Arautegia

Inprimatu

341/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5180
  • Xedapen-zk.: 341
  • Xedapen-data: 1999/10/05
  • Argitaratze-data: 1999/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzko urriaren 5eko 341/1999 Dekretua 1999ko urriaren 20an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (201 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

  • 17219. orrialdeko laugarren lerroaldean, euskarazko testuan, hau dioen lekuan:

    "Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 1999ko urriaren 5ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau…"

    hau esan behar du:

    "Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe…"

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.