Arautegia
Inprimatu181/1996 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Jendeari atenditzeko farmazi bulegoen ordutegia zehazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 145
- Hurrenkera-zk.: 3662
- Xedapen-zk.: 181
- Xedapen-data: 1996/07/16
- Argitaratze-data: 1996/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
Farmazi bulegoko profesio farmazeutikoaren ihardun librea batetik, eta Osasun Administrazioaren nolabaiteko interbentzioa bestetik bateratu behar dira, etengabeko eta kalitatezko atentzio farmazeutikoa garantizatzeko. Bateratze horrek zera exigitzen du, aipatutako Administrazioak minimoak ipini ditzala, jendearenganako atentzio ordutegiak zehazterakoan, minimo horien behetik, hiritarrenganako atentzioa egokitzat jotzea ezinezkoa izanik.
Zentzu horretan, 11/1994 Legearekin bat etorriz, atentzio farmazeutikoa interes publikoko zerbitzutzat hartzeak, profesionari farmazeutikoekiko errespetua eskatzen du, profesionarion osasun establezimendua beren interesak ondoen betetzen duen ordutegiaren arabera antolatzeko, beti ere beren farmazi bulegotik eman behar diren atentzio farmazeutikoko baldintzak garantizatzen direla.
Beste aldetik, gaur arte bildutako esperientziak erakusten duenez, urte osoan gauero farmazi bulegoen beraien bidez emandako gau-urgentziako atentzioari esker, erabiltzaileei erraztu egin zaie farmazietara arin eta nahastezineko moduan heltzea; eta zera ere lortu da: farmazi bulegoko stocka zerbitzu mota honetarako behar bezalakoa izatea, baita, urgentziako atentzio medikoen eta farmazeutikoen arteko koordinazio zuzena ere.
Atentzioa zentralizatzetik eratorritako aspektu positibo guzti horiek direla eta, komenigarri da urgentziako zerbitzu-eredu horren aplikazioa bultzatzea Autonomi Elkarte guztian, Dekretu honetan ezartzen diren irizpideen arabera.
Oporraldiei eta ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 23 eta hurrengo ataletan aurrikusitako gainerako behin-behineko itxierei dagokienez, farmazi bulekoetako botikari titularrekiko prozedura guztiz adeitsua ezartzen da, mugapen bakar bat duelarik: kalitatezko atentzio farmazeutikoa mantentzeko beharrezko minimoak garantizatzea.
Biztanleriari etengabeko atentzio farmazeutikoa garantizatzeko beharrezkoa da obligaziozko txandak antolatzea, edozelako desatentzio farmazeutikorako posibilitatea ebitatzeko; aipatutako txanden antolakuntzarako eskunduntza Botikarien Kolegio Ofizialei Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legeak espresuki egozten die.
Botikarien Kolegio Profesionalak, Botikarien Enpresa-Elkarteak, Botikari Erregenteen, Laguntzaileen, Ordezkoen eta ihardunik ez dutenen Elkartea, Erabiltzaileen Elkarteak eta Euskal Udalerrien Elkartea (EUDEL) entzunda,
Ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 16an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Farmazi bulegoetako jendearekiko atentzioko ordutegia.
atala.- Farmazi bulegoetako etenik gabeko atentzioa.
Atentzio farmazeutikoa etengabe garantizatzeko, farmazi bulegoek jendea atenditu egin beharko dute bai ordutegi arruntean bai urgentziako ordutegian, Dekretu honetan zehazten diren baldintzetan.
Ordutegi arrunta, urteko egun guztietan 9:00etatik 22:00etara bitartekoa izango da.
Urgentziako ordutegia, urteko egun guztietan 22:00etatik biharamuneko 9:00etara bitartekoa izango da.
Ordutegi honen barruan atentzio farmazeutikoa urgentziako erregimenean emango da soilik, eta kasu horietan errezeta mediko baten bidez agindutako botika eta produktu sanitarioak banatuko dira derrigor, baita, une horretan urgente edo beharrezko bezala kalifikatuak izatea merezi duten besteak ere, botikari arduradunak baloratu eta gero.
Ordutegi arruntean jendearentzat irekita egongo diren farmazi bulegoak
atala.- Ordutegi arrunta.
Ordutegi arruntean, astean 40 ordu, gutxienez, egongo dira irekita jendearentzat farmazi bulego guztiak, ondoko hauek izan ezik: oporraldietan daudenak, eta, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, santzioa dela edo osasun, higiene nahiz segurantzari buruzko arrazoiak direla-eta, borondatez zein nahitaez aldi baterako itxita daudenak.
Ordutegi arruntak bilduko ditu:
obligaziozko ordutegi berdina, Autonomi Elkarteko farmazi bulego guztientzako.
obligaziozko ordutegi espezifikoa, zona farmazeutiko bakoitzeko farmazi bulego guztientzako.
udal-eremurako obligaziozko ordutegia, udalerri berberan kokaturiko farmazi bulego guztientzako.
borondatezko ordutegia.
atala.- Obligaziozko ordutegi arrunt berdina farmazi bulego guztientzat.
Autonomi Elkarteko farmazi bulego guztiak jendea atenditzeko obligazioz egongo dira irekita: astelehenetik ostiralera, biak barne, 30 ordu ondoko banaketa kontuan harturik:
Goizean: 9:00etatik 13:00etara.
Arratsaldean: 17:00etatik 19:00etara.
atala.- Zona farmazeutiko bakoitzeko obligaziozko ordutegi arrunt espezifikoa.
Aurreko atalean aurrikusitako orduetatik aparte, zona farmazeutiko berberan kokaturiko farmazi bulego guztiak astean 5 ordu, beti berdinak, egongo dira irekita jendearentzat.
Ordu horien banaketa egingo da:
astelehenetik ostiralera, biak barne, banaketa hori goizeko edota arratsaldeko ihardunaldien bitartean, egun guztietan modu berean, egin beharko delarik.
Larunbatetako goizeko ihardunaldia. Suposamendu horretan, larunbatetako goizeko ordutegiak ez du guztiz bat etorri beharrik asteko gainerako goizeko ordutegiarekin.
atala.- Udal-esparruko obligaziozko ordutegi arrunta.
Aurreko ataletan bildutako orduetatik aparte, udalerri bateko farmazi bulego guztiek astean 5 ordu, beti berdinak, emango dituzte jendearen atentziorako.
Salbuespen gisa, udalerri jakin bateko farmazi bulegoetako titular guztiek eskatzen dutenean, Osasun Aginpideak onartu ahal izango du udal-esparruko obligaziozko ordutegi arrunta zabaltzea aipatu udalerrirako, gehienez, astean 10 ordutan.
Halaber, eta aparteko gauza moduan, 2.500etik beherako biztanleko udalerrietan, Osasun Aginpideak onar dezake, botikari interesatuak hori eskatzen duenean, farmazi bulegoa jendearentzat irekita ez egotea, atal honetako 1. sailatalean aipatutako orduetan, baldin eta udalerri horretan atentzio farmazeutiko egokia garantizatzen bada.
atala.- Borondatezko ordutegi arrunta.
Obligaziozko ordutegi arrunta bete eta gero, eta ordutegi arruntaren barruan, farmazi bulegoek jendearentzat borondatez ireki ahal izango dute, beren titularrek Botikarien Kolegio Ofizialean aurkeztutako urte guztirako ordutegian, Dekretu honetako 23 atalean xedatutakoaren arabera.
atala.- Ordutegi arruntaren barruan farmazi bulego guztien bitartez jendea atenditzea eskatzen ez duten egoeren zerrenda
Ordutegi arruntaren barruan, zenbaitetan atentzio farmazeutikoa eman daiteke, farmazi bulego guztien jendearenganako atentzioa beharrezkoa izan gabe; hauetan hain zuzen:
larunbatetako goizeko ihardunaldian.
larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian
eguerdiko ordu-zerrenda, hots, goizeko ihardunaldia eta arratsaldekoa banatzen duena, eta arratsaldeko ihardunaldiaren amaieratik 22:00etara arte doan ordu-zerrenda.
jaiegunak.
atala.- Larunbatetako goizeko ihardunaldian jendearentzat ireki egin beharko diren farmazi bulegoak.
Larunbatetako goizeko ihardunaldia obligaziozko ordutegi arruntatzat jota ez dagoen Zona Farmazeutikoetan, ondoko farmazi bulego kopurua ireki egin beharko da jendearentzat, gutxienez:
Euskal Herriko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan:
zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a, gutxienez farmazi bulego batek osasuneko zona bakoitzean irekita egon beharko duelarik, farmazi bulego bakarra duten zonetan izan ezik; azken horietan ez da izango beharrezkoa irekita egotea.
Aipatutako 11/1994 Legearen 10.1.b) atalean aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan:
zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a.
Zona farmazeutikoko bulegoen %50 gutxienez, udalerri berberan kokatuta badaude, irekita daudenetariko bat gutxienez, udalerri horretan kokatuta egon beharko da.
Aipatutako 11/1994 Legearen 10.1.c) atalean aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan:
Zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a, gutxienez 2 farmazi bulego.
Zona farmazeutikoko bulegoen %50 gutxienez, udalerri berberan kokatuta badaude, irekita daudenetariko bat gutxienez, udalerri horretan kokatuta egon beharko da.
Udalerriren bat, baldin eta aurreko lerroaldean aurrikusitako %50era heltzen ez bada, baina 3 farmazi bulego gutxienez baditu, irekita daudenetariko bat udalerri horretan kokaturik egon beharko da.
B) sailataleko suposamenduetan lehen unitatetik hasita, edo C) sailataleko suposamenduetan bigarren unitatetik hasita, kozienteak zenbaki osoa ematen ez duenean, gerta daitezkeen frakzioak ez dira zenbatuko jendearentzat irekita dauden farmazi bulego lez.
atala.- Larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian, ordu-zerrendetan eta jaiegunetan jendeari atentzio farmazeutikoa eman behar dioten farmazi bulegoek.
Larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian, 7 c) atalean aipatutako ordu-zerrendetan eta jaiegunetan, atentzio farmazeutikoa eman beharko duten farmazi bulegoen kopurua, gutxienez, hauxe da:
Ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan:
60.000 biztanle bakoitzeko farmazi bulego bat, gutxienez farmazia bat.
Kozientea zenbaki osoa ez denean, gerta daitezkeen frakzioak ez dira zenbatuko farmazi bulego lez.
11/1994 Legearen 10.1 ataleko b) eta c) sailataletan aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan:
Farmazi bulego bat zona farmazeutiko bakoitzean.
Urgentziako erregimenean atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulegoak
atala.- Urgentziako ordutegian jendeari atentzio farmazeutikoa eman behar dioten farmazi bulegoak.
Urgentziako ordutegian, 22:00etatik biharamuneko 9:00etara bitartekoan, jendeari atentzio farmazeutikoa eman behar dion farmazi bulego kopurua, gutxienez, hauxe da:
11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan:
125.000 biztanletik beherakoetan: farmazi bulego bat.
125.000 eta 250.000 biztanle bitartekoetan: farmazi bulego bi.
250.000 biztanletik gorakoetan: hiru farmazi bulego.
11/1994 Legearen 10.1. ataleko b) eta c) sailataletan aurrikusitako Zona farmazeutikoetan:
farmazi bulego bat zona farmazeutiko bakoitzeko.
11/1994 Legearen 10.1. ataleko a) sailatalean aurrikusitako Zona Farmazeutikoetan, 125.000 biztanletik gorakoak direnean, eta urte osoan, gutxienez farmazi bulego baten bitartez urgentziako ordutegirako atentzio-sistema ezarrita dutenean, Osasun Aginpideak baimendu ahal izango du jendearentzat farmazi bulego ireki bat murriztea, atal honetako aurreko sailatalean exigitutakoei dagokienez.
atala.- Atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulego kopuruaren hedakuntza.
8, 9 eta 10 ataletan zona farmazeutikoentzako exigitutako minimoak betetzen direnean, baina atentzio farmazeutikoa ematen duen farmazi bulegoa zona farmazeutikoko herririk printzipalenean kokatuta ez dagoenean, edota atenditzen duen biztanleriaren gehiengoak bertara heltzeko zailtasun bereziak baditu, osasun Aginpideak erabaki ahal izango du alde batetik, atentzio farmazeutikoa eman behar duten bulego gehiago ipintea, aipatutako farmazi bulegoaren atentzio-txandetarako; eta bestetik, aipatutako bulegoak atentzio farmazeutikoa emateko duen obligazioa kentzea.
Profesionarien presentzia farmazi bulegoetan
atala.- profesionarien presentzia obligaziozko ordutegi arruntean.
Obligaziozko ordutegi arruntean aginduzkoa izango da, farmazi bulego bakoitzean arauek exigitutako profesionari guztiak egotea.
atala.- Profesionarien presentzia larunbatetako goizeko ihardunaldietan.
Larunbatetako goizeko ordutegia obligaziozko ordutegi arruntaren barruan dagoenean, aginduzkoa izango da arauek exigitutako profesinari guztiak egotea.
Larunbatetako goizeko ihardunaldian farmazi bulegoa jendearentzat borondatez irekita badago, ez dagokion txanda aplikatzeagatik, obligaziozkoa izango da arauek exigitutako profesionari guztiak egotea.
Farmazi bulegoa Botikarien Kolegio Ofizialak ezarritako txandak betetzeko jendearentzat irekita dagoenean, botikari arduraduna egotea izango da bakarrik obligaziozkoa.
atala.- Profesionarien presentzia ordu-zerrendetan eta larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian.
Eguerdiko ordu-zerrendetan eta arratsaldeko ihardunaldiaren amaieratik 22:00etara bitartekoan eta larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian, profesionariak egotea ondoko suposamenduak kontuan harturik zehaztuko da:
Farmaziako titularrak jendearentzat irekita edukitzea borondatez aukeratu badu, obligaziozkoa izango da arauek exigitutako profesionari guztiak egotea.
Botikarien Kolegio Ofizialak zehaztutako txandak aplikatzeagatik farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen duenean, botikarien presentzia ondoko arauetara lotuko da:
11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako zona farmazeutikoetan botikari arduraduna egotea eskatuko da.
11/1994 Legearen 10. 1. ataleko b) eta c) sailataletan aurrikusitako zona farmazeutikoetan:
1.- Zona farmazeutikoak 7 edo gehiago farmazi bulego baditu, botikari arduradunaren presentzia fisikoa exigituko da.
2.- Zona farmazeutikoak 7 baino gutxiago farmazi bulego baditu, presentzia fisikoaren ordez botikari arduraduna lokalizatzeko sistema efikaza egon daiteke.
atala.- Profesionarien presentzia jaiegunetan.
Jaiegunetan, jendearenganako atentzioa ondoko arauen arabera emango da.
Jendearentzat borondatez irekita dauden farmazi bulegoetan, arauek exigitutako profesionari guztiak egotea eskatuko da.
Botikarien Kolegio Ofizialak zehaztutako txandak aplikatzeagatik Farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen duenean, ondoko arauak aplikatuko dira:
11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako zona farmazeutikoetan botikari arduraduna egotea eskatuko da.
11/1994 Legearen 10.1. ataleko b) eta c) sailataletan aurrikusitako zona farmazeutikoetan:
1.- Zona farmazeutikoak 7 edo gehiago farmazi bulego dituenean, botikari arduraduna egotea eskatuko da.
2.- Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego baino gutxiago dituenean, botikari arduradunaren presentzia fisikoa 10:30etatik 13:30etara arte eskatuko da; gainerako ihardunaldian botikari arduraduna barik, bera lokalizatzeko sistema efikaza egon daiteke.
atala.- Profesionarien presentzia urgentziako ordutegian.
Urgentziako ordutegian farmazi bulegoko botikari arduradunaren presentzia ondoko arauek zuzenduko dute:
Jendearentzat borondatez irekita dauden farmazi bulegoetan arauek exigitutako profesionari guztiak egotea eskatuko da.
Botikarien Kolegio Ofizialak zehaztutako txandak aplikatzeagatik Farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen duenean, ondoko arauak aplikatuko dira:
11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako zona farmazeutikoetan, aginduzkoa izango da botikari arduraduna egotea.
Gainerako zona farmazeutikoetan:
1.- Zona farmazeutikoak 7 edo gehiago farmazi bulego baditu, botikari arduradunaren presentzia fisikoa eskatuko da.
2.- Zona farmazeutikoak 7 farmazi bulego baino gutxiago baditu, botikari arduraduna barik, bera lokalizatzeko sistema efikaza egon daiteke.
atala.- Lokalizatzeko sistema efikaza.
Osasun Sailburuaren Aginduaren bidez ezarriko dira Lokalizazio-sistema efikazek bete behar dituzten baldintzak; dena dela, eskatutakoa emateko behar den denbora ezin izango da 20 minututik pasa.
Atentzio farmazeutikorako zona farmazeutikoak bateratzea
atala.- Zona farmazeutikoak bateratzeko betebeharrak.
Larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian, ordu-zerrendetan, jaiegunetan eta urgentziako ordutegian, atentzio farmazeutikorako Osasun Aginpideak baimendu ahal izango du zona farmazeutiko mugakideak bateratzea, baldin eta hurrengo betebeharrak betetzen badira:
oro har, bateratzekoan, zona farmazeutiko osoak eta ez haien zatiak bateratuko dira.
atentzio farmazeutikoa ematen du(t)en farmazi bulegoa(k) biztanle atenditu gehienentzat erraz heltzeko lekuan kokaturik egotea.
bateratzearen ondorioz, eta motordun ibilgailua erabiliz eta zirkulazioko arauak beteta, farmazi bulego batera heltzeko denbora ez izatea zera baino luzeagoa: biztanleak bere zona farmazeutikoan farmazi bulagoa izan balu, bertara heltzeko emango zuen denbora baino 15 minuto gehiago.
bateratuko diren zona farmazeutikoetako biztanle kopurua ez izatea 425.000tik gorakoa.
Lehen Maialako Atentzio-Eskualdeko Gerentziaren txostena, urgentzia medikoen inguruan bateratzea dela-eta gerta daitezkeen ondorioei buruzkoa.
Salbuespen gisa, zona farmazeutiko baten ezaugarri geografikoen ondorioz, 7. ataleko b), c) eta d) sailataletan aipatutako ordutegi eta egunetan, urgentziako ordutegian, atentzio farmazeutikoa modu desegokian ematea gertatzekotan, zona farmazeutikoa atentziorako esparru geografiko moduan mantenduz gero, eta Botikarien Kolegio Ofizialaren proposamenez, Osasun Aginpideak atentzio farmazeutikoko esparru geografiko hori modifikatzeko baimena eman dezake, dagozkion txanden antolakuntzaren ondorioetarako; kasu horretan, bateratze hori egingo da zona farmazeutikoarenak ez diren esparru geografikoak erabiliz.
atala.- Zona farmazeutikoak bateratzeko baimena.
Zona farmazeutikoak bateratzeko txostenak, eta baita aurreko atalean aurrikusitako salbuespenetik gertatzen direnak ere, Botikarien Kolegio Ofizialen instantziez hasiko dira, eta haien ebazpenak, berriz, osasun Aginpideak emango ditu. Haiek tramitatzean udaletxe afektatuei audientzia emango zaie.
Atalburu honetan aurrikusitako zona farmazeutikoen bateratzeak urtebeterako izango dira, eta periodo berdinetan automatikoki luzatuko dira, salbu eta parte interesatuetariko batek, behar den epean, denunziatzen ez badu.
Osasun Sailburuaren Aginduaren bitartez, zona farmazeutikoak bateratzeko baimen-prozedura ezarriko da.
atala.- Atentzio farmazeutikoa eman behar duten farmazi bulegoak, zona farmazeutikoak bateratzen direnean, 7. ataleko b), c) eta d) sailataletan aurrikusitako suposamenduetan.
Larunbatetako arratsaldeko ihardunaldian, ordu-zerrendetan eta jaiegunetan, zona farmazeutikoak bateratzen direnean, ondoko farmazi bulego kopurua erabiliko da gutxienez atentzio farmazeutikoa emateko:
Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:
Farmazi bulego bat 60.000 biztanle kopuru bakoitzeko; farmazi bulego bat gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitako zona farmazeutiko bakoitzeko.
Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.b) atalean aurrikusitako zona farmazeutikoetariko bat duenean:
Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko.
Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.c) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:
Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko.
atala.- Urgentziako ordutegian atentzio farmazeutikoa eman behar duten bulego farmaziak, zona farmazeutikoak bateratzen direnean.
Urgentziako ordutegian, zona farmazeutikoak bateratzen direnean, atentzio farmazeutikoa emateko ondoko farmazi bulego kopurua erabiliko da gutxienez:
Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:
125.000 biztanleraino: farmazi bulego bat. Farmazi bulego hori aipatutako 10.1.a) atalean aurrikusten diren zona farmazeutikoetariko batean kokaturik egon beharko da.
125.000 eta 250.000 bitarteko biztanle: bi farmazi bulego. Biotatik bat, behintzat, aipatutako 10.1.a) atalean aurrikusten diren zona farmazeutikoetariko batean kokaturik egon beharko da.
250.000 eta 425.000 bitarteko biztanle: Hiru farmazi bulego. Hirurotatik bat, behintzat, aipatutako 11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusten diren zona farmazeutikoetariko batean kokaturik egon beharko da.
Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.b) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:
Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko; baina 125.000 biztanle baino gehiago egonez gero, bi farmazi bulegoren bitartez eman beharko da.
Bateratzea dela-eta gertatu den zonak gutxienez, 11/1994 Legearen 10.1.c) atalean ezarritako zona farmazeutikoetariko bat duenean:
Farmazi bulego bat gertatutako zona bateratu bakoitzeko; baina 125.000 biztanle baino gehiago egonez gero, atentzio farmazeutikoa bi farmazi bulegoren bitartez eman beharko da.
Bateratzea dela-eta, urgentziako ordutegiz farmazi bulego bi edo gehiagoren bidez atenditzeko obligazioa duten zona farmazeutikoak direnean, eta urte osoan eta gutxienez farmazi ofizina iraunkor baten bidez atentzio-sistema bat eratzen denean, Osasun Aginpideak baimena eman dezake, jendearentzat irekita dagoen farmazi bulego bat murrizteko, atal honetako aurreko sailatalean exigitutakoei dagokienez.
atala.- Profesionarien presentzia zona farmazeutikoak bateratzen direnean.
Zona farmazeutikoak bateratzen diren guztietan, ondoko hauen presentzia fisikoa obligaziozkoa izango da: atentzio farmazeutikoa ematen ari den farmazi bulegoko botikari arduradunarena, edota arauek exigitzen duten profesionari guztiena, atentzio farmazeutikoa borondatez ematen denean.
Ordutegiak eta txandak zehazteko prozedura
atala.- Botikarien ordu-aukera
Atentzio farmazeutikoa eta txanden ordenazio zuzena garantizatzeko, Farmazi bulegoetako titularrek dagokien Botikarien Kolegio Ofizialean ordu-aukera aurkeztuko dute. Ordu-aukera hori urte naturalen arabera eta urte bakoitzeko urriaren lehen egunaren aurretik egingo dute, eta gutxienez ondokook zehaztuta:
Astelehenetik ostiralera arteko ihardunaldia:
Goizeko ihardunaldia: ixteko ordutegia.
Arratsaldeko ihardunaldia: irekitzeko eta ixteko ordutegia.
Adierazi ea, urte osorako, 9:00etatik 22:00etara bitarteko borondatezko ordutegia etengabe egitea aukeratzen den.
Larunbatetako ihardunaldiari dagokionez:
1.- Larunbatetako ihardunaldia, zona farmazeutiko horretarako aurrikusitako jendearenganako atentzioko obligaziozko ordutegi espezifikoaren barruan ez dagoenean:
1.1.- ea urteko larunbat guztietako goizeko ihardunaldian jendearentzat irekita egotea aukeratzen den.
1.2.- ea urteko larunbat guztietan, 9:00etatik 22:00etara arte jendearentzat irekita egotea aukeratzen den.
2.- Larunbatetako ihardunaldia, zona farmazeutiko horretarako aurrikusitako jendearenganako atentzioko obligaziozko ordutegi espezifikoaren barruan dagoenean, adierazi beharko da ea urteko larunbat guztietan, goizeko ihardunaldiaren amaieratik 22:00etara arte, jendearentzat irekita egotea aukeratzen den.
Igandeei eta jaiegunei dagokienez, adierazi beharko da ea, urteko igande eta jaiegun guztietan 9etatik 22etara jendearentzat borondatez irekita egotea aukeratzen den.
Gaueko ordutegiari dagokionez, adierazi beharko da ea, urteko gau guztietan 22:00etatik biharamuneko 9:00etara arte jendearentzat borondatez irekita egotea aukeratzen den.
Adierazi ea urte osoan eguneko 24 orduak jendearentzat borondatez irekita egotea aukeratzen den.
Aurreko sailatalean aurrikusitako aukerak urteko egun guztiei dagozkie, eta egun guztietan izanbehar hori betetzen dela ulertuko da, baldin eta ordu-aukeran urtean gutxienez 10 hilabetetan atentzio farmazeutikoa emateko konpromezua adierazita badago.
atala.- Botikarien Kolegio Ofizialek egitekoa.
Urte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehen, Botikarien Kolegio Ofizialek osasun Aginpideari hurrengo urterako farmazi bulegoen jendearenganako atentzio-ordutegiaren proposamena aurkeztuko diote.
Ordu-proposamena lurralde-esparru hauei egokituko zaie:
zona farmazeutiko bakoitzari.
zona farmazeutiko bakoitzeko udalerriei, hala behar denean.
atera diren zona bateratuei, aurretiaz Osasun Aginpideak onartuta.
Proposamen horrek hurrengo parametroak bildu beharko ditu:
obligaziozko ordutegi arrunta.
gainerako ordutegi arruntean eta urgentziako ordutegian atentzio farmazeutikoa emango duten farmazi bulegoen kopurua eta baita horien kokalekua ere.
Kolegioaren proposamen horrek kontuan izan beharko ditu farmazi bulegoetako titularrek formulatutako aukerak, eta, bere ustez, zona farmazeutiko bakoitzak dituen atentzio farmazeutikoko berezitasunak.
Farmazi bulegoetako titularrek formulatutako aukeren artean obligaziozko ordutegi arruntetan diferentziak badaude, Botikarien Kolegio Ofizialak Osasun Aginpideari zera bidaliko dio: zona farmazeutiko bakoitzerako egokitzat jotako ordu-proposamena, eta honekin batera, bere irizpidea azaltzen duen txostena.
Osasun Aginpidearen ustez, Botikarien Kolegio Ofizialak aurkeztutako proposameneko parametroren bat biztanleriarenganako atentzio egokia garantizatzeko behar bestekoa ez denean, Aginpideak beharrezko egokitasunak egingo ditu, aipatu Kolegioari kontsultatu ondoren.
Zona farmazeutikoek Botikarien Kolegio Ofizial bat baino gehiagoko esparru geografikoko udalerriak biltzen dituztenean, proposamena Kolegio horietako batek tramitatuko du, baina espedientean jaso egin beharko da Kolegio afektatuen adostasuna.
atala. Salbuespenak.
Botikarien Kolegio Ofizialak, Dekretu honetan zehaztutako minimoak zona farmazeutikoren batentzat gutxiegi izatea gerta daitekeela informatuz gero, Osasun Aginpideak, salbuespen gisa, zona horretarako Dekretu honetan eskatutakoak baino minimo altuagoak exigituko ditu.
Halaber, urteko hilabete jakin batzuetan zona farmazeutikoren bateko biztanle kopuruaren itzelezko beherakada dela-eta, Botikarien Kolegio Ofizialak jakinarazten badu, borondatezko ordutegi arruntean atentzio farmazeutikoa jendearentzat farmazi bulego gutxiago irekita gutxiespenik gabe eman daitekeela, Osasun Aginpideak, salbuespen gisa, zona horretarako Dekretu honetan ezarritako minimoak murriztuko ditu.
atala.- Farmazi bulegoen ordutegiaren onarpena.
Osasun Aginpideak farmazi bulegoen ordutegia onartuko du, behin Botikarien Kolegio Ofizialak entzunda, eta Lurralde Historiko bakoitzeko atentzio farmazeutikoko beharrizanak eta berezitasunak kontuan harturik.
atala.- Txanden zehaztapena.
Osasun Aginpideak ordutegi egokia aprobatu eta gero, Botikarien Kolegio Ofizialen zeregina izango da behar bezalako atentzio farmazeutikoa emateko beharrezko txandak ezartzea, bai borondatezko ordutegi arruntarako bai urgentziako ordutegirako.
Botikarien Kolegio Ofizialek zehaztuko dituzten txandak betetzea obligaziozkoa izango da farmazi bulego guztientzako.
Jendearentzat borondatez irekita egoteko aukera egin duten farmazi bulego kopuruari dagokionez, zona farmazeutikoren bateko atentzio farmazeutikoa borondatezko ordutegi arruntarekin beteta geratuko balitz, baina, atentzio hori farmaziok kokatuta dauden lekuengatik behar bezala garantizatzen ez bada, Osasun Aginpideak beste zenbait farmazi bulego dagozkien txandetan sartzea exigituko du; txanda horiek Botikarien Kolegio Ofizialek ezarriko dituzte.
Txandak zehaztu eta gero, Botikarien Kolegioak Osasun Aginpideari zera jakinaraziko dio: zeintzuk diren, obligaziozko ordutegi arruntetik kanpo, atentzio farmazeutikoa borondatez ematen duten farmazi bulegoak, eta zeintzuk diren aipatu Kolegioak ezarritako obligaziozko txandak betetzeagatik ematen dutenak.
atala.- Farmazi bulegoen publizitatea.
Ikusteko moduko lekuan ondokook agertuko dira:
farmazi bulegoaren irekiera eta itxieraren ordutegia, larunbatak eta, hala dagokionean, jaiegunak barne.
atentzio farmazeutikoa eman beharra duten farmazi bulegoen helbidea, borondatezko ordutegi arruntean zein urgentziako ordutegian, zona farmazeutiko berberaren barruan edo, zonak bateratzearen ondoriozko zonaren barruan.
Informazio hori Euskal Herriko Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan idatziko da.
atala.- Oporrengatik ixteko baimenerako prozedura.
Nahi duten farmazi bulegoek eten dezakete aldi baterako beren iharduera 30 egunetik beherako oporraldian, dagokien Botikarien Kolegio Ofizialari aurreko urteko urriaren lehen egunaren aurretik jakinarazi eta gero; oporraldi hori zatituta edo etenik gabe egin daiteke, baina, beti, hurrengo farmazi bulego kopurua gutxienez, irekita geratu beharko da:
11/1994 Legearen 10.1.a) atalean aurrikusitakoen Zona Farmazeutikoetan:
Zona farmazeutikoko farmazi bulegoen 1/3a, osasun zona bakoitzean farmazi bulego bat, gutxienez, irekita geratu beharko delarik, farmazi bulego bakarra duten zonetan izan ezik; horietan ez da izango beharrezkoa irekitzea.
Aipatutako 11/1994 Legearen 10.1. ataleko b) eta c) sailataletan aurrikusitako zona farmazeutikoetan, udalerri bakoitzeko farmazi bulegoen 1/3a gutxienez geratu beharko dira irekita, eta beti, farmazi bulego bat gutxienez.
Udalerriko farmazi bulego bakarra denean, dagokion Botikarien Kolegio Ofizialak baimenduko du oporrengatiko haren aldi baterako itxiera, beti ere, hurbileko udalerriko beste farmazi bulego baten bidez atentzio farmazeutikoa modu egokian ematea garantizatzen denean. Espedientea tramitatzean udaletxe afektatuari audientzia emango zaio.
Egindako proposamenek atal honetako 1 sailatalean aurrikusitako minimoak gordetzen badituzte, oporraldia tramite gehiagorik gabe baimenduko da.
Beharrizan minimoak betetzen ez diren kasuetan, Botikarien Kolegio Ofizialak obligaziozko txandak ezarriko ditu, interesatuei entzun ondoren; txandok direla-eta gerta daiteke farmazi bulegoko botikari titularrek hasieran aukeratu duten aldian oporrak, osorik edo zatituta, ezin hartzea.
Botikarien Kolegio Ofizialak Osasun Aginpideari azaroaren 15a baino lehen bidaliko dio, ordu-proposamenarekin batera, hurrengo urterako baimendutako oporren egutegia.
atala.- Hasierako epetik kanpo eskatutako oporrak.
Aurreko urteko urriaren lehenaren aurretik oporraldia egiteko nahia jakinarazi gabe duten bulegoek justifikatu beharko dute garantizatuta geratzen dela farmazi bulego horretarako aurrikusitako txanden bidezko atentzio farmazeutikoa; horrela izanez gero, Botikarien Kolegio Ofizialak eman dezake baimena farmazi bulego hori oporrengatik ixteko.
atala.- farmazi bulegoen aldi baterako itxierak.
Zio profesionalak zein pertsonalak direla-eta, farmazi bulegoen aldi baterako itxierak arautzeko, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakora joko da; izan ere, Dekretu horrek arautzen ditu farmazi bulegoen sortze, lekualdatze, itxiera eta funtzionamenduari buruzko prozedurak.
Zigor-prozedura
Atala.- Lege-urratze eta zigorrak.
Dekretu honetan xedatutakoa urratzeak zigor administratiboa ekarriko du, aldez aurretik espediente egokia instruitu ondoren, Euskal Herriko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen XIV. Atalburuan aurrikusitakoaren arabera, gerta daitezkeen erantzukizun zibil, penal edo bestelakoen kalterik gabe.
Lege-urratze arinak izango dira:
farmazi bulegoaren irekiera nahiz itxieraren ordutegiak betetzean egindako irregulartasunak, osasun publikoarentzat zuzeneko eraginik ez dutenean.
Farmazi bulegoko botikari titularra, kotitularrak, edo, hala dagokionean, arauek exigitutako profesionariak justifikaziorik gabe bertan ez egotea.
Lokalizazio-sisteman aurrikusitakoak ez-betetzea, atentzio farmazeutikoan tardantza dakarrenean, eta pertsona atendituen osasunean zuzeneko eraginik ez duenean.
Dekretu honetan xedatutakoari edo bere garapenean ematen den arautegiari buruzko bestelako lege-urratzeak, ekainaren 17ko 11/94 Legearen 41.2 ataleko irizpideekin bat etorriz, larri edo oso larriaren kalifikazioa merezi ez dutenean.
lege-urratze larriak izango dira:
Farmazi bulegoetako jendearenganako atentzioa, baldin eta atentzio hori botikariaren presentziarik nahiz iharduketarik gabe ematen bada.
Farmazi bulegoko irikieraren zein itxieraren ordutegia behin eta berriz ez betetzea.
Atentzio farmazeutikoan tardantzak izatea, lokalizazio-sistemaren bidezko atentzioko suposamenduetan.
Jendearenganako atentzioko txandak ez betetzea, hala borondatezko ordutegi arruntean nola urgentziako ordutegian, pertsonen osasunerako zuzeneko eraginik ez dagoenean.
Lege-urratze arinetan behin eta berriz erortzea.
Dekretu honetan, edo bere garapenean ematen den arautegian, xedatutakoa urratzen duen beste edozein iharduketa, ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 42.2 atalean aurrikusitako irizpideekin bat etorriz kalifikazio hori merezi duenean.
Urratze oso larriak izango dira:
Farmazi bulegoko irekiera nahiz itxieraren ordutegia ez betetzea, jakinaren gainean eta deliberatuki egiten denean, eta beti ere, urratze horren ondorioz pertsonen osasunerako kalte larria gertatzen denean.
Botikarien Kolegio Ofizialek ezarritako jendearenganako atentzio-txandak jakinaren gainean eta deliberatuki ez betetzea, beti ere, urratze horren ondorioz pertsonen osasunerako kalte larria gertatzen denean.
Azken bost urteetan lege-urratze larrietan behin eta berriz erortzea.
Dekretu honetan, edo bere garapenean ematen den arautegian, xedatutakoarekiko beste edozein lege-urratze, ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 41.2 atalean aurrikusitako irizpideekin bat etorriz, kalifikazio hori merezi duenean.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Osasun Saileko eta Administrazioko Erakunde Autonomoa den Osakidetzako egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren 9.1.d) atalean xedatutakorekin koherentzia gordez, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan araupetutako farmazi bulegoen sortze, lekualdaketa, itxiera eta funtzionamenduen baimenak Osasuneko Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendariak ebatziko ditu.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Ekainaren 30eko 186/1992 Dekretuaren bidez emandako eskuordetzarekin bat etorriz, Botikarien Kolegio Ofizialek farmazi bulegoentzat egindako jendearenganako atentzio-ordutegien ordenazioa, txanda-sistema eta oporretako erregimena indarrean mantenduko dira oraingo Dekretua indarrean sartzean, 1997ko urtarrilaren 1 egunera arte.
INDARGABETZE XEDAPENA
Oraingo Dekretua indarrean sartzen denean, indargabetuak geldituko dira, osorik edo partzialki, Dekretu honetan xedatutakoaren lerrun berekoak edo beheragokoak diren xedapen guztiak, eta modu berezian, ekainaren 30eko 186/1992 Dekretua, zeinek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Botikarien Kolegio Ofizialeengan delegatzen baititu farmazi bulegoen funtzionamendu-erregimenaren ordenaziorako ahalmenak eta hauekin erlazionatutako zigor-ahalmenak.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.