Arautegia

Inprimatu

182/2002 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako eta Helduen Hezkuntzako irakasleen lanpostuetako hizkuntza eskakizunak zehazteko irizpideak eta derrigortasun-datak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 4569
  • Xedapen-zk.: 182
  • Xedapen-data: 2002/07/23
  • Argitaratze-data: 2002/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko eskubidea aitortzen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiei hezkuntzako maila guztietan.

Printzipio hori Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993 Legean ere jasotzen da; izan ere, 18. artikuluan ikasleen “bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan” behar dela baieztatzen da.

Irakaskuntza euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzeko eskubide hori ikasleei bermatzearren, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren bidez ezarri ziren hizkuntza–eskakizunak eta derrigortasun–datak irakasleen lanpostuetan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko ikastetxeetarako berariazko arauak, ordea, urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan ezarri ziren.

Hala ere, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretu horretan hainbat gairen inguruko irizpideak zehaztu barik geratu ziren, hala nola, Araubide Bereziko Irakaskuntzarenak, Helduen Hezkuntzarenak, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoarenak, eta azkenik, Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuenak. Abenduaren 11ko 343/2001 Dekretuan ezarri ziren, bestalde, Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuetarako hizkuntza–eskakizunen berariazko araubidea eta derrigortasunak. Horrez gain, otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuan eta abenduaren 26ko 386/2001 Dekretuan ezarri zen Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuen lanpostuetako hizkuntza–eskakizunen araubidea. Arautu gabe geratzen ziren hutsuneak, beraz, Araubide Bereziko Irakaskuntzak (Hizkuntza Eskola Ofizialak, Musika Kontserbatorioak, Arte Eskolak...) eta Helduen Hezkuntza dira, eta hartara dator honako Dekretu hau.

Ondorioz, Euskadiko Eskola Kontseiluari eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko uztailaren 23ean egindako bilkuran aztertu eta gero, honakoa

  1. Ikastetxearen eraginpeko eskualdearen euskaldunen portzentaia eta beste ezaugarri soziolinguistikoak.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko plangintza, ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan ikasteko aukera benetan bermatzearren.

  3. Eskualdeko ikastetxeek ematen duten euskarazko hezkuntza-eskaintza.

  4. Euskarazko irakaskuntza arian–arian ezarri nahi izatea ikastetxe guztietan.

  5. Ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Proiektuan jasotzen duen hizkuntza–tratamendua, berariazko beharrizanak eta helburuak hobeto betetzearren.

Lehendabizikoa.– 5. artikuluan ezarritakoa eta guzti, Dekretu hau indarrean jartzeko garaian, araubide bereziko irakaskuntzako lanpostuetan diharduten bitarteko eta aldi baterako kontratatutako irakasleek irakaskuntza horiek ematea duten kidegoetako karrera–funtzionarioaren izaera lortu ahal izango dute, nahiz eta 1. hizkuntza–eskakizuneko lanpostua izan eta gainditurik eduki ez. Hala gertatuz gero, hiru urteko epea izango dute eskakizuna gainditzeko, karrera–funtzionario izendatuz geroztik.

  1. hizkuntza–eskakizuneko lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleei derrigortasun–epea laburtzen badiete, beti ere lanpostuak 1HE izanik eta salbuespen–erregimenean jasotako kasuak izan ezik, lanpostuari dagokion eskakizuna gainditu beharko du derrigortasun–epe berriaren barruan.

    Hizkuntza–eskakizuna frogatzeko epe berria bost urtekoa baino laburragoa izanez gero, lanpostu–zerrendan aldaketa egiten denetik hasita, irakasleak bost urte izango ditu bere lanpostuaren eskakizuna betetzeko.

Indargabe geratzen dira dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak.

Lehena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izango du dekretu hau garatzeko eman behar diren xedapenak emateko eskumena.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko uztailaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

MŞ ANGELES IZTUETA AZKUE.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.