Arautegia

Inprimatu

89/1994 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, euskararen erabilkera Euskal Administrazio Publikoetan normalizatzeko prozesua aplikatzeko hainbat neurri ematen dituen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 731
  • Xedapen-zk.: 89
  • Xedapen-data: 1994/02/15
  • Argitaratze-data: 1994/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 2.1 atalean, lege horrek hartzen duen eremua finkatzen da. Euskararen erabilkera Euskal Administrazio Publikoetan normalizatzeko plangintza arautzen duen urriaren 17ko 224/1989 Dekretu bidez, Hizkuntzaren Normalizaziori buruz 6/1989 Lege V. Idazpuruan xedatzen dena zehaztu eta garatu egin zen eta, geroago, euskararen normalizazioprozesuari aplikatu behar zaizkion hainbat neurri artikulatzen dituen abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuz, egokitu eta osatu egin zen arlo hori. Dekretu honen aplikazio eremua eta dekretu hori garatzen duen 6/1989 Legean xedatzen dena egokitzerakoan, hutsune bat nabaritzen da Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatean lan egin eta 6/1989 Legeko 2.1.e) atalean aipatzen diren langileei dagozkienetan. Ondorioz, beharrezkoa da egokiketa egitea. Era berean, 238/1993 Dekretuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean, aldibaterako erregimena finkatzen da. Gisa honetako egoerei irtenbidea ematea izan da xedea, baina ez dira egoera guztiak jasotzen eta, ondorioz, konparaziozko iraina egiten da. 3 eta 4 hizkuntza eskakizuna lortu behar izan eta orain arte eskakizun bat bera lortu ez dutenentzako aldibaterako gabealdia ezartzen da xedapen horretan, baina finkatuta dagoena baino beheragoko maila duen eskaizunen bat deialdiren batetan lor dezatenaren baldintzapean. Aldibaterako xedapenetatik lehenengoan, lanpostua betetzeko ezarrita dagoena baino hurrengo beheragoko eskakizuna kredita dezatenentzako aldibaterako gabealdia ezartzen da. Hala ere, eskatzen den maila baino hurrengo beheragoko eskakizuna kreditatu ez, baina beheragoko beste maila bat kreditatu dutenekiko omisioa ematen da eta, ondorioz, gonparaziozko iraina sortzen, hau da, eskatzen den maila baino hurrengo beheragoko eskakizuna kreditatu ez, baina beheragoko beste maila bat, horretarako deialdia egin deneko saioetan beste batzuk bezalaxe, kreditatu dutenekiko alegia. Ondorioz, omisio baten aurrean gaude eta ustekabean, baina konparaziozko iraina ematen da eta, beharrezkoa da, zuzentzea. Horiek horrela, 6/1989 Legeko 8.b) atalean xedatzen dena betez Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak eman duen txostena aztertu denez, Hizkuntza PolitikarakoIdazkaritza Nagusiak eman duen txostena ikusi ondoren, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko otsailaren 15ean egin duen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: Lehenengo atala.Euskararenerabilkera Euskal Administrazio Publikoetan normalizatzeko prozesua aplikatzeko hainbat neurri ematen dituen abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuko 1. ataleko 1. idazatiaren idazkera aldatu egiten da f) letra erasten zaiolarik: «f) Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileak». Bigarren atala.Abuztuaren3ko 238/1993 Dekretuko aldibaterako xedapenetatik bigarreneko 3. lerroaldiaren idazkera aldatu egiten da, honako hau erasten zaiola amaieran: ...egiaztatzen badute edo lehen egiaztatu zuten hizkuntza eskakizuna baino goragoko maila lortzen ez badute, .... AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko otsailak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ETA ATXAERANDIO.