Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3370

134/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren arloan Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari egindako eskualdaketa, zerbitzuei atxikitako bitartekoak gehituz (espetxe erakundeetako maisu-maistrak).

Dekretu honen xedea bikoitza da: alde batetik, ekainaren 24ko 891/2011 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartu zuen akordioa onartzea eta argitaratzeko agintzea; eta, beste aldetik, eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak dagokionari atxikitzea. Akordio horren arabera, osatu egiten da irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez unibertsitatez kanpoko hezkuntzan Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari egindako eskualdaketa, zerbitzuei atxikitako bitartekoak gehituz (espetxe erakundeetako maisu maistrak). Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluaren arabera eta Errege Dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.

Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea den Herrizaingokoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzea, ekainaren 24ko 891/2011 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera. Akordio horrek osatu egiten du irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez unibertsitatez kanpoko hezkuntzan Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari egindako eskualdaketa, zerbitzuei atxikitako bitartekoak gehituz (espetxe erakundeetako maisu-maistrak).

Era berean, agintzen da aipatutako Errege Dekretua, dekretu honen eranskin gisa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila osorik.

2. artikulua.- Eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak gai horretan eskumena duten sailei atxikita geldituko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua eta Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea,

RODOLFO ARES TABOADA.

EKAINAREN 28KO 134/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA

891/2011 ERREGE DEKRETUA, EKAINAREN 24KOA. ERREGE DEKRETU HONEN BIDEZ, IRAILAREN 26KO 2808/1980 ETA ABENDUAREN 30EKO 3195/1980 ERREGE DEKRETUEN BITARTEZ UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASKUNTZAREN ARLOAN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI EGINDAKO ESKUALDAKETAK OSATU EGITEN DIRA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOKO ZERBITZUETARA ATXIKITA DAUDEN HAINBAT BITARTEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGORA ESKUALDATUZ (ESPETXEETAKO MAISU-MAISTRAK)

Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak dio estatuaren eskumen esklusiboa dela «titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ematea, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko».

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatzen du irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela, Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari kalterik egiteke.

Era berean, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion, irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez.

Beste aldetik, uztailaren 9ko 1203/1999 Errege Dekretuaren bidez, Espetxeetako OHOko irakasle-kidegoko funtzionarioak maisu-maistren kidegora bildu ziren. Dekretu horretan, maisu-maistra horiek zein lurraldetako hezkuntza-administrazioren baitan geratuko diren ere zehazten da, hau da, lan egiten duten espetxea dagoen lurraldeko hezkuntza-administrazioaren baitan. Zereginak eta zerbitzuak Transferentzien bitariko batzordeetan hartu beharko da horretarako akordioa.

Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez gauzatu behar den estatuko administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegora aldatzea.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren aldi baterako bigarren xedapenean aipatzen den bitariko batzordeak bilera egin zuen 2011ko ekainaren 22an, eta bertan akordio bat erabaki zuen irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatu ziren bitartekoak osatzeari buruz. Bitarteko horiek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arlokoak dira (espetxeetako maisu-maistrak), eta estatuko administrazioko zerbitzuetara atxikita daude. Akordio horrek indarrik izango badu, gobernuak onartu beharra dauka, errege-dekretu bidez.

Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran onartutako akordioa onartzen da. Akordio horren arabera, irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatu ziren bitartekoak osatzeari buruzkoa da. Bitarteko horiek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arlokoak dira (espetxeetako maisu-maistrak), eta estatuko administrazioko zerbitzuei atxikita daude.

2. artikulua.- Ondorioz, Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioan aditzera ematen diren eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari gehitzen zaizkio, akordioan bertan zehazten den moduan eta baldintzetan.

3. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan adierazitako egunetik aurrera izango du eragina osatze honek.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

ERANSKINA, EKAINAREN 24KO 891/2011 ERREGE DEKRETUARENA

TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOA

Antonio López Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatu ziren bitartekoak osatzeari buruzko akordioa Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran onartu zela. Bitarteko horiek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arlokoak dira (espetxeetako maisu-maistrak), eta estatuko administrazioko zerbitzuetara atxikita daude. Akordio horretan agertzen denez, osaketa-lan hori honela egin beharko da:

A) Eskualdaketari oinarria ematen dioten arauak.

Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak dio estatuaren eskumen esklusiboa dela «titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ematea, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko».

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatzen du irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela, Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari kalterik egiteke.

Era berean, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion, irailaren 26ko 2808/1980 eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretuen bidez.

Beste aldetik, uztailaren 9ko 1203/1999 Errege Dekretuaren bidez, Espetxeetako OHOko irakasle-kidegoko funtzionarioak maisu-maistren kidegora bildu ziren. Dekretu horretan, maisu-maistra horiek zein lurraldetako hezkuntza-administrazioren baitan geratuko diren ere zehazten da, hau da, lan egiten duten espetxea dagoen lurraldeko hezkuntza-administrazioaren baitan. Zereginak eta zerbitzuak Transferentzien bitariko batzordeetan hartu beharko da horretarako akordioa.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

Horregatik guztiagatik, zilegi da eskualdaketa osatzeko akordioa formalizatzea. Jarraian aipatzen diren baliabideak eskualdatuko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

B) Euskal Autonomi Erkidegoak hartzen dituen zereginak.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoan dauden espetxeetan lan egiten duten eta maisu-maistren Kidegoa osatzen duten langileen inguruko eginkizunak. Honekin batera doan 1. zerrendan zehazten dira langile horiek.

C) Eskualdatzen diren giza baliabideak.

1. zerrenda erantsian zehazten den pertsonala eskualdatzen da, eta bertan adierazten da zein kidego edo eskalari atxikita edo asimilatuta dauden, euren erregistro-zenbakia, eta soldata oinarrizkoak eta osagarriak, euren espediente pertsonaletan jasotakoaren arabera.

Gobernuak errege-dekretu hau onartu bezain laster, Espetxe Lanerako eta Enplegu Prestakuntzarako Erakunde Autonomoak eskualdaketa eta egoera administratibo berria jakinaraziko dizkie interesdunei.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei eskualdatuko diren langileen espedienteen kopia ziurtatua igorriko zaie, bai eta 2011ko ekitaldiari dagozkion hartzekoen ziurtagirien kopia ere.

D) Eskualdaketan eragina izango duten aurrekontu-kredituak.

Estatuaren Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoari eginkizun eta zerbitzu hauek gehitzeak estatu mailan 2011ko ekitaldian izango duen guztizko kostua 2. zerrendan agertzen da.

E) Gehitu diren zerbitzuen agiriak eta espedienteak.

Gehitu diren zerbitzuen agiriak eta espedienteak hilabeteko epean entregatu behar dira, akordio hau onartzen duen errege-dekretua argitaratzen denetik hasita.

F) Gehitze hau indarrean jartzea.

Akordio honen bidez gehitu diren eginkizun eta zerbitzuak 2011ko uztailaren 1ean sartuko dira indarrean.

Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen da.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 22an.

Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak,

ANTONIO LÓPEZ SOTO.

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.

1. ZERRENDA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGORA ESKUALDATU DIREN FUNTZIONARIO-LANPOSTUAK

Probintzia Lanpostua Abizenak eta izena Erregistro-zenbakia Kidegoa Lansaria, guztira (2011n, eurotan)

(Ikus .PDF)

2. ZERRENDA

Urteko kostua, estatuan (2011ko ekitaldiko zuzkidurak)

Milaka eurotan

Estatuan, guztira, zenbateko kostua 7.646,53

Kopuru horretatik, 1. eta 2. kapituluak Hezkuntza eta Barne Ministerioenak dira («Espetxe Lanerako eta Enplegu Prestakuntzarako» Erakunde Autonomoa):

Kapitulua

16.201.133B 1 310,22

18.01.322H 1 127,42

18.01.322A 2 19,11


Azterketa dokumentala