Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1997ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4791

196/1997 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenetarako eta lehorretik itsasorako isurketak egiteko baimenak emateko jardunbidea ezartzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Uztailaren 28ko 22/1988 Legeari, Kostaldeari buruzkoa, eta hori garatzeko abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretuak onartutako Arautegiari atxikiz, itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean baimendutako erabilpenek eta lehorretik itsasorako isurketak egiteko baimenak behar dituzte aurretik, Auzitegi Konstituzionalaren uztailaren 4ko 149/1991 sententziaren arabera, Autonomi Elkarteei dagokiela baimenok emateko aginpidea.

Horretarako, abuztuaren 23ko 1947/1996 Errege Dekretuak Estatuko Administrazioak Euskal Autonomi Elkarteari ingurugiro eta isurketen arloan egitekoak transferitzea xedatu zuen. Ondoren abuztuaren 30eko 216/1996 Dekretuz, transferitutako egitekoak eta zerbitzuak, horietarako baliabideekin batera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxiki zitzaizkion.

Euskal Autonomi Elkarteko itsasertzari dagozkion babes-zorpeko aldean erabilpenak eta uretan isurketak egiteko baimenak emateari buruzko egitekoez baliatzeko, administrazio jardunbidea finkatu behar da, alegia, herritarrek errazago eskuratu eta herri-administrazioen jarduera arautu behar duen eraginkortasun printzipioa betetzen dela bermatu dezana.

Ondorioz, Dekretu honek honako hau finkatzen du: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Sailordetzak, Euskal Autonomi Elkarteko ingurugiro organoa denez, lehorretik itsasorako isurketak, itsasadarretarakoak barne, eta itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenak baimentzeko izapidetza eta emakidarako jarraitu beharreko jardunbidea. Baimen-eskariekin batera kasuan kasuan aurkeztu beharreko agiriak ere ezartzen ditu.

Administrazioaren koordinazio printzipio orokorraren arabera, Dekretuak bideak finkatzen ditu, itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldea hartzeko Estatuko Administrazioaren emakidak behar dituzten eta Euskal Autonomi Elkartearen aginpidetzapekoak diren baimenak batera izapidetzeko beharrezkoak diren bideak, hain zuzen, Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legean eta hura garatzeko emandako Arautegian xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, eta Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10-31 eta 11.1-a atalak ezarriz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko abuztuaren 29an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Xedea.

Hona hemen Dekretu honen xedea: lehorretik itsasorako isurketak eta itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenak baimentzeko izapidetza eta emakidarako jarraitu beharreko jardunbidea finkatzea, Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legean eta lege hura garatu eta burutzeko emandako abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

2. atala.– Organo aginpideduna.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Sailordetzak emango ditu lehorretik itsasorako isurketak eta itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenak egiteko baimenak, Dekretu honen eta ezargarri diren gainerako xedapenen arabera, itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldea hartzeko aginpidedun den Estatuko Administrazioak edo Portu Administrazioak eman beharreko baimen edo emakidez gain.

3. atala.– Baimenaren jakinarazpena.

Ingurugiro Sailordetzak, behin emanez gero, lehorretik itsasorako isurketak eta itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenak egiteko baimenak Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunari, Portu Administrazio aginpidedunari eta lurraldea dela eta eraginpean dagoen Udalari edo Udalei jakinaraziko dizkie.

4. atala.– Erregistroa.

Lehorretik itsasorako isurketak eta itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenak, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailordetzak zaingo eta kontrolerako eratuko duen Erregistroan erroldatuko dira ofizioz.

5. atala.– Kontsultak.

Lehorretik itsasorako isurketak eta itsas-lehorreko herri erabilerazko babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenen izapidetza erraztekotan, Dekretu honek arautzen dituen jardunbideetakoren bati hasiera eman nahi dioten pertsona fisiko edo juridikoek kontsultak egin ahal izango dituzte Ingurugiro Sailordetzan, burutu nahi diren jarduerei buruzko betekizun juridiko edo teknikoen berri izan dezaten.

<FONT FACE="Garamond 3"

II. ATALBURUA

BABES-ZORPEKO ALDEAN ERABILPENETARAKO BAIMENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>6. atala.– Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, eraginpeko lurraldearen arabera, edo Sail horretako Ingurugiro Sailordetzan zuzenean.

7. atala.– Agiriak.

Aurkezten diren eskabideek Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako betekizunak bete beharko dituzte eta honako agiri hauek jaso beharko dituzte:

1.– Obra, instalazio edo jardunbideetarako oinarrizko proiektua, hiru aletan.

2.– Udalaren hirigintza egiaztagiria, eskabidean proposatutako erabilpena indarreango planeamenduari egokitzen zaiola egiaztatzen duena.

8. atala.– Eskabidea zuzendu eta hobetzea.

Baimenerako eskabidea aurkezten denetik 10 eguneko epearen barruan, Ingurugiro Sailordetzak aztertu egingo ditu aurkeztutako agiriak eta agiriok aurreko atalean finkatutako betekizunak beteko ez balituzte, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio, akatsa zuzendu edo arauzko agiriak aurkez ditzan, eta adieraziko dio horrela egin ezean bere eskaria bertan behera utzi duela joko dela eta artxibatu egingo dela besterik gabe.

9. atala.– Ingurunearen gaineko eraginen ebaluaketa.

1.– Proiektutako lanek, instalazioek edo jarduerek ingurugiroaren aldetik interesgarriak diren gune edo barrendegiei eragin baliezaiete, baimenerako eskabidearekin batera ingurunearen gaineko eraginaren ebaluaketa eta eragin hori gutxitzeko ohartemandako neurri zuzentzaileak aurkeztu beharko dira.

2.– Aurreko azpiatalean ohartemandako ebaluaketa osoa izango ez balitz edo aurkeztuko ez balitz, Ingurugiro Sailordetzak akatsa zuzentzeko beharrezko epea emango dio interesatuari, eta adieraziko dio horrela egin ezean bere eskaria bertan behera utzi duela joko dela eta artxibatu egingo dela besterik gabe.

10. atala.– Irizpenak.

1.– Behin aipatutako izapidea betez gero, Ingurugiro Sailordetzak irizpena eskatuko dio Estatutuko Administrazio aginpidedunari, itsasertzaren barne muga, mugarritze-bide, igarotzeko eta itsasora sartzeko zorpeko aldeen mantenimendu eta lanek, instalazioek edo jarduerek itsas-lehorreko herri jabarian duten eraginari dagokienez.

2.– Aurreko azpiatala dagokion irizpena hile bateko epearen barruan emango da, eta horretarako obra, instalazio edo jardueretarako oinarrizko proiektua igorriko da. Epe hori bukatutakoan bideratu ez bada, espedientearen izapidetzari jarraituko zaio.

3.– Aurreko azpiatalean jasotzen den irizpena eskatzearekin batera, Ingurugiro Sailordetzak irizpena eskatuko die Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailordetzari eta, lurraldea dela eta, eraginpean dagoen Udalari edo Udalei, hile bateko epearen barruan aurkeztutako baimen-eskariaren gai denaz ebazpena har dezaten. Epe hori bukatutakoan irizpenik ematen ez bada, aldekoa dela joko da.

11. atala.– Ebazteko epea.

1.– Babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenen emakida ebazteko epea 4 hilekoa izango da gehienez ere eskabidea aurkezten denetik hasita.

2.– Aurreko azpiatalean aipatutako epea igarotakoan, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimen-eskaria ebazteko erabakirik ematen ez bada, ezetsi egin dela joko da.

12. atala.– Itsas-lehorreko herri jabariaren erabilpena.

1.– Eskatutako baimena eta itsas-lehorreko herri jabariaren erabilpena zuzenean lotuta baleude, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimena eman aurretik dagokion administrazio titulua eduki beharko da.

2.– Aurreko azpiatalean ohartemandako kasuan, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimen-eskariarekin batera itsas-lehorreko herri jabaria hartzeko emakida-titulua edo eskaria aurkeztuko zaio Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunari, bai eta bakoitzerako eskatzen diren agiriak ere, ezargarri den legediaren arabera. Eskari biak bakoitza bere aldetik izapidetuko dira, Dekretu honen III. Atalburuan xedatutakoaz gain.

<FONT FACE="Garamond 3"

III. ATALBURUA

LEHORRETIK ITSASORAKO ISURKETAK EGITEKO BAIMENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>13. atala.– Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Isurketak egiteko eta, hala badagokio, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimen-eskaria, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan, eraginpeko lurraldearen arabera, edo zuzenean Sail horretako Ingurugiro Sailordetzan aurkeztu beharko da, Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunari igorritako itsas-lehorreko herri jabaria hartzeko emakida-titulu edo eskariarekin batera.

14. atala.– Agiriak.

Aurreko atalean ohartemandako eskariekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, lau aletan:

1.– Itsas-lehorreko herri jabaria hartzeko emakida-eskariarekin batera Kostaldeari buruzko indarreango Legean eta hori garatzeko arautegian eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

2.– Babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimen-eskariarekin batera Dekretu honen 7. atalean ohartemandako hirigintza egiaztagiria aurkeztu beharko da.

3.– Isurketa egiteko baimen-eskariarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

3.1.– Memoria, hauexek jasoko dituena, behar bezala bereizitako ataletan:

– Jardueraren sailkapena ( <FONT FACE="Garamond 3" CNAE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> kodea) eta karakterizazioa, erabilitako lehengaiak, laguntzarako gaiak, gehigarriak, disolbatzaileak etabarrak eta kontsumitutako kopuruak, egindako produktuak eta kopurua zehaztuta.

– Urari buruzko urteko balantzea:

* Kontsumitutako urak: jatorria, ur-emaria (batezbestekoa egunero, hilero eta gehienera), ezaugarriak eta konposizioa.

* Galdutako urak: produktuari atxikiak, lurrinduak, beste batzuk.

* Isuritako urak (hustuak): prozesu, sanitate, hozketa, euri eta bestelako urak.

– Fabrikazio prozesuaren jarioaren diagrama eta sortutako isuriak.

– Azken isurketaren kopuru eta kalitate aldeko ezaugarriak, parametro adierazgarrien gehienezko kontzentrazioak zehaztuta. Biltodiek isuritako karga kutsatzaileen adierazpena, batezbesteko egunerokoak, hilekoak, eta gehienezkoak.

– Hondakin urak tratatzeko metodoak eta instalazioen deskribapena. Horiek hautatzeko arrazoiak, metodoaren oinarriak, materiaren balantzea eta aurrikusitako etekinak.

– Arazteko instalazioen funtzionamenduaren kontrolerako elementuak.

– Araztegi edo biltegietan akatsak direla eta sor daitezkeen ustekabeko isurketak sahiesteko segurtasun-neurriak.

– Isurketak ingurune jasotzailean duen eraginaren ebaluaketari buruzko azterlana.

– Isurketen zaingo eta kontrolerako plana.

3.2.– Planoak:

– Kokapen orokorraren planoa (1:25.000) eta tokikoa (1:5.000).

– Plano zehatza (1:2.000 edo 1:1.000), honako hauen kokapena barne: ura jaso eta banatzekoa, araztegiaren edo araztegiena, tratamendurako plantenak, husteko drenaje-sarearena (prozesu, sanitate eta euri urak) eta isurketaren azken puntua edo puntuarenak barne, horien <FONT FACE="Garamond 3" U.T.M.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> koordenatuak zehaztuta, 5 m-ko zehaztasunez (1mm, 1:5.000 eskalan). Produkzio nabeak eta produktuak bildu eta kokatzeko baldintzak ere adieraziko dira.

Aipatutako azpiatalen bat edo batzuk ez badira memorian sartzen, arrazoitu egin beharko da zergatik.

3.3.– Aurreko azpiataletan jasotako agiriekin batera, uztailaren 13ko Aginduak, lehorretik itsasorako isurketak bideratzeko proiekturako artezpidea onartzen duena, kasuan kasuko proiektua idazteko eskatzen dituenak aurkeztu beharko dira.

15. atala.– Eskabidea zuzendu eta hobetzea.

Baimenerako eskabidea aurkezten denetik 10 eguneko epearen barruan, Ingurugiro Sailordetzak aztertu egingo ditu aurkeztutako agiriak eta agiriok beteko ez balituzte aurreko atalean finkatutako betekizunak, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio, akatsa zuzendu edo arauzko agiriak aurkez ditzan, eta adieraziko dio horrela egin ezean bere eskaria bertan behera utzi duela joko dela eta artxibatu egingo dela besterik gabe.

16. atala.– Irizpen-eskaria.

1.– Behin aipatutako izapidea betez gero, Ingurugiro Sailordetzak irizpena eskatuko die ondoan aipatzen diren erakundeei:

a) Lurraldea dela eta eraginpean dagoen Udala edo Udalak.

b) Estatutuko Administrazio aginpideduna, Dekretu honen 10-1 atalean ohartemandakorako.

c) Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, isurketak bainualdeari eragiten badio.

d) Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailordetza.

e) Arrantza Sailordetza, arrantza-baliabideetan eragina eduki dezakeenean.

f) Beste erakunde batzuk, hauen irizpena egokitzat jotzen badu Ingurugiro Sailordetzak.

2.– Aurreko azpiatalean aipatzen diren irizpenak hile bateko epearen barruan eman beharko dira, epe hori bukatutakoan, irizpenik bideratzen ez bada, aldekoak direla joko da, eta espedientearen izapidetzari jarraituko zaio.

3.– Atal honetako 1. azpiatalean jasotzen diren irizpenak eskatzearekin batera, jendaurrean jartzeko 20 eguneko epea erabakiko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarpena jarriz, espedientea aztertu eta edozein pertsona fisiko edo juridikok alegazioak aurkez ditzan.

17. atala.– Bidegarritasunaren ebaluazioa.

Behin aurreko atalean jasotako irizpenak emanez gero, edo emateko epea bukatutakoan eman ez badira, eta jendaurrean jarri ostean, Ingurugiro Sailordetzak isurketa egiteko baimenaren emakidaren bidegarritasuna ebaluatuko du, eta honako erabakiren bat hartu ahal izango du:

1.– Isurketa egiteko eta, hala badagokio, babes-zorpeko aldean erabilpenerako baimenaren berariazko eta arrazoitutako ezespena, interesatuari entzunaldia eman ondoren.

2.– Espedientearekin aurrera jarraitzea, hartzen den azken erabakiaren zentzua gorabehera.

18. atala.– Beste irizpen batzuk.

1.– Ingurugiro Sailordetzak espedientearen izapidetzari jarraitzea erabakiko balu, Estatuko Administrazioaren erakundeei arauzkoak izan daitezkeen irizpideak eskatuko dizkie, Kostaldeari buruzko Legea garatu eta burutzeko abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretuaren 146-6.2. atalean ezarritakoaren arabera.

2.– Hile bateko epea igarotakoan, ez badira aurreko azpiatalean aipatutako irizpenak eman, espedientearen izapidetzari jarraituko zaio.

19. atala.– Okupazioaren bidegarritasuna.

1.– Hala behar izanez gero, aurreko atalean aipatutako irizpenak emandakoan edo emateko epea igarota ematen ez badira, Ingurugiro Sailordetzak espediente osoa igorriko dio Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunari, 2 hileko epearen barruan irizpena eman dezan, itsas-lehorreko jabari publikoa hartzeko emakidaren bidegarritasunari buruzko iritzia jasoko duena, bai eta, emanez gero, emango zen baldintzak ere.

2.– Aurreko azpiatalean ohartemandako irizpena aurkakoa izango balitz, Ingurugiro Sailordetzak amaiera emango dio isurketa egiteko baimenaren jardunbideari eta, hala badagokio, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenarenari ere bai. Horretarako, administrazio erabakia emango litzateke, interesatuari entzun ondoren.

20. atala.– Baldintzen eskaintza.

1.– Dekretu honen 19-1 atalean ohartemandako irizpena aldekoa izango balitz, Ingurugiro Sailordetzak, isurketa egiteko edo babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenak emango lituzkeen baldintzekin batera, Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunak okupazioaren emakidarako aurkeztu dituen baldintzak eskainiko dizkio eskari-egileari.

2.– Eskari-egileak hamar eguneko epea izango du aipatutako baldintzak osoan onartzeko. Ez balu adierazpenik egingo edo eskainitako baldintzak onartuko ez balitu, espedientea amaitutzat joko da, uko egitearren 3.– Eskari-egileak idatziz onartuko ditu eskainitako baldintzak, eta isurketa egiteko baimenerako eskatzen den fidantza eratu dueneko egiaztagiria ere aurkeztu beharko du.

21. atala.– Emakidaren onespena.

Aipatutako baldintzak osoan onartuz gero, Ingurugiro Sailordetzak jakinarazi beharko dio hori Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunari, itsas-lehorreko jabari publiko hartzeko kasuan kasuko emakida eman dezan.

22. atala.– Emakidaren igorpena.

Hartzeko emakida behin emanez gero, Estatuko Administrazioaren organo aginpidedunak emakidaren titulua igorriko dio Ingurugiro Sailordetzari, isurketa egiteko edo, hala badagokio, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenaz bidezko den erabakia eman dezan.

23. atala.– Ebazteko epea.

Atalburu honetan arautzen den jardunbidea ebazteko epea 10 hilekoa izango da gehienez ere. Epe hori bukatutakoan, erabakirik ematen ez bada, isurketa egiteko edo, hala badagokio, babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimen-eskariak ezetsitzat joko dira, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. atalean ohartematen den egiaztagiria eman edo horretarako epea igaro ondoren.

24. atala.– Isurketa egiteko baimenaren eraginkortasuna.

Isurketa egiteko baimenaren eraginkortasuna bertan ezarritako baldintza eta betekizunak betetzearen menpe egongo da, eta ezin izango da isurketa egin betetze hori Ingurugiro Sailordetzan egiaztatu arte eta honek kasuan kasuko egiaztapena eta akta egin ondoren agiri bidez onartu arte.

<FONT FACE="Garamond 3" GEHIGARRIZKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Dekretu honetan berariaz arautzen ez den guztiari Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen aginduak izango zaizkio ezargarri.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengoa.– Dekretu hau indarrean jartzen denetik sei hileko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak isurketa egiteko eta babes-zorpeko aldean erabilpenetarako baimenak emateko baldintza orokorren pleguak onartuko ditu.

Bigarrena.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari eskumenak ematen zaizkio Dekretu hau garatu eta burutzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau

Donostia-San Sebastiánen, 1997ko abuztuaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde, Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala