Arautegia

Inprimatu

119/1998 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3195
  • Xedapen-zk.: 119
  • Xedapen-data: 1998/06/23
  • Argitaratze-data: 1998/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritza Kontseiluak 1997ko apirilaren 22ko bileran Lanbide Heziketako Euskal Plana onartu zuen. 1994ko abenduaren 26an Ajuria-Enean Jaurlaritza osatzeko koalizioaren akordioak enplegurako kalitate oneko prestakuntzaren atalaren barruan jasotako puntuetako bat zen Euskal Plana onartzea. Beraz, puntu hori bete zuten. Bestalde, Jaurlaritza Kontseiluaren Euskal Plana onartzeko akordioak Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak egindako lana borobildu zuen. Lan horren bukaeran Lanbide Heziketako Euskal Plana onartu zuten 1997ko martxoaren 24ko osoko aparteko bilkuran, eta, horrela, 100/1994 Dekretuko 2. atala bete zuten.

Lanbide Heziketako Euskal Planak sistema bakarrean sartu nahi ditu gure autonomia erkidegoan indarrean dauden lanbide-koalifikazioak eta horiei lotutako lanbide-heziketa.

Jaurlaritzak garatutako industria- eta enplegu-politika bat dator Europako beste Jaurlaritza batzuen politikarekin. Horrela, lanbide-koalifikazioak tresna garrantzitsutzat dituzte industria, enplegu eta prestakuntzaren politikarako eta, finean, lehiakortasuna eta ekonomia hobetzeko.

Lanbide-koalifikazioen sistemak oinarrizko bi ezaugarri ditu, eta hortik datorkio goian eman diogun balioa. Enpleguak eskatzen duen gaitasunean oinarritzen da sistema, eta hona dituen bi ezaugarriak: batetik, lanbide-koalifikazioen sistemak lanbide-gaitasuneko bi maila bereizten ditu, eta ekonomiaren arloetan lortu behar dira maila horiek. Hau da, harreman garbia ezartzen du iharduera ekonomikoaren eskakizunen eta langileen gaitasunaren artean. Bestetik, lanbide-koalifikazioen sistemak gizartean islada nagusia du. Izan ere, gaitasun-mailak zehaztuta daude eta lortzen direnean aitorpena jasotzen da; pertsonek lan-bizitzan gaitasuna lortzeko dituzten moduei egokitzen zaie aitorpen hori. Hortaz, lanbide-koalifikazioen sistema lanbide-koalifikazioak aitortzeko eta egiaztatzeko bide bat da; bide hori gazte eta helduek har dezakete ikaskuntza- eta prestakuntza-prozesuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez.

Lanbide-koalifikazioen sistemaren zeregin nagusia da iharduera ekoizlearen arloetan lortu behar diren lanbide-gaitasunen mailak, hedadura eta ezaugarriak ezartzea. Era horretan, ondasunak, zerbitzuak eta enplegua sortzeko beharrak asetzen dira eta, aldi berean, lanbide-koalifikazioa hobetzen da eta enpresariei eta sindikatuei bultzatzen zaie lortutako koalifikazioak aitortu eta haiei balioa ematera.

Lanbide-koalifikazioen sistema eztabaida eta kontsentsua lortzeko prozesu zabalean zehaztu da. Gainera, herritarren artean hedatu behar dira sistemaren ezaugarriak, eskaintzen dituen zerbitzuak eta sisteman sartzeko aukerak. Bi arrazoi horiengatik tresna zehatza sortu beharra dago: gaitasun zehatza eduki behar du eta lanbide-koalifikazioen sistemaren erabiltzaile guztiengana iritsi behar da; gainera, teknikoki ona izan behar du, eta irizpideak neutralak eta independenteak izan behar ditu.

Koalifikazioak eta lanbide-heziketa hobetzeko helburuarekin bat, Jaurlaritzak Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua sortu nahi du. Euskal Institutuaren zeregina lanbide-koalifikazioen sistema ezartzea eta bultzatzea da.

Prestakuntzak egiteko handia du gazteek eta helduek koalifikazioak lortzeko eta hobetzeko. Helburuak prestakuntzaren kalitatea hobetzea eta gizarteak prestakuntza baloratzea dira, ezinbestekoa baita prestakuntza hori. Horregatik, Jaurlaritzak, era berean, Euskal Institutuari esleituko dizkio lanbide-heziketa garatu eta hobetzeko betekizunak.

Ondorioz, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Kontseiluak 1998ko ekainaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua sortu da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean. Koalifikazioen egitura zehaztu behar du, lanbide-koalifikazioen sistema kalitate onean mantendu behar du, gizartean haren izen ona zaindu behar du, eta lanbide-heziketa garatu eta hobetzeko ikerketak eta iharduerak egin eta bultza behar ditu.

  2. atala.¿ Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua antolaketaren eta funtzioen aldetik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketa Zuzendaritzaren menpe dago.

  3. atala.¿ Hauek dira Euskal Institutuaren funtzioak:

    1. Ekoizpen-prozesuen, lan-merkatuaren eta pertsonen koalifikazio-beharrak antzematea. Horretarako, gaitasunen estandarrak zehaztu behar ditu, eta, gainera, ekoizpen-sistemak zuzenean parte hartu behar du.

    2. «Lanbide-koalifikazioen euskal katalogoa» zehaztea, ekonomiaren eta pertsonen beharrak asetzeko. Jaurlaritza Kontseiluak onartu behar du, eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak lehenago txostena egin behar du.

    3. Lanbide-gaitasunak zehazteko irizpideak jartzea.

    4. Lanbide-koalifikazioen sistemari lotutako prestakuntza egituratzea.

    5. Lanbide-heziketa eraberritzea eta garatzea ikasketa-planak egituratuz.

    6. Gaitasunen estandarrak zehazten, sektoreen eskaerak eguneratzen eta lanbide-koalifikazioen euskal katalogoa egiten gizarteko subjektuei ardurak ematea.

    7. Lanbide-koalifikazioen sistemari lotutako moduluen katalogoa zehaztea.

    8. Lanbide-gaitasunak egiaztatzeko irizpideak jartzea.

    9. Ikastetxeak eta erakundeak homologatzeko irizpideak jartzea lanbide-gaitasunak eta lanbide-koalifikazioak baloratu eta egiazta ditzaten.

  4. atala.¿ Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua iharduera-atal hauetan banatzen da haren funtzioak bete ditzan:

    • Lanbide-koalifikazioen atala.

    • Lanbide-heziketaren atala.

    • Baloratzeko eta egiaztatzeko atala.

  5. atala.¿ Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-koalifikazioak zehaztu eta eguneratu behar ditu, eta eskuratzeko prozedurak ezarri behar ditu lanbide-koalifikazioen atalak.

  6. atala.¿ Lanbide-heziketaren atalak prestakuntza egituratu behar du, eta koalifikazioen sistemari lotutako moduluen katalogoa zehaztu behar du.

  7. atala.¿ Baloratzeko eta egiaztatzeko atalak gaitasuna baloratzeko moduak zehaztu behar ditu, baloratzeko gaitasun-nabaritasunaren motak lotu behar ditu nabaritasunak lortzeko iturri edo moduekin, eta balorazioa zehaztuko duten irizpideak eta prozedurak garatu behar ditu.

  8. atala.¿ Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuak zuzendari bat izango du, honek Institutuko atal desberdinen lanak zuzendu eta koordinatuko ditu.

  9. atala.¿ Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuak dituen zereginak betetzen dituen gainbegiratu behar du. Horrela, Euskal Institutuari eska diezazkioke txostenak eta azterketak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak baimena dauka Dekretu honetan jarritakoa ezarri eta garatzeko beharrezko xedapenak emateko.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Justizia, Ekonomia, Lan eta,

Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.