Arautegia
Inprimatu500/1995 DEKRETUA, azaroaren 28koa, botikinak ihardunean jartzeko baimen, baldintza eta ihardunbiderako erregimena ezartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 5444
- Xedapen-zk.: 500
- Xedapen-data: 1995/11/28
- Argitaratze-data: 1995/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen zioen adierazpenean adierazten denez, legearen xederik nagusiena herritar guztientzako botika-zerbitzu egokia eta homogeneoa bermatzea da. Lege horretan, halaber, 800 biztanle baino gutxiagoko udalerriei botika-zerbitzua botikinen bidez emango zaiela agintzen da. Idazati bi horiek elkarrekin lotuz, laburtuz, esan daiteke botikinek, botiken moduan, botikazerbitzu egokia eman behar dutela, batez ere: - sendagaiak eskuratzeko bideak arina eta azkarra izan behar du; - botikinek modu arrazionalean banatuta egon behar dute; - sendagaiak kontrolpean eta erabiltzaileari informazioa emanez banatu behar dira; - botikinak behar diren giza baliabide eta material guztiekin hornituta egon beharko du. Helburu horiek lortzeko, botikinak botika baten eraskin gisa dagoen leku bat baino gehiago izan behar du: hau da, botika-zerbitzua bermatu egin behar du aurrez egindako iharduketa plan baten bitartez. Botikinaren arduraduna botikina erantsirik dagoeneko botikaren titularra izango da. Azaldutakoa oinarritzat hartuta, tokian tokiko udala ere gai honetan sartzea beharrezkotzat jo da, botikina jartzen ez ezik, bere udalerriko botikaiharduketarako plana zehazten eta ebaluatzen ere ari dadin. Bestalde, ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25. atalean komenigarritzat jo da zenbait giza-talderi botikazerbitzua botikinaren bidez ematea. Izan ere, herritar talde batzuk, urruntasunagatik, komunikatzeko zailtasunagatik, edota egoiliarrak leku batean aldi baterako bildu izanagatik, ez dute behar den moduko botikazerbitzurik jasotzen. Horrekin jarraituz, giza-talde horien egoera zehatzmehatz aztertu ondoren, botikin bat jartzeko mekanismoaren eragile lekuan lekuko udala izatea proposatzen da dekretuan. Botikari jakin batek borondatez eska dezake botikin baten baimena iraungitzea. Baina iraungitze horretarako bada beste arrazoirik: botika-iharduketarako plana ez betetzea, eta botikina erantsirik dagoeneko botikaren titularra aldatzea, alegia. Horrela, botikinarekiko erantzunkizuna ez da aldatuko erantsita dagoeneko farmaziaren modura, eta, ondorioz, kasu horietan, botikinerako baimena eskatu beharko da ostera. Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Dekretuaren 25. eta 33. ataletan agindutakoarekin bat etorriz, botikarien kolegio ofizialei eta botikarien elkarte profesionalei entzun ondoren, Osasun sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. ATALBURUA xedapen Orokorrak 1. atala.- Botikinak 1.- Botikintzat hau jotzen da: osasun establezimendu bat, botika bati erantsirik dagoena eta aurrez zehaztutako iharduketarako plan baten zehaztutako botikazerbitzua giza-talde jakin bati emateko dagoena. 2.- Botikinaren bitartez, egiteko hauek beteko dira: a) botikariaren bidez, sendagiak eta osasungaiak ematea. Sendagai eta osasun-gaiak Osasun sailburuaren aginduz zehaztuko dira. b) Sendagai eta osasun-gaiak mantendu eta zaintzea. c) Erabiltzaileei aholkuak eta jarraibideak ematea sendagaiak zuzen erabiltzeko, eta tratamenduari segimendua egitea. 3.- Sendagaiak eta osasun-gaien erosketa eta emandako errezeten kontrol eta zaintza botikina erantsita dagoeneko farmazian egingo dira. 2. atala.- Botikinen lotura 1.- Ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, botikin bat jartzeko baimena kasu hauetan eman daiteke: a) - 800 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, botikarik ez badago. b) - 800 biztanle baino gehiagoko udalerriak izan arren eta botika eduki arren, udalerri horretako alde edo auzo batzuetan establezimendu mota hau edo botikazerbitzurakoosasun-zerbitzu bat edukitzea komenigarria denean, gertuen dagoen establezimendua urrun dagoelako edo hara joateko zailtasunak daudelako edota egoiliarrak leku batean aldi baterako bildu direlako. 2.- a) idazatian jasotako kasurako, botikinak botikabarruti bereko botika bati erantsirik egongo dira; b) idazatian jasotako kasurako, botikinak udalerri bereko botika bati erantsirik egongo dira. 3.- Botika bati botikin bat baino gehiago eransteko baimena eman daiteke. 3. atala.- Botikin motak Dekretu honek babestuta jartzen diren botikinak iraunkortzat joko dira herritarren biltzeagatik sortzen direnak izan ezik. Horiek, baimen-erabakian ematen zaien aldirako izango dira. 4. atala.- Botikinek bete beharreko teknika eta osasun mailako baldintzak 1.- Botikina dagoen lokalak 12 metro karratuko azalera erabilgarria eduki beharko du gutxienez, erabiltzaileentzako aldeak eta biltegirakoak bereizita egon beharko dutela. 2.- Erabiltzaileentzako aldeak zuzeneko sarbide librea edukiko du kaletik. 3.- Neurri bereziak eskatzen dituzten sendagai eta osasun-gaiak zaindu eta mantentzeko behar diren elementuez hornituta egon beharko dute botikinek. 5. atala.- Lokalaren seinaleztapena 1.- Botikinaren fatxadan errotulu bat jarri beharko da, «Botiquín» hitza, edo euskaraz «Botikina» hitza duena. 2.- Sarrerako atearen alboan, botikinaren ardura duen botikariaren izena jarri beharko da, bai eta erantsita dagoeneko botikaren helbidea ere.II. ATALBURUA Botikina jartzeko egokitasuna zehazteko ihardunbidea 6. atala.- Espedientea hastea. 1.- Botikin baterako baimena emateko ihardunbideaz hasi baino lehenago, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak botikina jartzea komeni den edo ez erabaki beharko du. 2.- Erabaki hori honela har daiteke: a) botikina jarri nahi deneko lekuan aginpidea duen udalak edo toki erakundeak eskatuta; b) ofizioz, osasun-administrazioak berak. 3.- Aurreko idazatiko b) puntuan aipatutakoa kasu honetan bakarrik aplika daiteke: 800 biztanle baino gutxiagoko udalerria bada, botikarik gabekoa, udalerrian Osakidetzak mediku eta osasun mailako sorospena ematen badu eta botikina jartzeko eskaria kasuan kasuko udal edo toki erakundeak egin ez badu. 7. atala.- 800 biztanle baino gutxiagoko udalerrien kasuan aurkeztu beharreko agiriak. 1.- Botikarik ez duen 800 biztanle baino gutxiagoko udalerri batetan botikina jartzea egokia den erabaki nahi denean, eskariarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira: a) udal edo toki erakunde agintedunaren aldeko akordioa, botikina jartzeko egokitasunerako eskabideari buruzkoa. b) eskaria egiteko unean indarrean dagoen edo dauden errolden egiaztagiria, udalerriko biztanleen kopuruari edo botikinak hartuko duen alde nahiz auzoan bizi direnen kopuruari buruzkoa. c) Udalerriak botikina jartzeko lokala duela adieraztea. Lokalak dituen ezaugarriak eta ekipamenduak zehaztu, eta botikariari botikina zein baldintzatan uztziko liokeen jaso beharko da. d) Udalerriak edo eskualdeak dituen gizarte eta osasun mailako ezaugarriei buruzko informazioa, mediku eta osasun mailako sorospena berariaz aipatuz. 2.- Botikarik ez duen 800 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, dituen ezaugarriengatik eta Osakidetzak ematen duen mediku eta osasun mailako sorospenagatik, osasun-administrazioak botikin bat jartzea komeni dela uste badu, eskari hori udalak egiten ez badu ere, osasun-administrazioak ofizioz hasi ahal izango du baimenerako ihardunbidea, 6.3. atalean egindutakoarekin bat etorriz. Kasu horretan, osasunadministrazioari dagokio lokalaren erabilgarritasuna kreditatzea botikina jarri ahal izateko. 8. atala.- Urruntasuna edo komunikatzeko zailtasunak dauden kasuetan aurkeztu beharreko agiriak. Urruntasuna edo komunikatzeko zailtasunagatik, botikina alde edo auzoren batean jartzea egokia den erabaki nahi bada, eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira: a) udalaren edo toki erakundearen aldeko akordioa, botikina jartzeko eskabidearen egokitasunari buruzkoa. b) udalak edo toki erakundeak egindako egiaztagiria, aipatzen den aldea udalerritik bereizita dagoen gune edo auzoa dela ziurtatzeko. c) Teknikari agintedunak egindako planoa, aipatutako alde edo auzoaren mugak zehaztuta egongo direla. d) Eskaria egin duen udalaren agiria, aipatzen den alde edo auzoan botikina jartzeko lokala duela jasotzen duena. Lokalak dituen ezaugarriak eta ekipamenduak zehaztu beharko dira eta botikariari botikina erabiltzea zein baldintzatan utziko liokeen jaso beharko da e) Udalaren edo toki-erakundearen egiaztagiria, eskaria egiten den eguneko zentsuan, alde edo auzo horretan gutxienez 800 lagun daudela zentsuan sartuta adierazten duena. f) Egizatapena, gertuen dagoen botikara heltzeko, automobilez eta trafiko arauak betez, bataz beste 10 minutu baino gehiago behar direla, auzoan hurbilen dagoen etxebizitzatik kontatuko dela denbora. 9. atala.- Aldi baterako jende-bilketaren kasuan aurkeztu beharreko agiriak Egoiliarrak leku baten aldi baterako bildu izanagatik, botikin bat jartzearen egokitasuna erabaki nahi denean, aurreko ataletako a), b), c) eta d) idazatietan aipatutako agiriez gain, eskabidearekin batera hauek aurkeztu beharko dira: a) egiaztagiria, Zuzenbidean onartutako edozein moduz egina, urteko bi hilabete jarraian alde edo auzo horretan, urte osoan baino gutxienez 1500 lagun gehiago bizi direla ziurtatzen duena. b) Egiaztapena, gertuen dagoen botikara heltzeko, automobilez eta trafiko arauak betez, bataz beste 5 minutu baino gehiago behar direla, auzoan hurbilen dagoen etxebizitzatik kontatuko dela denbora. 10. atala.- Agiriak osatzeko errekerimendua Aurreko ataletan eskatutako agiriren bat faltatzen bada, eskatzaileari 10 eguneko epean behar diren agiriak aurkezteko eskatuko zaio, eta hala egiten ez badu, eskabidea artxibatu egingo zao, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindutakoaren arabera. 11. atala.- Erabakia 1.- Aurkeztutako agiria kasuan kasuko botikarien kolegio ofizialari bidaliko zaio, hamar eguneko epean iritzi arrazoitua eman dezan. 2.- Aurkeztutako agiriak, botikarien kolegio ofizialak egindako txostena eta botika-barrutiko edo auzoko mediku eta osasun mailako sorospenari buruzko txostena aztertu ondoren, Osasun Sailak botikinerako baimenerako espedientea hasteari egoki ez baderitzo, erabakia, arrazoiekin eta egokitzat jotzen diren agiriekin, eskatzaileari bidaliko zaio. Hamar eguneko epea edukiko du egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko. 3.- Alegazioak, aurkeztuz gero, aztertu ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak bidezko den erabakia hartuko du. 4.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Osasun sailburuordeari. 5.- Botikina jartzea egokia dela behin-betiko erabakitzen denean, erabaki hori Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.5. atalean jasotako arrazoiengatik baino ezingo da aldatu.III. ATALBURUA Botikinerako baimena emateko ihardunbidea 12. atala.- Hasiera 1.- Botikina jartzea egokitzat jotzen duen erabakian, botikinerako baimenerako ihardunbideari ekiteko akordioa ere jasoko da, botika-barrutia eta/edo udalerria eta deialdiko gainerako ezaugarriak ere aipatu beharko direlarik. 2.- Erabaki hori botika-barrutiko edo udalerriko botikako botikari titular guztiei jakinaraziko zaie, bi hilabeteko epean, egokitzat jotzen badute, botikin bat jartzeko baimenerako eskea egin dezaten. Eskeaz gainera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: a) botikina jarri nahi deneko lokalaren xehetasunezko planoak, teknikari agintedunak eginak, botikina lehenengo aldiz jartzen denean. Leku hori aurrez botika edo botikina izan bada, nahikoa izango da dekretu honetako baldintzetara lokala egokitu izaneren kreditazioa. b) Botikinak jendea hartzeko edukiko duen ordutegiaren proposamena. c) botika-zerbitzua ematen arituko diren langileak. d) botikinaren ihardunaren plana. Hauek jaso beharko ditu: - Erantsita dagoeneko botikarekiko koordinazioa, sendagai eta osasun-gaien horniketa, gaixoei segimendua egin eta osasun-programak ezartzearen inguruan. - Epeak eta erantzun motak, sendagaiak eta osasunproduktuak ematerakoan. e) Dagokion tasa ordaindu izana justifikatzen duen agiria. 13. atala.- Eskabideak baloratzea 1.- Aurkeztutako agiriak, bereziki proposatutako iharduketa plana, Farmazia Zuzendariordetzak baloratuko ditu, udal edo toki erakunde eskatzaileari eta kasuan kasuko botikarien kolegio ofizialari hitza emanda. 2.- Agiriak baloratzerakoan eskaria egin duten botikariei ere hitza eman dakieke, egindako eskearen gainean edozer zehaz dezaten, eta egiten zaizkien oharren ondorioz aldaketak proposa ditzaten. 14. atala.- Proposamena eta alegazioak 1.- Proposamen egokiena eginda, gainerako eskatzaileei -egonez gero- pasako zaie, hamar eguneko epean egokitzat jotako alegazioak aurkez ditzaten. 2.- Alegazioak -aurkeztuz gero- aztertu ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak erabakia hartuko du eta aukeratu duen botikariari bi hilabeteko epea emango dio, obrarako proiektua, teknikari agintedunak egina eta dagokion kolegio profesionalak sendetsia, aurkez dezan. Proiektua botikina jarri nahi deneko lekuari buruzkoa izango da, dekretu honetan zehaztutako ezaugarrien araberakoa. 15. atala.- Uko egitea 1.- Aurreko atalean esandako epea igaro ostean, botikariak eskatu zaizkion agiriak ez baditu aurkezten, deialdian parte hartzeari uko egin diola ulertuko da. 2.- Kasu horretan, Osasun Sailak, Farmazia Zuzendariordetzaren bitartez, gainerako eskabideak aztertuko ditu, egonez gero, eta botikina bere ustez aproposena den botikariari esleitzeko proposamena egingo du. 16. atala.- Botikina jartzeko baimena 1.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak, aurkeztutako agirien egokitasuna ziurtatu ondoren, botikina jartzeko baimena eman edo ukatu egingo du. 2.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Osasun sailburuordeari. 3.- Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 atalean esandako baldintzetan, botikina sortzeko baimena emantzat joko da, 11. atalean aipatzen diren agiriak aurkezten direnetik bi hilabete iragan ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak erabakirik hartzen ez badu. 4.- Botikina jartzeko baimena ihardunerako baimena lortzearen menpe egongo da. 17. atala.- Botikinaren ihardunerako baimena 1.- Botikina sortzeko baimena eman ostean, botikariari bi hilabeteko epea emango zaio Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 32.b) atalean ezarritako ihardunerako baimena eska dezan. 2.- Ihardunerako baimena Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak emango du, sortzeko baimena emateko oinarri izan ziren baldintzak eta betekizunak beteta daudela ziurtatu ondoren. Erabaki hori dagokion botikarien kolegio ofizialari jakinaraziko zaio. 3.- Ihardunerako baimena emantzat joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2. atalean agindutako baldintzetan, eskaera aurkeztu eta bi hilabetetara Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak dagokion erabakia hartzen ez badu. 4.- Atal honen 1. idazatian aipatzen den epea igaro eta interesdunak, bere erruz, ez badu ihardunerako baimenik eskatzen, beste bi hilabete pasatu ondoren ez badu eskerik egiten botikina sortzeko baimenerako baldintza bete gabetzat joko dela ohartaraziko zaio. Beraz, baimena indarrik gabe geratuko da eta eskea egin duten beste botikari batzuekin, egonez gero, egingo dira izapideak. 5.- Epea igarotzearen errua eskatzailearena ez bada, eskatzaileak egoera hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu epea iraungi baino lehen. Kasu horretan, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak epearen zenbaketa etetzea erabaki ahal izango du, ahalik eta ihardunerako baimena eskatzea oztopatzen duten kausak desagertzen diren arte. Dena dela, etetzeak ezingo du inola ere 2 hilabete gainditu. 18. atala.- Botikina jendeari zabaltzea 1.- Ihardunerako baimena jakinarazten zaioneko egunaren ondoko 10 egunen barruan zabaldu beharko da botikina jendearentzat, aldi baterako botikina denean salbu. Azken kasu horretan, erabakian 10 eguneko epea noiz hasi beharko den kontatzen jaso beharko da. Jendearentzat zabaltzen den egunean, botikinak baliabide tekniko eta material nahikoaz hornituta egon beharko du. 2.- Jendearentzat zabaldu baino lehen, interesatuak botikina zein egunetan zabalduko den jakinarazi beharkodio Osasun-Administrazioari eta dagokion botikarien kolegio ofizialari. 19. atala.- Baimena iraungitzeko kasuak 1.- Botikinerako baimena iraungitzeko kausa, hauek izan daitezke: a) botikariak uko egitea; b) baimendutako botika-iharduketarako plana ez betetzea. c) erantsita dagoeneko botika eskualdatzea; d) erantsita dagoeneko botikako botikari titularra hiltzea, erretiratzea, ezgaituta gelditzea edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala. e) Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.5. atalean jasotako arrazoiak. 2.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabaki-bidez formalizatuko da baimenaren iraungitzea. 3.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Osasun sailburuordeari. 20. atala.- Botikariak uko egiteagatiko iraungitzea 1.- Botikinaren arduradun moduan jarraitzeari uko egitearen berri, Osasun-Administrazioari gutxienez hiru hilabete lehenago eman beharko zaio. 2.- Botikinaren arduradun moduan jarraitzeari uko egiteko asmoa jakinarazi ondoren, OsasunAdministrazioak botika-barrutiko edo udalerriko gainereko botikariei emango die horren berri, bi hilabeteko epean, egokitzat jotzen badute, 10. atalean jasotako agiriak aurkez ditzaten. Ondoren, dekretu honetan ezarritako izapideak egingo dira. 21. atala.- Iharduketa plana ez betetzeagatiko iraungitzea 1.- Botika-zerbitzurako baimendutako plana ez bada betetzen, Farmazia Zuzendariordetzari dagokio Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari kasuan kasuko proposamena egitea. 2.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak proposamena botikinaren ardura duen botikariari emango dio jakitera, hamar eguneko epean egokitzat jotako alegazioak aurkez ditzan. 3.- Alegazioak aztertu ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak dagokion erabakia hartuko du. 4.- Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuordeari. 22. atala.- Botika eskualdatzeagatiko iraungitzea. 1.- Botikin bat erantsita duen botikaren bat eskualdatu egiten denean, botikak eskualdatzeko ihardunbidea ezartzeko den urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretuaren 11.2. eta 12.2. ataletan aipatzen den eskualdatzeko baimena emateak botikinerako baimena iraungitzea ekarriko du. 2.- Osasun-Administrazioa botikaren bat eskualdatzeko asmoaren jakitun dagoenean, eta udalerria edo auzoa edota alderdiren bat, zati luze batean botikazerbitzurik gabe egon ez dadin, Farmazia Zuzendariordetzak, egoera aztertu ondoren, botikinerako baimenerako deialdia egitea proposa diezaioke Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari. 3.- Botika baten zati banaezin bat beste kotitular bati eskualdatzen bazaio, botikinak botika horri lotuta jarraituko du, botikari hartzaileak uko egiten ez badio, behintzat. 23. atala.- Botikari titularra hiltzeagatiko iraungitzea 1.- Botikinaren ardura duen botikaria hil, erretiratu edo ezgaituta gelditzen bada, edo botikariaren ausentziari buruzko deklarazio judiziala egiten bada, botikinerako baimena iraungi egingo da. Hala ere, botikina erantsita dagoeneko botikaren arduradunak arduradun izaten jarraitu ahal izango du, botikinerako beste baimen bat emateko espedienteari izapideak egiten zaizkion artean. 2.- Osasun-Administrazioa, botikinaren ardura duen botikaria hil, erretiratu edo ezgaituta gelditu denaren, edo botikariaren ausentziari buruzko deklarazio judiziala egin denaren jakitun dagoenean, Farmazia Zuzendariordetzak, egoera aztertu ondoren, botikinerako baimenerako deialdia egitea proposa diezaioke Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari. 3.- Botikinerako baimena eman ostean, aurreko botikarekin bertako arduradunaren bidez behinbehingoz zuen lotura hautsi egingo da. 24. atala.- 11/1994 Legearen 25.5. atalean jasotako arrazoiengatiko iraungitzea. 1.- Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 25.5.a) atalean jasotako kasuetan, botikaren ihardunerako baimena emateak botika behin-betiko ixtea ekarriko du. Ixtea, dekretu honen 18.2. atalean jarritakoaren arabera, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabaki-bidez egingo da. 2.- 11/1994 Legearen 25.5.a) atalean jasotako kasuetan, urruntasunagatik, komunikatzeko zailtasunagatik, edota egoiliarrak leku batean aldi baterako bildu izanagatik botikina jartzeko baimenerako egon ziren arrazoiak iadanik ez daudela egiaztatu egin beharko du, Osasun-Administrazioak ofizioz, edo interesatuta dagoen alderdiak. Arrazoien desagertzea egiaztatu ondoren eta eraginpean dagoen botikariari entzun ondoren, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak dagokion erabakia hartuko du. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Botikinetarako baimena eskatuz, Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu baino lehen aurkeztu ziren eskabideei, eskabideak aurkezterakoan indarrean zegoen legeria aplikatuko zaie. Botikinetarako baimena eskatuz, ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu ondoren aurkeztutako eskabideei dekretu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie. Bigarrena.- Dekretu hau indarrean sartu baino lehenago baimendu ziren botikinek, bi hilabeteko epea edukiko dute 12.2 ataleko a), b), c) eta d) idazatian zehaztutako agiriak Osasun-Administrazioari aurkezteko. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ihardunbideari buruz dekretu honetan jaso ez diren kasuetan Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da. Bigarrena.- Osasun sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren beste xedapen emateko. Hirugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko azaroak 28. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.