Arautegia

Inprimatu

41/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1643
  • Xedapen-zk.: 41
  • Xedapen-data: 2008/03/04
  • Argitaratze-data: 2008/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriarekin, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoarekin (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuta), Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearekin eta lan-arloko legediarekin batera, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak euskal erakundeei esleitzen dien eskumenen esparruaren barruan onetsi da honako Dekretu hau. Halaber, Konstituzioaren 27.10 artikuluak aitortzen duen unibertsitateen autonomiaren printzipioa errespetatuz onetsi da.

6/2001 Lege Organikoak irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzeko eskumena aitortzen die autonomia-erkidegoei; horretarako oinarriak Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legean azaltzen dira. Hala, Lege Organiko horrek bide berria sortu du karrera akademikoan: lan-kontratua izango du ardatz, eta unibertsitate publikoak hautatuko ditu irakasleak zuzenean.

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 33. artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzak arautegiz erabakiko du kontratatutako irakasleen eta ikertzaileen ordainsari-araubidea.

Arlo horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten 2004ko abenduaren 21ean, kontratatutako ikasleen eta ikertzaileen ordainsari-erregimena arautzeko.

Hori dela eta, Dekretu honek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak kontratatutako ikasleen eta ikertzaileen ordainsari-erregimena arautzea du helburu. Horretarako, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek eta ikertzaileek ematen duten zerbitzu publikoaren zein kontratatutako irakasle eta ikertzaile horien erregimenaren ezaugarriak eta berezitasunak hartu behar dira kontuan, ordainsari-araubidean islatu daitezen.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako izapideak beteta daudela, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua jakinaren gainean dagoela, Euskal Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak aldeko txostena eman duela, Aholku Batzorde Juridikoa bat datorrela eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko martxoaren 4ko bilkuran erabaki eta onetsi ondoren,

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasleen eta ikertzaileen ordainsariak arautzea da dekretu honen xedea.

Dekretu hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean lan-erregimenean kontratatutako irakasleengan eta ikertzaileengan ezarriko da, eta bertan arautzen diren kontzeptuen arabera ordainduko zaie.

  1. – Oro har, lan-erregimenean kontratatutako irakasleen eta ikertzaileen ordainsariak honela egituratuko dira:

    1. Oinarrizko ordainsariak:

      • Oinarrizko soldata.

      • Aparteko ordainsariak.

      • Antzinatasuna.

    2. Ordainsari osagarriak, zein irakasle- eta ikertzaile-mota den eta, hala badagokio, zein arduraldi-erregimen duen aintzat hartuta:

      • Kargu akademikoetan jarduteagatik.

      • Irakaskuntza-merezimenduengatik.

      • Ikerketa-merezimenduengatik.

      • Ordainsari osagarri gehigarriak (urriaren 17ko 209/2006 Dekretua).

      • Doktore izateagatiko osagarria.

  2. – Aldi baterako ikertzaileen ordainsariak Dekretu honen 13. artikuluan arautzen dira, eta horiek dagokien arautegiaren (Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 eta 15.1 artikuluak) araberakoak izango dira.

  3. – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak lan-erregimenean kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek zerbitzuagatiko kalte-ordainak jasoko dituzte, legeak ezarri bezala, hala badagokie.

  1. – Lanpostuaren arduraldi-erregimenaren eta kategoriaren arabera hilero jasotzen den ordainsaria da oinarrizko soldata; soldataren zenbatekoa I. eranskinean ezartzen da.

  2. – Aparteko ordainsariak: urtean bi daude, eta ekainean eta abenduan irabazten dira; zenbatekoak I. eranskinean ezartzen dira.

  1. – Kontratatutako irakasle eta ikertzaileek II. eranskinean ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte antzinatasunagatik, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakaskuntza- edo ikerketa-eremuetan jardundako hiru urteko aldi bakoitzarengatik. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak ofizioz aitortuko eta ordainduko du ordainsaria, hamalau ordainketan.

  2. – Antzinatasuna sortzeko, edozein administrazio publikotan emandako zerbitzu guztiak zenbatuko dira, karrerako funtzionario zein bitarteko funtzionario izan, administrazio-kontratatua zein lan-legepeko kontratatua izan.

    Doakionak eskatuta aitortuko dira aurretik emandako zerbitzu horiek; eskakizunarekin batera, zerbitzuok justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dira. Ondorio ekonomikoak eskakizuna aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunean hasiko dira, eskakizuna hilaren 1ean bertan aurkeztu ezean.

Lanaldi osoan kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek kargu akademikoetan jarduteagatiko ordainsaria jasotzeko eskubidea izango dute; zenbatekoak IV. eranskinean ezartzen dira.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak bere Estatutuetan edo horiek garatzeko arautegian ezarri dituen gainerako kargu akademikoei ordaindu beharreko osagarria ere bere gain hartuko du Unibertsitateak, aipatutako eranskinean jasotzen den bezala.

  1. – Behin betiko kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek irakaskuntza-jarduerari buruzko ebaluazio-txosten bat eskatu ahal izango diote beren Saileko Batzordeari bost urtean behin, lanaldi osoko arduraldian jardun badute, edo horren baliokide den aldian, lanaldi partzialeko arduraldian jardun badute. Aipatutako txostenean, eskatzailearen lanpostuari dagokion irakaskuntza-jardueraren merezimenduak balioetsiko dira, ezarritako ebaluazio-irizpide orokorren arabera.

  2. – Ebaluazio-txostenak bi kalifikazio baino ez ditu izango: aldekoa eta kontrakoa. Txostena ikusita, errektoreak hartuko du eskakizunari buruzko azken erabakia.

  3. – Txostena aldekoa bada, ebaluazio bakoitzarengatik, irakaskuntza-merezimenduengatiko atal edo osagarri bana jasoko du irakasleak hortik aurrera; zenbatekoak honako hauek izango dira, urtean:

    • Irakasle osoak: 1.834,32 euro.

    • Irakasle agregatuak: 1.485,72 euro.

    • Irakasle lankideak: 1.257,24 euro.

  4. – Kategoriaz aldatzen duten edo kategoria berean lanpostuz aldatzen duten irakasleek aurreko kategorian edota postuan irakaskuntza-merezimenduengatik zuten osagarria mantenduko dute beste kategoria edo postuan, eta, aurrerantzean beste ebaluazioetan beste osagarririk lortuko balute, aurrekoekin pilatuko litzaieke.

  5. – Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzatik unibertsitateko irakaskuntza-kategorietara behin-betiko sartzen diren irakasleei unibertsitateaz besteko irakaskuntza publikoan emandako zerbitzuak aitortuko zaizkie, irakaskuntza-merezimenduengatiko osagarria jaso ahal izateko; eskakizuna egiteko unean duten unibertsitate-kategoriari dagokion zenbatekoa emango zaie.

  6. – Ezin izango da kontrako balioespena jaso duten denboraldien gainean beste ebaluazio-txostenik eskatu.

  7. – Irakasleek eta ikertzaileek ohiko irakaskuntza-lanetan jardun ez duten denboraldia aldeko ebaluazioa jaso duen denboraldiaren baliokidea izango da. Irakasleek eta ikertzaileek honako egoera hauetan utz dezakete irakaskuntza-lana: kargu akademikoetan jardutea, zerbitzu berezien egoeran egotea edo liberatuta egotea (sindikaturen batean jarduteko, euskara ikasteko, denboraldi sabatikoa, irakaskuntzan edo ikerketan eguneratzeko eta abar), irakaskuntzako erabateko salbuespenerako eskubidea badakarte, eta nahitaezko eszedentzian, seme-alaba zaintzeko eszedentzian, kidetasuneko edo odol-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat zaintzeko eszedentzian edota genero indarkeriagatiko eszedentzian egotea.

  1. – Behin betiko kontratatutako irakasleek eta ikertzaileek ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazioa eskatu ahal izango dute sei urtean behin, lanaldi osoko arduraldian jardun badute, edo horren baliokide den aldian, lanaldi partzialeko arduraldian jardun badute; han, denboraldi horretan zehar egindako ikerketa-lanaren errendimendua epaituko da.

  2. – Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak landuko eta onetsiko ditu ebaluazio-irizpide orokorrak, Dekretu honetako V. eranskinean agertzen direnak kontuan hartuz.

  3. – Uniqualek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, ebaluatuko du ikerketa-jarduera, CNEAI/Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordearekin batera; izan ere, batzorde hori irakasle eta ikertzaile funtzionarioen ebaluazioak egiteaz arduratzen da. Ebaluazioaren emaitza aldekoa, kontrakoa edo nabarmenki eskasa izango da.

  4. – Ebaluazioaren emaitza aldekoa bada, ikerketa-merezimenduengatiko soldata-osagarria esleituko zaie irakasleei; zenbatekoak honako hauek izango dira, urtean:

    • Irakasle osoak: 1.834,32 euro.

    • Irakasle agregatuak: 1.485,72 euro.

    • Irakasle lankideak: 1.257,24 euro.

  5. – Horren ostean, ikerketa-jardueran aldeko ebaluazioa jasotzen den sei urteko aldi bakoitzeko, doakionaren ikerketa-merezimenduengatiko soldata-osagarria areagotuko da, hasierako sei urteetarako ezarritako zenbateko berean, asko jota, seigarren aldeko ebaluazioa lortu arte. Hori gertatuz gero, gehikuntza guztiak finkatutzat joko dira.

  6. – Ebaluazioren batean ikerketa-jarduera nabarmenki eskasa dela balioetsiz gero, ebaluazio-aldi bati dagokion ikerketa-merezimenduengatiko osagarria murriztuko da.

  7. – Ezin izango da kontrako balioespena jaso duten denboraldien gainean beste ebaluaziorik eskatu. Hala ere, aurkeztutako azken ikerketa-aldian kontrako ebaluazioa jaso duten irakasleek eta ikertzaileek beste sei urteko denboraldi bat osatu ahal izango dute, azken eskakizunean kontrako balioespena jaso zutenetako batzuekin eta, gutxienez, ondorengo beste hirurekin.

  8. – Kategoriaz aldatzen duten irakasleek edo kategoria berean lan-legepean kontratatuta beste postu bat hartzen duten irakasleek aurreko kategorian edota postuan ikerketa-merezimenduengatik zuen osagarria mantenduko dute beste kategoria edo postuan, osagarri hori lortu eta sei urte igaro arte.

  9. – Lan-legepeko irakaskuntza- eta ikerketa-kategorietan behin betiko sartzen diren unibertsitate-irakasleei jatorrizko irakaskuntza-funtzio publikoan aitortuta zeukaten ikerketa-merezimenduengatiko osagarria ordainduko zaie, zenbateko berean, aipatutako kategoriotan sartzean.

  10. – Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak hartzen dituen erabakien aurka berraztertze-helegitea aurkeztu ahal izango da, agentzia horretan bertan hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian zuzenean, bi hileko epean; hitzarmena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko dira epe horiek.

  1. – Irakaskuntza- edota ikerketa-merezimenduengatiko osagarriak eskatzeko, jardunean egon behar da, modu iraunkorrean.

  2. – Ondorio ekonomikoei dagokienez, kontratu iraunkorra izan gabe egindako jarduera-aldia kontratatu iraunkorrarekin hasitako kategorian egin izan balitz bezala onartuko da.

  3. – Ebaluazio bat egiteko behar den denbora bete baino lehen kategoriaz edo postuz aldatzen bada, igarotako denboraldia emandako zerbitzutzat hartuko da kontuan beste kategoria edo postuan.

  4. – Osagarriok eskatzerakoan, nahitaezko eszedentzian, seme-alaba zaintzeko eszedentzian, kidetasuneko edo odol-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat zaintzeko eszedentzian edota genero-indarkeriagatiko eszedentzian izandako denboraldiak jardunean egotearen baliokide izango dira.

  5. – Ebaluazioa jasotzeko eskubidea bereganatzeko urteak zenbatzerakoan, lanaldi osoaz besteko arduraldi-erregimenean zerbitzua eman den denbora 0,5eko koefiziente murriztailearekin balioetsiko da.

  6. – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Uniqualek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak, urtean behin egingo dituzte ebaluazioak. Hortaz, ebaluatu beharreko aldia amaitzen den urtean egin behar dira eskakizunak, abenduaren 31a baino lehen. Ondorio ekonomikoak hurrengo urteko urtarrilaren 1ean abiatuko dira, ebaluazioa geroago egiten bada ere.

  7. – Ebaluatu beharreko aldia amaitzen den urteko abenduaren 31ren ostean aurkeztutako eskakizunei dagozkien ondorio ekonomikoak, aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean abiatuko dira. Beraz, aldi horretatik kanpo egiten den irakaskuntza- edo ikerketa-jarduera hurrengo ebaluazioetarako hartu ahal izango da aintzat.

  8. – Irakaskuntza- edo ikerketa-merezimenduengatik urtean jaso beharreko ordainsariak ez du inoiz gaindituko aldeko sei ebaluazioren eta sei osagarri onartzearen ondorioz jaso beharreko zenbatekoa.

  1. – Irakasle lankideek, bitarteko irakasle kontratatuek eta irakasle elkartuek doktore-titulua lortzen dutenean jasoko dute doktore izateagatiko osagarria; horren zenbatekoa III. eranskinean ezartzen da.

  2. – Doakionak eskatuta ordainduko da doktore izateagatiko osagarria; eskakizunarekin batera, titulua justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dira. Ondorio ekonomikoak eskakizuna aurkeztu eta hurrengo hileko lehen egunean hasiko dira, eskakizuna hilaren 1ean bertan aurkeztu ezean.

  3. – Zenbait irakaskuntza-kategoriatan sartzeko, ezinbestekoa da doktore-titulua izatea; horietan lan egiten dutenek, ordea, ezin izango dute doktore izateagatiko osagarria jaso.

Irakasle bisitariaren jatorrizko lanpostuaren kategoriak gure unibertsitate-sisteman izango lukeen baliokidea, bai irakasle agregatu gisa bai irakasle oso gisa, izango da abiapuntu haren ordainsari-erregimena ezartzeko; ez du ordainsari osagarririk jasoko.

Irakasle emerituen ordainsaria jardunean izanik kobratzen zuten ordainsariaren eta erretiro-pentsioaren zenbatekoen arteko desberdintasuna izango da. Hala ere, ordainsari hori kalkulatzeko, muga batzuk hartuko dira kontuan: hamar hirurtekotan jasotako ordainsariak, irakaskuntza-merezimenduengatiko bost osagarri eta ikerketa-merezimenduengatiko bost osagarri. Ez dira ordainsari osagarri gehigarriak kontuan hartuko.

  1. – Ikerketa zientifiko edo teknikoko egitasmoak aurrera eramateko kontratatutako ikertzaileen, teknikarien edo bestelako langileen ordainsaria irakasle laguntzaileei (doktore izateagatiko osagarririk gabe) edo irakasle agregatuei dagokiena izango da, kontratatzean eskatutako titulazioaren arabera (hau da, doktoretza eskatu den ala ez), halaxe ezartzen baitute Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Sustapen eta Koordinazio Nagusiari buruzko apirilaren 14ko 13/1986 Legearen 17.1.a) artikuluak, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 48.1 artikuluak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko Legearen 14.2 artikuluak eta Dekretu honek. Dena den, Dekretu honek arautzen dituen irakaskuntza- eta ikerketa-merezimenduengatiko osagarriak ordainsariotatik kanpo geratuko dira, eta arduraldi-erregimenaren araberako murrizketa aplikatuko da (lanaldi osoko ordainsariak oinarri hartuta), hala baldin badagokio. Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 15.1 artikuluak ezarriko du araubide juridikoa.

  2. – Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 artikuluak eta Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriak ezarriko dute, 13/1986 Legearen 17.1.b) artikuluak ezarritakoaren arabera, trebakuntza zientifiko eta teknikoa jaso dezaten kontratatutako ikertzaileen ordainsaria. Kontratazioa doktoreentzako ikerketarako laguntza programa baten barruan badago, programan bertan zehaztuko dira ordainsariak, eta deialdia egiten duen erakundeak laguntzaren zenbateko osoa ordainduko dio Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari, gizarte-segurantzaren kostua barne.

  3. – Langileen Estatutuaren Legeko testu moldatua onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.1 artikuluak eta Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ezarriko dute, trebatzen ari diren ikertzaileen artean, ikerketarako laguntza esleitu zenetik hirugarren eta laugarren urteetan daudenen ordainsaria.

Irakasleek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean duten arduraldia lan zientifiko, tekniko edo artistikoekin bateratu ahal izango dute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 68. eta 83. artikuluek eta urriaren 10eko 1930/1984 Errege Dekretuak xedatzen dutenaren arabera. Bateragarritasun hori, ordea, ez da Dekretu honetako 13.1 artikuluaren arabera kontratatutako ikertzaileekin aplikatuko.

  1. – Ordainsari osagarriak kalkulatzeko, honako hauen artean berezi behar da:

    1. Dekretu honetan araututako irakaskuntza- eta ikerketa-merezimenduengatiko osagarriei dagozkienak; lanaldi partzialeko langileek ez dute halakorik jasoko.

    2. Ordainsari osagarri gehigarriak (urriaren 17ko 209/2006 Dekretua) eta doktore izateagatiko osagarria; kontratuaren edo izendapenaren guztizkoaren gainean honako ehuneko hauek aplikatuz kalkulatuko dira:

      Arduraldi-erregimena Irakasten edo Tutoretza- orduak Guztira Ehunekoa, astean

      ikasleei laguntzen 35 ordu

      jardundako orduak

      Astean sei ordu 6 6 12 % 34,29

      Astean bost ordu 5 5 10 % 28,57

      Astean lau ordu 4 4 6 % 22,86

      Astean hiru ordu 3 3 6 % 17,14

      Ehuneko horiek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile guztiei aplikatuko zaizkie.

  2. – Aurretik ezarritakoa errespetaturik, lanaldi partzialeko langileek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lanaren ebaluazioa eskatu ahal izango dute, Dekretu honen 9.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala ere, ebaluazio horri dagozkion ondorio ekonomikoak ez dira abiatuko langileak denbora osoko dedikazio-erregimenean kontratu iraunkorra izanda lan egiten hasi arte.

Irakaskuntza- edota ikerketa-merezimenduengatiko ordainsari osagarria lehenengo aldiz eskatzen denean, irakaskuntza-jardueraren eta ikerketa-jardueraren ebaluazio bana eginez erabakiko da osagarria eman ala ez, osagarri-atal bat baino gehiago aitortzen bada ere; osagarriaren zenbatekoak ezin izango du 9.8 artikuluan ezarritako muga gainditu.

Dekretu honetan zehaztutako zenbatekoak urtero igoko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei buruzko legeek ezartzen dituzten igoera orokorren arabera.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko martxoaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

  1. Irakasleak

    Lanbide kategoria Guztira hilabetean Aparteko ordainsaria Guztira urtean

    (x 12) (euro) (x 2) (euro) (euro)

    Irakasle Osoak 3.051,10 2.701,15 42.015,49

    Irakasle Agregatuak 2.435,69 2.267,46 33.763,19

    Atxikitako Irakasleak: 2.192,12 2.040,71 30.386, 87

    Laguntzaileak 1.830,63 1.739,98 25.447,50

    Irakasle Laguntzaileak eta Bitarteko Irakasle 2.153, 68 2.047,04 29.938,24

    Kontratatuak (lanaldi osoa)

    Irakasle Elkartuak eta Bitarteko Irakasle 738,59 701, 84 10.266,76

    Kontratatuak (sei irakastordu)

    Irakasle Elkartuak eta Bitarteko Irakasle 615,51 584, 87 8.555,86

    Kontratatuak (bost irakastordu)

    Irakasle Elkartuak eta Bitarteko Irakasle 492,39 467, 89 6.844,47

    Kontratatuak (lau irakastordu)

    Irakasle Elkartuak eta Bitarteko Irakasle 369,30 350, 92 5.133,44

    Kontratatuak (hiru irakastordu)

    Irakasle Bisitariak (Unibertsitateko 3.051,10 2.701, 15 42.015,49

    Katedradunaren baliokideak)

    Irakasle Bisitariak (Unibertsitateko 2.435,69 2.267, 46 33.763,19

    Irakasle Titularraren baliokideak)

  2. Ikertzaileak

    Lanbide kategoria Guztira hilabetean Aparteko ordainsaria Guztira urtean

    (x 12) (euro) (x 2) (euro) (euro)

    Ikerketa-Irakasleak 3.051,10 2.701,15 42.015,49

    Doktore ikertzaileak 2.435,69 2.267,46 33.763,19

    n Lanaldi partzialean dauden ikertzaileek beren kategoriari dagozkion ordainsariak jasoko dituzte, Dekretu honetako Bigarren Xedapen Gehigarriak ezarritako irizpideei jarraituz.

    n Aldi baterako dauden ikertzaileek beren lan-kontratuak ezartzen dituen ordainsariak jasoko dituzte.

ANTZINATASUNA (jardundako hirurteko bakoitzeko)

Arduraldi erregimena Guztira hilabetean Guztira urtean

(x 14) (euro) (euro)

Osoa 43,63 610,82

Astean sei ordu 14,96 209,44

Astean bost ordu 12,47 174,58

Astean lau ordu 9,97 139,58

Astean hiru ordu 7,48 104,72

Arduraldi-erregimena Guztira hilabetean Guztira urtean

(x 12) (euro) (euro)

Osoa 280,40 3.364,80

Astean sei ordu 96,13 1.153,56

Astean bost ordu 80,11 961,32

Astean lau ordu 64,09 769,08

Astean hiru ordu 48,06 576,72

Kargu akademikoa Urteko ordainsaria

(euro)

Errektoreordea 7.952,76

Fakultateko, Goi Eskola Teknikoko, Unibertsitate Eskolako eta Unibertsitate 6.200,64

Ikastegiko Dekanoa edo Zuzendaria

Fakultateko, Goi Eskola Teknikoko, Unibertsitate Eskolako eta Unibertsitate 3.345,96

Ikastegiko Dekanordea edo Zuzendariordea

Unibertsitate Saileko Zuzendaria 4.486,80

Unibertsitate Institutuko eta Estomatologia Eskolako Zuzendaria 2.678,76

Unibertsitate Orientazioko Ikastaroaren Koordinatzailea 1.744,80

  1. – Ebaluazioan, honako printzipio orokor hauek hartuko dira kontuan:

    1. Curriculum Vitaean jasotako proposamenek ezagutzak aurrera egin dezan ekarpenik egitea, berritzaileak izatea eta sormenezkoak izatea balioetsiko da, betiere kontuan hartuta zientziak espainiar estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan nolako egoera orokorra duen eta, ebaluatutako ikertzaile bakoitzari dagokion diziplinan eta aldian, ikerketak Euskadin eta Espainian nolako egoera zehatza duen.

    2. Lan zientifikoak edota berritzaileak sarituko dira, eta deskriptiboak soilik diren lanak, barneratutako ezagutzak aplikatzeko helburua baino ez duten lanak eta dibulgazio-lanak, aldiz, ez. Dibulgazio-lanek balio osagarria baino ez dute izango, baldin eta ebaluazio-organoak inguruabar berezirik hautematen ez badu.

  2. – Bi multzotan sailkatuko dira eskatzaileak denboraldi bakoitzean aurkeztutako ekarpenak: arruntak eta apartekoak.

    1. Ekarpen arruntak izango dira:

      • Eskatzailearen ezagutza-arloan balio zientifiko nabarmena duten liburuak, liburuen atalak, hitzaurreak, sarrerak eta testuetan egindako oharrak.

      • Eremu bakoitzeko aldizkari esanguratsuetan argitaratu diren balio zientifikoko artikuluak.

      • Ekonomia-garrantzi handia izan duten patenteak edo baliagarritasun-modeloak.

    2. Ekarpen apartak izango dira:

      • Txostenak, azterlanak eta irizpenak.

      • Lan tekniko edo artistikoak.

      • Erakusketetan, indusketa arkeologikoetan edo katalogatze esanguratsuetan nabarmen parte hartu izana.

      • Merezimendu bikaineko doktoretza-tesiak zuzendu izana.

      • Biltzarretan egindako komunikazioak (salbuespen gisa).

      • Eskatzaileak zientziaren, arteen edo teknikaren arloan egindako lan pertsonalaren emaitza izan behar dute ekarpen guztiek; publikoki ezagunak ere izan behar dute.

  3. – Ebaluazioa, funtsean, arrunten multzoan sailkatutako ekarpenak aintzat hartuz egingo da. Aparteko ekarpenak osagarriak izango dira, baldin eta ebaluazio-organoak inguruabar berezirik hautematen ez badu.

  4. – Curriculum Vitae laburtuan aurkeztutako ekarpenak aztertzean, eskatzaileak emandako "kalitate-zantzuak" ere kontuan hartuko dira; honako hauek izan daitezke:

    • Ekarpen bakoitza argitaratu duten hedabideek zientziaren arloan duten garrantzia. Argitalpenetarako nazioarteko kalitate-irizpideak dituzten diziplinetan, ezinbesteko erreferentzia izango dira horiek.

    • Beste egileek beren argitalpenetan eskatzailearen lana aipatzea, eta aipamenotan lanak egin dituen ekarpenak edo dagokion arloan izan duen eragina garrantzitsua dela adieraztea.

    • Doakionak bere lanak ezagutzaren aurrerapenari egin dizkion ekarpenei eta ekarpenon interes eta sormenari buruz duen ikuspegia labur ematea.

    • Patenteen edo baliagarritasun-modeloen ustiapenari buruzko datuak.

    • Aldizkarietan espezializatuetan agertutako aipamenak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.