Arautegia
Inprimatu301/1995 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren farmazi bulegoen baimenerako prozedura ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 2708
- Xedapen-zk.: 301
- Xedapen-data: 1995/06/13
- Argitaratze-data: 1995/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriak prozedura berezia ezartzen du lege horrek exigitutako gutxienezkoak lortzeko beharrezkoak diren farmazi bulegoen baimenerako; prozedura horren bidez, behin beharrezko horiek baimenduta, farmazi bulego berriak modu automatikoan, lege berean ezarritako parametroen arabera, sortu ahal izango dira. Beraz, Dekretu honen helburua da, 11/1994 Legea indarrean sartu zenean zegoen banaketa demografikoaren arabera beharrezkotzat jotako farmazi bulegoak sortzeko prozedura ezartzea; horrela, hurrengokoetan, Legean aurrikusitako aldagai ezberdinen arabera, modu automatikoan zehaztu ahal izango da farmazi bulego berriak ezartzeko beharrizana. Ondorioz, Botikarien Kolegio Ofizialei entzunda eta Osasun Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko ekainaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Osasun sailburuaren 1994ko azaroaren 14ko Aginduak aipatzen dituen farmazi bulegoak sortu, Dekretu honetan xedatutakoaren arabera sortuko dira. 2. atala.- 1.- Osasun Sailak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko duen Aginduaren bidez, beharrezkoak diren farmazi bulegoak sortzeko prozedurarako deialdia egingo du, osasun sailburuaren azaroaren 14ko Aginduaren ondoriozko aurrikuspenekin bat etorriz. 3. atala.- 1.- Deialdia farmaziako lizentziatu guztientzat irekita egongo da, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako lehentasunekin bat etorriz, eta, gutxienez, ondoko aipamenak izan beharko ditu: a) 1994ko azaroaren 14ko Aginduaren bidez Osasun sailburuak egindako zehaztapenekin bat etorriz baimenduko diren farmazi bulego berrien kopurua. b) Non instalatu behar den, hots, Zona farmazeutikoa eta, dagokionean, osasun-zona edota udalerria. c) Eskabideak aurkezteko epea. 2.- Prozedura honen ekintzen jakinarazpena, hori egitea eskatzen duten guztiena, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992ko Legearen 59.5. atalean aurrikusitako moduan egingo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. 4. atala.- Sortze-deialdiaren barruan dauden farmazi bulegoren baten titularitatea lortzeko eskabideekin batera ondoko agiriok joango dira: a) Eskatzailea Farmaziako lizentziatua dela kreditatzeko agiria. b) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratu zen egunean farmazi bulegoko titularra zen ala ez deklaratzen duen agiria. c) Eskabidearen egunean Euskal Herriko Autonomi Elkartean kokaturiko farmazi bulegoko titularra izanez gero, zona farmazeutikoaren, udalerriaren eta osasunzonaren indikazioa. Farmazi bulegoa 800 biztanletik beherako udalerrian kokatuta badago, farmazi bulegoaren funtzionamendubaimenarendata kreditatzeko agiriak aurkeztu beharko dira. d) Dekretu honen eranskinaren arabera alegatutako merezimenduak. Eskabidea kotitularitateko erregimenean egiten denean, eskatzaile bakoitzak alegatutako merezimenduak aurkeztuko dira. e) Dagokion tasaren abonuagiria. 5. atala.- 1.- Balorazioko Batzordeak eskatzaileak lehentasunezko taldeetan banatuko ditu eta alegatutako merezimenduak baloratuko, Dekretu honen eranskinean jasotako baremoarekin bat etorriz, eta Euskal Herriko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian aurrikusitako lehentasunen ordena errespetatuz. 2.- Eskabidea botikari bik ala gehiagok eginda badago, guztiek alegatutako merezimenduak zenbatuko dira, eskatzailekideen artean zatiketa eginda. 3.- Balorazioko Batzordea, Osasun sailburuak izendatutako 6 kidek osatuko dute, horietatik 3, OsasunAdministrazioaren ordezkariak izango dira; 1 Botikarien Kolegio Ofizialena, 1 farmazi bulegoetako botikarien enpresa-Erakundeena eta 1 farmazi bulegoetan zerbitzua ematen ari diren Profesionari Farmazeutikoena. 6. atala.- 11/1994 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriaren 2.A.a) idazatiari, hau da, biztanleen zenbaketa egiteari dagokionez, Euskal Herriko Autonomi Elkarteako Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu zenean indarreango udal-erroldaren berrikuspenean jasotakoak hartuko dira kontutan. 7. atala.- 1.- Merezimenduak baloratu ondoren, Hirugarren Xedapen Gehigarrian zehaztutako lehentasunekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira behin-behineko zerrendak, eskatzaileek lortutako puntuak eta guzti, interesatuek erreklamazio egokiak aurkeztu ahal izateko. 2.- Erreklamaziorik balego, Batzordeak erreklamaziook aztertu ondoren, eskatzaileen behinbetiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, puntuen ordenaren arabera. 3.- Behin-betiko zerrenda horren kontra Osasun sailburuordeari errekurtso arrunta tartejar dakioke. 8. atala.- Prozeduran farmazi bulego bakar bat sortzeko deialdia egiten denean, zehaztutako lehentasunen araberako punturik gehien lortzen duen eskatzaileak 4 hilabete izango ditu, administrazioko bidean behinbetiko zerrendak irmotasuna hartzen duen egunaren biharamunean hasita, agiri hauek aurkezteko: a) Bi plano, gutxienez 1/1.000 eskalan egindakoak; eta azaroaren 15eko 430/1994 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, bi plano horietan ondoko hauek seinaleztatuko dira: farmazi bulegoa instalatu nahi den lekutik farmazi bulego hurbilenetara eta Servicio Vasco de Salud/Osakidetzaren osasun-zentroetara dauden distantziak. Seinaleztapen horiek teknikari konpetenteak egin beharko ditu, eta dagokion kolegio profesionalak ikusonetsiko. b) Teknikari konpetenteak idatzitako eta dagokion Kolegio profesionalak ikus-onetsitako obraproiektua, instalatu nahi den farmazi bulegoaren lokalari buruzkoa, abenduaren 27ko 481/1994 Dekretuan aurrikusitakoen arabera. Izan ere, Dekretu horrek ezartzen ditu farmazi bulegoen betebehar teknikoak eta materialak eta azalerako barne banaketa. 9. atala.- 1.- Prozeduran farmazi bulego bat baino gehiago sortzeko deialdia egiten bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian behin-betiko zerrendaz gain, eskatzaileak noiz eta non aurkeztu beharko diren ere argitaratuko da, deitutako farmazi bulegoetatik egokien jotakoa hauta dezaten, behin-betiko zerrenda horretan ezarritako puntuen ordenari jarraituz. 2.- Farmazi bulegoa instalatzeko lokalaren kokapena dela eta, beste farmazi bulego bat zein gehiago instalatzeko lokala hautatzerakoan baldintzak egotea gertatuz gero, deialdiak aurreko atalean aurrikusitako agiriak aurkezteko epea zenbatzen hasteko lehentasunen ordena ere ezarriko du. 3.- Adierazitako lekuan eta orduan eskatzaileren bat ez egotea gertatuz gero, deialdian parte hartzeari uko egin diola ulertuko da. 4.- Hautapen-ekitaldiaren akta egingo da, eta espedienteari inkorporatuko zaio; akta horretan jasoko da zein eskatzaileri eman zaion deialdiko farmazi bulego bakoitza. 10. atala.- Hautapen-ekitaldian farmazi bulegoa hautatu duten eskatzaileek, hurrengo 4 hilabeteen barruan aurkeztu beharko dituzte Dekretu honen 8 atalean aipatzen diren agiriak. 11. atala.- 1.- Dekretu honen 8. eta 10. ataletan aurrikusitako epea igaro ondoren, botikari interesatuak eskatutako agiriak ez baditu aurkeztu, deialdian parte hartzeari uko egin diola ulertuko da, eta hurrengo punturik gehien duen eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta berarekin hasiko dira Dekretu honen 8 atalean eta ondorengoetan aurrikusitako izapideak. Dena den, bigarren eskatzaile horren izapideak ez dira hasiko, baldin eta, deialdiko beste farmazi bulego bat sortzeko espedientean, botikari hori Dekretu honen 8. atalean eta ondorengoetan aurrikusitako eperen baten zenbaketafaseanedo prozeduraren geroagoko faseren batean sartuta badago. 2.- Ez da farmazi bulegoa sortzeko baimenik emango, baldin eta, 11/1994 Legearen 11. atalean ezarritako iritzien arabera instalatzeko posibilitatea egon arren, instalazio hori ezin bada egin, osasun-zona horren barruan instalatuta dauden bulegoei edo Servicio Vasco de Salud/Osakidetzaren osasun-zentroei dagozkien distantzien betebeharra betetzen duen lokalik ez egoteagatik. 12. atala.- 1.- Osasun sailburuordeak, agiriak egokiak direla egiaztatu ondoren, farmazi bulegoa edo deialdiko farmazi bulego bakoitza sortzeko baimena emateari ekingo dio. 2.- Horretarako, Osasun sailburuordeak emango duen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra Osasun sailburuari errekurtso arrunta tartejarri ahal izango zaio. 3.- Sortzeko baimena emanda dagoela ulertuko da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 atalean aurrikusitako terminoetan, baldin eta aurreko atalean aipatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igarota Osasun sailburuordeak dagokion ebazpena eman ez badu. 4.- Sortzeko baimena baldintzatuta geratuko da funtzionamendu-baimena lortzera. 13. atala.- 1.- Farmazi bulegoa sortzeko baimena emanda, esleipendunari 4 hilabeteko epea emango zaio funtzionamendu-baimena eska dezan, Euskal Herriko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 32.b) atalean aurrikusten denarekin bat etorriz. Farmazi bulegoaren titularra izanik, hura eskualdatzeko nahiz ixteko espedientearen izpideketak ez du etenik eragingo funtzionamendu-baimena eskatzeko emandako 4 hilabeteko epean. 2.- Funtzionamendu-baimenerako eskabideari lotu beharko zaio: aipatutako 11/1994 Legearen 40 atalean aurrikusitako bateraezintasun-zergatiren batean ere ez dagoela erorita adierazteko deklarazio zinpetua. 3.- Baimena ematen zaion botikaria beste farmazi bulego baten titularra denean, funtzionamendubaimenerako eskabidearekin batera joango da: haren titularitateko farmazi bulegoa behin-betiko zarratu dela kreditatzen duen agiria, baldin eta farmazi hori Euskal Herriko Autonomi Elkartean kokatuta bazegoen, edo, eskualdatu dela edo behin-betiko zarratu dela kreditatzen duen agiria, beste kasu guztietan. 4.- Funtzionamendurako baimena Osasun sailburuordeak emango du, sortzeko baimena emateko oinarritzat hartu ziren baldintzak eta betebeharrak bete direla egiaztatu ondoren. Ebazpen hori dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari jakinaraziko zaio. 5.- Funtzionamendu-baimena azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 ataleko terminoetan emanda dagoela ulertuko da, baldin eta, eskabidea aurkeztu zenetik 3 hilabete igaro ondoren, Osasun sailburuordeak dagokion ebazpena eman ez badu. 6.- Atal honen 1 idazatian aipatzen den epea igarota, interesatuak, berari egotzi dakiokeen zergatiagatik, funtzionamendu-baimena eskatu ez badu, beste hiru hilabete dituela eskabide hori egiteko oharteraziko zaio, edo, bestela, hau da, epe hori igarota, farmazi bulegoa sortzeko baimenaren baldintza ez dela bete ulertuko dela; beraz, farmazi bulegoa sortzea efekturik gabe geratzen denez, Dekretu honen 8 atalean eta hurrengokoetan aurrikusitako izapideak hasiko dira behin-betiko zerrendan punturik gehien lortu duen hurrengo eskatzailearekin, beti ere, baldin eta botikari hori deialdiko beste farmazi bulegoren bat sortzeko espedientean, Dekretu honen 8. atalean eta hurrengokoetan aurrikusitako epeen zenbaketaren baten barruan edo prozeduraren hurrengoko faseren batean sartuta badago. Epea igarotzea botikariari egotzi ezin zaion zergatiagatik gertatzen denean, botikariak egite hori kreditatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu, epea amaitu baino lehen. Horrela denean, Osasun-Administrazioak epearen zenbaketa eten ahal izango du, funtzionamendubaimena eskatzea galerazten duten zergatiak desagertu arte, etena, inoiz ere, 2 hilabetetik gorakoa ezin izango delarik. 14. atala.- Interesatuak Funtzionamendubaimenaren jakinarazpena hartzen duenetik hurrengo 10 egunen barruan irekiko du jendearentzat farmazi bulegoa. Jendearentzat irekitzen duen egunean, behar besteko baliabide teknikoak eta materialak izan beharko ditu. Jendearentzat irekiko den eguna OsasunAdministrazioari eta dagokion Botikarien Kolegio Ofizialari aldez aurretik jakinaraziko die interesatuak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan aurrikusten ez diren prozedurako aspektu guztietan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legea izango da aplikagarri. Bigarrena.- Osasun sailburuari ahalmenak ematen zaizkio Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko. Hirugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 13. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.ERASKINA 11/1994 LEGEAREN HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAK AIPATZEN DITUEN FARMAZI BULEGOEN TITULARITATEA LORTZEKO MEREZIMENDUEN BAREMOA 1.- Lanbide Esperientzia Lanbide esperientzia dela eta lor daiteken puntu kopururik handiena 15 puntukoa da. Esperientziaren zenbaketa hilaka egingo da. a) Botikari titular, erregente edo ordezko izanik, farmazi bulego batean aritu izana: - Azken 10 urteetan: puntu 1 urteko. - Aurreko urteetan: 0,5 puntu urteko. Farmazi bulegoko titularrak izanik, seme/alaben, gurasoen, iloben, nebarreben edo ezkontidearen alde, dohanik zein kostubidez hura eskualdatu duten botikariei ez zaie zenbatuko merezimendurik titularitate kontzeptuan, baldin eta, eskualdatze hori Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legea indarrean sartu eta gero egin bada. b) Botikari laguntzaile izanik, farmazi bulego batean aritu izana: - Azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko. c) Botikari izanik, Lehen Atentzioko, Ospitaleetako eta Zentro Soziosanitarioetako farmazi zerbitzuetan eta medikamentu-gordelekuetan aritu izana: - Azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko. F.I.R. Tituluari baliorik ematen bazaio, ez dira zenbatuko F.I.R.eko formazioko urteak. d) Botikari izanik, Osasun Administrazioan, Korporazio Farmazeutikoan edo medikamentuak fabrikatu zein banatzeko zentroetan aritu izana: - Azken 10 urteetan: 0,7 puntu urteko. - Aurreko urteetan: 0,35 puntu urteko. 2.- Irakaskuntzako esperientzia a) Praktika tutelatuak zuzentzeagatik, beti ere, landutako programaren arabera garatu badira: - Ikasle bakoitzeko: 0,1 puntu. Kontzeptu horretan gehienez puntu 1 lor daiteke. Praktika tutelatuak egiteko kontzertatu eta baimendutako zentroan botikari bat baino gehiago badago, guztira lortzen diren puntuak modu proportzionalean bananduko dira denen artean. b) Botikari izanik, irakaskuntzarako baimenaz ospitaleko farmazi zerbitzuan aritu izana: - Ikasturte bakoitzeko eta F.I.R. egiten duen Farmaziako ikasle bakoitzeko: 0,2 puntu. Kontzeptu horretan gehienez 5 puntu lor daitezke. c) Osasunari buruzko zientzien esparruko Unibertsitateko Fakultateetan katedradun zein irakasle titular izanik, mendikamentu edo produktu sanitarioekin zerikusia duten gaietan aritzea: - Azken 5 urteetan: 0,5 puntu ikasturteko. - Aurreko ikasturteetan: 0,1 puntu ikasturteko. Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke. d) Osasun Administrazioak, Unibertsitateak edo Korporazio Farmazeutikoak antolatutako ikastaroetan, atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan irakasle izanik, emandako zerbitzuengatik: - Azken 5 urteetan: 0,1 puntu 10 irakastordu bakoitzeko. Kontzeptu horretan gehienez 2 puntu lor daitezke. 3.- Publikazioak eta proiektuak Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia izan eta azken 5 urteetan argitaratutako publikazioengatik: - Egilea bada: - 0,25 puntu publikazio bakoitzeko - 0,125 puntu artikulu bakoitzeko. - Laguntzailea bada: - 0,125 puntu publikazio bakoitzeko. Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke. 4.- Espediente akademikoa a) Farmaziako Doktore mailagatik: 2 puntu. b) Eskatutako lizentziatu tituluaz gain, osasuneko beste zientzietako lizentziatu tituluak izateagatik: 0,5 puntu titulu bakoitzeko. c) Ospitaleko Farmaziako espezialista tituluagatik: 2 puntu. 5.- Postgraduko Formazioa Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietarako, Osasun Administrazioak, Unibertsitateak edo Kolegio-Erakundeak azken 10 urteetan antolatutako formazio eta hobekuntza ikastaroengatik (Instituzio horiek antolatutzat hartuko dira, egiaztagirian hala edo hola haien lankidetza agertzen denean). Ikastaroaren iraupena: - 20 ordutik 60 ordu bitarterakoa: 0,15 puntu - 61 ordutik 100 ordu bitarterakoa: 0,25 puntu. - 100 ordutik gorakoa: 0,3 puntu. Orduak zenbatzeko honako arauak hartuko dira kontuan: - Iraupenik jasota ez duten ikastaroak ez dira zenbatuko. - Astebeteko iraupena jasota duten ikastaroei 30 ordu zenbatuko zaizkie. - Unibertsitateak emandako espezializazio eta postgraduko ikastaroak 100 ordutik gorako ikastaro lez hartuko dira. Kontzeptu horretan gehienez 5 puntu lor daitezke. 6 Euskera jakitea. a) E.G.A. titulua edo baliokidea egiaztatzen bada: 0,5 puntu.