaren Indizea (GGI). Herrialde txiroen kanpo-zorra: ondorioak haien ekonomian. Lankidetza-politikak.

      Ingurumen-arriskuak eta -arazoak. Iraunkortasuna bultzatzeko neurriak eta politikak. Baliabide naturalen eskasia. Energia berriztagarriek eskaintzen dituzten aukerak eta baldintzak. Nazioarteko hitzarmenak ingurumena babesteko. Kyotoko protokoloa.

      Ebaluazio-irizpideak.

    1. Ekonomia-eragile eta -erakunde nagusiak ezagutzea, eta ekonomian haiek betetzen dituzten funtzioak zein diren ikastea, kontuan hartuta ekonomia gero eta interdependenteagoa dela; ondoren, ikasitakoa erabiltzea inguru hurbileko zenbait errealitate ekonomiko aztertzeko eta balioesteko.

    1. Ea ezagutzen dituen ekonomiaren oinarrizko kontzeptuak, nazioarteko ekonomiaren oinarrizko alderdiak interpretatzeko.

    2. Ea deskribatzen duen ekonomiaren oinarrizko funtzionamendua, ekonomia-eragileek eta -erakundeek izaten duten zeregina abiapuntu hartuta.

    3. Ea ikasleei berei edo familiei zuzenean eragiten dieten zenbait gertaera edo arazo ekonomiko aztertzeko oinarrizko giltzarrien jabe den (inflazioa, bizimoduaren kostua, lan-merkatua, langabezia, enpleguaren ezegonkortasuna, emakumezkoen enplegua, kontsumoa, etab.).

    4. Ea gai den eguneroko bizimoduan ohikoak diren kudeaketak egiteko (ea ulertzen duen askotan erabiltzen diren agirietako oinarrizko informazioa; esaterako, aurrekontuak, fakturak, errenta-aitorpena, zenbait ordainagiri,&).

    5. Ea egungo gizarteetako ekonomia-jarduerak deskribatzen dituen, ekonomia-mapetan, -grafikoetan eta -estatistiketan bildutako datuak erabilita.

    6. Ea adierazten duen lurraldeen artean ekonomia-sektoreen banaketan desorekak daudela, grafikoak (ziklogramak, barra- eta lerro-diagramak,&) eta gaikako mapak erabiliz.

    7. Ea ezagutzen dituen egungo ekonomia globalizatuaren funtsezko elementuak.

    8. Ea ezagutzen eta aztertzen dituen askotariko dokumentazioaren bidez lurralde-eremuetako harreman ekonomikoei eragiten dieten faktoreak.

    9. Ea gai den ekonomia-jardueren kokapenari buruzko benetako edo fikziozko proposamen bat aztertzeko eta ebaluatzeko.

    1. Nekazaritza ustiatzeko munduan dauden sistema nagusien ezaugarriak lantzea; sistema horien zenbait adibide esanguratsu kokatzea; eta euskal, espainiar eta europar nekazaritzako egungo zenbait arazo aztertzea.

    1. Ea ezagutzen dituen nekazaritza-sistema nagusien ezaugarriak eta nekazaritzan aplikatzen diren industria-teknika berriak.

    2. Ea adierazten duen landa-eremuen banaketa, gaikako mapen bidez.

    3. Ea ezagutu eta kokatzen dituen Euskadiko eta Espainiako nekazaritza-eremu behinenak.

    4. Ea gai den ondorioztatzeko gaur egun lehen sektorerako Europar Batasunak erabakitako politikak nola eragiten duen; horretarako, zenbait informazio-iturri erabiliko ditu (batik bat, komunikabideak eta sarea).

    5. Ea gai den nekazaritzak gaur egun dituen arazo esanguratsuek eragindako egoera jakinak aztertzeko, eta, bereziki, merkatu europarraren esparruan euskal eta espainiar nekazaritzaren egoera; horrezaz gainera, ea irtenbiderik proposatzen duen.

    6. Ea gai den lehen sektorearekin zerikusia duten ekonomia-jardueren kokapenari buruzko benetako edo fikziozko proposamenen bat aztertzeko eta balioesteko.

    1. Industria-jardueretan, -eremuetan eta -paisaietan gertatzen ari diren aldaketak deskribatzea; Euskadiko, Espainiako eta munduko ekoizpen-gune nagusiak non dauden jakitea; eta, azkenik, sektorearen egungo errealitatea aztertzea, industriaren deslokalizazioa eta ekonomiaren globalizazioa oinarri hartuta.

    1. Ea gai den Euskadiko, Espainiako eta munduko industria-espazio nagusiak eta lehengaiak eta energia-iturriak ekoizten dituzten gune garrantzitsuenak kokatzeko.

    2. Ea antzematen dituen industria-mota nagusiak eta haien ezaugarriak.

    3. Ea ezagutzen dituen Euskadiko egungo ekoizpen-moduak, industria-paisaia berriak eta industriaren etorkizuna.

    4. Ea dakien kokatzen energia eta industria-ondasun nagusiak ekoizten dituzten zonaldeak.

    5. Ea gai den produktuak lortu, ekoitzi eta banatzen direnetik kontsumitu bitarteko ekonomia-prozesuei buruzko hausnarketa egiteko, eta ea ezagutzen dituen ekoizpenaren eta kontsumoaren artean sortzen diren harreman-korronteak.

    6. Ea gai den bigarren sektorearekin zerikusia duten ekonomia-jardueren kokapenari buruzko benetako edo fikziozko proposamenen bat aztertzeko eta ebaluatzeko.

    1. Hirugarren sektoreko jardueretan oro har gertatutako aldaketa eta garapena ezagutzea, eta, bereziki, Euskadiko jardueretakoak; jarduera horien garapenaren ondorioz gertatzen ari diren aldaketak aztertzea, harreman ekonomikoetakoak zein sozialetakoak.

    1. Ea mota guztietako bitartekoak erabiltzen dituen ekonomia-jarduerei buruzko informazioa lortzeko.

    2. Ea ebaluatzen eta egiaztatzen duen grafikoen, diagramen eta, oro har, ikusizko dokumentuen bidez lortutako informazioa zuzena eta objektiboa den.

    3. Ea dakien egungo ekonomian zerbitzuen sektoreko jarduerak etengabe garatzen eta nagusitzen ari direla, eta merkataritza-guneak eta turismo-guneak ugaritzen ari direla.

    4. Ea kokatzen dituen Europako, Espainiako eta Euskadiko garraio- eta komunikabide-ardatz nagusiak.

    5. Ea erlazionatzen dituen Euskadiko errepide- eta garraio-sareak eta garapen ekonomikoa, eta ingurumena iraunarazteko irizpideak aplikatzen dituen.

    6. Ea lotzen dituen hirugarren sektorearen garapena eta hirietako biztanle-kopuruaren gorakada eta hirien hazkundea.

    7. Ea gai den analizatzeko eta ebaluatzeko hirugarren sektorearekin zerikusia duten ekonomia-jardueren kokapenari buruzko benetako edo fikziozko proposamenen bat.

    1. Erakunde demokratikoen ezaugarriak, oinarrizko printzipioak, horiek nola funtzionatzen duten, nola antolatzen diren eta zer jatorri duten ikastea eta ulertzea; erakunde demokratikoek pertsonen arteko elkarbizitza hobetzeko egin ditzaketen ekarpenak aztertzea.

    1. Ea ezagutzen dituen inguru hurbilean dituen partaidetza sozialerako erakunde nagusiak.

    2. Ea hautematen duen balio demokratikorik ikasleak parte hartzen duen maila desberdineko elkarteetan (eskola, udalerria, lurralde historikoa,&).

    3. Ea bereizten dituen erakundeek betetzen dituzten funtzioak, eta elkarbizitza demokratikoa posible izateko modutzat hartzen dituen, eta, gainera, desadostasun politikoei aurre egiteko tresna egokitzat hartzen dituen.

    4. Ea ezagutzen dituen zuzenean dagozkigun erakundeen osaera eta funtzionamendua.

    5. Ea demokratikoak ez diren taldeen eta erakundeen funtzionatzeko moduarekin jarrera kritikoa erakusten duen. Ea haiek hobetzeko proposamenik egiten duen eta ekimenik ageri duen.

    6. Ea errespetatzen dituen herritarrek parte hartzeko euskal eremuetako erakundeak, eta orobat Espainiakoak eta Europakoak ere.

    7. Ea onartzen dituen zuzenbide-estatuetako elkarbizitzarako arauak, eta estatu horiek zuzentzen dituzten oinarrizko printzipioak ezagutzen dituen.

    8. Ea badakien zein diren herritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak, eta ezaguera horiek eta ordezkatze-sistemaren printzipioak eguneroko bizimoduan aplikatzen dituen.

    9. Ea jotzen duen elkarbizitzarako arauetara edo legeetara gatazkaren bati konponbidea emateko edo zenbait gizarte-gatazkari aurre egiteko.

    10. Ea azpimarratzen dituen erakundeetan parte-hartze demokratikoa areagotzeko egiten diren ekarpenak.

    1. Euskadiko, Espainiako eta Europako mapetan banaketa politiko-administratibo nagusiak identifikatzea eta kokatzea; Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-antolaketa hautematea, Espainiako estatuaren antolaketa politiko-administratiboaren barnean, baita Europar Batasuneko kide dela hautematea ere.

    1. Ea honako hauek kokatzen dituen, zein bere mapa politikoan: Espainiako autonomia-erkidegoak eta haien hiriburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoak, eta Europako estatuak.

    2. Ea ezagutzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoen eta Espainiar estatuko antolaketa politiko-administratiboaren oinarrizko ezaugarriak.

    3. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoak eta Espainiako estatua arautzen duten erakundeen funtzioak, eta baita erakunde horiek Europar Batasunean nola hartzen duten parte ere.

    4. Ea egiten duen Europar Batasunaren antolaketa politikoaren azterketa kritikorik, bai sorrerarena, bai bilakaera historikoarena.

    1. Munduko herrialde nagusiak eta eremu geoekonomiko eta kultura-eremu nagusiak ezagutzea eta mapetan kokatzea.

    1. Ea egiten dituen munduko eremu nagusiak eta zenbait erakunde geoekonomiko eta kultura-erakunde deskribatzen dituzten mapa politikoak.

    2. Ea munduko mapa politiko batean bereizten dituen ikasitako eskualde-multzo guztien herrialdeak; halaber, ea nabarmentzen dituen mundu-ordena berria osatzen duten eskualdeko eta nazioarteko erakundeak koadro batean, eta, horretarako, izen eta sigla egokiak erabiltzen dituen.

    1. Euskal eta espainiar espazio geografikoen ezaugarri komunak eta desberdinak deskribatzea; ekonomia-jardueren gune nagusiek eta komunikazio-ardatz handiek espazio-antolaketan nola eragiten duten azaltzea; eta gune eta ardatz handi horien kokapenak eskualdeen arteko aldeak eragiten dituela azaltzea.

    1. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen Euskadiko eta Espainiako ezaugarri fisikoak, ekonomia-jarduera nagusien guneak eta komunikabide-ardatz handiak.

    2. Ea nabarmentzen dituen lurraldeen artean dauden alde eta harreman nagusiak.

    3. Ea kokatzen dituen Euskadiko eta Espainiako gune ekonomiko garrantzitsuenak, eta ea horiek komunikabide-sare nagusiekin lotzen dituen.

    4. Ea azaltzen duen faktore fisiko, ekonomiko, demografiko, kultural, politiko eta beste batzeak eskualdeen eta lurralde-eremuen arteko desberdintasunak eragiten dituela.

    5. Ea zenbait iturritan euskal lurralde historikoei buruzko datuak bilatzen dituen, eta lortutako datuak koadro batean antolatzen dituen, berdintasunak eta desberdintasunak ikusteko.

    1. Zenbait herrialde eta lurraldetako ezaugarriak aztertzea, adierazle sozioekonomikoak kontuan hartuta; lurraldeen artean baliabideen banaketan desorekak daudela jakinaraztea; desoreka horrek eragiten dituen zenbait ondorio azaltzea eta desberdintasunarekiko sentiberatasuna adieraztea.

    1. Ea kontsultatzen duen lurralde-eremuetan dauden hainbat estatistika-institutuk jakitera ematen duten estatistika-informazioa: Eustat, EIN, Eurostat, Nazio Batuen Erakundea (NBE), Giza Garapenaren Indizea (GGI), Per Capita Errenta, etab.

    2. Ea biltzen eta ulertzen duen zenbakizko datuek (taulak, grafikoak, estatistikak, etab.) ematen duten informazio sozioekonomikoa; eta, ea horien bidez munduko zenbait geografia-eremu deskribatzen dituen, herrialdeen arteko desberdintasun ekonomikoak aintzat hartuz.

    3. Ea interpretatzen dituen lortzen dituen datuak, eta datu horietatik ateratako zenbait ondorio behar bezala argudiatuta azaltzen dituen.

    4. Ea lortutako informazioa erabiltzen duen zenbait eremuren eta herrialderen arteko garapen-mailaren aldeak nabarmen erakusten dituzten egoerak ezagutzeko.

    5. Ea kokatzen, ezagutzen eta aztertzen dituen Euskadiko, Espainiako eta munduko lurraldeen arteko desoreka eta desberdintasun nabarmenen zenbait adibide.

    1. Gaur egun gertatzen diren migrazio-joerak adierazteko, Euskadiko eta Espainiako egoera aztertzea.

    1. Herrialde garatuak eta garapen bidean dauden herrialdeak alderatzeko, taldean lan bat osatzea. Lan horretan, datu fisikoak eta sozioekonomikoak deskribatuko dira, zenbait informazio-iturri erabilita (agiri idatziak, estatistikak, Internet...); herrialdeen arteko desberdintasunen kausak azaltzen saiatu, eta kausa horiek munduan gertatzen ari den globalizazio-prozesuarekin eta integrazio ekonomikoarekin lotuko dira; ondorioak egiaztatuko dira, nola herrialde garatuetan hala garapen bidean dauden herrialdeetan; eta oreka lortu ahal izateko aukerak adieraziko dira.

    2. Ea adierazle ekonomiko, demografiko eta kulturalen arteko korrelazio egokirik egiten duen, eta ea azalpenezko hipotesiak egiten saiatzen den.

    3. Ea txostenak, konparazio-koadroak, taulak edo mapak egiten dituen egiaztatu dituen desberdintasun horien zenbait ondorio ateratzeko bereziki, eragiten duten dependentzia-harremana; eta, bestalde, emandako iritzietan, ea desberdintasun horien aurka agertzen den.

    4. Ea egungo zenbait gatazka sozioekonomiko ezagutzen dituen, eta haiek eragin dituzten kausei eta irtenbide izan daitezkeenei buruzko hipotesiak formulatzen dituen, interdependentzia ekonomikoa kontuan hartuta.

    5. Ea ondorioak behar bezala antolatuta eta ulertzeko moduan jakinarazten dituen, eta, horretarako, baliabide digitalak erabiltzen dituen.

    1. Ekonomia-jarduerek eta portaera indibidualek edo kolektiboek ingurumenean dituzten ondorioak erakusten dituen kasu jakinen bat, ikasleek gertuen duten kasuren bat, deskribatzea; garapen iraunkorra kontuan hartzen duten jarduerak eta ingurumenari kalteak eragiten dizkioten jarduerak bereiztea; ingurumena zaintzeko ekimenak bultzatze aldera modu aktiboan eta arduratsuan inplikatzea.

    1. Ea ingurumena babesteko eta errespetatzeko jarrera ageri duen, eta giza jarduerek eragiten dituzten ingurumen-arazoei buruz taldean hausnartzen duen.

    2. Ea ezagutzen dituen ingurumena babesteko inguruan dituen erakundeen eta kolektiboen proposamenak eta politikak.

    3. Ea ingurumena errespetatua izan dadin laguntzeko interesik duen, eta, bere ikaskideekin batera, ea ekintza-proposamenik ematen duen aditzera eta lantzen duen, ingurumenarekiko kalteak mugatze aldera.

    4. Ea garrantzizkotzat joten dituen baliabide naturalak gizartearentzat, eta ulertzen duen baliabideak zentzuz ustiatu behar direla.

    5. Ea aztertzen dituen inguruan duen ingurumenaren degradazio-arazoak, eta ingurumena babesteko eta zaintzeko jarrera duen. Ea kontu ematen duen Euskadin naturari kaltea eragiten dioten zenbait arazo jakinez, eta orobat haien kausez ere.

    6. Ea bururatzen zaion txartzat jotako egoera horiei aurre egiteko modurik edota hobetzeko laguntza modurik.

    7. Ea informazioa biltzeko iturri bat baino gehiago erabiltzen duen; gaur egun oro har dauden ingurumen-arazo nagusiak deskribatzen dituen; arazoen eta haien ustezko kausen arteko lotura ezartzen duen; eta zenbait giza portaerak, indibidualek zein kolektibok, naturan eragin ditzaketen kalteen ondorioak aurreikusten dituen.

    1. Lan errazak edo ahozko azalpenak, bakarka zein taldean, planifikatzea eta gauzatzea, zenbait iturri erabilita (grafikoak, krokisak, gaikako mapak, datu-baseak, irudiak, testu idatziak, Internet); ateratako ondorioak zuzen antolatuta, arrazoituta eta modu ulergarrian jakinaraztea, horretarako informazio- eta komunikabide-teknologiek ematen dituzten aukerak erabilita.

    1. Ea zuzen erabiltzen, irakurtzen eta interpretatzen dituen grafikoak, gaikako mapak, kartografia, etab.

    2. Ea planteatzen dituen aztertu beharreko gaiei buruzko hipotesiak eta galderak.

    3. Ea behar duen informazioa lortzen duen eta erregistratzen duen; ea, horretarako, informazio-iturri bat baino gehiago erabiltzen duen eta, hala badagokio, landa-lanak ere bai.

    4. Ea sistematikoki eta zorrotz hautatzen dituen informazio-iturriak, gai jakin bat landu behar duenean.

    5. Ea euskarri egokiak hautatzen edo sortzen dituen bildutako informazioa erregistratzeko.

    6. Ea behar bezala erabiltzen dituen estatistika-informazioa aurkitzeko tresnak (datu-baseak) sarean (bilatzaile orokorrak eta espezializatuak).

    7. Ea, ondorioak jakinarazteko, informatikak ematen dituen aukerak erabiltzen dituen; esate baterako, testu-prozesadorea edo aurkezpenak egiteko programak.

    8. Ea testu-motarik egokiena aukeratzen duen lortu duen informazioa eta/edo atera dituen ondorioak behar bezala jakinarazteko.

    1. Txostenak egitea eta eztabaidetan parte hartzea, honako arazo hauei buruz: gaur egun munduan eguneroko bizimoduan dauden arazoei buruz eta haien ustezko jatorri historiko eta sozialei buruz (bazterketa-egoerak, arazo ekonomikoak, desoreka sozioekonomikoak, sozialak, indarkeriaren kasuak, emakumezkoen aurkako indarkeria, gaztediaren arazoak, etab.); horretarako, komunikabideetatik edo beste iturri batzuetatik lortutako informazioa zorrotz erabiltzea, eta ematen diren iritzietan tolerantzia- eta elkartasun-jarrerak izatea.

    1. Ea, aztertutako desorekak arintzeko, irtenbiderik azaltzen duen modu kritikoz eta tolerantez.

    2. Ea sentiberatasun-jarrerarik duen gaur egungo arazoen aurrean; esate baterako, honako arazo hauekin: egoera kaskarrean bizi diren kolektiboekin, diskriminazio-egoerekin, ingurumena hondatzearekin, lan-merkatuaren egoerarekin, kontsumo-joerekin, indarkeriarekin eta genero-indarkeriarekin. Eta ea horiek zorrotz eta elkartasun-jarreraz hartzen dituen.

    3. Ea ahoz egoki mintzo den eta ondo baliatzen dituen argudioak eztabaidetan, eta elkarrizketetarako eta taldean hizketan aritzeko dauden arauak onartzen dituen.

    4. Ea dakien ikuspuntu bat baino gehiago izateak balio handia duela, ea besteen iritzien aurrean enpatiaz jokatzen duen, eta ea bereak bezalakoak ez diren ideiak eta interesak naturaltasunez hartzen dituen eztabaidetan.

    5. Ea aldeko edo aurkako iritziak arrazoitzen dituen, benetako zein asmatutako egoerak proposatzen direnean.

    6. Ea abiapuntutzat onartzen duen aurkako iritzia duenak ere arrazoi apur bat izan dezakeela.

    7. Ea bere ikuspuntuak defendatzen dituen, gainerakoen azalpenak arretaz entzuten dituen, eta, zenbaitetan, amore emateko eta akordioetara iristeko gai den.

    8. Ea, zerbait jakin nahi duenean, argi eta garbi galdetzen duen, eta gaiarekin zerikusia duten ondorioak ateratzen dituen.

    9. Ea lortutako datuak eta ondo egituratutako eskemak erabilita idazten dituen egin beharreko lanak.

    10. Ea biltzen, interpretatzen eta egiten dituen eguneroko bizimoduko arazoei buruzko grafikoak, diagramak, eskemak, kontzeptu-mapak, txostenak eta abar.

    11. Ea egungo gizartean dauden arazoei buruzko debateak, rol-jokoak eta simulazioak egiten dituen.

    12. Ea balioesten duen emakumezkoek ekonomikoki eta sozialki parte hartzea gizartearen arlo guztietan eta ekoizpen-prozesuaren arlo guztietan, eta diskriminazio-mota guztiak gaitzesten dituen.

    13. Ea testu-motarik egokiena aukeratzen duen lortu duen informazioa eta/edo atera dituen ondorioak behar bezala jakinarazteko.

      Laugarren maila.

      Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Hizkuntza-trebetasunak aplikatzea, arloaren ikaskuntzarako: testu idatzien eta ahozko testuen ulermena, berariazko hiztegiaren interpretazioa eta erabilera, ahoz eta idatziz behar bezala adieraztea, etab.

      Historiari, kulturari, gizarteari eta beste alderdi batzuei buruzko hipotesien planteamendua egin, formulatu eta egiaztatzea.

      Gertaera eta prozesu historiko garrantzitsuenak denboran eta espazioan kokatzea.

      Aldaketa-prozesuei erreparatzeko jarraibideak. Denborazko segidak, denbora-lerroak eta friso historikoak irudikatzeko teknikak; eta gizarte historikoen eta gaur egungoen arteko desberdintasunak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.

      Irudiak aztertzeko jarraibideak, agiri historiko gisa eta errealitatea interpretatzeko modu gisa. Zenbait film dokumental eta/edo fikziozko ikusi, eta haiek iturri historikotzat balioestea.

      Aldaketa historikoen prozesuetan parte hartzen duten faktoreak ezagutzeko jarraibideak; kausak eta ondorioak bereiztea.

      Historia-azalpenen kausalitate-aniztasuna aztertzea.

      Prozesu historikoetan parte hartzen duten osagai ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak ezagutu, eta haien artean dauden loturak ulertzea.

      Dokumentu-iturrietan informazioa bilatzeko, hautatzeko eta lortzeko jarraibideak; objektibotasun- eta egokitasun-irizpideak erabilita informazioa lortzea; gertaerak eta iritziak bereiztea; lehen mailako iturriak eta bigarren mailakoak bereiztea. Gertaera edo egoera berari buruzko informazio kontrajarriak eta/edo osagarriak egiaztatzea. Garrantzi handia duten historia-testuak aztertu eta lantzea.

      Ikerketa-lanak eta/edo laburpenak egiteko jarraibideak, horretarako zenbait informazio-iturri erabilita; horien berri behar bezala ematea, hainbat adierazpen-modu txandakatuz, informazio-teknologiek eta ikus-entzunezko baliabideek ematen dituzten aukerak ere barne.

      Gaur egungo gertaera edo egoera garrantzitsuak aztertzea, aurrekari historikoak eta egoera horiek eragin dituzten baldintzak ikertuta, eta, horretarako, zenbait komunikabide erabiltzea, eta, hala badagokio, elkarrizketak eta/edo inkestak ere bai.

      Iraganeko bizimoduaren berri bilatzea, lehen mailako iturrietatik ahozko iturriek eta artxiboek lehentasuna dutela eta bigarren mailakoetatik lortutako informazioa erabilita.

      Gaur egungo estilo edo artista garrantzitsu nagusien oinarrizko elementuak hautemateko jarraibideak, nor bere une historikoaren testuinguruan kokatu eta arte-lan esanguratsuenak interpretatzeko. Ezaguera hori aplikatzea zenbait artelan garrantzitsu aztertzeko.

      Garai eta kultura desberdinetako zenbait artelanen konparazio-analisiak egiteko eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautemateko jarraibideak.

      Gizarte guztietako arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.

      Bidezkoak ez diren egoerekiko ikuspegi kritikoa izan, eta gatazkei aurre egiteko elkarrizketa eta bakea balioestea.

      Etorkizuna eraikitzeko, memoria historikoaren funtzioa balioestea.

      Kultura-ondarea eta gure ondare historiko eta artistikoa balioetsi, errespetatu eta harekin gozatzea, eta hura zaintzearen eta defendatzearen aldeko jarrera izatea.

      Iraganeko errealitate soziala nolakoa izan zen jakiteko interesa eta ikusmina, baita gaur egungo gure gizartearekin duen zerikusia jakiteko ere; gertaera historikoen aurrean jarrera kritikoa izatea.

      Giza eskubideak balioetsi eta bidegabekeria, diskriminazio, menderatze eta genozidio guztiak gaitzestea.

      Gizonezkoek eta emakumezkoek, bakarka eta taldean, historian izan duten zeregina balioestea.

      Parte-hartze aktiboa eta eraikitzailea, ahalegina, erantzukizuna eta elkartasuna talde-lanak edo bestelako eginkizun kolektiboak egitean.

      Nork bere hutsegiteak eta okerrak naturaltasunez onartu, eta horiek zuzentzearen aldeko jarrera izatea.

    2. eduki-multzoa. Egungo gizartearen oinarri historikoak.

      Antzinako Erregimenaren eta Aro Garaikidearen arteko aldaketa eta jarraipena. Antzinako Erregimeneko Europako aldaketa politikoak eta sozioekonomikoak. Estatu absolutua Frantzian eta borboitarren Espainia. Borboitarren erreforma Espainian. Foralismoaren krisialdia. Ondorioak euskal lurraldeetan. Matxinadak. Aldaketak Euskadiko eta Espainiako gizartean eta ekonomian. Demografia-gorabeherak. Krisi ekonomikoa. Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra. Ilustrazioa. Ilustrazioa Euskal Herrian: Bergarako Errege Mintegia, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea eta Elhuyar anaiak.

      Antzinako Erregimenaren krisia. Aurrekariak: Erreformismo ilustratua. AEBren independentzia, Frantziako iraultzaren aitzindari. Errepublika demokratikoa eta Konstituzioa. Frantziako iraultza. Frantziako iraultzaren ondorioak. Napoleonen Europa eta absolutismora itzultzeko saiakera. Iraultza burgesak XIX. mendeko Europan. Mugimendu liberalak eta nazionalak.

      Espainiako eta Euskadiko bilakaera historikoa XIX. mendean, eta hura balioestea nazioarteko testuingurua kontuan hartuta. Estatu liberalaren eraketa XIX. mendeko Espainian. Tradizionalismoa eta liberalismoa aurrez aurre. Karlismoa eta liberalismoa aurrez aurre euskal lurraldeetan. Foruen auzia: liberalen garaipena eta foruen abolizioa. Euskal nazionalismoaren sorrera.

      Industria Iraultzaren kausak eta hura nola ezarri zen Europan. Industria Iraultzak eragindako aldaketa sozioekonomikoak: demografiaren igoera. Emigrazioa. Industria Iraultzaren aurrekariak eta ezaugarriak Euskadin eta Espainian. Ondorio politikoak, sozialak eta kulturalak: migrazio-fluxuak. Gizarte kulturanitza. Langile-mugimenduaren sorrera. Sozialismoa. Bizimoduak hiri industrialean.

      Europaren botere politikoa eta ekonomikoa XIX. mendearen bigarren erdialdean. Inperialismoa. Europar inperialismoaren faktoreak, eta kolonizazioaren ondorioak nazioarteko harremanetan eta herrialde kolonizatuetan.

    3. eduki-multzoa: XX. mendeko gatazka handiak.

      1. mendearen lehen erdialdeko aldaketa eta gatazka handiak. Gerra eta iraultza soziala. Lehen Mundu Gerra eta haren ondorioak. Europaren berreraikuntza eta Errusiako Iraultza. Totalitarismoaren ugaritzea Europan. Bigarren Mundu Gerra eta haren ondorioak.

        Aldaketak Espainian XX. mendean: estatu liberalaren krisialdia; Espainiako II. Errepublika. Euskadiko egoera: Euskal Estatutua garatzeko oztopoak. Gerra Zibila. Gerra Zibila Euskadin. Frankismoa. Francoren diktadura.

    4. eduki-multzoa. Mundua gaur egun.

      Munduko antolamendu politikoa eta ekonomikoa XX. mendearen bigarren erdialdean: botere-blokeak eta eredu sozioekonomikoak. Deskolonizazio-prozesua eta haren ondorioak. Inperialismoaren eragina egungo munduaren eraketan.

      Gerra-gatazken ondorengo berreraikuntza politikoa eta ekonomikoa. Aldaketak eta tentsioak nazioarteko harremanetan: bloke-sistema. Mundu bipolarra eta Gerra Hotza. Gerraosteko eredu sozioekonomikoen ezaugarriak. Nazioarteko erakundeen eragina munduko politikaren arloan. Nazio Batuen Erakundea: aurrekariak, sorrera, helburuak, antolaketa eta ezaugarriak: kide iraunkorrak eta beto-eskubidea. NBEren mende dauden erakunde espezializatuak. Nazioarteko beste erakunde batzuk: Amerikako Estatuen Erakundea (AEE), Arabiar Estatuen Liga, etab.

      Trantsizio politikoa eta estatu demokratikoa eratzea Espainian. Aldaketa historikoetan gizonezkoek eta emakumezkoek, bakarka eta taldean, izan duten zereginaren azterketa. Lehendabiziko gobernu demokratikoak. 1978. urteko Konstituzio espainiarra, gobernu autonomikoak eta autonomia-estatutuak.

      Europar Batasunaren sortze-prozesua. Espainia eta Europar Batasuna gaur. Europar Batasuna: nola sortu eta bilakatu den, itunak eta kide berriak. Xedeak, lorpenak eta zailtasunak. Europar Batasuna eta haren eragina ekonomiaren arloan. Integrazioak Espainiari eta Euskadiri ekarri dizkien ondorio positiboak. Europar Batasuna: harreman-eredu berria. Europar herritartasuna.

      Globalizazioa eta botere-gune berriak. Globalizazioaren ondorioak eta botere-zentro berrien kokapena. AEBen eragina. Europaren eragina eta Ekialdeko Europako herrialdeen integrazioa. Asiako hego-ekialdean garatzeko bidean dauden herrialdeak. Txina.

      Tentsio-guneak eta aukerak munduan gaur egun. Kausen arteko lotura eta faktore historikoak. Herrialdeen, nazioen, estatuen eta mugen egitura politikoetan gertatutako aldaketak XX. eta XXI. mendeetan. Europan eta munduan estatu berriak sortzea. Zenbait arrazoik eragindako gatazkak: arrazismoa, baliabide-ustiapena, ñabardura kulturalak edo erlijiosoak, lurralde-arazoak, etab. Bakea lortzeko arazoak eta aukerak.

    5. eduki-multzoa. Artea, kultura eta zientzia gaur egun. Komunikabideak.

      Aro garaikideko artea eta kultura Euskadin eta Espainian.

      Arte-hizkuntza berriak: arte plastikoetatik ikus-arteetara.

      Arte-korronte garaikideak: arte plastikoak XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran.

      1. mendeko eta XXI. mendearen hasierako artea eta kultura Euskal Herrian.

        Komunikabideak eta haien eragina. Egungo gizarteko komunikabideen ezaugarriak: multimediarako joera. Teknologia berrien eragina: bat-bateko komunikazioa.

        Teknikaren garapena XX. mendean eta aurrerapenaren ideia. Teknologia-zientziaren eragina XX. eta XXI. mendeetako gizartean.

        Ebaluazio-irizpideak.

        1. Euskadin, Espainian, Europan eta munduan Aro Garaikidean izandako aldi eta gertaera garrantzitsuenak eta prozesu historiko aipagarrienak denboran eta espazioan kokatzea; eta Historia ikastean ohikoak diren konbentzioak eta kontzeptuak erabiltzea.

        1. Ea ezagutzen, aztertzen eta alderatzen dituen iraupen eta erritmo desberdina izan dituzten bilakaera-prozesuak eta aldaketa historikoak.

        2. Ea Euskadiko lurraldeetan bizi izandako gorabehera historikoen ezaugarri nagusiak deskribatzen dituen, munduko eta Europako historien testuinguruan.

        3. Ea dakien adierazten friso kronologiko batean XVIII. eta XXI. mendeen artean euskal lurraldeetan eragina izan duten zenbait gertaera garrantzitsu, eta Espainiako eta Europako historien bilakaerarekin alderatzen dituen. Ea haien artean loturarik sumatzen duen, eta iraunkortasunik edota aldaketarik antzematen duen.

        4. Ea, gertaera historiko baten edo multzo baten aurrean, hautematen duen aldaketarik, bilakaerarik edota iraunkortasunik.

        5. Ea ezagutzen dituen aldiberekotasun eta aldaketa nozioak, eta garai batetik beste batera pasatzean izaten diren uneen eta prozesuen ezaugarriak. Halaber, ea nozio horiek guztiak aplikatzen dituen XVIII. mendetik gaurdainoko bilakaera historikoa adierazteko.

        6. Ea diakronikoki eta sinkronikoki aztertzeko gai den XVIII. eta XXI. mendeen artean aztertzen ari garen lurralde-eremuetan izandako gertaera, fenomeno edo prozesuren bat.

        1. Gertaera eta/edo prozesu historiko esanguratsuenen kausak eta ondorioak ezagutzea, haien artean dauden loturak zehaztea eta gertaera sozialen kausalitate-aniztasuna ikastea.

        1. Ea antzematen duen gertaeren eta/edo prozesu historikoen kausalitate-aniztasuna.

        2. Ea ezagutzen dituen gertaera edo prozesu historiko garrantzitsu batean eragiten duten faktoreak.

        3. Ea sailkatzen eta erlazionatzen dituen gertaera edo prozesu historikoak eragiten dituzten kausak.

        4. Ea zehazten dituen gertaera historiko bat sortzea eragiten duten kausek epe laburrera eta luzera dakartzaten ondorioak.

        5. Ea dakien gertaera historikoak interpretatzen eta erlazionatzen.

        6. Ea identifikatzen duen gertaera historiko edo gaur egungo gertaera baten kausa-ondorio erlazioa.

        7. Ea diakronikoki eta sinkronikoki deskribatzeko gai den XVIII. eta XXI. mendeen artean aztertzen ari garen lurralde-eremuetan izandako edozein gertaera, fenomeno edo prozesu historiko garrantzitsuren kausak eta ondorioak.

          XVIII. mendean Europan gertatutako aldaketak edota bere horretan jarraitu zuten zenbait elementu zerrendatzea, Antzinako Erregimeneko ezaugarriak erreferentziatzat hartuta; borboitarren erreformak Espainian izan zituen ezaugarriak adieraztea eta haiek euskal lurraldeetan izan zuten eragina azaltzea.

        1. Ea ezagutzen dituen Antzinako Erregimeneko gizartearen ezaugarri nagusiak.

        2. Ea Euskadiko eta Espainiako bilakaera politikoa, soziala eta ekonomikoa Europakoarekin alderatzen duen, eta ezaugarri nagusiak taula batean laburbiltzen dakien.

        3. Ea antzematen dituen XVIII. mendean gertatuko aldaketak, eta dakien deskribatzen Espainiako despotismo ilustratuaren berezko izaera zentralizatzailea eta erreformista.

        4. Ea ateratzen dituen garai hartako gertaera historikoek egungo euskal errealitatean duten eraginen ondorioak.

        5. Ea ezagutzen eta ulertzen dituen despotismo ilustratuaren eta borboitarren erreformen berezitasunek Euskadin eragin zituzten ondorioak: aldaketa sozioekonomikoak, gizarte-krisiak, merkataritzaren gorakada, etab.

        6. Ea diakronikoki eta sinkronikoki deskribatzen duen Antzinako Erregimenak iraun bitartean aztertzen ari garen lurralde-eremuetan izandako edozein gertaera, fenomeno edo prozesu historiko garrantzitsu.

        1. Industrializazioaren, ekonomiaren modernizazioaren eta burgesen iraultza liberalen oinarrizko ezaugarriak identifikatzea; haiek eragindako aldaketa ekonomikoak, sozialak eta politikoak balioestea; eta honako lurralde-eremu hauetan prozesu horiek izan zituzten berezitasunak ezagutzea: Euskadin, Espainian eta Europan.

        1. Ea ezagutzen dituen Industria Iraultza eragin zuten faktoreak; ea aintzat hartzen dituen Industria Iraultzak ekoizpenean eragin zituen aldaketak; eta, Europan barrena aldi berean ezarri ez zenez, ea erritmo-desberdintasuna hautematen duen.

        2. Ea analizatzen dituen Euskadiko Industria Iraultzaren ezaugarriak, erritmoak eta eragin zituen aldaketa sozialak eta gainerakoak, eta ea ezagutzen dituen Industria Iraultzatik eratorritako aldaketa sozialak.

        3. Ea ezartzen dituen XIX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik euskal ekonomiaren bilakaeraren eta euskal gizarteko kulturaniztasuna sendotzearen artean dauden loturak.

        4. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen burgesen iraultza liberalen oinarri politikoak, eta iraultzak erreferentziazko lurralde-eremuetan eragin zituen aldaketen kausak aztertzeko gai den.

        5. Ea ezagutu eta azaltzen dituen iraultza-prozesu haiek Espainian izan zituen berariazko ezaugarriak, eta baita haiek Euskadin izan zuten eragin politikoa ere.

        6. Ea diakronikoki eta sinkronikoki deskribatzen duen Industria Iraultzarekin zerikusia duen edozein gertaera, fenomeno edo prozesu historiko garrantzitsu honako lurralde-eremu hauetan: Euskadin, Espainian eta Europan.

        7. Ea aztertzen dituen garai hartako zenbait gertaeraren jatorriak, eta oraindik ere eragiten dituzten ondorioak; esaterako, industrializazioarenak, burgesen iraultza liberalenak eta Euskadin sozialismoa sortzearenak.

          XIX. mendearen bigarren erdialdean Europak zergatik zuen halako protagonismoa azaltzea; eta urte horietan izandako gatazkak eta arazoak ezagutzea, bereziki, kolonialismoaren hedatzearekin eta tirabira sozialekin eta politikoekin zerikusia dutenak.

        1. Ea ezagutzen dituen inperialismoaren garaiak iraun bitartean Europak munduan izan zuen protagonismoa azaltzeko gertaera garrantzitsuenak.

        2. Ea ezagutzen dituen kolonialismoa hedatzeak nazioarteko harremanetan eta herrialdeetan izan zituen ondorioak.

        3. Ea diakronikoki eta sinkronikoki deskribatzen duen XIX. mendearen bigarren erdialdean aztertzen ari garen lurralde-eremuetan izandako edozein gertaera, fenomeno edo prozesu historiko garrantzitsu.

        4. Ea dakien XIX. mendearen bigarren erdialdean izandako gertaera politikoak eta ekonomikoak Europako herrialdeetako gaur egungo alderdi asko azaltzeko baliagarriak direla, eta baita herrialde kolonizatuetako alderdi asko azaltzeko ere, zenbaitetan, gertaera haiexek izan baitziren herrialde horietako egungo arazoen iturri.

          XIX. mendearen bukaeraz geroztik Euskadin eta Espainian izandako bilakaera politikoaren eta ekonomikoaren garaiak ezagutzea eta haien ezaugarriak zehaztea, testuinguru europarra kontuan hartuta; ekonomia modernizatzea lortu bitartean izandako aurrerapenak eta atzerakadak identifikatzea eta haien ezaugarriak zehaztea; eta sistema demokratikoaren sendotasuna eta Europar Batasuneko kide izatea balioestea.

        1. Ea ezagutzen dituen Europako eta munduko Historiaren une giltzarriak eta gertaera garrantzitsuenak, eta ulertzen duen epe horretan Euskadin izan zuten eragina.

        2. Ea gai den XIX. mendearen bukaeraz geroztik gaurdaino euskal eta espainiar gizarteek izan dituzten aldaketa nagusiak deskribatzeko (demografikoak, ekonomikoak, sozialak, politikoak eta ideologikoak), eta, era berean, beren arteko zenbait eragin azaltzeko ere.

        3. Ea ezagutzen dituen XX. mendeko eta trantsizio-garaia arteko Espainiako aldi politikoen kausa eta ezaugarri nagusiak.

        4. Ea ezartzen duen Espainiako aldaketa politikoen eta Euskadiko bilakaera historikoaren arteko lotura.

        5. Ea dakien deskribatzen euskal nazionalismoaren sorreran zer eragin izan ziren.

        6. Ea alderatzen dituen foruak ezeztatu aurreko eta ondorengo euskal lurraldeetako antolaketa politikoak.

        7. Ea ezagutzen dituen Euskadiko eta Espainiako frankismoaren eta trantsizioaren garaietako gorabeherak; horrenbestez, ea gai den historian gizabanakoen zeregina zein izan den identifikatzeko eta memoria historikoa gordetzeak duen garrantzia antzemateko.

        8. Ea bereizten dituen 1978ko Konstituzioa arteko trantsizio politikoaren elementu adierazgarrienak, eta Espainia Europar Batasunean sartu zenetik honako estatu demokratikoarenak.

        9. Ea egungo Euskal Estatutuko artikuluetan lehengo foruen isla den arrastorik antzematen eta aztertzen duen.

        10. Ea aztertzen duen Europaren eraketa-prozesua eta ezagutzen dituen etapak eta helburuak, besteak beste.

        11. Ea aintzat hartzen duen eskubide eta betebehar indibidualen eta kolektiboen arteko oreka; eta konturatzen den demokrazia etengabe eraiki behar den prozesua dela, eta desberdintasunari eta bazterkeriari aurre egiteko konpromisoa, nork berea eta kolektiboa, hartzea nahitaezkoa dela.

        12. Ea diakronikoki eta sinkronikoki deskribatzen dituen XX. mendean Euskadi, Espainia eta Europako lurralde-eremuetan izandako honako gertaera, fenomeno edo prozesu historiko garrantzitsu hauek: ekonomia modernizatzea lortu bitarteko aurrerapenak eta atzerakadak, sistema demokratikoa sendotzea eta Europar Batasuneko kide izatea.

          XX. mendean munduan gertatu diren aldaketa handiak eta gatazkak denboran eta espazioan bereiztea eta kokatzea; ezaguera historikoak erabiltzea gaur egungo nazioarteko zenbait arazo nabarmen ulertzeko.

        1. Ea ezagutzen dituen XX. mendean nazioartean izandako gertaera nagusiak; esate baterako, iraultza sozialistak, mundu-gerrak eta koloniek independentzia lortzea.

        2. Ea aztertzen dituen egungo nazioarteko arazo batzuk aipatutako gertaera horiek kontuan hartuta, munduaren ikuspegi globala aintzat hartuta eta eurozentrismoa alde batera utzita.

        3. Ea irudikatzen eta azaltzen dituen XX. mendean gertatutako mundu-arazoren baten aldaketa-prozesuak; eta horretarako, besteak beste, ea diagramak, denbora-ardatzak, kronologia-koadroak, kontzeptu-mapak eta hormako mapak erabiltzen dituen.

        4. Ea gai den diakronikoki eta sinkronikoki deskribatzeko XX. mendean gertatu eta mundu osoan eragina izan duen aldaketa sozial, ekonomiko edo politiko handi bat.

        5. Ea bilatu eta alderatzen dituen gizarte garaikideei buruzko zenbait iturri historiko, eta adierazten dituen hutsuneak, akatsak eta haien artean dauden kontraesanak.

        6. Ea ezagutzen dituen Bigarren Mundu Gerraren amaieran sortu zen bloke-sistemaren ondorioak, baita bloke horiek desagertzearen ondorioz sortutako mundu ordena berriaren ondorioak eta sozialismoaren eraginpeko herrialdeetan gertatutako aldaketen ondorioak ere.

        7. Ea balioesten duen nazioarteko erakundeen zeregin historikoa, NBErena bereziki, bai eta egungo zeregina ere.

        8. Ea nazioartean eragina duen krisi edo gatazka baten kausak eta ondorioak deskribatzen dakien, eta horiek gaur egun izan ditzaketen ondorioei erreparatzen dien.

        9. Ea egungo gatazken alderdi guztiak aztertzen dituen, eta bere burua ikuspuntu guztien lekuan jartzeko ahalegina egiten duen.

        1. Gaur egun munduan gertatzen den tirabira politiko edo sozialen bati buruzko lanak planifikatzea eta egitea, bakarka eta taldean, gertaera horien aurrerakin historikoak ikertuz, kausak analizatuz eta balizko amaierak planteatuz; horretarako, informazio-iturri egokiak erabiliko dira, gertaera berari buruz interpretazio desberdinak edo osagarriak ematen dituztenak barne.

        1. Ea deskribatzeko gai den inguru hurbilean edo urrutiago izandako gertaera baten bilakaera, gaur egun oraindik ere garrantzi berezia duena.

        2. Ea pertsona batzuek egindako zenbait ekintzaren kausak, testuinguru orokorra eta arrazoiak zein diren ezagutzeko interesa duen, eta ikasitakoa aldaketa historikoak azaltzeko erabiltzen duen.

        3. Ea bere inguruko egoera bat aukeratu eta hura aztertu eta ikertzen duen; ea egoera horren aurrekariak eta hura eragin duten kausak bilatzen dituen, eta izan ditzakeen ondorioak logikaz azaltzeko aplikatzen duen ikasitakoa.

        4. Ea ekimenik duen lana planifikatzeko eta bere gisara zenbait informazio-iturritara jotzeko.

        5. Ea lortutako informazioa aztertzen eta antolatzen duen eta ondorioak argi eta garbi azaltzen dituen; bestalde, horretarako, ea informazio- eta komunikazio-teknologiek ematen dituzten aukerak erabiltzen dituen.

        6. Ea informazioa lortzeko zenbait iturri historikotara jotzen duen, bai idatziak, bai ahozkoak eta/edo materialak, komunikabideak (prentsa, telebista, zinea, etab.) eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) barne; halaber, ea bereizten dituen gertaera historiko edo sozial berari buruz emandako hainbat interpretazio.

        7. Ea zorrotz eta objektiboki interpretatzen dituen eduki historikoko informazio-iturri historikoak eta egungoak; esate baterako, komunikabideetako agiriak, lehen mailako iturriak, posterrak eta artelanak.

        8. Ea dakien zenbait iturri eta egileren eraginak eta ikuspegiak interpretatzen gertaera jakin baten aurrean.

        9. Ea argi eta txukun aurkezten dituen azken ondorioak, eta, horretarako, arloaren berariazko hiztegia ez ezik, linguistikoak ez diren baliabideak ere erabiltzen dituen mapak eta grafikoak, esaterako, hainbat euskarriren bidez (ahozkoa, idatzia, digitala,&).

        10. Ea dakien izaera historikoko testu erraz baten iruzkina egiten eta testuaren ideia nagusiak ateratzen, eta baita ere asmatzen egileak zer helburu zuen testua idatzi zuenean.

        11. Ea ondo informatuta egoteko gogorik eta jakin-minik duen; eta jarrera kritikoa duen komunikabideetako eta sareko informazioaren eta mezuen aurrean.

        1. Egungo arte-adierazpen garrantzitsuenak ezagutzea eta balioestea, inguru hurbilean dituenak zein urrutiagokoak; gizadiaren arte-garapen komunari kultura guztiek egin dioten ekarpena aztertzea, bai eta zaindu beharreko ondareari egin diotena ere.

        1. Ea ezagutzen dituen arte-estilo nagusiei dagozkien artelanak.

        2. Ea aintzat hartzen dituen artelanen estetika-balioak.

        3. Ea interpretatzen dituen artelanak eta objektu artistikoak, eta kontuan hartzen dituen haien garaiko testuinguru orokorra eta egilearen nondik norako bereziak.

        4. Ea aintzat hartzen dituen artelanen artean dauden berdintasunak eta desberdintasunak, eta haien arteko eraginak balioesten dituen.

        5. Ea kultura eta garai historiko nagusietako artelan aipagarrienak alderatu eta kronologikoki kokatzen dituen.

        6. Ea zeinahi gizarteren kultura- eta arte-adierazpenak balioesten eta errespetatzen dituen, eta ea dakien norberaren prestakuntzarako garrantzi handia dutela.

        7. Ea bere inguruan oraindik irauten duten aztarna jakin batzuen iraganari eta jatorriari buruzko galderak egiten dituen.

        8. Ea ezagutzen dituen ondarea babesteko eta hobeto zaintzeko ekintzak.

        9. Ea balioesten eta errespetatzen dituen inguru hurbileko edota urrutiagoko ondare-elementuak.

        10. Eztabaidetan parte hartzea, gaur egungo alderdiei eragiten dieten aldaketei eta jarraipenei buruzko iritzi arrazoituak azaltzea, eta, hori guztia, Gizarte Zientzietan oinarritutako arrazoiak emanda, gainerakoen iritziak errespetatuta eta ondorio komunak lortzen eta jakinarazten saiatuta.

        1. Ea zenbait gertaera historikori buruzko hipotesirik proposatzen duen.

        2. Ea gertaera historiko jakinen aldeko eta aurkako jarrerak arrazoitzen dituen.

        3. Ea ekintza politikoei buruzko iritziak ematen dituen eta horiek arrazoitzen dituen.

        4. Ea abiapuntutzat onartzen duen aurkako iritzia duenak ere arrazoi apur bat izan dezakeela.

        5. Ea elkarrizketa eta prozedura bakezaleen alde agertzen den pertsonen, taldeen eta herrialdeen arteko gatazkak konpontzeko.

    Hirurogeita bi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Gorputz Hezkuntza. Helburuak.

  1. helburua honela idatzita geratuko da:

    1. Inguruak ematen dizkigun aukerak baliatuz, ingurumen-inpaktu txikia duten natura-inguruneko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aztertzea, diseinatzea, antolatzea eta horietan parte hartzea, eta, horrez gainera, leku horiek mantentzen laguntzea.

    Hirurogeita hiru. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Natura Zientziak. Lehenengo maila. Edukiak.

    Lehen mailako edukien 5. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa: izaki bizidunak eta haien dibertsitatea.

      Lurrean bizia ahalbidetzen duten faktoreak.

      Izaki bizidunen ezaugarriak. Haien bizi-funtzioak interpretatzea.

      Zelula.

      Izaki bizidunen dibertsitatea: inguruneak, neurriak, formak, elikadura. Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak. Antolaketa-eredu handiak: landareak eta animaliak.

      Biodibertsitaterako hurbilpena. Euskadiko espezie bitxiak. Dibertsitate-galera.

      Izaki bizidunak identifikatzeko gako sinpleak erabiltzeko jarraibideak.

      Lupa eta mikroskopio optikoa erabiltzeko arauak.

      Organismo zelulabakarrei, landareei eta animaliei behatzeko eta haiek deskribatzeko irizpideak.

      Izaki bizidunen dibertsitatea mantentzeak duen garrantzia. Dibertsitate hori galtzeak dakartzan arazoen analisia.

    Hirurogeita lau. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Natura Zientziak. Bigarren maila. Edukiak.

    Bigarren mailako edukien 5. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa: izaki bizidunen aldaketak eta infurunekoak.

      Izaki bizidunen bizi-funtzioak.

      Izaki bizidunen ezaugarri eta funtzio komunak: nutrizioa, ugalketa eta harremana.

      Nutrizioa: izaki bizidunek nola lortzen eta erabiltzen dituzten materia eta energia. Nutrizio autotrofoa eta heterotrofoa. Fotosintesia: Lurrean bizia egoteko duen garrantzia.

      Izaki bizidunen arnasketa.

      Harreman-funtzioak: hautematea, koordinazioa eta higidura.

      Ugalketa sexualaren eta asexualaren ezaugarriak.

      Animalien eta landareen bizi-zikloei behatzeko eta haiek deskribatzeko irizpideak.

      Ingurumena.

      Biosfera, ekosfera eta ekosistema. Ekosistemen osagaiak. Faktore abiotikoen eta biotikoen eragina ekosistemetan eta haien elkarrekintzetan.

      Ur gezetako eta itsas uretako ekosistema urtarrak. Ekosistema lurtarrak: biomak. Euskal Herriko ekosistema esanguratsuak. Ekosistemek dituzten mehatxuak eta biodibertsitate-galera. Euskal Autonomia Erkidegoko naturagune babestuak.

      Organismo ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek ekosistemetan duten zeregina. Ekosistemen funtzionamenduan materia berrerabili egiten dela eta eguzki-energia behar dela jabetzea.

      Ekosistemen berezko aldaketak: migrazioak.

      Landa-eremuetara irteerak egin eta inguruneko ekosistemaren bat ikertzeko arau eta teknika bakunak.

    Hirurogeita bost. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Biologia eta geologia. Hirugarren maila. Edukiak.

    Hirugarren mailako edukien 7. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Zientzia testuinguru batean: gizakia eta ingurunea.

      Baliabide naturalak eta haien motak. Haiek erabiltzeak ingurumenerako dakartzan ondorioak.

      Hondakinak eta haien kudeaketa.

      Gizakiok eragindako aldaketak: ingurumen-inpaktuak. Gaur egungo ingurumen-arazo nagusiak. Giza jarduerak ekosistemetan duen eragina balioestea.

      Aztarna ekologikoa: natura ez dela beti berdin erabili eta sarritan neurri gabe erabili izan dela adierazten du. Ingurumen-arazoen konponbideak: Agenda 21.

      Ingurumena zaindu beharra aitortzea eta harekiko jokabide solidarioak eta errespetuzkoak izatea.

    Hirurogeita sei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Biologia eta geologia. Hirugarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

    2 ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Ingurumen-arazo globalak (biodibertsitate-galera, beroketa globala, ozono-geruzako zuloa, baliabideak agortzea, iparraren eta hegoaren arteko aldea,&) nahiz Euskadikoak (airearen eta uraren kutsadura; lurzoruaren degradazioa, galera eta okupazioa; inpaktuak paisaian,&) eta haien zergatiak nahiz ondorioak lotzen ditu.

    Hirurogeita zazpi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Biologia eta geologia. Laugarren maila. Edukiak.

    Laugarren mailako edukien 4. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Ekosistemen iraupena eta bilakaera.

      Ekosistemen dinamika.

      Ekosistemetako elkarrekintzak: elikadura-harremanak. Materiaren zikloa eta energia-fluxua. Ekosistema lurtarretako eta urtarretako elikakateak eta elikasareak. Ziklo biogeokimikoak.

      Ekosistemen autorregulazioa: izurriak eta borroka biologikoa.

      Ekosistemen berezko aldaketak: segidak. Ekosistemen birsorkuntza. Ekosistemen oreka: lurzoruen osaketa eta suntsiketa. Baso-suteen inpaktua eta prebentzioaren garrantzia.

      Izaki bizidunek ingurunean eragindako aldaketak eta izaki bizidunak ingurunera moldatzeko egiten dituzten egokitzapenak. Ingurumen-aldaketak Lurraren historian.

      Ingurumen-arazoak eta garapen iraunkorra: ingurumenaren prebentzioa, kontserbazioa, berreskurapena eta hobekuntza; kontsumo arduratsua eta garapen iraunkorra.

      Babes-estrategiak. Euskadiko naturagune eta espezie babestuak.

    Hirurogeita zortzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Biologia eta geologia. Laugarren maila. Ebaluazio-irizpideak.

    5 ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Badaki zer neurri, ekimen eta estrategia abiatu behar diren (ingurumenaren prebentzioa, kontserbazioa, berreskurapena edo hobekuntza) geroa iraunkorra izan dadin.

    Hirurogeita bederatzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Sarrera.

    Laugarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko orduan, balio demokratikoak eta giza eskubideak hartuko dira kontuan; hala, demokrazia parte-hartzaile bati dagozkion gizabidezko jokaerak sustatuko ditugu, ikasleak horretarako hezten ari baikara (elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea, etab.). Jakina, proiektu honek ikastetxea bere osotasunean hartzen duenez, ikasgai bat baino gehiago da Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza; hain zuzen ere, ikastetxeko bizikidetzaren ardatza da. Bizikidetza horrek gizabidezko gaitasunak dituzten herritarrak prestatzea du helburu, bai eta gizarte demokratikoan parte hartzetik sortzen diren erantzukizunak hartzeko prest dauden herritarrak sortzea ere. Prestakuntza hori ematea premiazkoa da; izan ere, kontsumo- eta erosotasun-maila hazteak jendearen parte-hartzeko prozesuekiko borondate txarra eta inplikazio falta ekarri ditu. Gainera, hainbat gairen inguruko axolagabekeria ere handitu egin da, hala nola indarkeriaren ingurukoa eta ingurumena andeatzearen ingurukoa, kolektibo batzuek pairatzen duten muturreko pobreziaren, bazterkeriaren, xenofobiaren edo bereizkeriaren ingurukoa eta, oro har, giza eskubideak zapaltzearen ingurukoa. Horregatik, ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera hori. Horretarako, ikastetxe osoan segurtasun- eta maitasun-giroa sortu behar da, eta egitura demokratikoez eta parte hartzeko bideez baliatu.

    Hirurogeita hamar. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Sarrera.

    Seigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Parte hartzeko aukera ematen duen eta, halaber, justiziarekin, solidaritatearekin eta desberdintasunak gainditzearekin konprometituta dagoen demokrazia bat eraikitzeko, nahitaezkoa da pertsonaren alderdi soziala errespetuan eta giza eskubideetan oinarrituta garatzea. Eskubide horiek herritarren errealitate zehatzari lotutako dimentsio bat gehitzen diote herritartasunari; beraz, ezin dira hartatik banandu. Horiek curriculumean sartzeko, informazio-gizartearen iturrietatik gazteen eguneroko bizitzan etengabe agertzen diren egungo eta premiazko alderdiak landu behar dira ikasleekin. Era berean, debateetan, ikerketa txikietan eta banakako zein taldekako gogoetetan kontuan hartu beharreko irizpideak izango dira. Giza eskubideak lantzeko orduan zorrotz erabili behar dira kontzeptuak, eta, gainera, enpatia bilatu behar da giza eskubideak zapaldu zaizkien pertsonekin. Horretarako, ezagutu beharrekoak dira haien lekukotzak, zapalketa hori eragiten duten egiturazko egoerak, eta giza eskubideak defendatu ohi dituzten erakundeak. Edukien bidez helburuak lortzeko lan horrek ez ditu ahaztuko honako hauek: euskal errealitatea, generoaren eta kultura-aniztasunaren ikuspuntua, eta ahal denean errealitate sozialeko baldintza-desberdintasunak nabarmenduko dira.

    Hirurogeita hamaika. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Sarrera.

    Zortzigarren paragrafoa honela idatzita geratuko da:

    Esan bezala, herritartasunerako hezkuntza ikasgai soil batera mugatzeak, praktikan, arrisku bat dakar: curriculumeko eta hezkuntza-komunitateko gainerako elementuek edukirik gabe uztea eredu demokratikoak eraikitzeko duten inplikazioa, bai ikasgelan, bai eta ikastetxearen kudeaketan eta parte-hartzean ere. Horregatik, curriculum honetako osagaiek printzipio argi eta erraz bati jarraitzen diote bereziki: gaitasun bat lortzeko, hori osatzen duten ahalmenak gauzatu behar dira. Hori egiteko, arreta berezia jarri beharko da ikasketa-egoera aproposak sortzeko orduan, metodologia eta teknika egokiak erabiliz. Horrela bakarrik ezarriko ditugu erreferentzia-eremuak, pertsona orok honako hauek egin ahal ditzan: bere nortasuna edo nortasun askotarikoak aukeratu eta eraiki eta lotura sozialak jorratu; gizarte demokratikoetan elkarrekin bizitzen ikasi, hau da, herritartasuna gauzatzen, elkarrizketan jarduten, gainerako pertsonekin egoten eta horiek aintzat hartzen ikasi; eta erabakiak hartzen eta hainbat aukeraren artean hautatzen ikasi. Herritartasuna gauzatzea honela ulertzen da proposamen honetan: gizartea osatzen duten gizarte-, kultura-, ekonomia-, politika- eta bizikidetza-eremuen inguruko gaietan era aktiboan parte hartzea, gizartea inklusio-eremutzat hartuz.

    Hirurogeita hamabi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Helburuak.

    Ikasgaiaren helburuak honela idatzita geratuko dira:

    Helburuak.

    Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza ikasgaiak honako gaitasun hauek lortzea du helburu:

    1. Banakakoaren zein gizartearen dimentsioan giza izaera aintzat hartzea, eta norberaren nortasuna onartzea, bai eta gainerako pertsonena ere, hari dagokion dimentsio pribatua eta guzti, banakakoen desberdintasunak eta pribatutasun-eremua errespetatzeko eta autoestimua hobetzeko.

    2. Sentimenduak eta emozioak garatzea eta adieraztea, eta gizarte-komunikaziorako trebetasunak garatzea, gatazkak lantzean elkarrizketa eta bitartekotza erabiliz taldeko jardueretan parte-hartze solidarioa eta tolerantea errazteko.

    3. Berdinen arteko jardueretan parte hartzea, eta errespetuan, lankidetzan eta indarkeria baztertzean oinarritutako talde-proiektuak antolatzea bizikidetza eta parte-hartzea sustatzeko.

    4. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea, nork bere egitea eta balioestea. Eskubide horiek elkarren mende daudela eta zatiezinak eta unibertsalak direla jakitea eta onartzea, gertaerak eta gizarte-egoerak epaitzerakoan horiek irizpidetzat hartzea, bai eta banakako jokaerak eta kolektiboak epaitzerakoan ere.

    5. Egungo gizarteen, hizkuntzen eta kulturen aniztasuna aintzat hartzea, aniztasunak bizikidetza aberasten duela onartzeko.

    6. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea, eta sexuagatik, jatorriagatik, etniagatik, sinesmenengatik, norberaren eta gizarte-desberdintasunengatik, orientazio afektiboagatik edo sexualagatik edo beste edozein arrazoirengatik dauden bidegabekeriak eta bereizkeriak baztertzea, giza eskubideetan oinarritutako bizikidetza bidezkoa eta berdintasunezkoa lortzeko.

    7. Emakumeen eskubideak onartzea, sexuen arteko diferentziak eta gizonezkoen eta emakumezkoen eskubide-berdintasuna balioestea, gizonen eta emakumeen arteko bereizkeria dakarten estereotipoak eta aurreiritziak baztertzea, eta berdintasun-jarrera bultzatzea, norberaren garapen integrala bermatzeko, bai eta sexu-desberdintasuna eta emakumezkoen aurkako indarkeria desagerraraziko dituen bizikidetza bermatzeko ere.

    8. Demokrazia-sistemen eta maila guztietako erakunde politikoen egitura ezagutzea, hurbilekoak, Espainiakoak eta Europakoak, eta aukera posibleak eta hobekuntzak proposatzea, erantzukizunezko parte-hartzea sustatzeko.

    9. Bizimodu demokratikoaren oinarriak errespetatzea, eta horretan parte hartzea ondare komunak irauteari eta hobetzeari eta bizitza errespetatzeari dagokienez herritarren betebeharrak betez, gizarte- eta natura-garapen iraunkorrari laguntzeko.

    10. Bizitza politikoan eta sozialean parte hartzeak duen garrantzia balioestea, bai eta beste antolakuntza-mota batzuetan ere, hala nola lankidetzan, asoziazionismoan eta borondatezko lanetan, eta horien eragin positiboak ezagutzea, gizarte-erantzukizunaren prozesuan parte-hartzea bultzatzeko.

    11. Egiturazko indarkeria-egoerek (gatazka armatuak, pobrezia, muturreko desberdintasuna&) indarkeria terrorista, genero-indarkeria, parekoen arteko indarkeria eragindako giza eskubideen zapalketak ezagutzea, eta bakea, askatasuna, segurtasuna eta berdintasuna lortzeko asmoa duten ekintzak balioestea, mundu zuzen eta solidarioagoa lortzeko bitartekoa baita.

    12. Herritartasun global bateko kide direla jakitea, eta norberarenak ez diren ohiturekiko eta bizimoduekiko errespetu kritikoa izatea eta, ondorioz, egoera kaskarrean bizi diren pertsonekin eta kolektiboekin era solidarioan jokatzea, bai ingurune hurbilean, bai eta maila globalean ere.

    13. Pentsamendu kritikoa eskuratzea eta beste pertsona batzuek eta informazio-iturriek emandako arrazoiak eta argudioak balioestea, eta norberaren irizpideak eta trebetasunak garatzea norberaren iritziak defendatzeko eta besteen iritziak horiei gehitzeko.

    14. Teoria etiko nagusiak ezagutu eta aztertzea, eta egungo munduko gatazka sozial eta moral nagusiak zein diren jakitea, komunikabideen eta beste erakunde sozial batzuen bitartez zabaltzen diren ereduekiko pentsamendu kritikoa sortzeko.

    Hirurogeita hamahiru. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

    Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza ikasgaiaren edukiak eta ebaluazio-irizpideak honela idatzita geratuko dira:

    Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Norberaren hitzaldiak arrazoibidean oinarrituta egitea (informazioa, interpretazioa, argudiatzea), eta besteen ikuspuntuak integratzen jakitea, guztiz edo neurri batean.

      Gertaera berari buruz edo gaur-gaurko gai bati buruz jasotako informazioen azterketa konparatiboa eta kritikoa egitea, eta hari buruzko eztabaida eraikitzailea egitea.

      Elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea gatazka-egoerei indarkeriarik gabe aurre egiteko.

      Elkarrizketa-trebetasunak erabiltzea, komunikazio eraginkor bat ezartzen laguntzeko.

      Taldeko lan-proiektuak diseinatzen, antolatzen eta martxan jartzen laguntzea, eta norberaren ahalegina autoebaluatzea.

    2. eduki-multzoa. Bizikidetza eta herritarren parte-hartzea.

      Norberaren nortasuna, autonomia eta erantzukizuna.

      Sentimenduak eta emozioak.

      Pertsonen arteko eta belaunaldien arteko harremanak. Trebetasun eta jarrera sozialak garatzea eguneroko elkarbizitzan. Intimitatea, pribatutasun-gunea, eta datu pertsonalen babesa.

      Gatazka eta bitartekotza. Gatazkei aurre egiterakoan indarkeria baztertzea.

      Bizikidetza eta parte-hartze demokratikoa. Ikastetxean eta ingurune hurbilean parte hartzea.

      Ondasun komunak, natura-ondarea eta zerbitzu publikoak ezagutzea, errespetatzea eta zaintzea. Kontsumo zentzuzkoa eta arduratsua. Publizitate-mezuaren eragina gizarte-ereduetan eta -ohituretan.

      Giza harremanak bizitzarekin eta ekosistemarekin. Berezko eta eragindako hondamendien prebentzioa eta kudeaketa.

    3. eduki-multzoa. Mundu askotarikoa.

      Aniztasuna, diferentzia, desberdintasuna.

      Gizarte- eta kultura-diferentziak egungo gizarteetan.

      Eskubide-berdintasuna eta aniztasuna. Herritarren aukera pertsonalak errespetatzea eta kritikoki balioestea.

      Aniztasuna: asimilazioa, aldi berean existitzea eta kulturartekotasuna. Gutxiengo etnikoak.

      Berdinen arteko indarkeria eta genero-indarkeria: tratu txar psikologikoak, fisikoak, kontrol-jokaerak eta horiek denak baztertzea.

      Lanaren banaketa soziala eta sexuala.

      Rolak eta balioak zabaltzeko estrategia sozialak: familiak, eskola, publizitatea, komunikabideak, etab.

      Bizitzari eusteko lanetan emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta gizonezkoek eta emakumezkoek duten erantzukizun banatuarekiko jarrera positiboa eta aktiboa sortzea.

      Aurreiritziak eta diskriminazioa arrazagatik, sinesmenagatik, desberdintasun pertsonal edo sozialengatik. Jarrera horiek baztertzea.

      Egungo gizarteen aniztasuna balioestea.

    4. eduki-multzoa. Gizarte demokratikoak.

      Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, nazioarteko itunak eta hitzarmenak. Giza eskubideak eta jardun judizial arrunten eta nazioarteko auzitegien jarduera urratzea gaitzestea. Giza eskubideak giza duintasunaren eredutzat eta bukatu gabeko lorpen historikotzat jotzea.

      Giza eskubideen zapalketa-egoerak zuritzeko ahalegin oro baztertzea. Gure gizartean biktimei haien izaera aitortzea, eta egoerei aurre egiteko eta haiek gainditzeko eredutzat balioestea.

      Demokrazia eta parte-hartze politikoa eta soziala. Eskubideak eta betebeharrak. Erakunde demokratikoak.

      Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa: funtzionamendua. Konstituzioa eta Autonomia Estatutua. Tokiko erakundeak. Europa eraikitzea.

      Herritarren eskubideak eta betebeharrak. Zergak. Errentaren banaketa. Desberdintasunen konpentsazioa.

      Herritartasun globala. Giza garapen bidezkoa eta iraunkorra. Pobrezia. Giza eskubideen defentsaren alde borrokatzen duten mugimenduak. Asoziazionismoa, lankidetza, GKEak.

      Ebaluazio-irizpideak.

    1. Norbanakoaren desberdintasunak eta pribatutasuna onartzea, azken hori gizakien beste ezaugarri bat dela ohartuz eta positibotzat joz, eta desberdintasun horietan oinarritutako bereizkeria oro baztertzea.

    1. Ea gizakien gizarte- eta kultura-ezaugarriak aipatzen dituen, eta pertsona bakoitzaren berezko ezaugarriak sortu eta garatzearekin erlazionatzen dituen.

    2. Ea norberaren nortasuna positiboki balioesten duen, bai eta gainerakoena ere, haien eremu pribatua eta guzti.

    3. Ea garbi adierazten dituen komunikazio elektronikoak berezko dituen arriskuak, hala nola beste inork datu pertsonalei eman diezaiekeen erabilera eremu pribatuan sartuz eta balioespen desegokiak eginez.

    4. Ea norberari dagokion informazioa eta gainerakoei dagokiena erabiltzean, datu pertsonalak babesteko eskubidea errespetatzen duen, eta aintzat hartzen dituen Internetek eta bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak dakartzaten arriskuak.

    1. Gizarte demokratiko baten balioekin konprometitutako diskurtso sozial eta politiko bat lantzeko behar diren trebetasunak garatzea.

    1. Ea sentimenduak eta iritziak errespetuz adierazten dituen.

    2. Ea bere diskurtsoaren arrazoiak eta oinarriak azaltzen dituen.

    3. Ea bere diskurtsoan txertatzen dituen balio demokratikoen printzipioak.

    1. Ikastetxearen bizitzan parte-hartze aktiboa izatea eta elkarrizketa erabiltzea gatazkak gainditzeko.

    1. Ea bere eskubide eta betebehar demokratikoak erabiltzen dituen ikastetxeko jardueretan parte hartzean.

    2. Ea parte hartzen duen bere inguru hurbileko bizitza hobetzen.

    3. Ea parte hartzen duen berdinen arteko talde-lanetan, eta iradokizunak egiten eta onartzen dituen.

    4. Administrazioek bermatu behar dituzten zerbitzu publiko nagusiak ezagutzea, horiek zaintzeko orduan herritarrek duten erantzukizunaz ohartzea eta, eguneroko bizitzako egoeren aurrean, gizabidea erakustea ingurunearen zaintzarekiko, bizitza eta ekosistema errespetatzearekiko, segurtasunarekiko eta kontsumo arduratsuarekiko.

    1. Ea garapen iraunkorraren ideia azaltzen duen.

    2. Ea parte hartzen duen kontsumo arduratsuko ekintza kolektiboetan, bai eta ingurunea zaintzen ere.

    3. Ea jarrera sendoa eta positiboa erakusten duen bizitza eta ekosistema errespetatzeko orduan.

    1. Egungo gizarteen ezaugarri batzuk hautematea (aniztasuna, kultura-ugaritasuna...), eta jarrera arduratsuak eta solidarioak garatzea, elkarbizitza aberatsagoa eta baketsuagoa izan dadin.

    1. Ea zerrendatzen dituen hainbat eremutan aniztasunaren adierazgarri diren datuak (etniak, kulturak, bizimodua, erlijioak, hizkuntzak, ideologiak,&).

    2. Ea erlazionatzen dituen datu horiek norberaren bizimodua aberasteko aniztasunak ematen dituen aukerekin.

    3. Ea elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzen dituen, inguruko harremanetan gatazkarik egonez gero.

    1. Bereizkeria- eta indarkeria-egoerak antzematea eta baztertzea, hala nola honako arrazoi hauengatik gertatzen direnak: jatorriagatik, sexuagatik, sinesmenengatik, orientazio afektiboagatik edo sexualagatik edo beste edozein arrazoirengatik; eta pertsonen arteko desberdintasunak errespetatzea, eta irizpideetan autonomoa izatea.

    1. Ea bereizkeria- eta indarkeria-egoerak antzematen dituen eguneroko bizitzan.

    2. Ea berariaz baztertzen dituen bereizkeria- eta indarkeria-egoera horiek.

    3. Ea berdintasun-harremanak dituen bere kideekin.

    4. Ea jarrera argia erakusten duen gizonen eta emakumeen eskubide-berdintasunaren alde, eta berariaz baztertzen dituen emakumeen aurkako indarkeria-egoerak.

    1. Hainbat informazio-iturri erabiltzea modu kritikoan, eta dauden jarrera eta aukera desberdinak aintzat hartzea, arazo eta egoera tokikoen zein globalen inguruko debateetan.

    1. Ea iturri ugaritatik lortzen duen informazioa.

    2. Ea lortutako informazioa iragazten duen bere irizpideen arabera edo irakasleak emandakoen arabera.

    3. Ea informazio hori eta beste iritzi eta argudiatze batzuk erabiltzen dituen bere gogoetetan eta ikuspuntuetan.

    1. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren oinarrizko printzipioak eta balioak ezagutzea, eta baita bere bilakaera ere; eskubide-urraketaren egoerak bereiztea, eskubideak defendatzeko ekintzak proposatzea eta urraketen biktima izan direnekiko enpatia agertzea.

    1. Ea adierazten dituen giza eskubideei buruzko nazioarteko deklarazioen oinarrizko printzipioak eta balioak.

    2. Ea giza eskubideen deklarazioan jasotako eskubideak erabiltzen dituen bereizkeria- eta indarkeria-gertaerak eta -egoerak epaitzeko.

    3. Ea jarrera argia agertzen duen eskubideen eta betebeharren berdintasunaren alde, eta baztertzen dituen bereizkeria edo giza eskubideen urraketa dakarten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak.

    4. Ea giza eskubideak lorpen historikotzat hartzen dituen.

    5. Ea aintzat hartzen dituen gerra-gatazketako biktimak, terrorismoaren biktimak, genero-indarkeriaren biktimak, eskola edo laneko jazarpenaren biktimak edo beste motako bateko indarkeria-ekintzen biktimak, eta ea haiekiko enpatia eta hurbiltasuna erakusten duen.

    1. Espainiako Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak finkatzen dituzten printzipio demokratikoak hautematea eta tokiko zein nazioarteko erakunde politiko batzuen antolaketa, funtzioak, eta aukeraketa-modua deskribatzea.

    1. Ea positiboki onartzen dituen demokraziaren parte-hartzeko mekanismoak (instituzionala, asoziazionismoa, boluntariotza).

    2. Ea demokrazia erlazionatzen duen ikasgelaren eta ikastetxearen antolaketa eta funtzionamenduarekin.

    3. Ea parte hartzen duen bere inguru hurbileko bizitza demokratikoa hobetzeko ekintzetan.

    4. Ea Espainiako Konstituzioa eta Autonomia Estatutua ezagutzen dituen eskubideen eta betebeharren iturri gisa.

    1. Globalizazioaren ezaugarriak eta komunikabideek bertan duten zerikusia identifikatzea, norbera bizi den gizartearen eta munduko beste lekuetako pertsonen bizitzaren arteko harremanez ohartzea.

    1. Ea deskribatzen dituen globalizazioaren oinarrizko ezaugarriak askotariko mundu batean.

    2. Ea garbi adierazten dituen berezko zer arrisku dituzten komunikabideetatik ateratako informazioak eta komunikazio elektronikoen bidez lortutakoak.

    3. Ea lotzen dituen aniztasuna eta herritartasun globala.

    4. Ea positiboki balioesten duen aniztasunak eskaintzen duen aberastasuna mundu global batean.

    1. Gatazkak daudela jakitea, nazioarteko erakundeen zeregina ezagutzea eta, gatazka horiek konpontzeko, konpromiso pertsonalaren, legeen eta nazioarteko konbentzioen garrantzia balioestea.

    1. Ea identifikatzen dituen nazioartean egun dauden gatazkak.

    2. Ea balioesten duen nazioarteko komunitatearen jarduera gatazkak konpontzeko.

    3. Ea ezagutzen dituen Giza Eskubideen Deklarazioan finkatutakoa betetzeko ardura duten erakundeak.

    Hirurogeita hamalau. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza. Etika eta gizarte-hezkuntza. Edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

    Etika- eta gizarte-hezkuntza ikasgaiaren edukiak eta ebaluazio-irizpideak honela idatzita geratuko dira:

    Etika- eta gizarte-hezkuntza.

    Edukiak.

    1. eduki-multzoa. Eduki komunak.

      Gatazkak tratatzea elkarrizketa eta negoziazioaren bidez. Bitartekotza.

      Ingurune hurbileko arazoen edo arazo globalen inguruan eta egungo gaien inguruan eta dilema etikoen eta gizabidezkoen inguruan debateak prestatzea eta egitea, dauden iritzi eta aukerei buruz hausnartuz.

      Egungo gertakari edo gai bati buruz emandako informazioak konparatiboki analizatzea eta kritikoki ebaluatzea.

      Bidegabekeriez eta desberdintasunez ohartzea. Bizimodu bidezkoagoak bilatzeko eta izateko ahaleginak. Ikastetxearen eremuan zein kanpoan elkartasun-proiektuetan parte hartzea.

      Hitzaldiak egitean besteen ikuspuntuak barnean hartzea, horiekiko desadostasuna azalduz edo horiek guztiz edo neurri batean onartuz.

      Taldeko lan-proiektuak diseinatzen, antolatzen eta martxan jartzen laguntzea, eta norberaren ahalegina autoebaluatzea.

    2. eduki-multzoa. Nortasuna eta bestetasuna. Hezkuntza afektibo-emozionala.

      Adimena, sentimenduak eta emozioak. Norberaren nortasuna, askatasuna eta erantzukizuna. Norbanakoen desberdintasunak errespetatzea.

      Pertsonen arteko harremanak. Indarkeria baztertzea pertsona arteko gatazkei aurre egiterakoan.

      Bizikidetzarako trebetasun eta jarrera sozialak. Norberarenak ez bezalakoak diren bizimoduak errespetatzea, bai eta pertsonen eskubideak ere.

    3. eduki-multzoa. Teoria etikoak.

      Giza eskubideak.

      Teoria etikoak.

      Giza eskubideak hartzea giza jokaerarako erreferentzia unibertsaltzat. Herritar-eskubideak eta eskubide politikoak. Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Giza eskubideen eboluzioa, interpretazioak eta defentsa eraginkorra.

      Gizarte- eta kultura-desberdintasunak. Intolerantzia, bereizkeria, xenofobia eta bazterkeriari uko egitea.

    4. eduki-multzoa. Etika eta politika. Demokrazia. Konstituzio-balioak.

      Demokrazia eta herritarren parte-hartzea.

      Erakunde demokratikoak: oinarriak eta funtzionamendua. Ordenamendu juridikoa bizikidetza arautzeko tresna gisa.

      Konstituzioaren balioak. Herritar-eskubideen eta -betebeharren arteko egokitasuna.

    5. eduki-multzoa. Egungo munduko gizarte-arazoak.

      Zenbait kolektiboren bereizkeria (etniagatik, orientazio sexualagatik, pobreziagatik, etab.). Giza eskubideetan oinarritutako balioespen etikoa. Jarduera-proposamenak.

      Globalizazioa eta garapen-arazoak. Boterea eta komunikabideak. Herritartasun globala. Lankidetza. Giza eskubideen alde borrokatzen duten mugimenduak.

      Gatazka armatuak eta horiek konpontzeko nazioarteko komunitateak duen jokaera. Terrorismoa. Bakea ezartzeko, mantentzeko edo sendotzeko jarduerak.

      Ingurumen-krisialdia: garapen iraunkorra lortzeko borroka.

    6. eduki-multzoa. Gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna.

      Berdintasuna eta aniztasuna.

      Emakumezkoek pairatzen duten bereizkeriaren zergatiak eta faktoreak. Eskubide-berdintasuna eta egitatezko berdintasuna.

      Bereizkeriari eraso egiteko mekanismoak. Emakumezkoen aurkako indarkeriari aurre egiteko prebentzio eta babes integrala.

      Ebaluazio-irizpideak.

    1. Jokaerak eta aukerak arrazoitzea, zuzenki komunikatzea, errespetuz, eta gatazka-egoeretan elkarrizketara eta bitartekotzara jotzea.

    1. Ea bere jokaeraren arrazoiak azaltzen dituen.

    2. Ea sentimenduak eta iritziak errespetuz adierazten dituen.

    3. Ea gatazka-egoeretan elkarrizketaz eta bitartekotzaz baliatzen den.

    1. Pertsonen dimentsio moralaren oinarrizko ezaugarriak bereiztea (arauak, balio-hierarkia, ohiturak, etab.), bai eta arazo moral nagusiak ere.

    1. Ea kontzeptu moral hauek definitzen dituen: araua, balioa, balio-hierarkia, ohitura, ongia.

    2. Ea egoera zehatzak arazo moral orokorrekin erlazionatzen dituen.

    3. Teoria etiko nagusiak identifikatzea eta azaltzea.

    1. Ea deskribatzen dituen teoria etiko nagusien printzipioak orokorki.

    2. Ea, arazo etikoak sorrarazten dituen egoera baten aurrean, zenbait teoria etikoren araberako hainbat erantzun proposatzen dituen.

    1. Giza eskubideak giza jokaeraren erreferentzia etiko nagusitzat hartzea, herritarren eskubideek, politikoek, ekonomikoek, sozialek eta kulturalek izan duten eboluzioa ezagutzea eta horiek aktiboki erabiltzearen eta betetzearen aldeko jarrerak izatea.

    1. Ea banakako jokaerak eta jokaera kolektiboak giza eskubideen arabera epaitzen dituen.

    2. Ea deskribatzen duen eskubide horiek historian zehar nola eboluzionatu duten.

    3. Ea horien aldeko ekintzarik proposatzen duen.

    1. Balio demokratikoak onartu eta sustatzea eta demokrazia-sistemaren egitura ezagutzea antolamendu politiko gisa.

    1. Ea demokraziaren oinarrizko balioak adierazten dituen.

    2. Ea gelako eta ikastetxeko antolakuntzarekin eta funtzionamenduarekin erlazionatzen duen demokrazia.

    3. Ea eskubide eta betebehar demokratikoak erabiltzen eta betetzen dituen, parte hartzen duenean.

    4. Ea azaltzen duen demokrazia-sistemaren ideia.

    5. Ea bere ingurune hurbileko bizitza demokratikoa hobetzeko jardueretan parte hartzen duen.

    6. Egungo munduko arazo nagusiak (pobrezia, herrialde aberatsen eta pobreen arteko harremanak, gerrak, demografia, ingurumena hondatzea, espezieak desagertzea, etab.) eragiten dituzten arrazoiak aztertzea, komunikabideek emandako informazioa kritikoki erabiliz, eta bizimodu bidezkoagoak defendatzen dituzten irtenbideak identifikatzea.

    1. Ea munduko gizarte-arazo nagusiak beren zergatiekin lotzen dituen.

    2. Ea hainbat iturritako informazioa erabiltzen duen.

    3. Ea gizarte-arazoen arrazoiak argumentatzen dituen, informazio hori oinarritzat hartuta.

    4. Ea garapen iraunkorraren ideia gizarte-arazo horien konponbidearekin lotzen duen.

    5. Ea arazo horiek arintzen eta desagerrarazten laguntzeko jarduerak proposatzen dituen.

    1. Berdintasunaren eta aniztasunaren arteko erlazioa ezagutzea, eta bereizkeriaren zergatiak eta faktoreak identifikatzea.

    1. Ea berdintasunaren eta aniztasunaren arteko bateragarritasuna arrazoitzen duen.

    2. Ea bereizkeria-egoerak antzematen dituen, eguneroko bizitzako ohiko egoeren artean.

    3. Ea bereizkeriaren arrazoi posibleak adierazten dituen (jatorria, etnia, orientazio afektibo-sexuala, etab.).

    4. Ea berariaz baztertzen dituen egoera horiek.

    1. Emakumezkoen eskubideak defendatzea eta eskubide horiek eguneroko bizitzan gizonezkoenekin berdintzea (etxean, lanean, kulturan, etab.); emakumezkoak gutxiesten dituzten edo horiekiko bereizkeria eragiten duten adierazpenak baztertzea, eta genero-indarkeriaren aurkako jarrera aktiboa azaltzea.

    1. Ea iritzi garbiak adierazten dituen emakumezkoen eta gizonezkoen eskubide-berdintasunaren alde.

    2. Ea baztertzen dituen emakumezkoen gutxiespena eta bereizkeria eragiten duten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak.

    3. Ea garbi gaitzesten dituen emakumezkoek pairatzen dituzten indarkeria-egoerak.

    4. Ea azaltzen duen elementu kulturalen (estereotipoak, rolak, etab.) eta emakumezkoen bereizkeriaren arteko erlazioa.

    5. Ea proposatzen dituen bereizkeriaren eta genero-indarkeriaren aurkako jarduerak.

    1. Informazio-iturri ugari erabiltzea eta horietaz baliatzea bere planteamenduak defendatzeko, eta arazo eta egoera tokikoen zein globalen inguruko debateetan bere kideen iritziei eta aukerei buruz hausnartzea.

    1. Ea iturri ugaritatik lortzen duen informazioa, Internet sarea barne.

    2. Ea lortutako informazioa irakasleak emandako irizpideen arabera aztertzen duen.

    3. Ea informazio hori eta beste iritzi eta argudiatze batzuk erabiltzen dituen bere gogoetetan eta ikuspuntuetan.

    4. Ea, argudiatzean, gutxieneko zorroztasunez parte hartzen duen debateetan.

    Hirurogeita hamabost. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Teknologiak. Lehenbiziko mailatik hirugarrenera. Edukiak.

  1. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Erabilera teknikoko materialak.

      Material naturalak eta eraldatuak. Material bigunak, zurak, metalak, plastikoak, material zeramikoak eta harrizkoak. Bizi-zikloa.

      Propietateak eta erabilerak.

      Material horiek osatzeko tresnen eta tekniken erabilera.

      Metalaren teknologiak Euskadin duen garrantzia.

    Hirurogeita hamasei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Teknologiak. Lehen, bigarren eta hirugarren mailak. Edukiak.

    Edukien 4. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Egiturak eta mekanismoak.

      Egitura hauskaitzak: zurruntasuna, egonkortasuna, grabitate-zentroa. Motak.

      Egitura baten elementuak eta haiek jasaten dituzten esfortzuak. Inguruko zenbait adibide.

      Makina bakunak eta transmisio-mekanismoak, eta higiduraren transformazioa.

      Transmisio-erlazioaren algoritmoaren aplikazioa.

      Eragile mekanikoen portaera simulatzen duten programen erabilera.

      Horrelako eragileak dituzten maketak eraikitzea.

      Euskadin historian zehar egindako eraikuntzen adibideak.

    Hirurogeita hamazazpi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Teknologiak. Lehenbiziko mailatik hirugarrenera. Edukiak.

  1. eduki-multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. eduki-multzoa. Energia eta haren transformazioa. Makinak.

      Energia-motak, energia batetik besterako transformazioak.

      Energia-iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

      Energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa. Euskadiko adibideak.

      Etxebizitzen instalazioetan eta haien funtzionamenduan esku hartzen duten elementuak aztertzea. Energia aurrezteko estrategiak.

      Makinak eta instalazioak simulatzeko muntaiak.

      Historian zehar Euskadin energia eraldatzeko erabilitako sistemen adibideak.

    Hirurogeita hamazortzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Teknologiak. Lehen, bigarren eta hirugarren mailak. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Gaur egungo konponbide teknologiko eta profesionalak konponbide tradizionalekin alderatzea, Euskal Autonomia Erkidegora mugatuta, ekar dezaketen onurak eta kalteak balioesteko eta haien kontzientzia hartzeko.

    1. Transformatu gabeko materialak (lurra, zura, harria eta abar) eta material landuak (metalak, zeramika, beira, hormigoia, plastikoak, konpositeak...) eraikuntzan, artisautzan eta abarretan denboran zehar nola erabili diren identifikatzen eta alderatzen du.

    2. Material horien erabileraren zenbait adibide jartzen ditu, eta Euskal Herriko material-kulturarekin lotutako zenbait irtenbide teknologiko espezifiko aipatzen ditu, bai historian zehar izan direnak (euskal etxe, arrantza, nekazaritza, artisautza eta industria tradizionalak) bai gaur egungoak.

    3. Historiako eta gaur egungo energia-iturriak eta teknologiak (giza indarra, abereena, indar mekanikoa, elektrikoa, elektronikoa,&) identifikatzen eta alderatzen ditu.

    4. Tradizionalki Euskadin izan diren eta gaur egun diren zenbait ekoizpen-arazo (meatzaritzan, errementaritzan, karegintzan, burdinoletan, errotetan,&) konpontzeko zer energia-iturri eta teknologia erabili diren zehazten du.

    Hirurogeita hemeretzi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Teknologiak. Laugarren maila. Edukiak.

    Edukien 7. multzoa honela idatzita geratuko da:

    1. multzoa. Tecnologia eta Gizartea.

      Teknologia giza beharrei erantzuteko. Objetuen eta tresnen eboluzioa Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen garapenarekin. Inguruneko ekoizpen teknologikoaen adibideak. Euskadiko Zentro teknologikoak.

      Teknologiak garapen ekonomikoari, Kulturalari eta sozialari egindako ekarpenak.

      Zerikusia duten lanbide ta gaitasun teknologikoak.

      Teknologia eta Ingurugiroa. Garapen iraunkorraren azturak hartzeko ohitura.

    Laurogei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Latina. Edukiak.

    Edukien 4. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Mundu klasikoa transmititzeko beste bide batzuk.

      Erromatar gizartearen marko geografikoa eta historikoa: kokaleku, pertsonaia eta gertaera historiko nagusiak.

      Erakundeak eta eguneroko bizitza. Haien erreferenteak gure ikuspegi soziokulturaletik interpretatzea.

      Erromanizazioaren aztarna materialak. Erromatar arkeologia- eta arte-ondarearen zuzeneko eta zeharkako behaketa.

      Latindar mitologia literaturan eta arte plastikoetan nahiz ikusizkoetan.

      Latindar literaturako idazlan eta idazle nagusiak, mendebaldeko kulturaren oinarri literarioa osatzen dutenak.

    Laurogeita bat. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Latina.

    4 ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    Latindar hizkuntzak eta ohiturek Euskadin duten asimilazio-maila aztertzen du, eta idatziz edo ahozko eztabaida batean azaltzen du.

    Laurogeita bi. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Kultura klasikoa. Helburuak.

  1. eta 9. helburuak honela idatzita geratuko dira:

    1. Arrazoiak emateko eta kritika egiteko gaitasuna garatzea, geure kultura-tradizioa ezagutuz eta harekiko interesa eta errespetua sustatuz.

    1. Mundu klasikotik jaso den kultura-, arte-, historia- eta arkeologia-ondarea balioestea eta errespetatzea, ondare hori zaintzeak dakarren ardura onartzea eta ondarea balioestea, gozatzeko iturria eta norbera eta taldea garatzeko baliabidea den aldetik.

    Laurogeita hiru. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Kultura Klasikoa. Edukiak.

    Edukien 4. multzoa honela idatzita geratu da:

    1. multzoa. Grekolatindar zibilizazioak bizirik dirau gaur egungo munduan.

      Greziarrak eta erromatarrak Hispanian.

      Arkeologiaren bidez mundu klasikoa ezagutzea. Greziar eta erromatar aztarnategi arkeologiko nagusiak.

      Erromanizazioaren aztarnak eta hondakin arkeologikoak Euskadin.

      Grekolatindar kultura gaur egungo arteetan eta zientzietan. Grekolatindar jatorriko generoak, gaiak eta pertsonaiak gaur egungo literaturan.

    Laurogeita lau. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Kultura Klasikoa. Ebaluazio-irizpideak.

    1 ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratu da:

    1. Kokatu Espainiako mapa batean grekolatindar eraikin eta monumentu garrantzitsuenak, bereziki Euskal Autonomia Erkidegokoak.

    Laurogeita bost. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Erlijioen historia eta kultura. Lehenbiziko mailatik hirugarrenera. Edukiak.

    Erlijioen historia eta kultura ikasgaiko edukiak honela idatzita geratuko dira:

    Iritzia, arrazoiketa, argudiaketa. Balio-judizioak eta egitate-judizioak. Judizio arrazoitua egitea.

    Sinesmen-aniztasuna: erlijioak egungo munduan.

    Erlijioaren jatorria: magia eta erlijioa. Pentsamendu animista eta haren biziraupena. Mitoak, errealitatea azaltzeko modu. Politeismoa. Bizitza heriotzaren ondoren.

    Erlijioak antzinako Ekialde Ertainean. Zoroastro eta haren eragina judaismoan eta kristautasunean.

    Erlijio monoteistak: judaismoa. Biblia eta beste liburu sakratu batzuk. Oinarrizko elementuak: errituak, egutegia eta jaiegunak, lekuak eta ikurrak. Judaismoaren egungo egoera.

    Kristautasuna. Kristautasunaren aurrekariak. Jesusen irudia. Dogmak eta sinesmenak. Itun Zaharra eta Itun Berria. Eliza kristauaren antolaketa. Oinarrizko elementuak. Bilakaera, denboran zehar: ortodoxoak, katolikoak eta protestanteak. Kristautasuna gaur egun.

    Islama. Mahomaren irudia. Islamaren bost oinarriak. Korana eta islamiar Legea. Antolaketa eta hierarkia. Oinarrizko elementuak. Islamaren bilakaera historikoa: sunitak eta xiitak. Sufismoa. Islama egungo munduan.

    Ekialdeko erlijioak: hinduismoa, budismoa eta xintoismoa, lamaismoa, etab.

    Jainkotiartasuna Euskal Herrian: iragana eta oraina. Pentsamendu askea eta erlijio-tradizioa. Kulturartekotasuna eta jainkotiartasuna egungo euskal gizartean.

    Erlijioen egungo proposamenak eta ekarpen historikoak kritikoki balioestea, hainbat dimentsio sozio-kulturaletan.

    Emakumea eta erlijioa: judaismoa, islama, kristautasuna. Emakumearen berdintasuna gizarte demokratikoan, eta ezberdintasuna erlijioan.

    Erlijioaren aurreko erantzunen aniztasuna: pertsona sinestunak, pertsona ateoak, pertsona agnostikoak.

    Laurogeita sei. V. eranskina. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Erlijioen historia eta kultura. Lehenbiziko mailatik hirugarrenera. Ebaluazio-irizpideak.

  1. ebaluazio-irizpidea honela idatzita geratuko da:

    1. Erlijio-aniztasuna azaltzea munduan eta Euskadin, eta erlijio handien egungo banaketaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

    1. Ea deskribatzen dituen egungo erlijioen oinarrizko ezaugarri orokorrak.

    2. Ea adierazten dakien erlijio horiek nola banatuta dauden.

    3. Ea lotzen duen euskal gizartearen erlijio-aniztasuna, gizarte kulturanitzei dagokien kultura aniztasunarekin.

    4. Ea positiboki onartzen duen erlijio-aniztasun hori pertsonen eskubidea den aldetik.

    5. Ea arbuiatzen duen erlijio-zorroztasuna.

Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bigarren Azken Xedapenak aurreikusten duen moduan, 2008-2009 ikasturtean Euskara eta Literatura ikasgaia Banakako Lan Plan baten barruan egin duen eta 2009-2010 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dagoen ikaslea ebaluaziotik salbuetsia egongo da DBHko 3. eta 4. mailako ohiko eta ezohiko deialdietan.

Indargabetu egin da 295/1998 dekretua, azaroaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzekoak diren ikasmaterialen onespen-bidea arautzen duena, dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoa bada.

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.