Arautegia

Inprimatu

42/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, irakaspostuetarako hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1277
  • Xedapen-zk.: 42
  • Xedapen-data: 1998/03/10
  • Argitaratze-data: 1998/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

  • 2893. eta 2898. orrialdeetan, gaztelerazko idazpuruan, honakoa esan beharrean: «DECRETO 12/1988, de 3 de febrero, sobre Registro Oficial de Contratistas e implantación de la clasificación».

    honakoa esan behar du: «DECRETO 12/1998, de 3 de febrero, sobre Registro Oficial de Contratistas e implantación de la clasificación».

    Irakaspostuetarako hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak gehigarrizko bere hirugarren xedapenean finkatzen duenez, dekretu hori indarrean jarri aurretik emandako hizkuntza–egiaztagiriak 1 hizkuntz eskakizunarekin eta 2 hizkuntz eskakizunarekin baliokidetzeko eta parekatzeko, honako puntu hauek izango dira kontuan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoak arautzen dituen otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 53. atalaren bigarren eta hirugarren lerroaldeetan finkatutakoaren arabera:

    Hizkuntza–gaitasuna egiaztatzeko EGA agiria (Euskararen Gaitasun Agiria) edo EIT (Euskaraz Irakasteko Trebetasun–Aitormena) egiaztagiriak edo diplomak dituztenei eta euskararen espezialetateko titulua lortu duten irakasleei, 2. hizkuntz eskakizuna egiaztatuko zaie irakaskuntzarako balio diezaien.

    Hezkuntza Administrazioak IGA (Irakasgaitasun–aitormena) edo GUMA (Gutxienezko maila) aldibaterako gaikuntzaren jabe izatea aitortzen dien langileek 1. hizkuntz eskakizuna ziurtaturik izango dute.

    Hala ere, aipatutako Gehigarrizko Hirugarren Xedapena aplikatzeak, 1993ko apirilaren 2ko 47/1993 Dekretuaren indar hartzetik aurrera, hau ekarri du: logika jatorrean homologazio eta baliokidetzeen araubidean sarturik egon beharko luketen hizkuntza–ziurtagiriak eta/edo ikasketa tituluak dituzten pertsona talde jakin batzuk homologazio eta baliokidetzeen sistematik kanpo gelditzea.

    Bestalde, 1996ko azaroaren 29ko Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabaki baten indarrez eta Hezkuntza eta Kultura Batzordearen 1997ko ekainaren 23ko bileran onartutako Eusko Legebiltzarraren ez–lege proposamen batez, gai horri buruz neurri sail bat har dezala eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari.

    Horrela, Eusko Legebiltzarraren erabakian, «Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko planaren bigarren aldiko oinarrien» gaiari buruzko komunikazioaren ildotik, Eusko Jaurlaritzari eskatu zitzaion, administrazio publikoko alor desberdinetan horretarako diren arauketa bereziak dituzteneko hizkuntza–ziurtagiri desberdinak aztertu eta ikertzeko eta, hala behar izanez gero, baliozkotzeak aurkezteko. Ez–legeko proposamenean ordea eskatzen zitzaion Eusko Jaurlaritzari 1996ko azaroaren 15eko Osoko Bilkuraren Erabakia betetzeko, hezkuntza publikoko sistemako langileei ikasketa–tituluak eta hizkuntz eskakizunak baliozkotzeari buruzko erabakia hain zuzen eta, gehienera sei hilabeteko epean irakaskuntza eremuko hizkuntza–ziurtagiri desberdinen artean, dagozkien gaurko eta geroko ekibalentziak finkatuko dituzten arau egokiak jartzeko.

    Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Irakaspostuetarako hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun eguna zehazteko irizpideak finkatzeko den martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren Gehigarrizko Hirugarren Xedapenaren idazkera aldatu egiten da ondorengo modu honetara:

«GEHIGARRIZKO HIRUGARREN XEDAPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoak arautzezko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 53.2 atalean finkatutakoaren arabera, hizkuntza–ziurtagiriekin baliokidetzeko eta parekatzeko, honako puntu hauek izango dira kontuan:

  1. – Dekretu honen indar–hartzearen aurretik emandako hizkuntza–ziurtagiriak 1 hizkuntz eskakizunaren eta 2 hizkuntz eskakizunaren mailekin parekatzeko eta baliokidetzeko sistema ondorengo hau izango da:

    EITren (Euskaraz Irakasteko Trebetasun–Aitormena) jabe direnek eta euskarako espezialitatean dagokion titulua lortu duten irakasleek 2 hizkuntz eskakizuna egiaztatua izango dute irakaskuntzan jardun ahal izateko.

    Hezkuntza Administrazioak IGA (Irakasgaitasun–aitormena) edo GUMA (Gutxienezko maila) aitortu dien langileek 1 hizkuntz eskakizuna ziurtatua izango dute.

  2. – Hizkuntza–gaitasunaren agiriaren (Euskararen Gaitasun Agiria) jabe direnek edo, indarrean dauden legeen arabera, agiri horren baliokide diren ziurtagiri, diploma edo tituluen jabe direnek 2 hizkuntz eskakizuna ziurtatua izango dute irakaskuntza–jardunerako. Beti ere, homologazio eta baliokidetzen sistema hori 1998ko abenduaren 31ra artea egongo da indarrean eta, egun horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikerketa bat egingo du eta ikerlan horretan 2 hizkuntz eskakizuneko curriculuma eta irizpideak berrikusi egingo ditu eta dagozkion proposamenak egingo ditu».