Arautegia

Inprimatu

35/1996 DEKRETUA, 1996.ko otsailaren 13koa, Euskal Autonomi Elkartean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzearen ondoriozko unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleen birbanaketa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 835
  • Xedapen-zk.: 35
  • Xedapen-data: 1996/02/13
  • Argitaratze-data: 1996/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

LOGSEAK eta horren ondorioz emandako arauek diseinaturiko hezkuntza-erreformak irakaskuntza honako atal hauetan banatzen du: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Hezkuntza. Era berean Oinarrizko Hezkuntza Orokorra zenaren azken bi urteetako edukiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehendabiziko bi urteetara aldatzen ditu.

Hezkuntza-maila berrietan jardungo duten irakasleei buruzko zenbait arau jasotzen du lege berak. Horri buruz, xedapenetan ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lizentziatuek, injineruek eta arkitektuek, edo irakaskuntzarako baliokidea den tituluren bat dutenek, emango dituztela eskolak. Irakasle horiek, funtzio publikoari dagokionez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko funtzionariak bihurtuko dira.

Arau hori ezarriez gero sortuko litzatekeen egoera kontuan hartuz, Lege horren laugarren xedapen iragankorrak, hamar urtez atzeratu du araubidearen aplikazioa. Denboraldi horretan Maisu-maistren kidegoetakoak sartu ahal izango dira DBHko plazetan.

Hamar urteko epe hori sarbideari buruz da soilik; beraz, behin horrelako plaza bat lortuez gero destinoa behin-betikotzat joko da, eta bertan jarraituko dute lanpostuen zerrendak aldatzean besterik ezartzen ez den bitartean.

Xedapen horrek hitzez hitz dioenez, sarbidea borondatezkoa izango da, eta interesdunek halaxe eskatzen badute bakarrik emango da.

1996/97 ikasturte hasieran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezarriko da Euskal Autonomi Elkartean. Hori dela eta, Hezkuntza sailak langileak birbanatzeari ekin beharko dio datozen hilabeteetan. Birbanatze-prozesu horretan eskola-mapa argitaratzearen ondorioz Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eratutako lanpostuak esleituko dira.

Gurean, ikastolen eta eskola publikoaren baterabiltzeari buruzko ekainaren 29ko 10/1988 Legearen ondorioz, eta batez ere, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitateaz Kanpoko irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak publiko bihurtu diren ikastolei eta ikastetxeei buruz xedatzen duenaren ondoren, sare publikoan diharduten langileen artean funtzionariez gain, epe jakinik gabeko lan-legepeko asko dago.

Ez LOGSEak, eta ezta gainerako legeriak ere, ez dute arautzen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin legebidezko harreman desberdinak izan, baina funtzio berak egiten dituztenak egoteak sortzen duen egoera.

Dena den, gobernu honek kolektibo guztiek baldintza berberetan parte hartzea nahi du; bere asmoa irakasle funtzionariek eta lan-legepekoek aukera berberak izatea da, ezinbestekoak diren desberdintasunak bakarrik utziz.

Horregaitik, talde guztietako kideei eman nahi zaie parte hartzeko aukera.

Prozesu horretan irakasleak gero eta eremu geografiko zabalagoetako lanpostuetan banatuko dira, gutxieneko zonaldetik hasiz (Bigarren Hezkuntzako zonaldea). Hori baino zonalde txikiagoetan ez da esleipenik egingo ez baita komenigarria baliabideen kudeaketararako.

Autonomi elkartea baino eremu txikiagoak hartu dira kontuan eremu horretako herri ikastetxeetan behin-betiko lanpostua dutenei Bigarren Hezkuntzako institutuetan sartzeko aukera emateko asmoz. Horrela, ahalik eta mugikortasunik txikiena lortu nahi da, sistema ez dadin desorekatu.

Dena den, Bigarren Hezkuntzako zonaldean ere DBHko institutu bat baino gehiago egon daitezke, eta horietariko bakoitza herri ikastetxe bateko edo gehiagoko ikasleen hezkuntza-ibilbideen amaiera izan daiteke. Ikasleen ezinbesteko joan-etorri honi garrantzia eman behar zaio irakasleak urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuan finkatutako ibilbideen arabera birbanatzerakoan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetako lehen zikloko lanpostuak birbanatzeko zenbait jendaurreko saio egingo da. Saio horietan parte hartzen dutenek behar diren eskakizunak (egokitzapena eta hizkuntz eskakizuna) betetzen dituzten ikastetxe eta espezialetateak eskatuko dituzte.

Hala eta guztiz ere, esandako jendaurreko saioak egin aurretik DBHra adskribatzea nahi dutenek eskabideak aurkez dezaten epea irekiko da, ondoren egingo diren prozesuak arintzeko asmoz.

Bestalde, irakaskuntza berrien helburuak bete ahal izateko, beharrezkoa da hezkuntza-komunitatea osatzen duten talde guztien partehartzea. DBHra behin-betikoz sartuko diren irakasleei gutxieneko egonkortasuna eskatuko zaie, klaustro egonkorrak lortzeko.

Azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko lanpostuak banatu ondoren, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak antolatu beharko dira. Horretarako, lehendabizi ikastetxe bakoitzean espezialitate zaharretan behin-betiko lanpostua dutenak dagozkien espezialitate berrietara adskribatuko dira zuzenean.

Fase horren ondoren, ikastetxe barruan birradskribatzeko aukera emango da, zenbait lehentasun jarraituz, lanpostuen zerrendak eta irakasleen egokitzapenek utzitako aukera guztiak erabiliz adskripzioa ahalik eta onena izateaz gain, klaustroa osatzen duten irakasleen nahiak ahal den neurrian bete daitezen.

Era berean, azpimarragarria da izandako negoziazioen ondorioz Dekretuaren atalak zehazterakoan sindikatuekin lortutako adostasuna.

Halaber, Euskadiko Eskola Kontseiluak gaiari buruzko txostenean emandako iritziak hartu dira kontuan.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 1996.ko otsailaren 13an egindako bileran, aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Helburua

    Dekretu honen helburua Euskal Autonomi Elkartean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehen zikloa ezartzearen ondoriozko langileen birbanaketa arautzea da.

    Birbanaketa honek bi prozedura izango ditu: lehendabizi, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko lanpostuen banaketa, eta ondoren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako adskripzioa.

  1. atala.- Eremu subjetiboa

  1. Prozesu honetan parte hartu ahal izango dute Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza/Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean eta Hezkuntza Berezian behin-betiko destinoa duten Maisu-maistren kidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariek eta lan-legepeko kontratu finkoa duten publiko bihurtu diren ikastola eta ikastetxeetako irakasleek.

  2. Halaber, honako hauek dira parte hartu ahal izango dutenak:

    1. zuten behin-betiko destinoa kendu egin delako behin-behinekotasunez ari diren Maisu-maistren kidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariak, baldin eta Haur Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/OHOko ikastetxeetan erreferentzia badute.

    2. ondoren aipatzen direnetan behin-betiko destinoa duten maisu-maistren kidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariak: HHIko ikastetxeetan, Hezkuntza Bereziko berariariazko ikastetxeetan, Irakaskuntza Ertainetako ikastetxeetan, irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetan, ordezkaritzako poltsan, patronatu-unitateetan, edo DBHko institutu jakin baterako ibilbiderik ez duten ikastetxeetan, ikastetxe publikoen birrantolamenduari buruzko urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren arabera.

    3. behin-behineko destinoa duten maisu-maistren kidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariak.

  3. DBHko lanposturen bat lortzeko, egokitzapenei eta hizkuntz eskakizunari buruz 4. eta 5. ataletan zehazten diren baldintzak bete beharko dira.

  1. atala.- Eremu objetiboa

  1. Eskainitako lanpostuak

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1.996-97 ikasturterako lanpostuen zerrendan agertzen diren lanpostuak eskainiko dira, baldin eta lehen ziklokoak badira, eta maisu-maistrentzat irekiak badaude.

  2. Erabakitzeko eremua

    Hiru fasetan emango dira lanpostuak, eta honako eremu hauetan erabakiko dira:

    I. fasea: Bigarren Hezkuntzako eskola-ingurua

  1. Aldez aurretiko azpifasea

  2. Azpifase arrunta

    II. fasea: Bilgune-zonaldea

    III. fasea: Euskal Autonomi Elkarteko zonaldea

  3. Parte hartze-eremua

    1. Hiru faseetan parte hartu ahal izango dute Dekretu honen 2.1 eta 2.2.a) ataletan aipatutako langileek.

    2. Dekretu honen 2.2.b) eta 2.2.c) ataletako langileek III. fasean besterik ezin izango dute parte hartu.

  4. atala.- Egokitzapena/Irakasgaitasuna

  1. 1993ko urriaren 14ko Aginduaren arabera Eskolaurrerako, OHOrako, eta Hezkuntza Berezirako egokituak/gaituak dauden Dekretu honen 2. ataleko langileak curriculumaren edukiaren antzekotasunaren arabera egokitzen zaizkien irakasgaiak emateko gai/egokituak izango dira DBHko lehen zikloan ere, honako taula honi jarraituz:

OHO

DBH

Filologia, gaztelania

Espainiako hizkuntza eta literatura

Filologia, gaztelania eta ingelesa

Ingelesa

Filologia, gaztelania eta frantsesa

Frasntsesa

Euskal Filologia

Euskal hizkuntza eta literatura

Matematika eta Natur zientziak

Matematika

Natur zientziak

Gizarte zientziak

Gizarte zientziak, Geogrefia eta historia

Gorputz heziketa

Gorputz heziketa

Musika

Musika

Pedagogia terapeutikoa

Pedagogia terapeutikoa

Entzumena eta hizkuntza

Entzumena eta hizkuntza

  1. Aipatutako espezialitateez gain, ondoko espezialitateetan lana egiteko esaten diren eskakizunak bete beharko dituzte Dekretu honen 2. ataleko langileek.

    1. Teknologia:

      • Honako tituluren bat izatea: Injinerutza, Arkitektura, Fisika, Kimika, Zientziak, Injinerutza teknikoa, Arkitektura teknikoa, Itsasgintza Zibilean diplomatura edo lizentziatura, edo LH II (adar guztiak, administrazio-, osasun- eta etxe-adarrak izan ezik).

      • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaritzak antolatutako Oinarrizko Teknologia ikastaroa, edo zuzendaritza horrek homologatuko eta aitortukoren bat.

        Lanpostuan jarraitzeko baldintza izango da Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaritzak ezarritako birziklatze ekintzetan parte hartzea.

    2. Plastika eta ikus-hezkuntza

      • Honako tituluren bat izatea: Injinerutza, Arkitektura, Arte Ederrak, Injinerutza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa, LH II (delineazio adarra).

      • Gutxienez hiru urteko esperientzia izatea gai hau irakasten, zerbitzuak eman diren ikastetxeko zuzendariak eginiko ziurtagiriaren bidez egiaztatua.

        Lanpostuan jarraitzeko baldintza izango da Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaritzak ezarritako birziklatze ekintzetan parte hartzea.

        1. atala.- Lanpostuetara sartzeko eskakizunak

        1. Espezialitatea: Espezialitate bateko lanpostua lortzeko, horretarako egokitzapen/irakasgaitasuna eduki beharko da.

        2. Hizkuntz eskakizuna: Derrigortasun-data iristear duen lanpostua lortzeko nahitaezkoa izango da hizkuntz eskakizun hori egiaztatua izatea; dena den, IGA irakasgaitasun iragankorra duten langileek 2. hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun-data iristear duten lanpostuei buruz ezargarria den araudia bete beharko dute.

        3. Hala eta guztiz ere, esleipenak honako arau hauek jarraituko ditu.

          1. Bigarren Hezkuntzako zonaldeko fasea.

      • Aldez aurretiko azpifasea: bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatua dutenek HE2ko lanpostuetara sartu beharko dute, aukeratzea egokitzen zaienean beraien eragin-eremuaren barruko DBHko institutuan dauden bere espezialitateko lanpostu guztiek HE1 dutenean izan ezik.

      • Azpi fase arrunta: bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatua dutenek HE2ko lanpostuetara sartu beharko dute, aukeratzea egokitzen zaienean beraien zonaldean dauden bere espezialitateko lanpostu guztiek HE1 dutenean izan ezik.

        1. Bilguneko fasea: bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatua dutenek HE2ko lanpostuetara sartu beharko dute, aukeratzea egokitzen zaienean beraien bilgunean dauden bere espezialitateko lanpostu guztiek HE1 dutenean izan ezik.

        2. EAEko fasea: bigarren hizkuntz eskakizuna egiaztatua dutenek HE2 nahiz HE1 duten lanpostuetara sartu ahal izango dira.

          1. atala.- Parte hartzea eskatzeko epea.

            Hala nahi dutenek jarriko den epearen barruan aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidea, hori beharrezkoa izango delarik jendaurreko saioetan parte hartzeko.

            Dena den, plaza esleitu aurretik noiznahi onartuko da uko egitea, beti ere, 8.1.e)1. atalaren azken lerroaldiak ezartzen dituen mugak kontuan hartuz.

          2. atala.- Saioak nola egingo diren.

          1. Prozesuaren barruan zenbait jendaurreko saio egingo dira bata bestearen atzetik. Saio horietan interesdunek nahi dituzten ikastetxeak eta espezialitateak eskatuko dituzte, baldin eta behar diren eskakizunak betetzen badituzte egokitzapenari eta hizkuntz eskakizunari dagokionean.

          2. Jendeaurreko saioetara interesduna besterik ezingo da joan. Kasu berezietan (gaixotasuna, derrigorrez alde egin beharra...) ordezkariak onartuko dira saio horietan. Ordezkatuak sinatutako deklarazioa eta ordezkatuaren NAN fotokopia aurkeztu beharko ditu ordezkariak.

          1. atala.- Asignazio-faseak.

            Ondoren aipatzen diren faseetan egingo da plazen asignazioa.

            Prozedura honen fase edo azpifase bakoitzean lortutako lanpostuei ezingo zaie uko egin.

          1. Bigarren Hezkuntzako zonaldea.

            1. Eskainitako lanpostuak: Bigarren Hezkuntzako zonaldean dauden DBHko institutu guztietan lanpostuen zerrendak eskola-maparen diseinutik abiatuz eratzen dituenak, baldin eta 3.1 ataleko baldintzak betetzen badituzte.

            2. Parte hartzaileak: Bigarren Hezkuntzako zonaldeko herri ikastetxeetan behin-betiko lanpostua duten maisu-maistrak, karrerako funtzionariak nahiz lan-legepeko epe jakinik gabeko langileak,eta Bigarren Hezkuntako zonaldeko herri ikastetxeetan erreferentzia duten eta aurretik zuten behin-betiko destinoa kendu egin delako behin-behinekoak diren funtzionariak.

            3. Zonaldea aukeratzeko suposamendu bereziak.

              Lehen Hezkuntzako ikastetxe bateko ikasleentzat urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuan arrikusitako ibilbidea beste lurralde historiko bateko Bigarren Hezkuntzako zonalde batera zuzentzen den kasuetan, horren eraginak jasan dituzten maisu-maistrek, esleipen-saioak egin aurretik, eta jarriko den epearen barruan, maparen diseinuak kokatzen duen zonaldean (eta hortik abiatuz, zonalde hori dagoen bilgunean) edo Lehen Hezkuntzako ikastetxea kokatuta dagoen herritik hurbilen dagoen lurralde historiko bereko zonaldean parte hartzea aukeratu dezakete.

              DBHn lanposturik ez badu lortzen, bere Lehen Hezkuntzako ikastetxean egingo den Lehen Hezkuntzarako adskripzioan parte hartuko du.

            4. Eragin-eremua.

              Eragin-eremua Haur/Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen artean sortutako erlazioa da. Erlazio hori urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren V. eraskinean ezarritako hezkuntza-ibilbideak direla medio sortuko da.

              DBHko institutuetako plazei dagokionean, horren eragin-eremuko Lehen Hezkuntzako ikastetxe batetik parte hartzen dutenei baremoaren 1.b) idazatia ezarriko zaie.

              Baremoaren idazati hori ez zaie ezarriko Dekretu honen 2.2.b) eta 2.2.c) ataletan aipatzen diren langileei (Bigarren Hezkuntzako zonaldean partehartzea ezin baitute burutu), eta ezta eskola-maparen konfigurazioan agertzen ez diren ikastetxeetan adskribatuak daudenei ere.

              Lehen Hezkuntzako ikastetxe bateko ikasleek beraien hizkuntz ereduak markatzen duen ibilbidearen arabera DBHko ikastetxe bat baino gehiagora jotzen badute, hango behin-betiko maisu-maistrek Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat nahiz bestea aukeratu ahal izango dute erreferentziako gisa baremoaren 1.b) idazatia aplikatzeko. Eragina jasaten dutenek baten aldeko aukera egin beharko dute esleipen-prozesua izan baino lehen, horretarako jarriko den epearen barruan.

              Zonaldea aukeratzeko suposamendu berezietan maisu-maistrek Lehen Hezkuntzako ikastetxea kokatzen den Bigarren Hezkuntzako zonaldean parte ez hartzea erabakitzen badute, ezingo da aplikatu eragin-eremuari buruzko baremoaren idazatia.

            5. Aldez aurretiko azpifasea.

              Fase honen barruan honelaxe bideratuko da aldez aurretiko azpifasea:

              1. Parte hartzaileak:

      • "Matematika eta Natur Zientziak"," Gizarte Zientziak" eta "Filologia, Gaztelania" espezialitateetan behin-betiko lanpostua duten maisu-maistrak, karrerako funtzionariak nahiz lan-legepeko epe jakinik gabeko langileak izan.

      • DBHa ezartzearen ondorioz Lehen Hezkuntzan ordu kopurua murriztu zaien espezialitateetan behin-betiko lanpostua duten maisu-maistrak, karrerako funtzionariak nahiz lan-legepeko epe jakinik gabeko langileak izan. Egoera honetan zeintzuk dauden Lehen Hezkuntzako lanpostuen zerrenda argitaratutakoan jakingo da. Horretarako prozeduran 1.994ko urriaren 26ko Aginduan emandako irizpideak jarraituko dira, aldez aurretiko azpifase honetan parte hartu ahal izango dutenen kopurua espezialitatea, hizkuntz eskakizuna eta derrigortasun-dataren arabera murriztu diren lanpostuak adinakoa izan dadin. Eskubidetzat hartzen denez, eraginak jasan dituztenak zeintzuk diren finkatzeko prozesuan berariaz eskatzen dutenek soilik parte hartu ahal izango dute.

        Ikastetxe bakoitzean eraginak jasan dituztenak finkatzeko prozesua bukatu ondoren, ez da onartuko eskubide horri uko egitea, besteentzat kaltegarria izan baitaiteke. Baten batek DBHrako adskripzio-prozesuan ez jarraitzeko erabakia hartuko balu, Haur eta Lehen Hezkuntzarako birradskripzioan parte hartuko luke, parte hartzeari uko egin izan ez balio bezalaxe.

        1. Eskainitako lanpostuak: Parte hartzaile bakoitzarentzat adskribatua zegoen Bigarren Hezkuntzako espezialitate korrelatiboari dagozkionak.

        2. Aldez aurretiko azpifase hau ebatzia izan ondoren, eskubide hori erabili ez dutenek, edo, erabilita ere, adskribatuta zeuden espezialitateko lanpostu bat lortu ez duten irakasleek beste espezialitateetan edo beste zonalde geografikoetan parte hartu ahal izango dute gainerako maisu-maistren baldintza berdinetan.

        3. Egokitzapenik/irakasgaitasunik ez duten lanpostuetan adskribatuta/esleituta dauden irakasleek ezin izango dute parte hartu aldez aurretiko azpifase honetan; beraz, lehendabiziko azpifase arruntetik hasiko dira parte hartzen beste guztiekiko berdintasunez, bakoitzaren egokitzapenen arabera.

          1. Azpifase arrunta

            Aldez aurretiko azpifasea ebatzi ondoren, Bigarren Hezkuntzako zonaldean geratzen diren lanpostuak gainerako parte hartzaileen artean banatuko dira.

            1. Bilgunea

              1. Eskainitako bakanteak: Eskola-maparen diseinutik abiatuz, bilgune barruan dauden DBHko ikastetxeetan lanpostuen zerrendak eratzen dituenak, 3.1 atalean emandako baldintzak bete arren aurreko fasean esleitu ez direnak.

              2. Parte hartzaileak: Bilgune bakoitzeko herri ikastetxeetan behin-betiko lanpostua duten maisu-maistrak, karrerako funtzionariak nahiz lan-legepeko epe jakinik gabeko langileak izan, eta destinoa kendu zaielako behin-behinekotasunezko egoeran dauden eta bilguneko herri ikastetxeetan erreferentzia duten funtzionariak, baldin eta aurreko fasean lanposturik ez badute lortu.

            2. Autonomi Elkartea.

              1. Eskainitako lanpostuak: Aurreko faseetan esleituak izan ez diren eta 3.1 atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lanpostu guztiak.

              2. Parte hartzaileak: EAEko herri ikastetxeetan behin-betiko lanpostua duten maisu-maistrak, karrerako funtzionariak nahiz lan-legepeko epe jakinik gabeko langileak izan, eta behin-betiko destinoa kendu egin delako behin-betikotasunezko egoeran dauden eta bilguneko Herri ikastetxeetan erreferentzia duten funtzionariak, baldin eta aurreko faseetan lanpostua lortu ez badute, eta ondoren aipatzen direnetan behin-betiko destinoa duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionariak: HHIko ikastetxeetan, Hezkuntza Bereziko berariariazko ikastetxeetan, Irakaskuntza Ertainetako ikastetxeetan, irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetan, ordezkaritzako poltsan, patronatu-unitateetan, edo DBHko institutu jakin baterako ibilbiderik ez duten ikastetxeetan, ikastetxe publikoen birrantolamenduari buruzko urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuaren arabera. Era berean, behin-behineko destinoa duten Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionariek ere parte hartu ahal izango dute.

                1. atala.- Ondorioak.

                1. Prozesu honetan lortutako plazak behin-betiko destinotzat hartuko dira eragin guztietarako.

                2. Behin-betiko destinoko ikastetxea ez dela aldatu kontsideratuko da behin-betiko destinoa duen ikastetxeko antzinatasuna kontuan hartzen denprozesuetarako.

                3. Prozesu honetan DBHko ikastetxe batean lanpostua lortzen dutenek gutxienez bi urte egin beharko dituzte bertan.

                1. atala - Merezimendu-baremoa.

                  Honako hauek izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako adskripzio-prozesu honetan kontuan hartuko diren merezimenduak:

                1. Antzinatasuna.

                  1. Maisu-maistren kidegoari dagozkion irakaspostuetan emandako zerbitzualdia, orain publiko diren ikastetxeetan:

                    Hilabeteko 0,1 puntu, mugarik gabe.

                  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bakoitzaren eragin-eremuko herri ikastetxeetan behin-betiko lanpostua izateagatik:

                    9,6 puntu

                2. Lizentziatura.

                  Unibertsitateko lizentziatura bat izateagatik, beti ere, 1993ko urriaren 14ko Aginduaren III. eraskinaren dagokion idazatiak ezarritakoaren arabera aukeratzen den plazarekin zerikusia badu.

                  3,6 puntu

                3. Berdinketa gertatzen bada baremoko apartatuetan lortutako puntuaziorik handienari begiratuko zaio, honako hurrenkera honen arabera:

                1. 3.) 10.2

                  Berdinketak jarraitzen badu alfabetoaren irizpidea erabiliko da; horretarako, letra bi zozketatuko direlarik.

  1. atala.- Helburua.

    Idazpuru honen helburua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan adskripzio-prozesua arautzeko oinarriak jartzea da.

  1. atala.- Eremu subjetiboa.

  1. Prozesu honetan parte hartuko dute Dekretu hau argitaratzean zerbitzu aktiboan egon eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntza/Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko herri ikastetxeetan behin-betiko destinoa duten eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariek, eta ikastetxe horietan lanean ari diren lan-legepeko irakasle finkoek, baldin eta Dekretu honen I. idazpuruan araututako

  2. Era berean, zerbitzu aktiboan ez egon eta behin-betiko destinoa gordetzeko eskubidea duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariek eta lanpostua gordetzeko eskubidea duten epe jakinik gabeko lan-legepeko irakasleek parte hartuko dute, baldin eta Dekretu honen I. idazpuruan araututako adskripzioan lanposturik ez badute lortu.

  3. Ezingo dute parte hartu Dekretu honen I. idazpuruak araututako prozesuan 8.1.e) atalean ohartemandako aldez aurretiko fasean parte hartu dutenek

  4. Ezin izango dute prozesu honetan parte hartu lan-legepeko irakasle finko izan eta 1995eko martxoaren 6ko Aginduaren (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sailaren zerbitzuan lanean ari diren hainbat irakasleri, hots, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzarako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen aldi baterako bigarren, laugarren eta bosgarren xedapenetan aipatzen diren ikastoletan eta ikastetxeetan ari diren irakasleei lanpostuak atxikitzeko eta emateko prozesua arautzen duena) arabera honako egoera hauetan daudenek:

    1. Erakusle, haur-hezitzaile, eskolaurreko diplomatu edo OHOn espezializatutako irakasle-maila onartua izan, eta 1993ko urriaren 14ko Aginduan jasotzen den titulurik ez izatea. Agindu horrek Euskal Autonomi Elkarteko maisu-maistren egokitzapenak eguneratzeko prozedura ezartzen du.

    2. Zuzendari edo psikologo maila onartua izan, eta 1993ko urriaren 14ko Aginduan jasotzen den tituluren bat izan arren, orain arte irakaskuntzako lanpostuetan adskribatzerik ez aukeratu izatea.

    3. OHOko irakasle maila onartua izan, eta 1993ko urriaren 14ko Aginduan jasotzen den titulurik ez izatea.

      1. atala.- Eremu objetiboa.

        Idazpuru honek arautzen duen prozesurako, 1996/97 ikasturterako lanpostuen zerrendak ikastetxe bakoitzean eratzen dituen maisu-maistren lanpostu guztiak hartuko dira kontuan.

      2. atala.- Prozedura.

      1. Ondoren ematen den taularen arabera Haur/Lehen Hezkuntzako espezialitateetako lanpostuen baliokideak diren Eskolaurre/OHO/Hezkuntza Bereziko espezialitateetan behin-betiko lanpostua duten Dekretu honen eremu subjetiboko maisu-maistrak ikastetxe berean finkatuak izango dira dagokien espezialitateko lanpostu batean.

        OHOn honako espezialitate hauetara adskribatuak Haur Hezkuntzan adskribatzen dira Lehen Hezkuntzan adskribatzen dira

        Eskolaurrea Haur Hezkuntza

        Hasiera eta erdiko zikloa Lehen Hezkuntza

        Filologia, gaztelania eta frantsesa Frantsesa

        Euskal Filologia Euskara

        Gorputz Hezkuntza Gorputz Hezkuntza

        Musika Musika

        Kontsultorea Kontsultorea

        HB, Pedagogia Terapeutikoa Pedagogia

        Terapeutikoa

        HB, Entzumena eta Hizkuntza Entzumena eta Hizkuntza

        Espezialitateen araberako adskripzioa derrigorrezkoa eta zuzena izango da, aurretik kasuan kasuko espezialitateetako lanpostuetara adskribatuta zeuden maisu-maistra guztientzat nahikoa bakante dagoen bitartean.

      2. Hala eta guztiz ere, jakineko espezialitate baten korrelazioaren barruan, lanpostuen zerrendan saldo negatiboak sor ditzake aurrekoarekiko, bai hizkuntz eskakizunean eta baita derrigortasun-datan ere. Hori gertatzeak honako hauek eragin ditzake:

        • Derrigortasun aldaketak, baldin eta eskakizun beraren barruan beste derrigortasun batzuetan gerta daitezen saldo positiboei egokitzen bazaizkie.

        • Hizkuntz eskakizun aldaketak, baldin eta espezialitate bereko beste eskakizun batean gerta daitezen saldo positiboei egokitzen bazaizkie.

        • Ezabatzeak, baldin eta espezialitate bereko beste saldo positibo batzuei ez bazaizkie egokitzen.

          Ildo berari ekinez, era askotako egoera mistoak ager daitezke aurreko egoera bat baino gehiago batera gertatzen direnean.

          Esandako lanpostuen aldaketen eraginak jasan dituztenak zeintzuk diren zehazterakoan kontuan hartuko da 1994ko urriaren 26ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, lanpostuen zerrendak aldatzearen eraginak jasan dituzten maisu-maistrak zeintzuk izango diren finkatzeko prozedura arautzen duena.

  1. atala.-

    Aurreko atalburuaren arabera adskripzioa burutu ondoren, birradskripzio-prozesuari ekingo zaio parte hartzaile bakoitzak behin-betiko lanpostua zuen ikastetxe berean. Honako arau hauek jarraituko dira:

  2. atala.- Eremu subjetiboa.

  1. Prozesu honetan parte hartuko dute Dekretu hau argitaratzean zerbitzu aktiboan egon eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntza/Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko herri ikastetxeetan behin-betiko destinoa duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariek, eta ikastetxe horietan lanean ari diren lan-legepeko irakasle finkoek, baldin eta Dekretu honen I. idazpuruan eta idazpuru honen I. atalburuan araututako adskripzioetan lanposturik ez badute lortu.

  2. Era berean, zerbitzu aktiboan ez egon eta behin-betiko destinoa gordetzeko eskubidea duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpe dauden karrerako funtzionariek, eta lanpostua gordetzeko eskubidea duten epe jakinik gabeko lan-legepeko irakasleek parte hartuko dute, baldin eta ez Dekretu honen I. idazpuruan araututako adskripzioan eta ezta idazpuru honen I. atalburuan araututako adskripzioan ere lanposturik ez badute lortu.

  3. Borondatez parte hartu ahal izango dute Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntza/Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetan behin-betiko destinoa izan eta lehen zuten destinoa kendu egin zaielako orain behin-betikotasunezko egoeran dauden funtzionariak, baldin eta Dekretu honen I. idazpuruan arautzen den adskripzioan lanposturik ez badute lortu.

  4. Era berean, borondatez parte har dezakete idazpuru honen I. atalburuan araututako adskripzioan lanpostua lortu dutenek.

  1. atala.- Ordenamendu-irizpideak

    Parte hartzaileen hurrenkera honako irizpide hauek zehaztuko dute:

    • Ikastetxean behin-betiko gisa antzinatasun handiagoa izatea.

    • Ikastetxe baten banaketa dela medio beste ikastetxe batean destinoa dutenei, jatorrizko ikastetxeko behin-betiko gisa zuten antzinatasuna hartuko zaie kontuan. Berdin jokatuko da aurretik zuten destinoa kendu egin den maisu-maistrekin.

      Antzinatasuna bera denean Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionari gisa denbora gehien egindakoak izango du lehentasuna, ondoren, sarrera-promozio zaharrenekoak, eta azkenik, horren barruan zenbaki txikiena duenak.

      Dena dela, publiko bihurtu diren ikastola eta ikastetxe pribatuen partehartzearen berezitasunak kontuan hartuz, hauxe izango da ikastetxe horietako parte hartzaileen ordenamendu-irizpidea:

    • Orain publikoak diren ikastetxeetan Maisu-maistren kidegoari dagozkion irakaspostuetan emandako denbora.

  2. atala.- Eremu objetiboa:

    1996/97 ikasturterako lanpostuen zerrendak ikastetxe bakoitzean eratzen dituen maisu-maistren lanpostu guztiak hartuko dira kontuan, dagoenekoz aurreko atalburuaren arabera bete direnak izan ezik.

  3. atala.- Txandak

    Bata bestearen ondoren egingo diren bost txandak osatuko dute birradskripzio-prozesu hau.

    1. Lehenengo txanda: 16. atalaren 1) eta 2) idazatietako maisu-maistrak adskribatuko dira derrigorrez.

      Horretarako talde bakarra osatuko dute, eta 17. atalean emandako irizpideen arabera ordenatuko dira.

      Adskripzioa derrigorrezkoa izango da dauden lanpostu hutsetan, baldin eta egokitzapenari eta hizkuntza eskakizunari buruz behar direnak betetzen badituzte.

    2. Bigarren txanda: 16. atalaren 4) idazatiko maisu-maistrek egokitzapenari eta hizkuntza eskakizunari buruzko baldintzak betetzen ez dituzten lanpostu hutsetan borondatez adskribatu ahal izango dute, baldin eta egokitzapenik ez duten espezialitateko lanpostu batean edo hizkuntz eskakizunik egiaztatu gabe izan eta derrigortasun-data iristear duen hizkuntz eskakizundun lanpostuan finkatuak badaude

      Horretarako, talde bakarra osatuko dute eta 17. atalean emandako irizpideen arabera ordenatuko dira.

    3. Hirugarren txanda: 16. atalaren 4) idazatiko maisu-maistrek egokitzapenari eta hizkuntz eskakizunari buruzko baldintzak betetzen dituzten lanpostu hutsetan borondatez birradskribatu ahal izango dute, baldin eta hutsik uzten duten plaza fase honen lehen eta bigarren txandako maisu-maistrak birradskribatzeko egokia bada.

      Birradskripzio honetan lehen txandako maisu-maistrek lehentasuna izango dute bigarren txandakoekiko. Multzo bakoitzaren barruan talde bakarra osatuko dute eta 17. atalean emandako irizpideen arabera ordenatuko dira.

    4. Laugarren txanda: 16. atalaren 4) idazatiko maisu-maistrek egokitzapen eta hizkuntz eskakizunari buruzko baldintzak betetzen dituzten plaza bakanteetan borondatez birradskribatu ahal izango dute, honako muga hauekin:

      • HE2 egiaztatua duten eta HE2ko plazetan finkatuak dauden maisu-maistrek ezingo dute aukeratu HE1eko plazarik.

      • Espezialitate zehatzetako plazetan behin-betiko destinua duten maisu-maistrek ezingo dute Lehen Hezkuntzako espezialitaterik gabeko plazarik aukeratu.

        Hamazazpigarren atalean emandako irizpideen arabera ordenatuko dira.

    5. Bosgarren txanda: 16. atalaren 3) idazatiko maisu-maistrek egokitzapenari eta hizkuntz eskakizunari buruzko baldintzak betetzen dituzten lanpostu hutsetan borondatez birradskribatu ahal izango dute

      Hamazazpigarren atalean emandako irizpideen arabera ordenatuko dira.

      Modu honetan destinorik lortzen ez duten maisu-maistrak kendutako izaera hartuko dute, salbu eta egokitzapenik ez duten espezialitatedun lanpostuetara adskribatzea aukeratzen badute. Dena den, honako espezialitate hauetan ez da izango posible egokitzapenik gabe adskribatzea: "Ingelesa", "Frantsesa", "Euskara","Entzumena eta Hizkuntza" eta Pedagogia terapeutikoko gela itxiak.

  4. atala.- Prozedura.

    Informazioa bidaltzeko, klaustroak biltzeko eta prozesua erabakitzeko prozedura bideratzeko, berariazko araudia prestatuko da.

  5. atala.- Eraginak.

  1. Adskripzioa/ez adskripzioa.

    1. Lortutako lanpostuak behin-betiko destinotzat joko dira eragin guztietarako.

      Hizkuntz eskakizuna edo derrigortasun-data aldatuko balira martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aplikatuko da.

    2. Era horretan destinua lortzen ez duten funtzionariak kendutako izaera hartuko dute oraingo behin-betiko destinoan.

  2. Esleipena.

    1. Epe jakinik gabeko lan-harremana duten irakasleek lehenagotik zuten harreman-mota berberarekin jarratiuko dute administrazioaren zerbitzuan, eta prozesu honetan esleitzen zaizkien lanpostuak, edo 12.4 atalean azaltzen diren kasuetan zituztenak, beteko dituzte. Otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 2.5, 4 eta 5. aldi baterako xedapenek ezarritakoaren arabera, lanpostu horiek iraungitzekotzat joko dira.

    2. Lanposturik esleitzen ez bazaie, pertsona horiek lantokia galdu egingo dute eta lehentasunezko eskubidea izango dute lanean ziharduten ikastola edo ikastetxea dagoen herri edo eskualdean bertan lanpostu hutsa eskuratzeko.

  3. Esleipen-prozesu honen bitartez dagokien lanpostua betetzeko egokituta ez badaude, behin-betiko funtzionariek lantoki berriak lortu ahal izango dituzte. Horretarako erabili behar dituzten ihardunbideak zehazturik daude uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuaren aldi baterako hamaikagarren xedapenean eta azken xedapenetako bigarren bisean, azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuko idazkeran.

  4. Adskripzio iragankorrak.

    1. IGA irakasgaitasun iragankorra duten pertsonak bigarren hizkuntz eskakizuneko (2HE) lanpostuei adskribaturik geratzen badira, adskripzioa ez da behin-betikoa izango hizkuntz eskakizun hori egiaztatu arte. Horretarako, aplikagarria den araudia ezarriko da.

    2. Derrigortasun-data geroratuta duten bigarren hizkuntz eskakizuneko (2HE) lanpostuei adskribatzea behin-behinekoa izango da eta lanpostuen zerrendan ezarritako epean hizkuntz eskakizuna egiaztatzearen baldintzapean egongo da.

      AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.-

      Dekretu honen II. idazpuruan araututako prozedura ez da ezarriko, urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuari jarraiki, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen bategitea edo xehekapena-baterabiltzea gertatu den kasuetan.

      AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.-

      Dekretu honetan ezarritakoa betearazteko eta garatzeko behar diren xedapenak emateko baimena du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak.

      AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.-

      Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

      Vitoria-Gasteizen, 1993ko otsailak 13.

      Lehendakaria,

      JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

      INAXIO OLIVERI ALBISU.