Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2005eko martxoaren 14koa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluarena, Barne Antolaketa eta Jardunbiderako Arautegia onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2469
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 2005/03/14
  • Argitaratze-data: 2005/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Marνa Pilar Elorrieta Santos, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Idazkari Nagusia, naizen honek ondokoa

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, bere laurogeita hemeretzigarren bileran, bi mila eta bosteko martxoaren hamalauan, jarraian ageri duen erabakia onetsi du, Aztergaien Zerrendako bigarren gaiari buruz (Gizarte-Kontseiluaren Arautegia):

«Gizarte Kontseiluaren Arautegi Aldaketarako Batzordeak arautegia berrikusi du ondokoetara egokitzeko asmoz: abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikora (ULO), otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legera (EUSL) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak argitaratzeko den abenduaren 23ko 322/2003 Dekretura.

Aipatu arauetako bakoitzaren maila kontuan hartuta, berrikuspena egitean ULOri eman zaio beste bien gaineko lehentasuna; eta ULO eta EUSL arauei estatutuen gainekoa.

ULOk, zioen azalpenean, lotu egin ditu batetik unibertsitateen autonomia eta bestetik unibertsitatea sustatu eta finantzatzen duen sozietateari kontuak eman beharra. Halaber, esparru horretan, argi bereizten ditu gobernu, ordezkaritza, kontrol eta aholkularitzarako eginkizunak, horietariko bakoitza unibertsitateko egitura barruko organo jakin bati emanez eta sozietatearen eta unibertsitatearen arteko partaidetza eta aldi bereko erantzukizunen eskemak eginez.

EUSLk, bestalde, Gizarte Kontseiluaren eginkizunak berregituratu ditu, sozietateak unibertsitate politikaren helburuak zehaztean duen parte hartzeari garrantzi handiagoa emanez baina Legeak unibertsitateko beste organo batzuei emandakoak kaltetu gabe.

Horrela, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua unibertsitateko organo gisa finkatu da, hau da, Euskal Herriko gizarteari unibertsitatearen gobernuan parte hartzeko aukera ematen dion organo gisa.

EUSLaren 76.1. artikuluak xedatutakoaren arabera, Gizarte Kontseiluak barne antolaketa eta jardunbiderako arautegia izango du; arautegi hau onetsi ostean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Gizarte Kontseiluaren arautegia indarreko arautegira egokitu duen batzordeak zorrotz berrikusi du Kontseiluaren eskumenen katalogoa, betiere urte hauetan guztietan zehar bere jarduerak arautu dituzten jardunbiderako arauak mantenduz. Horrela, egokitzat jo dira.

Hori dela bide, eta Arautegia Berrikusteko Batzordearen proposamena kontuan hartuta, Gizarte Kontseiluak 2005eko martxoaren 14an egindako Osoko Bilkuran hurrengo erabakia hartu da.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren barne antolaketa eta jardunbiderako arautegia onetsi da eta eranskin gisa ematen da erabaki honekin batera.»

Eta horrela ager dadin, Akta oraindik onetsi gabe dagoela ohartarazirik, ziurtagiri hau eman dut Kontseiluburuaren aginduz, eta berak ontzat eman du, Bilbaon, bi mila eta bosteko martxoaren hamazazpian.

Idazkari nagusia,

M. PILAR ELORRIETA SANTOS.

O.E.

Kontseiluburua,

JOSΙ MENDIA URKIOLA.

  1. – Gizartea, bere antolakundeak eta bera ordezkatzen duten erakundeak Unibertsitatearen helburuak ezartzen parte hartzera sustatzea, gizartearen interesetara egokitzeko, eta, halaber, unibertsitate jardueren finantzaketan eta babesean parte hartzera sustatzea. Halaber, Gizarte Kontseiluari dagokio Unibertsitatearen eta gizarte-erakunde eta udalen arteko elkarlanerako moduak sustatzea.

  2. – Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluari edota unibertsitateen arloan eskumena duen sailari proposatzea titulu ofizialak edo Autonomia Erkidegoak aitortuak lortzera bideratutako irakaskuntzak ezartzea, aldatzea edo kentzea eta, era berean, unibertsitate-irakastegiak edo ikerketa-institutuak sortzea, aldatzea edo kentzea edota irakastegiak edo ikerketa-institutuak Unibertsitateari atxikitzea edo Unibertsitatetik banantzea.

  3. – Unibertsitatearen eta beste erakunde publiko zein pribatuen arteko lankidetza sustatzea, ikasleen prestakuntza osatzeko eta horiek lan-merkatuan sartzea errazteko, baita tituludunak laneratzea errazteko ere.

  4. – Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposatuta, eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren txostenaren ondoren, ikasleek Unibertsitatean aurreratzeko eta irauteko arauak onestea, ikasketa ezberdinen ezaugarriei erantzunda, diskriminazioak alde batera uzteko.

  5. – Gobernu Kontseiluak Unibertsitaterako egindako aurrekontua eztabaidatu eta, hala badagokio, onestea, edo berriz egitera itzultzea, ez onartzearen arrazoia emanda.

  6. – Unibertsitatearen urteko kontuak onestea. Kontuak aurreko ekitaldiko aurrekontuaren kitapen ikuskatuak, ekitaldi ekonomikoaren egoeraren balantzeak eta ekonomi memoriak osatuko dituzte. Halaber, bestelako erakundeen urteko kontuak onestea, baldin eta Euskal Herriko Unibertsitateak bere kapitalean, ondare-funtsean edo zuzendaritza-organoetan gehiengo partaidetza badu, eta hori ez da eragozpen izango erakunde horiek, beren nortasun juridikoaren arabera, bete behar duten merkataritza legedia edo bestelako legedia betetzeko.

  7. – Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposatuta, Unibertsitatearena ez den nortasun juridikoa duten erakundeak eratzea, aldatzea edo deuseztatzea onestea, unibertsitatearen xedeak sustatzeko eta bideratzeko, partzuergo modura nahiz zuzenbide publikoko erakunde, fundazio, elkarte, sozietate zibil edo merkataritza-sozietate edo zuzenbideak baimendutako beste edozein sozietate modura, eta xede berari begira Unibertsitateak beste erakunde publiko eta pribatuetan parte hartzea onestea.

  8. – Unibertsitateen arloan eskumena duen sailari hitzarmenak sinatzea proposatzea, beren onespenerako, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren txostena egin ondoren, unibertsitateari atxikitzeko, unibertsitate institutu gisa, erakundeak edo ikerketa-zentroak edo sormen artistikoko zentroak, baita irakastegiak atxikitzeko ere, batzuk nahiz besteak titulartasun publikokoak zein pribatuak izan.

    Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta, lankidetzaren ondoriozko jarduerengatik Unibertsitateari dagozkion izaera ekonomikoko eskubideak onestea.

    Sail eskudunak onetsi ondoren, Unibertsitateak dagokion hitzarmena egin ahal izango du.

    Atxikipenak estatutuen 210. artikuluaren 2 idatz-zatian ezarritako baldintzak bete beharko ditu, eta aurrekontuaren eta irakasleriaren arloan artikulu beraren 3 idatz-zatian xedatutakoari egokitu beharko du.

    Atxikipena bertan behera uzteko, lehenengo idatz-zatian aurreikusitako izapidetzari jarraituko zaio.

  9. – Ikasleei bekak, laguntzak eta kredituak emateko politika antolatzea, hala badagokio, eta tasa akademikoen ordainketa osotik edo zati batetik salbuesteko modalitateak ezartzea.

  10. – Gobernuak ezarritako mugen barruan, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren egiaztapenaren ondoren, unibertsitate-irakasleei ordainsari osagarriak ematea erabakitzea, izaera bereziz eta banakakoaz eta irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa-mailako merezimenduak kontuan hartuta.

  11. – Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta, bere hainbat urtetarako inbertsio programa onestea.

  12. – Onestea, prezio publikoak aplikatu beharreko urteko aurrekontuekin batera, titulu ofizialak lortzera bideratuta ez dauden ikasketetarako prezio publikoak eta gainerako eskubideak, hala nola, irakaskuntza propioak, barne hartuta Autonomia Erkidegoak aitortutako titulazioak eta diplomak, espezializazio ikastaroak eta titulu ofizialak lortzera bideratuta ez dauden unibertsitate-mailako bestelako prestakuntza jarduerak.

  1. Gastu arruntak kapital gastuetara transferitzea erabakitzea, Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso ondoren, eta kapital gastuak beste edozein kapitulutara transferitzea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean aurreikusitakoari jarraiki.

  1. – Unibertsitatearen izaera ekonomikoko jarduerak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratzea.

  2. – Errektorearekin batera, eta horrek proposatuta, erabakitzea Unibertsitatearen gerentzia nork beteko duen. Errektoreak izendatuko du.

  3. – Bere aurrekontua egin eta onestea, eta beraren urteko kitapena onestea, baita bere urteroko kontuak osatzen dituzten gainerako dokumentuak ere; hori ez da eragozpen izango, hala ere, Autonomia Erkidegoak Unibertsitatearen aurrekontua garatu eta egikaritzeko ezartzen dituen arauak eta prozedurak betetzeko, eta ez da eragozpen izango, halaber, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten duen fiskalizaziorako.

    Aurrekontuak Gizarte Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiari eta Lehendakaritzari bere eginkizunak behar bezala betetzeko bitarteko material eta langileria-arloko bitarteko nahikoak emateko beharrezko kontu-sailak sartu beharko ditu.

  4. – Hala badagokio, Estatuko Gobernuari proposatzea atzerrian Unibertsitatearen mendeko irakastegiak sortzea eta kentzea, horietan Estatu osoan baliozkoak diren izaera ofizialeko unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak eman ditzaten.

  5. – Unibertsitateen arloan eskumena duen sailaren baimena eskuratu ondoren, onestea jabari publikoko ondasunen desafektazioa, higiezinak eta aparteko balioko higigarriak eta, hala badagokio, Unibertsitateko organo eskudunek horien antolamendurako erabakitako egintzena, eta antolamendu-egintzen emaitza zein xedetara esleitu behar den finkatzea.

  6. – Administrazio publikoei aplikagarri zaien araudian aurreikusitakoari jarraiki, Unibertsitateko organo eskudunek erabakitzen duten ondare higiezinak eta aparteko balioko higigarriak erosi, antolatu eta kudeatzeko prozedurak eta gehienezko mugak onestea.

  7. – Unibertsitateari egiten zaizkion legatu, lagapen eta dohaintzak onartzea erabakitzea.

  8. – Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluan parte osatu behar duten Gizarte Kontseiluko hiru kideak izendatzea.

  9. – Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren eta Gizarte Kontseiluaren artean sortzen diren eskumen-gatazketarako Bitariko Batzordean parte hartu behar duten bi kideak izendatzea.

  10. – Unibertsitate Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Kontseiluan parte hartu behar duten Gizarte Kontseiluko bi kideak izendatzea.

  11. – Azkenik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak, unibertsitateei buruzko oinarrizko legediak edo Unibertsitatearen estatutuek aitortzen dizkioten eskumenak izango ditu.

  1. Lehendakaritzaren bitartez, Unibertsitatearengandik nahiz Administrazio Publikoarengandik beren zereginak betetzeko beharrezkoak dituzten datuak eta dokumentuak lortzeko eskubidea.

  2. Kontseiluaren batzordeek garatzen dituzten gai eta azterketei buruzko dokumentazio eta informazioa eskuratzeko eskubidea, baita Gizarte Kontseiluaren beraren akten ziurtagiriak jasotzeko ere.

  3. Proposamenak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea, horiek gai-zerrendan sartzeko, Osoko Bilkuran erabakiak hartzeko edota gai jakin bat Batzordean aztertzeko.

  4. Egokitu lekizkiekeen dietak, konpentsazioak eta bestelako kalte-ordain kontzeptuak jasotzeko eskubidea, dela bilkuretara joategatik edo joan etorriengatik, dela, hala badagokio, bestelako funtzio bereziak aldi batez edo era iraunkorrean egiteagatik, baldin eta Osoko Bilkurak edo Lehendakaritzak agintzen badizkiete eta Osoko Bilkurak aurrez horren berri izan badu, hori guztia urteko aurrekontuan zehaztutako esparru ekonomikoaren barruan.

  5. Kontseiluaren ordezkari gisa jarduteko eskubidea, Kontseiluak agindutako egintzetan, hori eragozpen izan gabe Lehendakaritzari dagokion ordezkaritzaren atribuzio orokorrerako.

  6. Gutxienez 48 orduko aurrerapenaz bileretarako deialdiaren berri izatea, gai-zerrenda barne, eta aldi berean gai-zerrendako gaiei buruzko dokumentu eta informazioa eskuratzea.

  7. Botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta boto partikularra ematea, baita beren botoaren zentzua eta botoa justifikatzeko arrazoiak adieraztea ere. Bozketetan ezin izango dira abstenitu Gizarte Kontseiluko kide direnek, agintari edo Administrazio publikoen zerbitzurako langile izaera dela-eta.

  8. Galderak eta eskariak egitea.

  1. Osoko Bilkurako eztabaidetara joatea eta zein batzordetarako izendatuak izan diren, horietan parte hartzeko betebeharra dute.

  2. Legozkiekeen bateraezintasunei buruzko arauak betetzea beti. Zehazki, ezin izango dituzte aldi berean bete kontseilari kargua eta Unibertsitateak obrak, zerbitzuak eta horniketak esleitu dizkion erakundeetako zuzendaritza karguak bete, ez beraiek ezta tartekatutako pertsona baten bidez ere; halaber, ezin izango dituzte bete Unibertsitateak ehuneko hamarretik gorako partaidetza duen erakundeetako zuzendaritza-karguak ere.

    6. artikuluaren a), b) eta c) hizkietan araututako eskubideak, beti ere, idatziz eta Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez beteko dira.

  1. Heriotzarengatik, dimisioagatik edota bat-batean gertatutako bateraezintasunagatik.

  2. Indarrean den araudian eta erregelamendu honetan aurreikusitako arrazoiengatik eta eran erabakita kargua uzteagatik. Kargu-uztea behar bezala arrazoitu beharko da, eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratu, edo Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian fede-emanez ziurtatu.

  3. Kargu publikorako gaitasungebetzea edo etendura dakarren epailearen erabaki irmoaren ondorioz.

  4. Unibertsitate-komunitatea osatzen duten kideei dagokienez, beren izendapena arrazoitzen duen kargua uzteagatik.

    1. – Hautapen gorputz, sindikatu eta enpresa elkarteen hauteskunde prozesuek ez dute inoiz ere izendapen prozesu berri bat irekitzea ekarriko harik eta lehendik izendatutakoen legealdia amaitzen ez den arte.

    2. – Bi bilera jarraikitara edo jarraian izan ez diren hiru bileratara arrazoirik gabe huts egitea arrazoi bat izango da Osoko Bilkurak derrigorrez azter dezan egokia den kontseilaria izendatu zuen agintari, organo edo hautapen gorputzari kargu-uztea proposatzea. Ondorio bera sortuko du hamabi hilabeteko epean egindako bilkuren erdia baino gehiagotara huts egin izanak, huts egite horiek justifikatuak izanda ere.

    3. – Osoko Bilkurak bateraezintasun zioan den kontseilariaren kargu-uztea proposatuko dio kontseilaria izendatu zuen agintari, organo edo hautapen gorputzari, baldin eta bateraezintasuna gertatzen denetik hilabete bateko epean kontseilariak ez badu aukera bat edo bestea hautatu.

  1. Osoko Bilkura.

  2. Batzordea.

  3. Lehendakaritza.

  4. Idazkaritza Nagusia.

  1. – Osoko Bilkurari dagokio, halaber, honako gai hauei buruzko iritzia eman eta erabakiak hartzea:

    1. Bere erregelamendua osatu eta aldatzea, VIII. Tituluan ezarritakoaren arabera.

    2. Batzorde iraunkorrak sortzea eta horietako kideak izendatzea.

    3. Hala badagokio, egokitzat jotzen diren aldi baterako batzordeak sortzea, eta bere kideen kopurua finkatu eta kideak izendatzea.

    4. Aholkularitza batzordeak eratzea, bertan parte hartuz euren eskumenengatik, jarduera, ezaguera edo esperientziarengatik Gizarte Kontseiluaren eginkizunak hobeto betetzen lagun dezaketen pertsona eta erakundeek, interes sozial, profesional, akademiko edo ekonomikoen ordezkari direnek.

    5. Bere edozein kideren kargu-uztea onestea, 9. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera.

    6. Kontseiluaren urteko Memoria onestea.

    7. Lehendakaritzaren bitartez, agintari akademikoengandik, administrazio publikoengandik eta erakunde pribatuengandik egokitzat jotzen dituen txostenak, azterketak eta irizpenak eskuratzea.

    8. Kontseilari bat edo gehiagok proposaturik, erabakitzea jorratu beharreko gaiak direla eta komenigarritzat jotzen diren pertsonak batzordeetan izatea, hitz egiteko eskubidea bai baina botoa emateko eskubiderik gabe.

    9. Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak, unibertsitateei buruzko oinarrizko legediak edo estatutuek ematen dizkiotenak.

  1. – Proposamena idatziz aurkeztu beharko da organoko Idazkaritza Nagusian, eta Kontseiluko legezko kide-kopuruaren gutxienez heren batek horren aldeko iritzia eman beharko du, eta beti ere heren horrek Kontseiluan ordezkatutako gizarte sektore bat baino gehiagoko pertsonez osaturik egon beharko du.

    Eskabideak aurrera egin dezan Kontseiluko kideen gehiengo absolutuak aldeko botoa eman beharko du.

  2. – Bai Osoko Bilkurari aurkeztutako proposamenak, baita hala badagokio eskumena duen saileko pertsonari ematen zaionak, arrazoituta egon beharko du, arrazoi hauetako bat tarteko dela:

    1. Ezintasun fisikoa edo sei hilabete jarri edo eten baino gehiagoko gaixotasuna.

    2. Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua erregulatzeko arauek proposatzen dituzten helburuekiko kontrako jarrera ageria edo ezintasun ageria.

    3. Doluzko delituaren zigorra.

Nolanahi ere, Osoko Bilkura balio osoz osaturik geldituko da deialdiaren eskakizunak betetzen ez badira ere, baldin eta kontseilari guzti-guztiak elkartuta aho batez hori erabakitzen badute.

  1. – Quorum hori lortzen ez bada, Osoko Bilkura bigarren deialdian elkartuko da, lehenengo deialdirako zehaztutako ordutik hogeita lau ordutara.

    Aurreko lerroaldean ezarritakoa gorabehera, deialdiaren iragarkian bigarren deialdirako toki eta eguna adierazi ahal izango da, eta kasu horretan lehenengo eta bigarren bileraren arteko tartea gutxienez ordu erdikoa izango da.

    Edonola ere, Osoko Bilkura bigarren deialdian eratzeko nahikoa izango da bere kideen herena bertaratzea.

  2. – Lehenengo nahiz bigarren deialdian Osoko Bilkura balio osoz eratzeko, ezinbesteko baldintza izango da lehendakaria bertan izatea, eta, halaber, idazkari nagusia edo ordezkatzen dituztenak.

  1. – Aurreko lerroaldean ezarritako baldintza beteta, lehendakariak Kontseiluaren zuzenbidezko kideen gutxienez laurdenak idatziz aurkezturiko puntuak sartuko ditu gai-zerrendan. Kide-kopuru txikiagoak aurkeztutako gaiak sartzea lehendakariaren eskumeneko aukera da, eta Osoko Bilkurari azaldu beharko dio zergatik ez duen gairen bat edo beste sartu, hala egin badu.

Kontseilari batek ezin izango du bat baino gehiago ordezkatu. Bertaratuen kopurua ezartzearen ondorioetarako, baita gehiengoetarako ere, erregelamendu honi jarraiki balio osoz emandako ordezkaritzak zenbatuko dira.

Arau gisa aktetan honakoak jasoko dira: bertaratuak, bilkura non eta noiz egin den, gai-zerrenda, eztabaiden puntu nagusiak, lehendakaritzak bozketara jarritako proposamenak, hartutako erabakien edukia, bozketa modua, hartutako erabakiaren aldeko eta kontrako botoak, abstentzioak, eta, 44.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, botoaren zentzua eta boto partikularrak.

Kontseilariek beren mintzaldiak aktan hitzez hitz jasotzea nahi badute, esan egin beharko dute, eta beren mintzaldiari dagokion idazkia idazkari nagusiari eman, bilkura horretan bertan edo lehendakariak adierazten duen epean. Halaber, kontseilariek beren boto partikularra aktan jasotzea nahi badute, 44.1 artikuluan ezarritako baldintzak betez egin ahal izango dute.

Aktak bilkuran bertan edo hurrengoan onetsiko dira.

Kontseiluko kide bakoitzari aktaren testua emango zaio.

Kontseilari guztiek eskubidea izango dute akten artxiboak ikusi nahi dituztela eskatzeko eta banaka adierazitako datuak edo kopiak eskuratzeko, baina artxibotik ezin izango da dokumenturik atera.

Eskabidea idatziz egingo da, eta datuak eskuratu eta kopiak atera eskatzen duen pertsonak berak egin beharko du bere kabuz, baldin eta eskatutako datuak bi akta baino gehiagotan badaude edo bi bilkura baino gehiagotako aktak nahi badira.

  1. Iraunkorrak edo aldi batekoak, kontseilariek osatuak.

  2. Aholkularitza batzordeak, 11.d artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsona eta erakundeez osatuak.

  1. Gizartearekiko Harremanetarako Batzordea.

  2. Ekonomi eta Finantza Batzordea.

  3. Batzorde Akademikoa eta Euskarakoa.

  4. Sortzea beharrezkotzat jotzen den beste edozein batzorde.

  1. Gizarte Kontseiluko lehendakaria.

  2. Gizarte Kontseiluko gutxienez lau kide.

    Idazkari gisa Gizarte Kontseiluaren idazkari nagusia arituko da.

  1. – Batzorde iraunkorrek Gizarte Kontseiluaren eskumeneko gai hauetan beteko dituzte beren eginkizunak:

  1. – Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeak 5. artikuluaren 1., 3. eta 7. idatz-zatietan araututako gaietan izango du eskumena.

  2. – Ekonomi eta Finantza Batzordeak 5. artikuluaren 5. eta 6., 9.16 eta 18.20 idatz-zatietan araututako gaietan izango du eskumena, baita gainerako gaietako alderdi ekonomikoetan ere, eta horiekin lotutako beste edozein gaitan.

  3. – Batzorde Akademiko eta Euskarakoak eskumena izango du 5. artikuluaren 2., 4., 8. eta 17. idatz-zatietan araututako gaietan, baita gainerako gaietako alderdi akademikoetan ere, eta horiekin loturiko beste edozein gaitan.

  1. – Batzorde Iraunkorraren eskumeneko gaiei buruzko alderdiak jorratzeko aldi baterako batzordea sortzen bada, Aldi Baterako Batzordearen eskumenak Batzorde Iraunkorrak gai horren gainean duen eskumena galtzea ekarriko du.

  1. – Egokitzat jotzen bada, eta Osoko Bilkurak onetsi ondoren, batzorde horiek azterketak erakundeei, adituei edo enpresa eskudunei eskatu ahal izango dizkiete, beti urteko aurrekontuaren barruan.

  2. – Aldi baterako batzordeak deuseztatu egingo dira horiek sortzea eragin zuen lana amaitzen denean eta Kontseiluaren lehendakaritza igortzen dutenean horrek jakin dezan. Edonola ere, deuseztatuta geldituko dira Kontseiluak dagokion erabakiaren bitartez erabakitzen duenean.

  3. – Aldi baterako batzordeek Osoko Bilkurak kasu bakoitzean komenigarritzat jotzen duen osaera izango dute.

Batzorde horiek lehendakaritzaren ekimenez sortuko dira, edo Gizarte Kontseiluaren zuzenbideko kideen gutxienez laurdenaren ekimenez.

Proposamena idatziz egingo da, batzordearen xedea eta osaera zehaztuta eta, halaber, batzordeak esleitu zaizkion zereginak betetzeko beharrezkotzat jotzen den denbora eta ekimenaren oinarri izan diren arrazoiak zehaztuta.

Sortzeko erabakian zehaztu egin beharko dira eratutako organoaren xedea, osaera eta iraupena.

Idazkari gisa jardungo du, hitza duela baina botoa eman gabe, Gizarte Kontseiluko idazkari nagusiak. Idazkari nagusia ez bada, beharra edo egokitasuna, 33. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

  1. Gizarte Kontseilua ordezkatzea.

  2. Bere eskumenen esparruan, Unibertsitateari aplikagarri zaizkion lege-xedapenak eta, hala badagokio, indarrean diren gainerako legeak betetzen direla zaintzea.

  3. Gizarte Kontseilua arautzen duten legeak eta gainerako xedapenak betetzen direla zaintzea.

  4. Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren erabakiak eta xedeak betetzen direla zaintzea.

  5. Gizarte Kontseiluaren zerbitzuen jardunbide ona zaintzea.

  6. Ohiko eta ohiz kanpoko osoko bilkuren eta batzordeen gai-zerrenda finkatzea, non eta ez duen osoko bilkurako edo batzordeko lehendakaritzarako beste kontseilari bat eskuordetu.

  7. Ohiko eta ohiz kanpoko osoko bilkurak deitzea, buru izatea eta amaiera ematea, baita batzordeetan ere, bertara joaten denean.

  8. Osoko Bilkurako eta batzordeetako buru izatea bertara joaten denean, erregelamendu honen IV. Tituluan ezarritakoaren arabera; bilkuren garapena moderatzea eta arrazoitutako zioengatik bilkurak bertan behera uztea.

  9. Osoko Bilkurari proposatzea kontseilarien artean lehendakariorde bat edo gehiago izendatzea zeregin zehatzetarako, eta osoko bilkurari entzun ondoren, Kontseiluko idazkari nagusia eta gainerako konfiantzazko langileak kargutik-kentzea.

  10. Osoko Bilkurari aurkeztea, onets dezan, Kontseiluaren jardunbide onerako beharrezkoak diren gainerako giza baliabideen eta baliabide materialen proposamena, eta dagokion izapidetza agintzea langileak izendatzeko eta kentzeko, indarrean den araudiaren arabera.

  11. Egokitzat jotzen dituen txostenak, azterketak eta irizpenak jasotzea agintari akademikoengandik, administrazio publikotik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziatik eta erakunde pribatuetatik.

  12. Jorratu beharreko gaiak direla eta beharrezkotzat jotzen diren pertsonak osoko bilkurara eta batzordeetara gonbidatzea. Horiek hitza izango dute baina botoa emateko eskubiderik ez.

  1. Osoko Bilkurari Kontseiluaren aurrekontu proiektua aurkeztea.

  2. Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontu-aldaketak edo Osoko Bilkuraren erabakiak betetzeko beharrezkoak direnak agintzea, azkeneko kasu horretan hurrengo osoko bilkuran horren berri emanda.

  3. Indarrean den legediak kontratazioaren arloan beste organo edo agintariei ematen dizkien ahalmenetarako eragozpen izan gabe, Kontseiluaren erabakiak eta xedeak betetzeko eta erabakiak betearazteko beharrezkoak diren kontratuak eta egintzak egitea, baita onetsitako aurrekontuetatik datozen era guztietako eragiketak egitea ere.

  4. Legez egokia denean zuzeneko kontratazioko gastua baimentzea, gastua xedatzea, betebeharraren kontratazioa, ordainketa agintzea eta ordainketa egitea, eta hori guztia Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren kargura baldin badoa.

  5. Onetsitako aurrekontuekin bat, eta bere mugen barruan: funtsak xedatzea; funtsak erreklamatzea, jasotzea eta kobratzea, datozen lekutik eta dagozkion interesetan; gordailuak eratzea, ageriko banku kontu korronteak ezartzea, kreditu kontuak eta bestelakoak, esku-dirua ateratzea edo balioak oro har, era guztietako banku-eragiketak egitea estatu-mailako erakundeekin edo atzerrikoekin, baita banku ofizialarekin ere; kanbio-letrak igortzea, endosatzea, abalatzea, onartzea, ordaintzea edo negoziatzea eta merkataritzako efektuak; hitz batean, Kontseiluaren helburuak eta erabakiak betetzeko beharrezkoak diren eragiketa guztiak.

  6. Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren urteko kitapena Osoko Bilkuraren eztabaidaren eta erabakiaren pean jartzea.

  7. Unibertsitateen arloan eskumena duten sailei eta aurrekontu eta kontrol ekonomikoaren arloko sail eskudunei erakundeen urteko aurrekontuak igortzea, legeak ezarritako epean, dagokion dokumentazio osagarri guztiarekin batera. Unibertsitateak gehiengo partaidetza izan beharko du erakunde horien kapitalean edo ondare-funts baliokidean edo gobernu organoetan. Halaber, erakunde horien aurrekontuen kitapena ere igorriko die, behar bezala ikuskatu ondoren.

  8. Unibertsitateen Euskal Kontseiluan eta bere Batzorde Iraunkorrean parte hartzea.

  9. Erregelamendu honek, lege-xedapenek edo aplikagarri diren erregelamenduetakoek ematen dizkioten beste edozein eta Kontseiluak ongi jardun dezan onuragarriak izan litezkeen guztiak, eta, oro har, lege-arauek edo erregelamendu honek beste organoei esleitzen ez dizkienak.

  1. Gizarte Kontseiluan bere kideen bidez nahiz besteren bidez aurkeztu nahi diren gai, txosten, proposamen edo dokumentu guztiak bideratzearen harrera, antolamendua eta prestaketa, hori baita Osoko Bilkurak edo Batzordeak lantzeko erregelamenduzko bidea; eta horiei guztiei dagokien tramitazioa ematea.

  2. Osoko Bilkurarako eta Batzordearen bilkuretarako gai-zerrenda egiterakoan lehendakariari laguntzea, eta horietarako deialdia egitea, baita dagokien kideei zitazioak egitea ere.

  3. Gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko dokumentuak kontseilarien esku edukitzea, azter ditzaten.

  4. Dagokien pertsona edo erakundeetara bideratzea Gizarte Kontseiluak sortzen edo daukan informazioa.

  5. Osoko bilkuretara eta batzordeen bilkuretara joatea, hitza izango du baina botoa emateko eskubiderik ez.

  6. Osoko Bilkurako eta batzordeen bilkuretako aktak egitea.

  7. Fede-emaile gisa jardutea, lehendakariaren oniritziarekin batera, Kontseiluak hartutako erabaki eta irizpen eta kontsultak ziurtatzen eta hala badagokio ziurtagiria dagokion akta onetsi aurretik egina dela berariaz jasotzen.

  8. Bere kargu dauden espedienteak eta artxiboa antolatzea eta zaintzea, baita dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa ere.

  9. Kontseiluaren aurrekontu proiektua egitea, beraren urteko kitapena eta urteko jarduera-memoria.

  10. Kontseiluak normal jardun dezan beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialen azterketa era arrazoituan prestatzea.

  11. Unibertsitateko gainerako organo, zerbitzu eta bulegoekin ohiko harremana izatea.

    30. artikuluaren n) eta o) idatz-zatietan aurreikusitako ahalmenak, Osoko Bilkurak urtero erabakitzen duen eragiketa-mugarekin.

  1. Osoko Bilkurari Kontseiluaren aurrekontu proiektua aurkeztea.

  2. Lehendakariak eskuordetu edo agintzen dizkion kudeaketa eta koordinazio ekintza guztiak, edo bere karguari dagozkionak.

  1. – Kontseilariek ezin izango dute hitz egin lehendakariak hitza eman ez badie. Mintzaldiak banaka egingo dira, ozenki, eta oztoporik ez da izango esku hartzen duenak beharrezkoak diren dokumentuez baliatzeko.

  2. – Inori ezin izango zaio mintzaldia eten hitz egiten ari den bitartean, lehendakariak egiten badu izan ezik; lehendakariak eten ahal izango du denbora agortu zaiola esateko, gai-zerrendako gaira itzultzeko eskatzeko, hitza kentzeko edo Osoko Bilkurari, batzordeari edo kontseilariren bati ordena eskatzeko.

  3. – Hitzaren erabilera galdu duten kontseilariek txanda laga ahal izango diote elkarri.

  4. – Ezarritako denbora amaitzean, lehendakariak, hitz egiten ari den kontseilariari amaitzeko bi aldiz eskatu ondoren, hitza kenduko dio.

  1. – Eskua altxatuta.

  2. – Izenez; horretarako, idazkariak Kontseiluko kontseilari bakoitzaren izena esango du, bere botoa adieraz dezan.

  3. – Isilpeko paperaren bidez. Era honetara egingo da bozketa erabakia pertsona jakin bati buruzkoa denean. Horrela egingo da, halaber, kontseilari batek eskatzen duenean, baldin eta lehendakariak gaia bozketan jarri eta gehiengo soilak aldeko botoa ematen badu.

Gehiengo soila da bertaratutakoen eta ordezkatutakoen erdiak eta batek emandako aldeko botoa, eta gehiengo absolutua, berriz, Kontseiluaren legezko kopuruaren erdiak eta batek emandako aldeko botoa, kasu honetan ere ordezkaritzak zenbatuta.

Berdinketa gertatzen bada lehendakariak proposamenaren aldeko eta kontrako mintzaldien beste txanda bati ekingo dio, eta txanda horren ondoren egiten den bozketan emaitza berriz ere berdinketa baldin bada, lehendakariaren edo lehendakaria ordezkatzen duen pertsonaren kalitatezko botoaren bitartez ebatziko da berdinketa.

  1. Unibertsitatearen urteko aurrekontuaren onespena, aurrekontuaren aldaketen onespena eta Unibertsitatearen hainbat urtetarako programazioaren onespena.

  2. Unibertsitatearen ekonomi jardueren eta bere zerbitzuen errendimenduaren onespena.

  3. Fakultateak, goi-mailako eskola teknikoak, unibertsitate-eskolak eta unibertsitate institutuak eta era litezkeen bestelako ikastegiak sortzeko eta kentzeko proposamena.

  4. Ezarritako epeetan dagozkien probak gainditu ez dituzten ikasleek unibertsitatean jarraitzea erregulatzeko arauak onestea, Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren txostenaren ondoren eta Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta.

  5. Ikerketa programak garatzeko beharrezkoak diren ekipo ondasunak esleipen zuzenaren bitartez eskuratzeko baimena ematea.

  6. Kontseilarien kargu-uztea proposatzea, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  7. Aldi baterako batzordeak eta batzorde iraunkorrak sortzea eta deuseztatzea.

Erregelamendu honen ondorioetarako, boto partikulartzat jotzen da kontseilari batek proposamen jakin baten alde bozkatu duenean bere botoa zein izan den eta horretarako izan dituen arrazoiak aktan jasoarazteko duen nahia. Boto partikularra idatziz egin beharko da, berrogeita zortzi orduko epean, eta horren edukia aktaren testuari erantsiko zaio.

  1. – Kontra bozkatu edo abstenitu egiten diren kontseilariak salbuetsita egongo dira Gizarte Kontseiluaren erabakietatik hala balegokio letorkeen erantzukizunetik.

  1. – Arlo ekonomikoaren zereginak dira honakoak:

    • Bere arloari datxekion baliabideak eta Gizarte Kontseiluaren organoetatik ateratzen diren enkarguak antolatzea, arlo honek bereak dituen zereginei dagokienez.

    • Kontseiluan sortzen diren gai ekonomiko guztiak gainbegiratzea, barne-kudeaketakoak izan nahiz eskumenen garapenei lotutakoak izan, eta horretarako bere espezialitatearekin lotutako alderdietan idazkari nagusiarekin elkarlanean aritzea.

    • Esleitutako eskumen ekonomikoak betetzeko dagozkion jarduerak Unibertsitatearen kudeaketa eta kontrol organoekin eta erakunde publiko eta pribatuekin koordinatzea.

    • Bere eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten edo azterketak zuzentzea eta eskatzea, behar duen onespenaz.

    • Bere eginkizunak betetzerakoan jasotzen dituen txostenak edo informazio ekonomikoa jaso, kontrastatu eta ebaluatzea.

    • Bere lana laburbiltzeko eta Gizarte Kontseiluko organoei beren zereginak garatzea errazteko beharrezko txosten ekonomikoak egitea.

    • Euskal Herriko Unibertsitatearentzat egiten diren auditoria zerbitzuak gainbegiratzea.

    • Oro har, arlo ekonomikoan jasotako zereginak behar bezala betetzeko beharrezkotzat jotzen diren zeregin guztiak.

  2. – Arlo administratiboaren zereginak dira honakoak:

    • Txostenak ematea, era guztietako dokumentuak eskuz edo makinaz transkribatzea, ikuskatzea eta prestatzea.

    • Postaren sarrera eta irteera.

    • Administrazio prozesuen eta datu-prozesuen mekanizazioa.

    • Eta oro har, arlo honi aitortu ohi zaizkion zeregin guztiak.

  1. Kontseiluaren aurrekontuan Euskal Autonomia Erkidegoaren ekarpen gisa finkatutako diru-kopuruak.

  2. Pertsona, erakunde eta instituzio publiko nahiz pribatuek borondatez egindako ekarpenak eta dirulaguntzak.

  3. Bere baliabideetatik lor litzakeen edo ematen zaizkion beste edozein.

  • Gastua baimentzea kontabilitateko egintza bat da eta horren bitartez zenbateko zehatz edo gutxi-gorabeherako batez kreditu baten kargura gastu bat egitea erabakitzen da, eta horretarako kredituan erabilgarria dena gordetzen da, guztia edo zati bat.

  • Gastua xedatzea kontabilitateko egintza bat da eta horren bitartez, formalizatu egiten da, dagozkion lege-izapideak egindakoan, zehazki obrak egitea eta ondasunak eta zerbitzuak hornitzea, eta horren ondorioz ordaintzeko kreditua gordetzen da, zehatz ezarritako zenbatekoaz eta baldintzetan.

  • Obligazioa hartzeak esan nahi du kredituak kontuetan erregistratzen direla, hau da, ezarritako edo erabakitako baldintzak betetzeagatik edo «xedatze»aren gai izan den prestazioa ongi bete dela egiaztatzeagatik eskagarriak diren kredituak erregistratzeko eragiketa da.

  • Agindutako ordainketa kontabilitateko beste eragiketa bat da eta horren bitartez arduradunak kontrako ordainketa-agindua egiten dio diruzaintzari, hartutako obligazio baten inguruan.

Oinarrien edo esplotazioko administrazio klausula partikularren proposamena, eta dagokien gastua baimentzea, Gizarte Kontseiluko lehendakariaren eskumena izango dira, kontratazio zuzena egokia denean; gainontzeko kasuetan, biak Osoko Bilkuraren eskumenekoak dira.

Kontratazio Mahaia honela osatuta egongo da: lehendakaria, bi mahaikide, aholkulari juridiko bat eta idazkaria.

Mahaiko lehendakaria Gizarte Kontseiluko lehendakaria izango da, edo eskuordetzen duen pertsona.

Mahaikideak eta aholkulari juridikoa gastua baimentzea dagokion organoak izendatuko ditu.

Idazkaria Gizarte Kontseiluko idazkari nagusia izango da.

Osoko Bilkuraren erabakiek, organo horrek zuzenean hartuak izan nahiz errekurtsoen ebazpenetan hartuak izan, amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta horiek inpugnatu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, jurisdikzio hori arautzen duen legean aurreikusitako baldintzetan eta epeetan.

Izandako eskabideen kopuruak aplikagarri den prozeduran aurreikusitako epeak betetzea era arrazoituan galarazten badu, edo ebazteko gehienezko epea galarazten badu, eskabideak bideratzeko edo hala badagokio ebazteko organo eskudunak ebazteko organo eskudunari edo hala badagokio hierarkiako nagusi den organoari proposatu ahal izango dio epeak luzatzeko, berariazko ebazpena eman ahal izateko.

Erabakia idatziz egingo da, eta arrazoituta, eta, hura zein den arabera dokumentazioa itzuliz edo itzuli gabe, Gizarte Kontseiluko lehendakariak, errektorearen bitartez, Gobernu Kontseiluari igorriko jakinaraziko dio.

Aurrekontu-aldaketa dagokion sailak informatutako espediente bitartez izapidetuko da, hau da, zein sailetako aurrekontua aldatu behar den, sail horrek informatuko du, edo organismoa atxikita duenak, eta honakoa sartuko da:

  1. Beharraren justifikazioa edo gastuak duen presa.

  2. Proposatutako gehikuntza finantzatu behar duen baliabidearen zehaztapena.

  3. Handitu beharreko aurrekontu-saila, behar bezala zehaztua.

Berritzeko proposamenarekin batera aukerako testu egituratu batez eta oinarri duen argudiaketa egin beharko da.

Berritzeko proposamena onartzeko beharrezkoa izango da kontseilarien legezko kopuruaren gehiengo absolutuak emandako aldeko botoa.

Erregelamendu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.